2020/04/18

35. EGUNA: UMERIK EZ, ESKERRIK ASKO

Duela gutxi ume batek txakurra izan nahi duela esan zuen whatssapetik dabiltzan bideo horietako batean. Seguru antzean, denoi barre eragin zigun umetxo horren ateraldiak, ezta? Txakurrak kalera atera ahal direnez, ume gizajoak txakur baten lekua hartu nahi du. 

Etxean badugu zortzi hilabeteko biloba eta bera etxean egon behar izateak pena handia ematen dit. Batzuek esaten dute umeak oso arriskutsuak direla eta inor ez kutsatzeko hobeto daudela etxean, baina apustu egingo nuke hau esaten dutenek ez dutela umerik. 

Zaila izan behar da umeak entretenituta edukitzea egun osoan, jokoak egiten, jokoak asmatzen, eta horrela egun guztietan, inolako aldaketarik gabe. Eta, are txarrago umeak eskolatuta badaude, kasu horretan guraso eta irakasleak izan behar dira aita-amak.

Ez dakit noiz bukatuko den konfinamendu hau, ezta noiz irten ahal izango garen kalera, baina kalera ateratzeko hurrenkerak segur aski hautsak harrotuko ditu umeek lehentasuna badute. 

Uste duzue umeek izan behar dutela lehentasuna kalera ateratzen hasten garenean? Baduzue umerik etxean? Nola moldatzen zarete umeak entretenitzeko?

20 iruzkin:

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, inork ez dauka lehentasunik kalera joateko. Kasu honetan, umeak kalera joaten badira bere gurasoak ere Joan beharko dute, umeei zaintzeko. Gainera, oso Zaila da ume bateentzat ez joateko beste ume batera berarekin jolasteko. Horregatik, ez nuke baimena eman inori kalean egoteko.
Anai txiki bat dauka eta beti gaude Nire gurasoak edo ni jolasten bersrekin. Adibidez, arratsaldero dardoak jolasten dugu, txapelketa bat bezala. Honek in, arratsalde osoa gaude eta erraza da guztiontzat etxean egitea.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Nik, zorionez edo zoritxarrez, ez dut ez umerik ez txakurrik nire zaintzapean, beraz, kalera zaborra botatzera edo erosketak egitera bakarrik irteten naiz.
Baina uste dut zaila izango dela gurasoentzat etxean haur aspergarriekin, urduriekin eta korrika egiteko gogoz egotea.
Egun osoa okupatuta edukitzeak oso zaila izan behar du. Berrogeialdia ahalik eta hoberen pasatzeko umore onean egotea lortzeak ere ez du erraza izan behar.
Nire miresmena guraso arduratsu eta maitaleentzat!
Eta bai, uste dut egunean pixka batean ateratzen utzi beharko lieketela gurasoekin paseatzeko edo erosketak egiteko.
Baina beste borroka bat izango da, txikienek parkera joan eta lagunekin egon nahiko dutelako eta hilabete osoa etxean eman ondoren, ez dute seguru itzuli nahi izango!
Animoa eta pazientzia handia!
Agur bero bat
Valentina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aupa!
Nik oraindik ez daukat umerik, baina umeak edukiko banindu,uste dut oso zaila izango litzatekela egoera hori niretzat, adibidez gaur, egun eguskitzu honekin.
Hogeitahamar urte ditut eta nire neskak ezinezkoa egin behar du ni kalera ez ateratzeko, eta gero alrebes....
Baina, baikorrak izan behar gara, bestela luzeagoa egingo zaigu. Eta seme-alabak dauzkazuenei animo!
Rubén

Beg erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Benetan ez dakigu noiz aterako garen eta nahiko nuke umeak ateratzea baina agian izan ahal da pixka bat arriskutsua suposatzen delako "vectores de transmisión" direla. Eta gainera orain ez da lehen bezala. Lehen badirudi umeak ez zirela hiltzen baina orain argi dago baietz... Konponbide onena? Nire ustez pixka bat gehiago itxarotea haiekin etxean.

Ez daukat umerik etxean baina nire leihotik egunero ikusten ditut umeak haien gurasoekin mahai joku jolasten, eta batez ere, marrazkiak margotzen🌈!

Pazientzia eta laster arte!

ANA erabiltzaileak esan du...

