Handitzean lagun koadrila joaten ginen. Solairu guztietatik bueltatxo bat eman ondoren eskolarako materiala zegoena uzten genuen bukaerarako. Nork zer lapurtu apustuak ere egiten genituen. Gauza txikiak izaten ziren, ez pentsa! Boligrafo bereziren bat, arkatza, borragoma … txikikeriak gehienetan. Baina une horiek bazuten bere xarma. Saltzaileen kontrola, materialaren aukeraketa, ezkutatzeko lekua, lapurtzen zuenaren une horretako aurpegia, izerdi hotza … Zorte itzela izan genuen eta ez gintuzten inoiz harrapatu! Huraxe zen adrenalina!
Urteak pasata leku berean jarraitzen
du “Corte Ingelesak”. Eraikin erraldoi horrek jakin izan du garai berrietara
egokitzen. Behar beste aldaketa egin ditu aurrera egiteko eta atzean ez
geratzeko. Makina bat jende pasatzen da oraindik bere solairuetatik, zahar eta
gazte. Umeentzat ere badu berezko zerbait, hitzekin adierazi ezin den zerbait.
Eta oraindik ere “Corte Ingelesak” urtaro aldaketa noiz egingo zain egoten
gara. Laster “bada udaberria Corte Ingelesean entzungo dugu”. Hala bedi!
Zer datorkizue burura Corte Ingelesa
entzuten duzuenean? Inoiz lapurtu duzue ezer? Baduzue Corte Ingelesean
gertatutako pasadizorik?
13 iruzkin:
Kaixo lagunok!
Egia esan, niretzat Korte Ingelesa ez da izan gauza berezirik. Ez dut inoiz lagunekin geratu arratsaldea han igarotzeko asmoz eta txikitan ez nintzen hara joaten nire familiarekin. Dena den, halako leku berezia baneukan txikitan, Barakaldoko Carrefour handia.
Larunbat guztietan joaten nintzen nire familiarekin erosketak egitera eta oso astuna jartzen banintzen zerbait erosten zidaten ia guztietan. Denbora pasata, neraba nintzenean, nire lagunekin elektronikako eta informatikako apalategiez maitemindu ginen. Tamalez, hango zerbait lapurtzea ez zen hain erraza eta zigorra oso larria izan zitekeen.
Nik ez dut inoiz ezer lapurtu, halako gauzek, azterketetan kopiatzea bezala, oso urduri jartzen ninduten eta oso txarto disimulatzen nuen. Bakarrik behin lapurtu nuen zerbait txikia nintzenean, baina meloizko gozoki txiklea baino ez zen. Hain urduri jarri nintzen, ez nukeela berriro egingo, lapurra izateko ez naiz jaio jaja
Beno lagunok, laster arte!
Kaixo!
Niri “Corte Ingeles”-ak gabonak gogorarazten dit…Bai, nahiz eta txikitan askotan ez joan , gutxienez urtero behin joaten nintzen…eta zertarako? Ba erregeak zein olentzeroa ikusteko! Bai, justu beheko partean zeuden prest gure desioak entzuteko. Gainera, Corte Ingelesera joan ginenean Bilbo, argiekin jantzita, ikaragarri zegoen!
Hala ere, ni “Max Center”-era “Corte Ingeles”-era baino gehiago joan naiz…Hemendik badauzkat oraitzapenak! Lehenengo urtebetetzeak ospatzera, zinemara joatera, eta musika dohainik entzutera orain ez den existitzen denda batean…
Eta lapurtu?? Bah…bai, txikitan granelezko gominolak! Baina besterik ez! Julen bezala, lapurra izateko ez naiz jaio…kar kar
OlgaB2Fidel
Aupa!
