Ez da gauza bera, baina … Zenbatek irakurtzen dute eta ez dira ezertaz enteratzen? Hauek kontaezinak izango dira. Orriak pasa eta pasa eta azkenean zuriz, orri zuri bat bezala geratzen dira. Asko irakurri ala gutxi berdin da, inportanteena da irakurri dugunari zer atarramendu ateratzen diogun. Irakurri dugunak ezertarako balio digun ala ez jakitea, ondo pasatzeko bada ere.
Horregatik liburuaren eguna ospatzen den aste honetan
irakurtzen ez duten horiek animatu nahi ditugu eta, horretarako, eskatzen dizuegu zein izango
litzatekeen inoiz libururik irakurri ez duen batentzat irakurtzeko grina piztu
ahal dion liburua eta zergatik. Edo bestela zein izan den zuentzat liburu berezia eta
zergatik.
9 iruzkin:
Kaixo lagunok!
Nik ez dut asko irakurtzen normalean eta nik ere denbora faltari errua botatzen diot, baina saiatzen naiz. Ia egun osoan okapatuta nago eta aisialdi txikietan nahiago dut ordenagailuan bideo bat ikusi edo gitarra jo liburu bat irakurtzea baino.
Askotan, ordea, irakurtzen ari naizen liburuarekin jaraitzen dut, baina oso luzea da eta astero oso gutxi irakurtzen dudanez denbora asko kostatuko zait amaitzea, baina liburu oso ona da eta asko gustatzen zait. Horregatik, ez dut gogoko astean zehar irakurtzea, irakurtzen hasten naizenean jarraitu behar dut zer gertatzen den jakiteko, eta denbora ez dut astean zehar, horrek asko amorratzen nau.
Horregatik, asteburuetan irakurtzen dut. Niri asko gustatzen zaizkit Batman-eko komikiak, fantasia liburuak eta nobela beltzak (misteriozkoak, krimenak eta abar). Izuggarri gustatu zitzaidan liburua "El nombre del viento" izan zen, eta orain irakurtzen ari naizena bere kontinuazioa da: "El temor de un hombre sabio". Asko gogoko ditut ere "Batman La broma asesina" eta "batman el regreso del caballero oscuro" komikiak, baina asko daude oraindik irakurri ez ditudanak (hobbie garestia da tamalez).
Beno lagunok, laster arte!!
Kaixo,
Gaur, esnatzerakoan, whatsapean mezu bat neukan “Sant Jordi” eguna zoriontzeko. Nire koinatua zen, Bartzelonan bizi da eta. Zein ohitura polita den gaur bezalako egunean urtero lore eta liburu bat oparitzea!
Liburu on bat altxorra bat dela, ez daukagu ukatzerik. Baina gauza guztiekin gertatzen den moduan, bakoitzak bere gustuak dauzka.
Niri gehien gustatzen zaizkidanak poliziazko edo intrigazko eleberriak dira. Irakurri dudan azkena izan da Baztanezko trilogia, Dolores Redondonena…Baina badaude liburu batzuk gustatzen zaizkidanak, nobela beltza ez izan arren, besteak beste, “La sombra del viento” edo “El tiempo entre costuras”.
Edonola ere, gaur liburuaren eguna izanda, liburu berri batekin irakurtzen hastea ospatzeko modurik onena da! Anima zaitezte!
OlgaPL2Fidel
Kaixo lagunok!
Ez dakit gogoratzen duzuen eskolan geudenenan irakurri behar egin genituen liburuak. Ze aspergarria! Adibidez “ 5 horas con Mario”, “La Celestina” liburuak…Ni geroago irakurtzera zaletu nintzen.
Denbora gehiago edukiko banu, nobela historikoa, beldurrezko nobelak (Stephen kingerenak) eta abar irakurriko nituzke, baina orain dela zortzi urte barrutik gutxi gora bera, irakurtzen dudan bakarra testuliburuak edo nire lanari buruzko dira.
