Azken egunotan ikusi ditugu hemengo politikariak, Estatukoak eta Europakoak
sesioetan ibiltzen, iskanbilan jarduten, eta sarritan akordiotara heltzen
badaezpada, gogo handirik gabe eta elkarri mesede egiten diotelakoan. Egia
esanda, ohituta gaude eta badakigu gu bide batetik goazela eta haiek kontrako bidetik . Baina, benetan, mindu nauena izan da Europak izan duen jarrera berekoiak
eta lotsagarriak. Ez ditugu merezi ditugun politikariak. Diktaduran jaio
ginenok beti izan diogu miresmen berezia Europari eta Europazale amorratuak
izan gara. Europa hura, amesten genuena, antza gaur egun errealitatea da;
baina, egun hauetan ikusi dugun bezala, ez da amesten genuen hura. Beraz, ez dut
europarra izan nahi, bakarrik barakaldarra edo, gehien jota, bizkaitarra.
Izenik edo alderdirik aipatu gabe, blog honetan sentsibilitate guztiak
errespetatzen baititugu, komentatu zer iruditzen
zaizuen politikarien jarrera, batez ere, Europan. Eta galdera bat: lehendakaria
edo presidentea izango bazina, zein izango litzateke hartuko zenukeen lehenengo
neurria birus madarikatu honek eragin dizkigun arazoei aurre egiteko?
13 iruzkin:
Kaixo,
Egia da gure politikariak oso txarto ari direla egiten, baina onartu behar dugu zaila izan behar dela erabitzea edo zer erabaki ahal den. Egingo duzuna egingo duzu, eta beti kexak egongo dira. Ez da posible gauza guztiak ondo egitea edo guztion gustokoak izatea. Bestela, begiratu politikari batzuen aurpegiak!
Europarena lotsagarria iruditzen zait. Ez da Europa edo ezer. Brexit bat egin behar dugu Europako biztanleak eta politikariak kanpoan utzi.
Bueno, Animo eta aurrera!!!
Maite
Kaixo guztioi!
Benetan politikarien jarrera, batez ere Europan, pixka bat lotsagarria iruditzen zait, eta orain, ez naiz hain Europazaile. Dezepzionatuta nago Europarekin. Egoera zaila da baina horregatik aukeratu dute politikoak izatea, gure arazoak konpontzeko.
Gainera, lehendakaria izango banintz, nire lehenengo neurria izango litzateke debekatzea aglomerazioak eta maskarillak ematea, txinotarrek egin duten bezala...
Laster arte!
Kaixo guztioi!
Iruditu nahi dut politikariak ahal duten onena egiten ari direla denontzat ezezaguna den egoera batean. Badakit, ez litzaidakeela gustatuko bere lekuan egotea, ardura handia da egoera oso gogor batean.
Egokiena litzateke beren herrialdearen edo, hala badagokio, Europaren ongizatean pentsatzea.
Baina, Espainian, Europan bezala, politikari batzuen jokabideak pentsarazten digu beren etekin politikoan eta onura politikoan bakarrik pentsatzen dutela.
Beren onurarako borrokatzen diren pertsonak dira, eta ez besteen onurarako.
Besteren lotsa ematen dute, aspalditik egiten dute, baina orain nabarmenagoa da.
Politika berri bat asmatu beharko dugu, humanismoan eta elkartasunean oinarritua, ez sinesmen politiko zaharkituetan.
Agur bero bat
Valentina
Kaixo,
Sarreran aipatutakoarekin ados nago, orain arte nahiz eta Europak gauza txarrak agingu, Europazalea nintzen. Pentsatzen nuen denon artean gauzak hobeak eta garrantzitsuak lor genitzakegula, baina egoera hau ikusita, eta benetan laguntza behar izan dugunean Europak bizkarra eman digu. Beti izan gara azkenak haientzat, alferrenak, pobreenak eta seriotasun gabekoenak. Uste dut ulertzen ari naizela Brexitena, pentsatzen dut zertarako nahi dugu Europan parte hartzea behar dugunean laguntzarik ematen ez badigutela.
