2020/04/09

26. EGUNA: FORMAL, FORMAL

Kokotaraino nago. Ezin dut gehiago jasan konfinamendu hau. Kalera atera behar dut eta ez egunkaria edo ogia erostera. Atera behar dut libre, paseo bat ematera edo korrika egitera.

Kaguen txos!!! Txapinak jantzi eta, atea zabaltzerakoan, atzera jo dut. Ez naiz atera. Geratu naiz barruan, giltzapean. Istant batean pentsatu dut giltzak leihotik botatzea tentaziorik ez izateko, baina berehala damutu naiz; eta formal, formal geratu naiz. Berriro jantzi dut txandala eta sofara.

Joder!!! Gainera, kalera ateratzen garenean, Al Caponeren bandakoak garela ematen du, zer edo zer gaizki ari garela egiten. Eta ez, bakarrik egunkaria eta ogia erostera ateratzen naiz eta, nik dakidala, oraindik ez dago debekatuta, ezta?

Ez dut justifikatuko, batez ere, ulertezina dena: oporretara edo herriko etxera joatea, jai batera joatea,… Horiek muturreko kasuak dira eta zigorra merezi dute. Baina, atariraino heldu eta etxetik urrunen dugun kioskoan eta ogi-dendan egunkaria eta ogia erostea laster ulertuko dut.

Eta, zuek, zer? Kokotaraino zaudete? Ateratzen zarete? Nola sentitzen zarete ateratzen zaretenean? Zer iruditzen zaizue portaera horiek zigortzea? Ulertu ahal ditugu?

16 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni ere potrotaraino, hobeto esanda, "hasta las tetas", barkatu. Pare bat egun atera naiz beharrezko erosketak egitera. Baina askotan pentsatzen dut ateratzea, gainera oso eguraldi ederra daukagu.

Eteratzen direnei isuna jartzea gutxi iruditzen zait. Isuna altua eta zerbait gehiago, adibidez, atera nahi badute zerbitzu sozialak egitea. Adibidez, zahar-etxeetan laguntzea edo ospitaletan. Kalera aterako dira eta zerbait ona egingo dute.

Espero dut laster kalera ateratzea eta euskaltegian elkarrekin egotea.

Maite

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Denok kokoteriano gaude egoera honekin eta kalera joan nahi dugu, jakina. Nire kasuan, bakarrik joaten naiz kalera zaborra botatzeko eta azkar etxera bueltatu.
Nik ez daukat tentaziorik kalera joatea, etxean geratu behar gara egoera hau hobetzeko.
Nire ustez, isuna bakarrik gutxi da, nik ipiniko nuke zerbitzu sozialak edo gauza antzeko bat. Honekin, beste pertsoneei lagunduko dute eta denok hobeto egon ahal gara egun honetan.

Esepro dut azkar joan ahal gara denok kalera.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik lan egiten jarraitzen dudanez eta, lana kalean egiten dudadenez, egoera hau pixka bat hobeto daramat. Hala era, kokoteraino nagoela esan behar dut, etxetik lanera eta lanetik etxera......ezin lagunak ikusi, ezin kirolik egin, ezin buelta bat eman.... eta nork daki noiz arte gainera!!!
Kalera beharrik gabe ateratzen direnei zigortzea ondo iruditzen zait, azkenean etxean egon behar bagara, ondo egitea ezinbestekoa da zerbaiterako balio dezan.

Egoitz

Amaia erabiltzaileak esan du...

Egun on:

Normalean ondo daramat konfinamendua, baina onartu behar dut egun batean ohetik altxatu nintzela ezinbesteko beharrarekin ateratzera. Hori gertatu zitzaidanean, 22 egun eman izan nituen etxean, irten gabe. Beraz, erosketak egitera joan nintzen etxetik hurbilen dagoen supermerkatura eta, ilara egiten ari nengoen bitartean, legez kanpoko zerbait egiten ari nintzela sentitu nuen...

Isunak zigorra moduan ipini behar dizkiete baimenik gabe ateratzen direnei, denok atera nahi dugulako eta arauak denok ere errespetatu behar ditugulako.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Astean behin ateratzen naiz erosteko eta zaborra botatzeko bakarrik. Ez dauka tentaziorik, ateratzeak beldurtzen nauelako koronavirusagatik. Egia da kokotaraino nago, baina patzienzia eduki behar dudala dakit. Batzuetan, triste jartzen naiz, horregatik, dokumentalekin, jolasekin, lo eginez, kirola eginez edo saiatzen distraitzen naiz ez pentsatseko eta errealitatea abstraitzeko.

