2020/04/20

37. EGUNA: KALEKO JOLAS HAIEK


Gaur kuadrillarekin izan dut asteko bideo-deia. Ez dakit zergatik izan den, baina hasierako bazilea eta gero nahiko nostalgiko jarri gara txikitako kaleko jolasak gogoratzen.  Harrapaketa, soka-dantza, ezkutaketa, poliziak eta lapurrak,… haurtzaroko jolas guztiak ekarri ditugu gogora.

Polita izan da garai horiek guztiok batera gogoratzea eta bakoitzak zein zuen gustuko esatea. Denetarik atera da, zein zen traketsena, zein onena korrikan, zein haserretzen zen beti,… Une batean haurtzarora bueltatu gara eta dugun egoera hau erabat ahaztu dugu.
Nire kasuan, harrapaketa nuen gustuko eta, egia esan, nahiko ona nintzen honetan eta gutxitan harrapatzen ninduten. Hori bai, behin baino gehiagotan erortzen nintzen eta amak merkromina gorri hura ematen zidan zaurietan, zein eskandalosoa zen hura! Belaunak, ukondoak,… gorriz nituen beti, kar, kar, kar,… 

Konfinamendu honek, lagunekin zein familiarekin, gauza askoz hitz egiteko aukera ematen digu eta gaurko berriketa izugarri gustatu zait. Ez dakit azkenean eskertu beharko ote diogun birus madarikatu honi halako solasaldiak izateko aukera!

Zein jolas zenuten gustuko txikitan?  Zeinetan zineten onak? Nola sendatzen zizkizueten egiten zenituzten zauriak? Konfinamendu denbora-tarte hau aprobetxatzen ari zarete familiarekin edo lagunekin hitz egiteko?

17 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egun on,

Konfinamendua aprobetxatu dut jende gehiagorekin hitz egiteko. Ez da berdin telefonoz edo Skypez hitz egitea eta aurrean hitz egitea.

Zaharra naizelako, ondo gogoratzen dut kaleko jolasak. Denbora asko pasatzen genuen kalean, egun osoan. Niri joko gustiak gustatzen zitzaizkidan, baina gehien gustatzen zitzaidan ezkutaketa zen. Zer ondo pasatzen genuen!!!

Orain umeek ez dakite jolastu eta egun osoa pasatzen dute mekinitaren aurrean.

Maite

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Ni txikitan gogoratzen naiz beti nengoen ziba batekin jolasten eta nahiko ona nintzen, ordu asko nengoen jolasten eta.
Nire kasuan, en nuen egin hainbat zauri, baina beti joaten nintzen nire amonarengan, hark zekien zer egin.
Egun honetan, ia egunero hitz egiten dut nire lagunarekin Skype bidez, baina badakit ez da aurrez aurre hitz egin bezala, baina guretzat balio du.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Haurtzaroko jolasak gogoratzen ditut, etxean neba-arrebekin, partxisean, xakean, dametan...

Baina udan kalean izandako askatasun-sentsazioa gogoratzen dut gehien. Arratsalde epel horietan, izerditan eta korrika auzo osoan zehar. Zume negarti baten azpian eserita jolasten ginen, beroak estutzen zuenean.

Gogoratzen dut San Joan suarentzako egur bilketa, eta nola, elkarri egurra lapurtzen genion. Eta San Joan gauean goizaldeko ordu biak ematen zizkiguten suari begira.

Uda haiek magikoak ziren, gaueko hizketaz eta balkoietatik liluraturik begiratzen genituen ekaitz elektriko handiez beteak, eta gogoratzen dut ozonoaren eta lurraren usain beroa ekaitzaren ondoren.

Agur bero bat
Valentina

andreabujedo_ erabiltzaileak esan du...

Egun on!!

Ni ez naiz oso zaharra, 17 urte baititut eta nire haurtzaroa primeran gogoratzen dut. Tikitatik nire jolas gustokoenak panpinak izan dira, nanciak, barbi-ak, denetarik nuen. Eta hainbat ordu egon ahal nintzen jolasten, eta inoiz ez aspertu. Gogoratzen dut ikastetxera eramaten genituela, denok batera jolasteko.
Hala ere, ere gustoko nuen Hula Hoop-a. Oso dibertigarria zen hura dantzatzea, ea zenbatekin egin ahal zenuel, ala zenbat denbora.
Beste jolasetan ere aritzen nintzen, baina ez ziren hain dibertigarriak niretzat.

Laster arte,
Andrea A.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo guztioi,
Ni txikia nintzenean, nire lagunekin txikitako kaleko jolasak jolastea gogoratzen dut adibidez, ezkutaketa, harrapaketa, planoak, soka....Beti eskolatik irten ondoren, kalean nire lagunekin geratzen nintzen eta oso ondo pasatzen nuen. Orain umeak ez dakite jolasten joko hauetara, soilik futbolean jokatzen dute, parkera doaz edo mugikorrez jolasten dira.
Nire joko gustukoena zen planoak. Oso dibertigarria zen. Bi talde egiten zituen eta talde batek planoa marrazten zuen lurzoruan eta marraztutako lekuan ezkutatzen zen. Bigarren taldeak planoa interpretatu behar zuen eta lehen taldearen ezkutalekua aurkitu behar zuen. Ni oso ona nintzen joko honetan.
Konfinamendua aprobetxatzenn dut nire familiarekin eta lagunekin hitz egiteko.
Ondo ibili
Rocío

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Gehien gustatzen zitzaidan harrapaketa zen. Zelako izerdia harrapatzen genuen! Eta ez nintzen txarra hori egiten! Orain kostatzen zait korrika egitea eta bakarrik korrika egiten nire ametsetan.