Beste aldetik, nik poterea izango banu, egingo nukeen lehenengo gauza, hainbeste politikoak kendu, eta diru horrekin(seguraski asko izango zela)maskarillak erosi eta osasun arloko langile gehiago kontratatu. Eta noski mugak itxi.
Ainhoa
Kaixo!
Uste dut egoera oso zaila dela guztiontzat, eta politikarientzat ere bai. Ez da erraza neurri batzuk hartzea, gutxi badira gutxi direlako, asko badira asko direlako. Beti kritikatuko zaituzte. Asmatu diren ala ez, aurrerago ikusiko dugu. Orain, egunez egun doaz.
Beste era batera egin zitekeen, bai, lehenago ere, baina kritikatuko genituen.
Tamalgarriena UEk hartu duen jarrera da, argi dago herrialdeen artean ez dagoela ez elkartasunik ez elkartasunik.
Horregatik uste dut hemendik aurrera UEri buruz dugun irudia aldatu egingo dela.
Beti egon dira bi europa, eta birus hau frogatzen ari da.
Laster arte!
Natalia M.
Kaixo:
Benetan zaila izan behar da egoera tamalgarria honetan hain erabaki garrantzitsuak herrialde batentzat hartzea eta, egia esan, ez diet bekaizkeriarik izan agintariei edo politikariei.
Zoritxarrez, Europar Batasunean beti egon dira eta beti egongo dira desberdintasun handia herrialdeen artean. Ekonomia-krisialdietan ondo ikus genezakeen, eta orain daukagun osasun-krisialdian berriro argi eta garbi nabaritzen da.
Ez dakit zer egingo nukeen birusa aurka egiteko, eta ez dut uste norbaitek EBean dakienik, ez lehen mailako Europan, ezta bigarren (edo hirugarren) mailako Europan ere!
Kaixo!
Egoera hau nahiz eta berria izan politikoak atzeratu dute neurriak coronavirusari aurre egiteko.Hona etorri zenean nabaritu zen nola politikoek urte hauetan ez dietela arreta eman behar-beharrezko sektoreei.Herrialde baten kutxan diru asko dago baina politikoak dira nola banandu eta nori eman erabakitzen dutena.Gehienetan empresa pribatuetara joaten da dirua eta ez behar duten sektoretara,hala nola,hezkuntzara,osasunera,elikadurara...
Orain erizainak eta medikuak arriskuan daude egunero nahiko materiala ez izateagatik eta daukaten materiala berriro erabiltzeagatik.Orduak pasa ahala hospitalean eta langileak gehiago kezkatzen dira bizitzen diren egoeraz.Hospitaleetan tunel ilunaren bukaeraren argia ez da ikusten politikoen laguntza ia ez dela nabaritzen.Dena atzeratzen dute,lehen mugeetako ixtean eta orain osasun materiala mugan izan.
Behar duguna da herritarren onurara begiratzen diren politikoak.Coronavirusaren krisia eta politikoen jarrera gaurko irakurgaia izan da guztientzat,gauzak aldatzeko momentuan gaude hortaz biztanleentzako momentua da argi eta garbi hitz egiteko.
Arratsalde on,
Herenegun, presidenteak konfinamendua apirilaren 26ra arte luzatzea erabaki zuen. Bihar hilabete bat egingo du konfinamenduan gaudenetik, eta denbora honetan gauza asko aldatu egin dira.
Hasieran jendeak ez zuen egoera hainbeste sinesten, guztiok uste genuen 15 egun izango zirela eta martxoaren bukaeran jada bukatuko zela, baina konturatu gara denbora asko izango dela eta denbora asko egongo garela horrela. Horregatik, presidentea konfinamendua luzatzea erabaki du. Gainera, egunero hainbeste jendea hiltzen da eta neurri honekin presidentea hau kentzea eta hildakoen ehunekoa murriztea nahi du.
Ez dakit gobernua egia osoa esaten ari zaigun, baina hori guztia bukatzearekin eta normaltasunera itzultzearekin, jendeak gaixotzen eta hiltzen jarraitu gabe, balio dit.
Dánae.
Nire ustez, gobernua egiten ari da bere posibilitatearen dauden gauzak, eta ez dago hain txarto egoera orain. Atzo irakurri nuen politikari batek esan zuen berari etxea geratzea ez zen ona eta denok bueltatu behar gara gure laner, eskola,... eta hori, niretzat ausarkeri bat da, ikusten dugu egunero makina bat jende hil egiten da eta berari inportanteena da lanari joatea.