Ba txikitan niretzat baziren izugarriak ere horrelako saltoki handiak, nahi zenuen denetariko daukatelako. Baina gaur egun "el Corte Ingles" entzuten dudanean, lan esplotziari buruz pentsatzen dut, eta horregatik ez dut hor erosten, nahiago dut auzoko ala herriko dendetan erostea. Gainera ikusi dut merkeagoa dela.
Txikitan lagunekin futbolera ala "el Casinillo"-n bideo-jokoetara joaten nintzen, baina normalean ez ginen horrelako saltoki horretara joaten. Bakarrik joaten ginen batzutan, beste lagun bati bere urtebetetzean zerbait oparitzeko. Gogoratzen dut egun batean ez genuen ordaindu... baina bakarrik ze "PlayMovil" panpintxo bat. Gogoratzen dudan okasio bakarra da.
Gehiago egiun dudana da Hipermerkatuetan, CD berri bat erosterakoan, eskaitzetan doagoen CD bati pegatina kendu eta nahi dudanen salneurri gainean jarri. Horrela, ez nuen adibidez 21€ ordaintzen Cdaren trukez, 5 ala 6 € baizik. Orain ez dut hori egiten, batez ere Internet dagenetik; orain diskak berriak lehen Interneten bidez entzuten ditut, eta gustatzen zizkidanak diska dendara joaten naiz erostera.
Beno ba, hurrengora arte!
Kaixo lagunok,
"Corte Ingles" entzuten dudanean, bi hitz desberdinak etortzen zaizkit burura: zorabiatu eta kontsumismoa.
Lehenengo hitza bururatzen zait "Corte Ingles"-era joaten naizenean beti bukatzen naiz zorabiatuta, leku oso handia da eta ez zait batere gustatzen alde batetik bestera joatea dendak ikusten.
Bigarren hitza argi dago zergatik den, jendea joaten delako gauzak erosteko. Gainera, normalean gauza hauek ez dira beharrezkoak baina kontsumismoaren aroan bizi gara eta ez zaigu inporta erosten dugun gauzak ezertarako balio badira, edozein gauza erosten dugu.
Lehen esan dudan bezala ez zait batere gustatzen "Corte Ingeles"-era joatea eta horregatik ahal badut ez nahiz joaten. Txikitan ez nintzen askotan joaten, bakarrik gabonetan "Cortilandia" ikusteko, gogoratzen dut izugarri gustatzen zitzaidala.
Gu gehiago joaten ginen Max Centerera , bolerara edo jokatzeko makinetara joaten ginen eta han arratzalde osoa pasatzen genuen. Beti izan gara neskak oso formalak, batzuetan onegiak eta nire ustez aspergarriak, horregatik ez genuen inoiz ezer lapurtzen. Gogoratzen dut egun batean nire lagunari bururatu zitzaion Eroskin geundenean gominola batzuk jatea eta bestea esan zuen ezetz, hori ezin zuen egin eta egiten bazuen bere amari kontatuko ziola dena. Hau esanez gero ez ginen inoiz halako zerbait esan, badazpada.
Beno lagunok, hurrengora arte. Ondo izan.
SaraB1Fidel
Kaixo, lagunok:
Normalean lagunak hemen barakaldon egoten ginen, hala ere, noizean behin bilbora joaten ginen eta bai "El Corte Ingles"era ere buelta bat ematera joaten ginen.
Oraindik ez dakit oso ondo zertarako, beharbada ez zegoen gauza asko egiteko edo eduki ezin izaten genuen gauzak begiratzea gustatzen zitzaigun, nolanahi, egia esanda batzuetan nire lagunek eta biok zer edo zer "eramaten" genuen. Oso gauza txikiak izaten ziren eta momentuan emozioa hor zegoen, hala ere, geroago ni oso txarto sen titzen nintzen neure buruarekin eta bitan berriro etorri nintzen itzultzeko...
Gaur egun "El Corte Ingles" entzutean zaharki hitza buruari etortzen zait, ez da nire gustokoa; nahiz eta aukera handia eduki beste leku batzuetan erosi nahiago dut.