Nire lanean beti birziklatu behar dut, eta beti irakurtzen ari naiz gauza batzuk, artikuluak eta abar. Gainera orain duela gutxi, beste ikasketak egin ditut eta ez dut ea denborarik eduki beste gauzarako. Horretaz gain, lana, familia (bi alaba), euskaltegia, gimnasioa…Irakurtzea zaila da. Ah, euskaltegian ere!, beste gauza irakurtzen ditut, bloggean, artikuluak, oso interesgarriak hala ere… kar kar
Behintzat, irakurtzen dudana nahiz eta irakurri behar nire gustukoa da.
Bueno lagunok; hau da nire esperientzia literaturari buruz. Laster arte.
Barkatu, azken komentarioa, U B1 zortzietatik hamarretarena da. Eskerrik.
Kaixo, denoi:
Liburuak maite ditut eta oso momentu onak eman dut beraiekin. Txikitatik irakurle handia izan naiz eta asko gustatzen zitzaidan liburuak berriro irakurtzea. Abantaila handia daukat, hau da, oso oroimen txarra dudanez niretzat lehengo aldiz izango zen bezalakoa da.:-).
Azken garai hauetan askoz gutxiago irakurtzen dut, hala ere, oraindik liburuak erosten jarraitzen dut, nahiz eta askotan liburutegian hartu zain geratzen diren...
Ia liburu guztitatik zer edo zer ikasi dut, nahiko saia da niretzat bat besterik ez aukeratzea... Gogoratzen dut garai batean asko gustatu zitzaidala "Cartas a un joven poeta" eta ez nuen galtzen edonori oparitzeko aukera.
Beno lagunak, ondo egon.
Aupa!
Liburuak... Nik azken urtean ez dut ia libururik irakurri, bakarrik eleberri grafiko batzuk eta egunkariren bat, baina ostiralean hasi nintzen historia-liburu bat irakurtzen.
Niretzat askotan ezertaz ez diren enteratzen irakurtzen ez dutenak baino tristeagoak dira, askotan itxura egiteko irakurtzen dutelako. Bestetan temakeri gai bat izaten da: "ez dut beste liburu bat hasiko hau amaitu arte". Liburu asko ez dira guretzat idatzita, ez da bekatu irakurri gabe uztea. Eskolan nengoen liburu bat irakurri gabe utzi nuenean, eta oso txarto setitu nintzen, baina liburua falkoneriari buruz zen ("Dardo y Horacán" izendatu liburua zen), ZELAKO TXAPA. Gainera, hizkuntza gaztelau-ko irakasleak klasean hartzen genuen liburuei buruz galderak egiten zituen. Nik atzekaldeko laburpena hartu nituen erantzunak emateko.
Eskolan ere "Amaiezina Istorioa" irakurri nuen (ez, ez nuen tranperik egin: filma liburua irakurri ta gero ikusi nuen), eta asko gustatu zidan, benetan istorian sarrita nengoen liburu hau irakurtzen nuenean.
Esaten dudan bezala, ez naiz Munduko irakurlerik egarriena, baina gustatzen zait noizean behin zerbait berria irakurtzea, eta ez dut ulertzen ezer ez irakurtzen dutenei. Liburuetan filmetan baino aukera gehiago daude, gustu guztientzat.
Beno ba, hor utziko dut,
Ondo izan lagunok!
Irakurle maiteok,
GOgoratzen dut txikitan liburuak irakurtzea gorrotatzen nuela, beharbada eskolan irakurrerazten dizkiguten liburuak nahiko aspergarriak izaten baitziren. Gero gaztaroan kirola egiteak eta lagun artean izateak izugarri erakartzen nauten liburuak irakurtzeak baino.
Garai batean soldaduzkan nenbilen eta izagarrizko aisialdia neukan alferrik galtzeko eta liburuei aukera eman nien eta nik espero ez nuen unean eta lekuan harrapatu ninduten liburuen iratxoek.