Nire ustez, gobernua egia esaten ari da, azkenean denok dakigu hainbat jende dago hiltzen eta ez dute ezer irabazten kopurua murrizten badute, bakarrik erakutsi jendeari ez da hain grabe eta hori gezurra da.
Europari buruz, nire ustez hemen errudun printzipala dira bai Alemania bai Herbeherak. Ez dute nahi besteei lagundu, haiek diru kopuru horrek ordaindu beharko dutela, baina gero beste egoera batean besteen laguntza eskatuko dute (adibidez, dikeak eraikitzeko) eta agian, beste herrialdeak ezezt esango dute. Horregatik, Europan egin behar dute latin esaera zahar baten bezala "Quid pro quo".
Europa? Europak zertarako balio duen demostratu du, ezertarako, barkatu, egia esan, gauza baterako bakarrik balio du, dirua kontrolatzeko eta ekonomia kontrolatzeko. Herri aberatsek herri txikiak kontrolatzeko. Konturatu dut Europak herri aberatsentzat balio du. Gogoratu zer gertatu zitzaion Greciari. Orain gertatzen geuri gertatzen zaigu, eta Italia ere bai. Mitoa erori da, Europa ez da solidaria.
Hori guztia hasi zenean, pentsatzen nuen " Europa irtenbide batasuna emango du. Denak batera" Baina, bat-batean, konturatu nintzen herri bakoitzak irtenbide desberdinak bilatzen zuela.
Koronavirus ondoren, uste dut gauza asko aldatu beharko duela.
Dena esanda dagoela uste dut. Espainia Europako seme pobrea da, eta ez gaitu maite, ez gaitu behar. Oraintxe bertan lasta bat gara. Haientzat hirugarren mundua gara.
Bestalde, politikariek ez dute nire bizitzako segundo bakar bat ere merezi, eta ez dut listurik galduko haiei buruz hitz egiten. Haientzat zenbakiak gara, ez gara pertsonak. Truke-txanpona gara negozioentzat eta helburuentzat.
Dena dela, ni ez nintzateke inoiz politikoa izango, ez nagoelako gaituta, badakit eta aitortzen dut, baina ez litzateke izango besteak axola zaizkidalako eta politikoa izateko egozentrikoa izan behar duzulako.
Ana
kaixo,
Guztiok dakigunez Espainia Europako asken tximinoa da haien arteko pobreenetako bat, horrexegatik zerbait gertatzerakoan Espainia da askenetakoa gauza guztietan. Baina jakin ahal denez Espaina da Europako handiak diruaren arloan, europarako diru asko jartzen dugunak.
Nire ustez egin behar dena hau kontrolatzeko koronabirusi buruzko gauzak zentralizatzea eta ez bakoitza bere arazoa kontrolatu, esan zuten bezala duela aste pare bat. Hori egiten badugu zertarako balio du Europa? Bakoitzak bere arazoak konpondu behar baditu bakarrik, zertarako Europa?
Kaixo guztioi!
Nire iritziz ametsa polita zen europar batu bat.
Pertsona guztiek eskubide eta askatasun berberak izango lituzketen eta hori lortzeko borrokatu behar ziren mugak kentzea lortzea.
Baina denboraren poderioz errealitatea iristen da batzuen interesak besteen aurrean beti egon dira hor.
Politikariek beren interesak eta aberatsenak bakarrik zaintzen dituzte, bai Europan, bai mundu osoan.
Baina bozkatzen jarraitzen dugu norbait berria aldaketak hitzematera datorrenean.Baina sisteman sartzen denean politikari zaharrek bezala jokatzen du.
Birusarekin denok etxean eta denok soldata gehi dietak kobratzen, eta denon artean ordaintzen jarraitzen dugu, eta onartzen dugu.Politika bat bera ere ez doa ERTEra, ezta langabeziara ere, besteak bezala
Denak desagertuko ziren, ez dut uste hain gaizki egingo genuenik, okerragoa baita ezinezkoa.
Agur
Edurne
Argitaratu iruzkina