Zelako gaia!! Nola Jakitea nork daukan lehentasuna. Ez dakit nork aterako dela lehen kalera, baina, ziur nago inork erantzuna dakiela, inprobisatzen ari gara eta.

Dena dela, hartzen duten erabakia, ondo ikusiko dut, baldin eta segurtasun neurriak hartzen badira ez kutsatzeko.

Pertsona batzuek esaten dute zorte handia daukadala txakurra edukitzeagatik, kalera irtan dezaket eta. Agian, horrela da, zorte handia daukat, baina ez dugu ahaztu behar gaixoak daudenean, euria egiten duenean, nekatuta edo gaixoa nagoenean ere txakurra atera behar da. Ez dut bizitza normala txakurrarekin egiten, gutxienez, nik. Nire txakurra oso zaharra da eta paseoak lehen baino laburragoak dira. Pandemia baino lehen, esertzen nintzen banku batean irakurtzeko eta txakurrak belarra usaintzen zuen edo lo kuluxka egiten zuen. Une honetan, ezin gara eseri bankuan, zerbait esango ligukete eta. Gizajo txakurra, 14 urterekin ibili behar du isun batik ez jartzeko.

Txantxak txantxa, hemen inportantena maskara bat eramatea gainerakoak ez kutsatzeko dela, uste dut. Guztiok maskarak eramaten baldin bagenu, baina onenakoak, irtengo bidea errazagoa izango litzateke.

Ana Cobos

Amaia erabiltzaileak esan du...

Egun on guztioi:

Nire kasuan, seme-alabak jadanik ez dira txikiak eta, noski, bakarrik edo, hobeto esanda, sare-sozialen edo on-line plataformen bitartez arintzen dute konfinamendua. Hortaz, berrogeialdia guretzat gurasontzat errazagoa da, egunean zehar une atseginak, atseden hartzen edo lanean ere,igaro ditzakegulako.

Ume txikiekien ez duzu horrelako lasaitasunarik izango, eta, haurraren adinaren arabera, ezin ahalko duzu irakurri, telebista ikusi, sukaldean janaria prestatu, ..., ezta luze lorik egin ere!

Nire ahizpa, ama bakarra denez, bakarrik bi urte semearekin ematen ari da etengabeko konfinamendu hau eta, zer erremedio, umea zaindu baino ez du egun osoan egin! Atzo esan zenidan, egoera hau asko luzatzen bada, azkenean burutik eginda buktatuko dela.

Horregatik, nire aburuz, norbeiti lehentasuna eman beharko balio pixkanaka ateratzeko, seme txikiei emango nieke, dudarik gabe!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Haiek txakurrak izan nahi badute, nik umea... Zergatik aterako dira haiek lehenago? Agian ni heldua naiz eta txartoago pasatzen ari naiz. Hau elkarrekin pasatu behar badugu, elkarrekin aterako gara. Inor lehenago aterako da.

Nik ez daukat seme-alabarik eta momentu honetan pozten naiz. Batzuetan pentsatu dut horretaz, baina gaur konturatu naiz hobeagoa dela umerik gabe.

Maite.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut seme-alabarik eta ezin dut jakin hain gogorra denik beraiekin etxean egotea. Nire alboan bizi den umetxo bat, 6 urtekoa, gixajoa egun osoa negarrez ari da, haserre, eta oihukatzen, oso txarto pasatzen ari delako.

Nik ulertzen diet, eta pena handia sentitzen dut, baina haiek asintomatikoak direnez gehienetan, oso zaila da birusa kontrolatzea kalera joaten baldin badira.

Beste aldetik, bagaude txakurren jabeak, baina talde honetan bi moduko jabeak daude: gauzak ondo egiten dugunok eta txakurra hartzen duena aitzaki moduan nahi duena egiteko, eta benetan lotsagarria da. Gero sartzen gaituzte guztioi talde berean eta ez da egia.

Birus honi aurka egin behar diogu denon artean etxean geratzen, baina kalera atera ahal izango dugunean,uste dut, bat baino gehiago ez dela berriz sartuko.

