2020/04/14

31. EGUNA: GURE ERREFERENTEAK

Pandemia madarikatu honek eraman digu onena, erreferenteak, aitona-amonak. Haiek dira gehien ari diren pairatzen gaixotasun hau, haiek dira zahar-egoitzetan, ospitaletan eta etxeetan bakar-bakarrik, birusak jota, hiltzen ari direnak. Birus puta hau, batez ere, adinekoekin grinatu egin da.

Ez dut aitona-amonarik. Laurak aspaldi hilda daude eta ni, gaztea izan arren, aitona izateko adinean, “arriskuan”, nago.

Amaren aldetik, biak gogoratzen ditut ondo. Haiek gurekin bizi izan ziren edo, hobeto esanda, gu haiekin bizi izan ginen, etxea beraiena baitzen. Aitona irudimen handiko gizona zen, bromazalea eta jatorra. Berarengandik irudimena heredatu dut. Amona, berriz, nortasun handiko emakumea. Aitona praka-jarioa eta amonak dena egin behar. Amonarengandik nortasuna heredatu dut.

Aitaren aldeko amona ez dut gogoratzen. Emakume zaharra, beltzez jantzita. Hor, bisita egiten genienean, sukaldean eserita eta isilik. Berarengandik heredatu dudana isiltasunaren plazera da. Aitona, ostera, oso bestelakoa zen. Ez zen polita, baina bazuen dotorezia, bazuen emakumeentzako xarma berezia. Buztangorria, herritik alde egin behar izan zuen maitasun kontuak zirela eta. Amona hilda, eta hirurogeita piko urte zituela, biloba baten ezkontza batera hemezortzi urteko neska-laguna eraman zuen ospakizunera. Ezkongaia baino gazteagoa. Familiako batzuek diote hain sugea baino beroa zen non Barakaldoko erdia lehengusu-lehengusinak diren. Berarengandik zer heredatu dudan ez dizuet esango…

Gaurko sarrera honetan omenalditxo bat egin nahi diegu aitona-amonei eta, horretarako, onena gogoratzea da: Nolakoak ziren zuen aitona-amonak? Zer heredatu duzue haiengandik?

GORA AITONA-AMONAK!!!

13 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Nik bizirik ditut aitona-amonak. Oso zaharrak dira laurogeita piko urte dituzte, baina nire ustez, oso ondo daude. Orain, apur bat kezkatuta nago koronabirusarekin. Ondo daude eta asko babesten diegu, baina zaharrak dira.

Haiengandik gauza asko heredatu ditut eta gaur egun naizen pertsona naiz haiei esker. Txikitan denbora asko pasatzen nintzen haiekin eta asko ikasi nuen haiengandik.

Gora gure nagusiak!!!!

Maite

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Nire aitona-amonak aspaldi hil ziren, baina oso ondo gogoratzen ditut.
Aitaren aita ez nuen ezagutu, baina ama bai. Nire amona Valentina zen, eta haren izena heredatu nuen, izaera handiko eta borrokatzeko gaitasun handiko emakumea.
Amaren gurasoek, oso ondo ezagutu nituen. Haiekin bizi izan nintzen eskolan hasi nintzen arte.
Aitona pertsona lasaia eta maitekorra zen isilune handiekin.
Amona urduriago eta kultuago. Asko mimatu ninduten, eta ni oso zoriontsu izan nintzen haiekin.
Asko gogoratzen ditut eta musuak bidaltzen dizkiet dauden tokian daudela.
Agur bero bat
Valentina

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Benetan haiek merezi dute gure rekonozimendua. Orain ez dut aitona-amonarik eta pena handia ematen dit. Nire amona, amaren aldeko amona, beti esaten zidan zerbait gertatuko zela, eta badirudi momentu hau heldu dela...oso lasai zen eta patzientzia handiarekin zeukan. Baina batera nortasun handiarekin, uste dut horregatik bizi izan zela larogeita hamalau urte arte, eta uste dut hori heredatu dudala. Asko maite nuen!

Musuak haientzat!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Irudi bat daukat nire oroimenean, ia 100 urtera arte bizi izan nintzen bisaamonarekin

Aita eta anaia zaindu eta amona, birramona, hazten ditu. Umezurtz txiki geratu ziren, eta amonak gainerako seme-alabekin batera haziko ditu. Familia ugaria.