Bueno lagunok, laster arte.
Kaixo,lagunok:
Normalean ez naiz joaten Corte Inglesaraino, sartzerakoan zoroa jartzen naiz, jende asko dago eta dena nahastuta. Egia da piso bakoitzean gauza bat dagoela baina azkenean, azken pisu ailegatzerakoan nekatuta zaude eta bakarrik pentsatzen duzu non dagoen irteera.
Inoiz lapurtu egin dut , oso lotsatia eta urdirik jartzen naiz, pentsatzen dut jende guztia begiratzen ari didate. Normalean joaten naiz Corte Ingleseraino denbora edo arratsaldea pasatzeko nire lagunekin, euria egiterakoan.
Orain, "El Corte Ingles" entzuterakoan denda handia eta zahar bat bururatzen zait, eta ziur nago ez naizela hara joango.
Laster arte.
Marina,b1 Fidel.
Kaixo, lagunok:
Ni txikitan ez nintzen Corte Ingles-era joaten, normalean nire lagunak eta biok elkarrekin geratzen ginen jolasteko, hori dibertigarria iruditzen zitzaigulako. Zaharra izatean, Bilbotik ibiltzen naizenetik noizean behin buelta bat ematen dut Corte Ingelesetik. . Baina ez zait batere gustatzen joetea, zeren eta jende gehiago dagoen. Gainera gabonetan eta beherapenak jendez beteta ipintzen da. Hala eta guztiz ere orain azkoz baino merkataritza-gune gehiago dago eta jendea aukera dezake zein merkataritza-gunetara joan nahi du.
Ez dut inoiz lapurtzen, hori egingo banu, ezagutzen naizenez, oso urduri ipiniko nintzateke eta semaforo bezalakoa izango nintzateke. Txikitan lagun batek gustatzen zitzaion zerbait hartu zuenenan, esan nion hori ez zuela hartu behar eta itzuli beharko zuela.
Bueno lagun, laster arte.
Kaixo lagunok,
Corte Ingelesa bi gauza oinarrizkoak nire burura datorkit. Alde batetik, Eguberri guztietan nindoan ikustera nola eraikina apaindu zuten. Nire garaian orain baino ikusgarrikiago apaintzen zuten.Gaur egun konpetentzia gehiago duela uste dut eta beste merkataritza-gune batzuek itzala egin diote.Bestetik, udaro eskolara itzulia gogoratzen zidan. Eskerrak telebista oso gutxi ikusten nuen.
Horretaz aparte, soilik behin lapurtu dut. Aspaldi izan zen.Egia esan tontakeria izan zen, baina hain gaizki pasatu nuen kirola eginez adrenalina sortu nahiago dudala.
Bai pasadizoa dut, orain dela asko gertatu zitzaidala. Nire amaren lagun batek betiko Corte Ingelesean erosketak egiten ditu eta egunean lagundu nuela sail baten saltzaileak ez zizkion alarmak kendu,beraz,irtetera joatean txilibitua jotzen hasi zen,logikoki, segurtasunekoak eraman zuen eta erosketa tikeekin,dena argitu zen.Tarte txarra pasatu zuen arren.
Bueno lagunok,hau da dena, laster arte,
Fidel B1E6-8
Unai B1, Zortzietatik-hamarretara
Kaixo lagunok!
Niri txikitan gustatzen zait Corte Ingelesara joatea. Garai hartan gazteagoak ginenean, ez zeuden hainbeste denda, eta haluzinatzen egoten ginen saltoki guneekin. Bere argiak, beti jendez eta gauzaz beteta, eskailera mekanikoak. Orain dela urte batzuk, Corte Ingles, Galerías Preciados, eta abar saltoki gune bakarrak ziren, eta gustatzen zitzaigun joatea, behintzat ikustera, normalean erostera ez gindoazen eta, kar, kar. Garai hartan gazteak ginenez ez geneukan dirurik eta dena bekaizkeriaz begiratu ziogun.