Ainhoa

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Nik bi seme-alabak dauzka,bere adinagatik ondo konpontzen dira haien artean jolasteko,hala ere, nabaritzen da beste lagunekin egotea eta kalean korrika egitea behar dutela.
Ez dakit noiz edo nola bukatuko den konfinamendu hau,baina, nire ustez,beharrezkoa da umeei baimen bat irteteko ematea,batez ere,osasunagatik.

Helduok bilatzen ditugu irteteko moduak,haiek,ordea,ezin dute.
Patricia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez kalera ateratzeko lehentasunak osasun arduradunek erabaki beharko lituzkete. Argi dago umeek, hainbeste egun etxean egon eta gero, kalera joateko irrikan daudela baina, lehentasunak jartzeko orduan, hori ez lukete kontuan izan behar eta, bakarrik osasun irizpideak izan beharko lirateke erabakiaren oinarria.
Ni aita ez naizen arren asko baloratzen dut gurasoek egiten ari diren lana,oso zaila izan behar delako egun osoa eta hainbeste egunetan zehar seme-alabak entretenituak izatea .
Espero dut egora honen amaiera hurbil egotea eta lastek guztiok kalera irten ahal izatea.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egoitz

andreabujedo_ erabiltzaileak esan du...

Arrasti on,
Nire ustez denok daukagu kalera ateratzeko eskubidea, argi dato umeentzat egoera hau zaila dela, baina denontzat zaila ere bada. Umeek kalera ateratzen badira, norbait behar dute beraien zain egoteko, hau da, kontaminatu ahal diren jende gehiago. Argi dago, guztiok kalera irten nahi dugula, baina Nire ustez horretarako ez dira egon behar lehentasunik, denok beharrak ditugulako, nahiz eta ezberdinak izan, azkenean denak dira beharrak.

Nire etxean 5 gara, eta egia esanda ez gara aspertzen. Nire ahizpa txikiena da gutxien kexkatzen dena, eta esango nuke, beste ahizpa eta biok irrikitan gaudela ateratzeko. Baina beste en kasuetan, egia da gurasoek egiten ari diren lana izugarria dela. Guretzat ez da zaila gure artean entretenitzea, azkenean buru eta idei asko ditugu.

Espero dut honekin laster amaitzea, eta laster ikustea elkar.

Laster arte!

Andrea A.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egoera oso zaila da denontzat. Nire kasuan ez dauzkat umerik etxean baina bi iloba txikiak dauzkat eta oso gaizki pasatzen dute egun osoa etxean. Haiek kalera ateratu nahi dute bere lagunekin korrika egiteko eta jolasteko.Eguzkia hartu faltatzen dute. Ez dakit noiz hobeto izango den kalera ateratzea. Adituek esaten dietenez, umeek biruseko transmititzaileak direla eta nahi gabe, beste pertsona bati kutsatu ahal diete.
Guztiok pazientzia asko izan behar dugu.
Ondo ibili
Rocío

Zuriñe erabiltzaileak esan du...

Nire ustez konfinamendu hau aldapan gora egiten zaigula bai umeentzat bai helduentzat.Denok aspertutak gaude eta irrikitan gaude etxetik ateratzeko.Umeak etxetik irtetzeko berriak nahiz eta oraindik erabakia finkoa ez izan zalaparta handia egin du.

Dirudienez, loditasun indizea handitu sahiesteko umeak kaleratzeak irtenbide ona izan litekeela.Herritar gehienek,bai umeak dituztenek bai umerik gabe daudenek,aipatutako erabakiak arrisku zentzugabekoa deritzote.Egunero gero eta hilketa gehiago izaten ditugu,hortaz komenigarria da memento honetan denok etxean geratzea.Kontuan hartu behar dugu umeak asintomatikoak direla,baina horrek ez du esan nahi kutsatu ez dezaketeela.

Nire kasuan ez dut umerik baina ulertu dezaket gurasoen eguneroko egoera.Ordu asko dira umeak entretenitzen eta gehienetan gurasoek nahi duten aktibitate bakarra lasai egotea da,hau da,oihukarik gabe,haserrealdirik gabe...imagina dezakezue

Esfortzu handia da guretzat etxean geratzea baina esfortzu handiagoa da medikuentzat bizitzak salbatzea.

Ondo segi

Zuriñe

Nerea erabiltzaileak esan du...

