2020/04/04

21. EGUNA: ETA ORAIN, ZER?

Adituek diote, pandemia honen ostean, bizitza aldatu egingo dela, lehen egiten genituen zenbait gauza ezin izango ditugula egin. Hori guztiok daukagu argi. Eta are argiago daukagu gaur egun, dagoeneko, pandemia puta honek bizitza aldatu digula.

Gaurko egunean, adibidez, bidaiatzen egon beharko nukeen. Ez etxean. Ez konfinamendu nazkagarri hau sufritzen, Aste Santuko oporretan baizik. Eta, gaitz erdi!, azken batean, bidaia edozein egunetan egin ahalko dut.

Txarragoa nire lagun batena da. Ezkontzekoa zen hurrengo hilabetean. Dena antolatuta. Eliza, jatetxea, bidaia,… den-dena antolatuta eta ordainduta edo hitz eginda.  Eta orain, zer? Gizagaixoa lur jota dago. Bere ametsetako ezkontza prestatu eta orain ezer ezean geratuko da. Jendeak animatzeko esaten dio datorren urtean edo beranduago ospatu ahalko duela. Nik, atzo, bideo-konferentzia batean, beharbada Jainkoaren seinalea izango zela esan nion eta ez duela horrekin ezkondu behar. Lagun ona da eta, egia esanda, bere bikotekidea ez da nire gustukoa. Uste dut oporrak ez ezik, lagun on bat ere galdu dudala.


Zer aldatu dizue pandemiak? Zer zeneukaten pentsatuta epe laburrean, ertainean edo luzean egitea eta orain ezin izango duzue egin? Zer esango zenioke nire lagunari?

9 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Ni orain egon beharko nukeen Nojan daukadan apartamendu batean. Bueno, momentu batean pentsatu nuen gauez ateratzea eta joatea, baina berehala konturatu naiz txarto dagoela. Hori pasatzen zait txarra nagonean, de bajon, eta etxetik alde egin nahi dut.

Zure lagunari ez ezkontzeko esango nioke. Ez dut ezagutzen, baina zuk ez dela berarentzat egokia pentsatzen baduzu, esan.

Animo eta aprobetxatu eguraldi ona!!!

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Nire kasuan, Aste Santuan bidai bat egingo nuen nire lagunekin Alemaniara,lagun batvdaukat han ikasten eta gabonetik ez dut ikusten. It aron beharko dut uda arte bera ikusteko.
Beste pertsonaren kasuan, saiatuko nuke dirua berreskuratzea edo esatea beste egun batean egitea eta jatetxean saiatzea beste egun horretan denna egitea.

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Ez neukan bidai bat egiteko baina ziur aski Bilbon egongo nintzateke nire lagunarekin, Aste Santuan Ingalaterratik etorri nahi zuen orain hor bizi delako, baina ezin du konfinatuta ere dagoelako.
Gainera, esango nuke zure lagunari ez ezkontzeko, ados nago berarekin eta badirudi Jainkoaren seinalea dela...

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egun on,

Konfinamenduak gauza asko aldatu dizkit. Adibidez, ikasketa-bidaia.
Pasa den asteazkenean nire klasearekin Balentziara joango nintzatekeen eta gaur itzuliko ginateke, baina bidaia bertan behera geratu da.
Pena handia eman dit, gure azken urtea zelako denak batera egoteko, baina ezin da ezer egin.

Ni orain 2. batxilergoa egiten ari naiz eta aurten selektibitatea daukat. Oraindik ez dakit zer gertatuko den eta horrek urduri jartzen nau. Gauza bera gertatzen zait B2 euskara azterketarekin.

Aurten graduazio gala daukat, eta ez dakit egingo den edo ez, baina seguraski nire familiatik gonbidatu ditudan pertsona askok ezingo dute etorri, beste leku batzuetakoak direlako eta hori ez zait gustatzen.

Dena lehenbailehen konpontzea espero dut

Dánae.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsaldeon!
Espero dut epidemia hori gure bizitza ondo aldatzea eta gauza txikiak gehiago baloratzen jakitea. Hala ere, inoiz aldatuko ez den jendea dago.
Senarrak eta biok Salamancara bidaia bat oparitu genion gure semeari urtebetetzeagatik, baina, zoritxarrez, itxaron egin beharko du.
Nire lagun bat ere ekainaren 6an ezkontzen da, eta ez daki oraindik ezkontza aurrera doan ala ez. Baina maiatzerako antolatu genuen ezkondu aurreko agurra bertan behera utzi behar izan dugu. Egia tamalgarria da.
Uste dut, hori amaitzen denean, ez dugula nahikoa denbora izango plan guztiak egiteko.
Natalia M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratzalde on!
Ba nik seme-alabarekin txapelketa batera joateko bidai bat prestatuta neukan,orain,zoritxarrez,etxera geratzea tokatzen zaigu.
Ez dakit nola bukatuko den hori,baina argi daukat guztiok zerbait galduko dugula.Hala ere,espero dut lehenbailehen konponduko dela.
Patri

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Gurean, etxekoek bidai bat egun hauetarako antolatuta geneukan Poloniara joateko. Eta gaur izango litzatekeen, hain zuzen ere, bidaiaren lehen eguna. Hau pena! Gainera, Sevillara joan nahi genuen futbolaren finala ospatzera, ... Hala ere, direla pare bat aste ez dugula oporretan pentsatu, egoera berrira positiboki moldatzen saiatu garelako.

Garrantzitsuena da osasuna mantentzea, bai fisikoa, bai mentala!!! Krisialdia hau pasa eta gero ikusiko dugu zer gertatuko den. Bitartatean, uste dut buruhauste gehiegi edukitzeak ez daukala zentzurik eta ez duela ezertarako balio. Gure "mundua" eta ohiturak nola aldatuko diren ikusiko dugu ere.

Ezkontzarena benetan tamalgarria da. Senar-emaztegaiek dirua ziur aski berreskuratzeko dute, baina ezkontza bertan behera uzteak ilusioa eta planak bikoteari zapuztuko dizkie, kezka asko sorrarazten. Patuaren indarra eragina?

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi,

Nik Toledoan egon beharko nuke amaren etxean, nire anai-arrebekin bazkariak egiten eta landan paseatzera irteten. Normalean beti etortzen gara aste santuan eta aitzakia bat da denok elkarrekin ikusteko. Zorionez, ni Gabonetan egon nintzen eta nire ama ikusi ahal nuen.
Orain, udan bidaia antolatu beharko dugu elkar ikusteko.
Senargai horientzat hau bizitzaren froga bat da. Bere harremana indartsua bada are indartsuagoa aterako da, baina bere harremanak arazoak bazituen, orain denak bat-batean sortuko dira.
Egoera honek guztiok aldatuko gaitu, espero dut hoberako izango dela.

Valentina

ANA erabiltzaileak esan du...

Plan gutxi egitera ohitzen nintzen, horrela, bizitza errazagoa delako. Guztia kontrolatzen dugula uste dugunean, dena aldatuko zuen zerbait gertatu ahal da eta horrek asko sufritu ahal gaitu. Baina ez genekien aldaketa pandemia bat izango zenik.
Zoritxarrez, pandemiak dena aldatu du.
Oposizioak ikasten ari nintzen, izan ere, egin behar nituen. Gainditu eta lan ona lortzeko itxaropena nuen, baina, datorren urterako utziko dut. Agur nire atikoari terrazarekin.
Bestalde, osasuntsu egoteagatik eskerrak eman behar ditugu.
Bide batez, zure lagunak ulertu behar du, ez sufritzeko, ezin dena aldatu utzi pasatzen behar dela.

Ana