Urte asko pasatuz gero, bi arazo neuzkan Corte Ingelesan lapurtzeagatik. Bai, bai, ondo entzun duzue, lapurtzeagatik.
Inoiz eta ezer ez dut lapurtu, baina bi aldiz saltzaileen krontolako adarrak jo zuen, eta nik ezer ez nuen egin. Zelako mobida! Nahiz eta haserretu eta gorritu izan, txoko ilun batera eta barrura eraman zidaten, zer eraman nuen ikusteko.
Horrez gero, uste dut bi aldiz gehiago Corte Ingelesara itzuli nintzen, naska eman dit eta. Dena hain polita, denak hain ondo jantzita, hainbeste segurtasuna…
Bueno lagunok. Laster arte.
Aupa lagunok!!!
Nolako oroitzapenak etortzen zaizkit burura! Bai noski, txikitan behin baino gehiago joan nintzen “El Corte Ingles”-era nire guraso eta nire arrebarekin. Batez ere, Gabonetan joaten ginen Bilboko argiak ikustera eta sarreran zeuden erregeak ikustera.
Normalean eta oso goxozale naizenez, nire amak beti, erderaz “Mil hojas” deritzona goxoki bat erosten zidan, ummm uste dut oraintxe bertan goxotegira joango naizela dozena bat erostera, kar, kar.
Nire lagunak eta biok noizean behin hara gindoazen, ordenagailuak ikustera eta videojokoak frogatzera eta halako batean, asko gustatzen zitzaidan videojokoa ikustean lapurtzea bururatu zitzaidan eta horrela izan zen, pentsatu eta egin. Nire defentsan esango dut ez nuela inoiz berriro egin, batekin nahikoa izan zen oso txarto pasatu baitnuen.
Gero arte.
Rodri B2Fidel
Kaixo lagunok;
Denok dakigunez, “El Corte Inglés” da errreferentzia bat denontzat eta niretzat ere bai noski. Txikitan nire gurasoekin joaten nintzenean poz handia emtan zidan eta orain noizean behin nire lagunekin joaten naiz edo neure buruarekin. Nahiz eta gaur egun ez dut hainbeste gozatzen.
Txikitan gogoratzen dut batez ere larunbatetan nire gurasoekin joaten ginenean. Eta noski gehien gustatzen zaidana igotzea eta jaitzea eskailera mekanikoetatik zen. Baina jendez beteta zegoenez normalean pixka bat beldurra galtzeagatik ematen zidan eta horrez gain nire ama urduri ipintzen zen ni ez nendila gal. Hori dela eta askenean ez zen hain dibertigarria nik itxaroten nuen bezala.
Geroago gazte bat nintzenean nire lagunarekin Joan nintzen baina gehienetan haserretuta irten ginen ez genezakeelako eros guri gustatzen zaiguna. Diru gutxi genuen eta.
Gaur egun nire senargaiarekin noa, baina berari ez zaio batere gustatzen joatea. Gogoratzen dut egun batean kokoteraino zegoenean eta bat batean desagertu zen; kalera joan zen eta ni ez nintzen konturatu, bakarrik han geratu ginen . Beraz, egun horretan eztabaidatzen genuen eta azkenean “El Corte Ingles-era” neure kabuz joatea nahiago dut.
Laburbilduz “EL Corte Inglés-era” joatea ez da hain dibertigarria eta gainera inoiz ez dut gauza bat lapurtu, horrela agian gauza berezi bat kontatzeko edukiko nuke.
Beno lagunok laster arte.
Corte Ingeleserako txangoa
Txikitan Corte Ingelesera joatea txangoa izango balitz bezalakoa hartzen nuen, Bilborako autobusean sartu eta hiriko bihotzera heldu arte bazter guztiak arakatuz nindoan autobusean eserita. Gutxitan joaten nintzen Corte Ingelesera, agian nire amak auzo dendetan aurkitzen ez zuen arroparen bat erosi nahi zuenean edo beherapenak hasten zirenean.