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Bai, ni ere kokotaraino nago, gainera gaixorik egon naiz, eta denbora gehiago atera gabe, ezta zaborra botatzeko ere ez...! Ondo iruditzen zait portaera horiek zigortzea, debekatuta dago eta denok bete behar dugu, bestela inoiz ditugu emaitza onik izango egoera hau hobetzeko.

Baina jakina galdera da, noiz arte egongo gara horrela...?

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Konfinamendu bat inoiz bizi izan ez garenez, oso zaila gertatzen zaigu egoera hau. Ni berdin sentitzen nariz.kalera irten behar naiz.Orain soilik supermerkatura joateko irteten naiz eta ilaran jartzea gorrotatzen dut. Bestealde, adituek esaten dituztenez berrogeialdi hau hartu behar dugu deskonektatzeko eta gauza garraintzitsuetan pentsatzeko, hau da, bizitza-erritmoa jaistea.
Ondo ibili
Rocío

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!
Nik ondo daramat berrogeialdia aurretik entrenamendu bat izan nuelako.
Langabezian egon nintzen urtez urte, eta astean behin bakarrik irteten nintzen etxetik erosketak egitera; gainontzeko denbora etxean ematen nuen oposizioak ikasten.
Orain arrazoiak ezberdinak dira, baina emaitza bera da, etxean geratu eta astean behin ateratzen naiz.
Baina badago ondo jasaten ez duen jendea, egunean behin gutxienez atera beharra dute.
Ez ditut epaituko segurtasun-distantziak errespetatzen dituzten bitartean.
Bakoitzak ahalik eta ondoen eramaten dugu egoera hau, eta batzuek larritasunarekin, kezkarekin eta beldurrarekin borrokatu behar dute.
Horregatik animo asko eta gora bihotzak
Valentina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo guztioi!!
Jakina denok kokoteraino gaudela egoera honekin, baina denok errespetatu behar ditugu legeak, bestela gero eta denbora gehiago egongo gara etxean sartuta. Eguzki egunak izan ditugu eta normala da kalera ateratzeko gogoak izatea baina atzo gertatutakoa Barakaldon lotsatia izan zen. Bi pertsonak zeuden bainu bat hartzen putzu batean, eta zorionez udaltzainek izuna jarri zieten. Ere pentsatsen dut izuna ez dela nahikoa eta zerbitzu sozialak jartzea ondo legokeela.

Ondo ibili!

Ainhoa

Olatz erabiltzaileak esan du...

Arratsaldeon guztiei!

Gaurko bloga irakurri ondoren, esan behar dut ni ere kokotaraino nagoela. Okerrena da atzo esan zutela hilaren 26tik aurrera "gure bizitza" egiten hasiko ginela muga batzuen barruan, baina gobernuko presidenteak gaur esan du ez dela horrela izango, konfinamendu-egun gehiago izango ditugula.Beraz, denbora gehiago egongo gara itxita.

Ni supermerkatuan erosketak egin behar ditudanean bakarrik ateratzen naiz, eta, egia esan, kalean noa, delituren bat egiten ari naizela sentitzen dut. Ez zait batere gustatzen, urduri samar jartzen nauelako.

Isuna jarri behar den ala ez pentsatzen dudanari dagokionez, uste dut isunik jartzen ez bada, jendea nahi duena egiten hasiko dela. Oraintxe bertan, lehenbailehen gertatu behar da, berriro atera ahal izateko denok nahi duguna, eta, jende horren erruz, hori guztia atzeratu daiteke.

Ondo izan!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gabon,

Hasteko, aitortu behar dut ni ere egoera honen kokoteraino nagoela. Haieran ez zen hain txarra, baina asteak eta egunak pasa eta gero eta egoraz konturatu ondoren, dena okerragoa doa. Lehen, guztiok bi aste bakarrik izango zela pentsatzen genuen, baina jada ikusi dugu hori gezurra zela.
Gaur, presidentea esan du 2. berrogeialdiko denbora maiatzaren 11ra arte luzatuko dela. Batzuk ondo ikusten dute aldaketa hau, babesteko eta dena ondo dagoela ziurtatzeko. Hala ere, beste batzuk esaten dute aldaketa hau zeren Pedrok ez baitigu benetan esaten zenbat hildako dauden da. Nik ez dakit zer pentsatu; alde batetik, denbora luzatzeko ez da txarra, ziurtatzeko eta gero dena ondo egoteko. Baina, beste aldetik, pentsatzen ari naiz,neurri egokiak hartzen ari bagara, zergatik luzatzen da denbora eta hainbeste jende hiltzen jarraitzen du?
Oraindik ez dakigu erantzuna.