Emakume euskalduna, oso polita izan zen gaztetan, baita handitan ere. Gogorra eta borrokalaria. Begi argiz.
Nire oroimenez, familia bazkari bat zuen etxean. Gizonak egongelan eta emakumeak sukaldean, bazkalostean. Denak mahaiaren eta amonaren inguruan, katiluarekin kafea egiten eta belar basoren batekin.
Nire amaren ama beste emakume borrokalari bat izan zen. Bizitza gogorra eta zaila izan zuen, meatzariaren emaztea eta baita familia ugaria ere.

Haiek bezain indartsua eta borrokalaria izatea espero dut. Baina zure izaerak dio, baldin badaukat, bietatik

Gora gure nagusiak!!!!

Edurne

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Nire aitona-amonak aspaldi hil ziren. Aitaren aldetik ez nuen amona ezagutu, eta aitona jada oso zaharra eta gaixo ezagutu nuen, baina tipo jatorra zen, gogoan dut txikitan bere belaunetan eseri egiten nintzela eta afaria jaten niola.
Aitzitik, nire amaren aldetik aitona-amonak oso ondo ezagutu nituen, bikote bitxia zen, amama txikia eta itsusia zen, eta gainera, oso jenio txarrekoa. Aitona, ordea altua, ederra, izaera onekoa eta oso goxoa. Abereak eta baratza zituen, eta nik, batez ere udan, berarekin pasatzen nuen egun osoa. Nahiz eta denbora asko igaro den , urte haietako oroitzapen zoragarriak ditut.

Haiei esker gara garena.

KEPA

Nerea erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Nik ez dauzkat aitona-amonarik. Nire aitona-amonak aitaren aldetik, duela urte asko hil ziren. Eta nire amaren aldetik, aitona pasa den urtean hil zen eta nire amona duela bi urte hil zen, biak, laurogeita hamabi urte zeukatenean. Beraz, asko pentsatzen dut biziak egongo balira, oso beldur izango nintzateke.
Haiengandik gauza txikiak heredatu ditut, txikitan asteburuero beraiekin joaten ginelako.

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Bakarrik amon bat daukat orain eta gaixorik dago, eta oso beldurrik nago egoera honetan gaixoago ipiniko ahal dela.

Asko gogogaratzen naiz beraiekin nengoenean, Nire gurasoak lanean zeuden eta beraiekin nengoen arratsaldero eta horregatik, niretzat gurasoak bezala izan ziren.

Nire ustez, nik hereda tu dut Nola egin ahal diren gauza eta nolako harremanak eduki ahal dut jendearekin eta nola iraundu harremanak hauek.

Olatz erabiltzaileak esan du...

Kaixo!!

Gaurko posta irakurtzean, pena pixka bat sartu zait aiton-amonak gogoratzean. Nik zortea izan dut nire aiton-amona guztiak ezagutzeko, baina, bizitzako gorabeherak direla eta, ezin izan ditut asko gozatu.

Oraintxe aitona bakarrik dut aitaren aldetik, eta egia esan nire bizitzako erregea da. Beti du irribarre bat bisitatuko dudan bakoitzean. Harentzat denbora luzean gertatzen zaion onenetakoa da, eta hori niri jakitea asko gustatzen zait. Harengatik edozer egingo luke.

Askotan, bere bizitzako eta zoritxarreko istorioak kontatzen dizkit, eta, nahiz eta Eguberri guztietan errepikatzen dizkidan, nik neuk ere barre bera egiten dut.

Orain asko zaindu behar ditugu, askotan ez zaielako baloratzen, eta gaur daukagun guztia haiei esker da.

Ondo izan!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsaldeon,
Zoritxarrez, ez dut aitona-amonik. Aitaren aldetik, aitona txikia nintzenean hil zen, eta ez dut oroitzapen askorik. Hala ere, nire amonak 97 urte arte bizi zuen. Emakume gogorra eta oso azkarra zen, baina ez zen oso maitagarria.
Amaren aldetik, nire aiton-amonen oroitzapen gehiago dauzkat eta oso onak ditut, gure herriko etxea zurea ondoan zegoelako.
Amaren aita nire kutunena zen, gainera, esaten didate bere begiak ditudala, eta bere nortasuna ere. Nire bizitzako pertsonarik garrantzitsuena izan da, gauza asko erakutsi zizkidan, eta egunero gogoratzen naiz, eta are gehiago egun hauetan.
Aitona, zure falta sentitzen dut!
Bihar arte!
Natalia M.

ANA erabiltzaileak esan du...