Kaixo, guztioi:
Nik uste dut umeek izan behar dutela lehentasuna kalera ateratzen hasten garenean, baina nola egingo da? Seguru, denok ondo egin ahal izango dugu, segurtasun neurri guztiekin?
Nik urtebeteko semea daukat eta beldur naiz 27a noiz iritsiko den, izan ere, umea kalean pixka bat atera nahi banu, eguzkia hartzea eta korridore bat baino gehiago ibili daiteke.Baina Arriskutsua iruditzen zait.
Umetxo denbora guztian jolasten egon nahi du eta harekin zaude, veraz, nekagarria da berarentzat eta guretzat.
Espero dut amesgaizto hau laster bukatzea.
Ondo izan!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on,

Gai honetan 2 iritzi ditut:

Lehenik eta behin, uste dut denok irten arte haurrek ez luketela kalera irten behar. Hasieratik, telebistan haurrak arriskutsuak zirela esan du , ondoren, irteten lehenak badira, ondorio txarrak ekartzen dituztela. Gainera, haurrentzat gauza asko dago egiteko etxean, jolasak, erronkak, bideoak ikus ditzakete ordu guztietan eta ondo pasa dezakete. Ni denbora luzez ari naiz hitz egiten umearekin. Gainera, Atarrabi 5 eta 15 urte bitarteko haurrak daude, eta ez dit esan aspertzen denik, ezta irten nahi duenik ere, esaten didate atarrabira edo eskolara joan nahi dutela beren lagunak ikustera... baina etxean ez daudela gaizki pasatzen. Agian, gaizki pasatzen dutenak gurasoak dira.
Bestalde, uste dut haurrek kanpora irten behar badute airea uzteko, aire librean jolastu ahal izateko eta lagunekin egon ahal izateko.Gainera, haurrek ondo hazteko dibertitu, jolastu eta eguzkitik atera behar dute. Hala ere, uste dut garrantzitsuena denok ondo jartzea dela.

Dánae.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Bi iloba txikiak ditut eta sentitzen dut ia nire seme-alabak direla... ez gaude etxe berean konfinatuta eta faltan botatzen ditut, nahiz eta egunero bideodeia egin ikusteko eta galdetzeko zelan eraman duten eguna.

Espero dut egoera laster hobetzea, ume batzuek gogoak dituzte kalera joateko eta beste batzuk ordez, beldurra ematen die kalera ateratzea. Ilobak adibidez, beldurra ematen dio.. horregatik nahi dut laster kalera atera uztea eta lehentasua izatea, egoera gehiago ez konplikatzeko.

Egia da txikiak direnean entretenitzea zailagoa da, nire nebak esaten dit oso azkar aspertzen direla eta laster beste joku edo aktibitateak eskatzen dituzte. Egoera honetan irudimena hazten ari da... edo beti egongo da Internet behintzat, ideak harrapatzeko.

Baina ez dugu pentsatu behar umeak karga handia direla baizik eta etxeko postazuna direla.

Ondo segi!

Janire

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Nik ez dut ez umerik ez txakurrik, baina ulertzen dut egoera ez dela erraza gurasoentzat. Batzuetan aplikazio bat Interneten bidez erabiltzen dut nire lagunak ikusteko eta beti umearen bat ikusten dut korrika edo jolastu, nire lagunak kokoteraino daude, umeak zaindu behar izateaz gain teletrabajo egin behar dute. Azkenean bukle bat da, umeentzat edo gurasoentzat.
Mery

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, umeak ez dira lehengoak atera behar direnak kalera, askar moldatzen direlako, badira hilabete etxean sartuta gaudela, eta, txikiak, hobeto pasatzen ari direnak dira, egun osoa gurasoekin, egunero jolasten beraikin, gaur egun dira, arreta osoa jasotzen ari direnak.
Nik ez daukat umerik etxean, zorionez, eta ez dut pentsatu nahi, nola izango zen bestia(maitasunarekin) horiekin egun osoa egotea, kristu santua, egun oso. Miresten dut guraso guztiei momentu honetan, batzuentzat oso zaila izango da egun osoa beraiekin egotea, ziur aski
puzle gehienak eginda daudela, eta mahai jokoetaz aspertuta daudela umeak, zein izango ote da gurasoen hurrengo mugimendua umeei denbora pasatzeko? Animo guraso guztientzat!

Arkaitz.