Beste galderari erantzunez, supermerkatura joan nintzenean, arraroa sentitzen naiz, jendea kaletik ihes egiten dizu. Badakit egoera honekin normala dela, baina hasi naiz falta botatzen jendea kaletik bultza nazatela.

Dánae.

Nerea erabiltzaileak esan du...

Ni ere kokotaraino nago. Martxoaren 13tik aurrera hiru aldiz atera naiz, lehena erosketak egiteko, bigarrena osasun zentrora , nire semeari txerto bat ipintzeko eta hirugarrena, farmaziara botikak eta umetxoari esnea erosteko. Gainera, bi aldiz zaborra atera dut.
Ateratzen naizenean oso txarto pasatzen naiz, gaizkileak diruditelako. Zaila iruditzen zait maskara eta eskularruak eramatea eta zerbait ukitzen duzun bakoitzean, desinfektatu beharra.
Horretara, ohitu beharko dugu, izan ere, gure bizitzaren parte izango dira.
Amaitzeko,uste dut maiatzera arte hartu beharreko neurriak egokiak direla eta horrela,infekzio gutxiago egongo dira.

Mikel erabiltzaileak esan du...

NIk ezpero dudana lanter ateratzea da, gaur kantabrian egon behar nintzateke ondartzan edo lagunekin jardinean botata, baina orain etxean konfinatuta nago eta gauza guzti horiek itzaron behar dute. Egun, jendea oporretan joatea saiatzen hari da eta poliziarekin topatzen direnean bakarrik lortzen dutena etxera bueltatzea da. Nire ustez konfinamendua apurtzean zigortu behar zaie gehiago ez bkarrik bronka batekin, baitz isun handi batekin ere. Espero dut hau lasterren amaitzea, ANIMO!!!

ANA erabiltzaileak esan du...

Komentario asko irakurri eta entzun ditut konfinamenduaren gaiari buruz, eta harritzen nau guk errua daukagula pentsatzea berrogeialdia ez errespetatzeagatik. Ez da ahaztu behar zergatik gauden etxean. Gaixotasunak ez dira bat-batean agertzen. Haien errua da kaleetan birus hilgarri bat izatea. Haien errua da ondo antolatutako larrialdi protokolorik ez egotea. Haien errua da osasun publikoa gainezka eta baliabiderik gabe egotea. Hori da gai inportantena. Guren artean hasertzen garen bitartean, indartsuak lanpetuta mantentzen gaituzte. Haserre eta beldurrez egotea nahi dute.

Bestalde, pertsonek segurtasun-distantzia mantentzen duten bitartean, ez dago kutsatzeko aukerarik. Badago beste modu bat. Nahikoa da kalera irteteagatik errudun sentitzea!!! Haiek dira honen guztiaren errudunak.
Dena dela, guk ez dakigu zergatik dagoen pertsona bat kalean. Denok gara desberdinak, denok behar dugu irtetea, baina denak ezin dute jasan etxean egotea..
Azken batean, beste modu batzuk kontzientziatzeko bilatu behar dugu eta dena ez konpontzea isunekin eta beldurrarekin. Lehenik galdetu egin behar da, eta gero ulertzen saiatu, isuna jarri aurretik.

Ana

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni kokoteraino nago egoera honekin, baina egoera oso arriskutsua da. Gero eta jende gehiago hiltzen da eta horregatik formalak izan behar dugu. Hau ez da joko bat , egoera honetatik aterako gara baina esaten dutenak egiten badugu errazagoa izango da. Uste dut hau ez dela txerto bat arte amaitutuko eta zoritzarrez denbora nahikoa geratzen da.
Mery

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!
Jende asko ni ere kokotaraino nago, Kalean aurrera gustatzen zait txarra eraman hasi.
Gaizki daramat. Triste nago, eta nire ariketa errutina falta zait. Ezinbesteko egoera dela ulertzen dut, baina asko irauten badu, jendearen animoari ere eragingo dio.
Astean behin bakarrik joaten naiz supermerkatura, eta zaborra botatzera.
Espero dut neurriak ez direla hain zorrotzak izango kalera irten ahal izateko, nahiz eta kontu handiz ibiliko diren, azkenean gure osasun mentalari ere eragiten baitiote.
Ondo ibili!
Edurne