Egia esatera, oso harreman berezia daukat adineko jendearekin. Gustatzen zaizkit, dibertitzen naute, miresten ditut eta, oro har, oso ondo konektatzen dugu.
Ez daukat aitona-amonik, eta gurasoen amak bakarrik ezagutu nituen. Zoritxarrez, ez nuen harreman handirik izan haiekin, eta, beraz, ez dut haien oroitzapen sentimentalik gordetzen.

Aitaren ama 90 urte bete arte modu independentean bizi izan zen. Bakarrik bizi zen, Barakaldon, seigarren pisu bateko ganbara batean. Askotan joaten nintzen bera ikustera, eta harritu egiten ninduen haren bizitasunak. Izaera handia zuela diote, baina ni ez nintzen horretaz konturatu. Hil zenean, nik 16 urte nituen, eta Valentziako ilargian bizi nintzen. Ez nintzen ezertaz jabetzen.

Bestalde, amaren ama, udako oporretan bakarrik ikusten nuena, Burgosko herri batean bizi zen, eta baratzean pasatzen zuen eguna. Landa-emakume bat zen, higieneak eta itxura fisikoak gehiegi kezkatzen ez zutena.

Maitasunez gogoratzen ditut, baina orain biziko balirae, daukadan adinarekin, dena oso desberdina izango litzateke.
Egia esan, familian beti esan izan didate guztiekiko ezberdina naizela, ez dut inoren antzik eta etxean betiko txantxa izaten da, nik adoptatua izan banaiz.

Ana Cobos

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Duela urte asko nire aitona-amonak hil ziren.

Aitaren aldeko aitona ez nuen ezagutu, jaio nintzen urtean hil zelako. Aita aldeko amona, ordea, ezagutu nuen, baina jadanik adinekoa zen ni jaino nintzenean, eta, zoritxarrez, nerabezaroan nengoen ordurako burua galduta zeukan. Badakit biak zintzoak baina zorrotzak ziren. Amonak gainera, oso aginpide handia omen zuen bai etxean sei semeekin, bai lanean ikasleekin, eskola publikoaren andereñoa baitzen. Ez da gauza makala emakume batentzat, garaia kontuan hartu izana... 1888 urtean jaio zen eta!

Amaren aldeko aitona hil zenean, minbiziak jota, oraindik ume bat nintzen. Amaren aldeko amona, berriz, gehien ezagutu nuena zen. Oso emakume bihotz-zabala zen, benetan izaera onekoa eta oso borrokalaria. Amak etxetik kanpo lan egiten zuen eta, horregatik, berarekin ordu asko egunero igaro genituen ahizpak eta biok.

Burugogorra samar naizenez, esango nuke amonen antza dudala ... eta pozik nago, jakina!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on,

Nire aitona-amona guztien artean geratzen zaidan bakarra nire amama da, nire amaren ama.
Egia esan, aitaren gurasoekin ez naiz inoiz eraman, familiako kontuengatik, baina nire amaren gurasoekin bai, eta oso lotuta gaude.
Txikitatik nire aititea nirekin egon da beti. 3 urte nituenean nire aitite egunero etortzen zitzaidan eskolara bilatzeko, eguerdirako, eta "Los jamones" tabernara eramaten zizkidan, urdaiazpiko eta kroketetako pintxoak jatera. Arazoa zen etxera iritsi ginenean, amamak janaria prest izaten zuela mahaian, eta guk ez genuen goserik izaten eta ez genuen ezer jaten, eta amama haserretzen zen.
Gero, nire aitite hil ondoren nire amarekin nago egunero. Gure amama nire ahizparentzat eta niretzat gure bigarren ama bezalakoa da. Gainera, gauza asko egiten dugu egunero, amamaren etxera joaten gara bazkaltzera, egun askotan bere etxean geratzen gara lo egitera, oporretan elkarrekin joaten gara, familia osoa elkartuta, igandetan denok batera bazkaltzen dugu...
Oso lotuta gauden familia bat gara.

Dánae.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik gaur egun, ezin diet besarkadarik eman, ez daudelako mundu honetan. Gainera, nire amaren gurasoak, ni oso txikia nintzenean hil ziren, eta ez naiz gogoratzen nolakoak ziren. Hala ere, amak beti esaten dit, nire amonaren pronto txar hori heredatu dudala, eta, aitaren gurasoen aldetik, duela bi urte hil ziren, eta nire aitonaren eskuineko begia nintzen, asko maite nintudan, eta nola ez, bere humorea ere heredatu nuen, berak zeukan humore hotz bezalakoa daukat.

Arkaitz