Corte Ingeleserako bisita ia egun erdiko ibilaldi bihurtzen zela gogoratzen dut, bazkaltzearena ere han egiten baitgenuen, goiko pisuko kafetegian "sandwich mixtoa" eta errefreskagariren bat hartzen nituen eta txintxo portatzen bainintzen "milhojas" bat postrerako. Une horietan munduko erregea sentitzen nintzen, hau gixajoa!
Halako jai egunak bazeukan bere bidesaria, jendetza handi artean ibiltzea eta probalekuetan sartzea arropa probatzeko ziren nire zigorrak baina jasoko nuen saria ikusita ez zen hainbesterako.
Baina behin zera gertatu zitzaidan, nire amaren eskutik hartuta nenbilen arropa-erakustegien artean eta halako batean nire amak askatu ninduen arropa batzu ondo begiratzeko, baina nik, nire pentsamenduetan nengoenez, ez nion jaramonik egin eta nike eskuak beste esku bat ukitu bezain pronto hartu nuen nire amarena zela pentsatuz. Zekulako ustekabea hartu zuen andre horrek, baita nik ere galduta aurkitzen baitnuen nire burua. Zorionez, nire amak nik baino arreta handiagoa zuen eta berehala konturatu zen berarekin ez nengoela, gainera biek, beste andreak eta nire amak, nitaz barregin zuten.
Horrez geroztik halako lekuetan ez nabil batere gustora, agian sariren bat eskatu behar izango diot har eraman nahi nauenari.
"Din-don-din, Bezero jaun-andreok, gogoratzen dizuegu bostgarren solairuan eskaintza bereziak dituzuela, din-don-din"
Vicente JB 2
Kaixo lagunok!
Ni ume nintzenean gutxienez bi aldiz hilabetean Corte Inglesera joaten nintzen. Nire aitak larunbatetan lan egiten zuen eta nire amari dendak begiratzea asko gustatzen zitzaion. Horregatik joaten ginen hara, ume batekin egoteko denda errazena zelako.
Nik uste nuen beste mundu bat zela. Oso handia zen eta gauzaz beteta zegoen, gainera pisu bat jostailuz beteta jolasteko zegoen. Zer gehiago nahi zuen ume txiki bat? Baina udan bero handia egiten zuenean ez gindoazen. Nik ez dut beroa oso ondo eramaten eta denda horretara joaten nintzenean gaixorik jartzen nintzen aire girotutaren erruz.
Urteak pasa dira eta ez naiz asko bueltatu denda horretara. Max Center ireki zuten eta gu hara joaten ginen. Joku gela, zinemak eta denda asko zeuden Barakaldon, zertarako joan behar genuen bilbora?
Hori bakarrik hasiera zen, gero eta komertzial une gehiago ireki zituzten. Nire ustez ez zuen zentzurik Corte Inglesera joatea, beste lekuetan gauza gehiago eta merkeagoak zeudelako. Azkenean interneten bidez egindako erosketak etorri ziren. Gaur egun bakarrik noa dendetara jantziak edo etxeko erosketa egitera, eta etxeko erosketaren gauza handiak interneten bidez erosten hasten ari naiz...
Baina bizitza buelta asko ematen ditu eta nik Corte Inglesera ia ez nintzen bueltatuko pentsatzen nuenean Linareseko bikote lortu nuen. Linares 60.000 biztanleko hiri da. Guk dauzkagun denda gehienak ditu, baina beste batzuk ez. Horregatik hemen oraindik Corte Inglesa garrantzitsua da gauza mota batzuk erosteko. Eta hau ikusita batzuetan joan behar dut.
Hurrengoa arte lagunok
UB B2 Idoia
Argitaratu iruzkina