Hortik aurrera, nahiz eta irakurle amorratua ez izan, irakurle bihurtu naizela esan dezaket. Hasieran mota ezberdinetako nobelak irakurtzen nituen, batzuetan misteriozkoak, beste batzuetan barregarriak edo klasikoak.
Oraingoan fikziozko nobelak irakurri beharrean, historiarekin zerikusia duen liburuak eta gaurkotasuneko gaiei buruzkoak gustokoak ditut. Bakoitzak bere garaiko gertaerak besterik ez ditu ezagutzen, batzuek kontatutakoa. Auskalo historian zehar zenbat gertakizun izan diren kontatu dizkiguten bezala gertatu ez direnak.
Jakin-mina izan da niri irakurtzeko grina piztu didana eta uste dut edonori berdin gerta dezaiokela.
Ia irakurri dudan bakoitzetik zerbait berezia datorkit burura, beraz, ez daukat liburu "fetiche"-rik.
Azken denboraldian irakurritakoen artean "El viaje sin fin de Juan de Arrate, Señor de los arandú" aipatuko nuke, baina oraingoan erregistroa aldatu dut eta "Masaje para un cabrón" izenburua duen liburua irakurtzen ari naiz.
Agur, irakurtzeko unea heldu da eta!!!
Vicente JB 2
Aupa lagunok!!!
Esan beharra daukat azken boladan ez daukadala beste garai batean bezala irakurtzeko hainbeste ohiturarik eta bai, nire kasuan denbora da arrazoirik nagusiena irakurri ez ahal izateko.
Betidanik, edo behintzat irakurtzen ikasi nuenetik, izugarri gustatu zait irakurtzea. Txikitan “Barco de Vapor” bildumarekin hasi nintzen irakurtzen eta gero handiagoa nintzenean “Los cinco” eta, orain ez ditudan gogoratzen Alfred Hitchcocken gazteentzako eleberriak ere nire gustokoak ziren.
Baina gero, instituto garaian zientzia-fikzioko eleberriekin maitemindu nintzen, batez ere, Isaac Asimovek idatzitako eleberriekin. Hala ere, denbora pasa ahala eta gauza guztiekin gertatzen den bezala, nire gustoak ere aldatu egin dira eta gaur egunean gehiago gustatzen zaizkidan artean, eleberri beltzak eta historikoak daude.
Orain dela urte batzuk, Bilbon lan egiten nuenean, egunero metroz joaten nintzenez irakurtzeko aprobetzatzen nuen eta gutxienez hilabetean bi liburu irakurtzen nituen. Orain, tamalez ezin dut irakurri gaua iritzi arte eta horregatik bakarrik bostpasei orri irakurri ditzaket lo egin baino lehen.
Hori bai, azken boladan euskaraz irakurtzen saiatzen ari naiz eta dagoeneko Alberto Ladronen bi eleberri beltzak irakurri dut.
Laster arte.
Rodri B2Fidel
Kaixo lagunok,
Egia esanda, orain ez daukadala denbora asko irakurtzeko aitortu behar dut. Baina txikitatik izugarri gustatu zait irakurtzea. Betidanik asko irakurri dut eta oraindik irakurri nuen lehen eleberria gogoratzen dut, “Navidades trágicas” Agatha Christykoa izan zen. Hau lehenengoa zen baina gero ia-ia Agatha Christyiren eleberri guztiak irakurri ditut eta batzuetan, batez ere udan, ezer ez irakurtzeko badaukat berrirakurtzen ditut.
Aurten aukera bat hartu behar izan dut, euskera ikastea, edo eleberriak irakurtzea, ez daukadala astirik dena egiteko, honela nire eleberriak PL2 textu bihurtu dira.
Eleberri asko gogoko ditut, baina bat aukeratu beharrez gero, “El amante japonĂ©s” aueratuko nuke. Ez zait gehiegi gustatzen Isabel Allende, baina aitortzen dut, eleberri hau ustekabean harrapatu ninduela.
BERISB2FIDEL
Argitaratu iruzkina