Ez neukan hainbeste zauriak baina noski baietz, beti merkrominaz sendatzen zizkidaten, eta sendatu eta gero, nola ez, oso harro kalera joaten nintzen nire zauriarekin.

Horretaz aparte, sarritan hitz egiten dut nire familiarekin, orduan orain gauza berbera egiten dut, baina lagun batzuekin askoz gehiago hitz egiten dut eta benetan gauza berri batzuk agertzen dira elkarrizketetan ez nekizkien...! 💎

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,


Birusa dela eta, bideo-deiak egiten ditut lagunekin eta familiarekin.Eta faltan botatzen dut elkar besarkatu eta musukatzea

Txikitan kalean jolasten zen, sokan, peontzan, tinkean, diavoloan.Baina denbora horrekin gehiago gogoratzen dut gurasoekin eta nebarekin hondartzara joaten nintzenean, hareazko gazteluak egin eta baloiarekin jolastu

Edurne

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi:

Txikia nintzenean, etxean geratzen baginen, gehien gustatzen zitzaizkidan ekintzetakoak bat panpin ebakigarriekin jolastea zen. Gainera, beti jolasten ari nintzen nire ahizpekin. Lau ahizpa garenez, gauza batez aspertzen hasi ginenean, ideia berri bat berehala bururatu zitzaion norbaiti.

Etxetik kanpo jolasten bagenuen, sokasaltoan, tokean edo ezkutaketan ematen genituen orduak, eta oso oroimen onak dauzkat garai horretaz, benetan ondo pasatzen nuelako.

Bestalde, oso traketsua nintzen eta, horregatik, nik ere belaunak eta ukondoak beti merkrominaz beteta neuzkan. Hala ere, zauriak ez ziren larriak, zorionez!

Egunotan, etxekoen artean askoz gehiago hitz egiten ari gara, suposatzen dut ez gaudelako hain lanpetuta. Konfinamendua izugarrikzo aukera izan da, lehen ez bezala, etxean elkarrizketa luzeak edukitzeko. Dirudienez, gauza on bat aterako dugu amesgaizto honetatik!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!
Argi dago etxean geratzeak gure haurtzaroa gogoratzeko aukera ematen digula. Ni ere video deia izaten dut lagunekin asteartero, zazpietan, eta duela urte batzuk whattsap bidez argazkiak partekatzen ari gara.
Nik txikitan asko gustatzen zitzaidan ezkutaketaz jolastea, gomara salto egiten nuen eta txorromorro pikoz jolasten nintzen ere. Egia da oso bizkorra zen, eta ia denean ona nintzen, baina batez ere patinatzean eta salto egitean.
Nahiko bihurria eta bitxia zen, eta ikertzea gustatzen zitzaidan; beraz, hanka guztiak zauriz eta kolpez beteta nituen.
Zauriak txakurrak sendatzen zizkidan miazkatzen. Bai, badakit, nazkagarria zen!
Laster arte!
Natalia M.

Zuriñe erabiltzaileak esan du...

Kaixo!!!

Txikitan nire jolas gustukoena harrapaketarena zen baina ezkutaketara ere jolasten nuen.Nahiz eta ezkutaketaren jolasa nire gustukoena ez izan beti irabazten nuen.Hain txikia nintzenez edozein lekutan ezkutatu nintzakeen eta inork ez ninduen aurkitzen.Azkenean jolas horrek aspertu ninduen azkena geratzen nintzelako.Ezkutalekutik irten nintzenerako nire lagunak beste jolas batean zeuden.

Harrapaketa jolasa arriskutsua izan daiteke kontuz ez bazoaz.Nik gogoratzen dut nire ankak zauriz beteta nituela eta nire prakak apurtutak.Nire gurasoek sekulako errietak egiten zizkidan baina niri bost axola dibertigarria baitzen.

Konfinamendu honetan orduak hain aspergarriak ez izateko mahaiko jolasak egiten ditugu.Halaber,astebururo nire lagunekin jolasten dut House Party-ra,aplikazio bat non konbinatu dezake Skype eta jolasak.Egun hauetan garrantzitsua da harremanak segitzea bai lagunekin bai familiarekin.

Ondo segi

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo talde:

Niri gehien gustatzen zitzaidan jokua lapurrak eta poliziak zen. Hemen, Barakaldon ez nuen joko honi jokatzen gauean etxetik ateratzen uzten ez nindutelako, baina herrian gauero jokatzen genuen. Herria txikia zen, eta izkutatzeko irudimen handia izan behar zenuen besteek ez harrapatzeko. Baina ni txikia eta argala nintzenez, edozein lekutan sartzen nintzen. Baina, niri polizia izatea tokatzen zitzaidanean, oso txarra nintzen, besteek nire beldurra hilerri buruz jakiten zutelako eta guztiak han sartzen zirelako. Zein garaia hain polita....

Orain dela gutxi, han bizi diren lagunekin harremanetan jarri nintzen eta garai hartako pasadizoak gogoratu genituen...benetan hunkigarria.

Nik pentsatzen dut egora hau bukatzen denean, gehienok txipa aldatuko dugula eta gauza txikiak gehiago baloratuko ditugula.

Ainhoa

Samantha erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Txikia nintzenean aipatzen diren joku gehienetara jolasten nuen, baina gehien gustatzen zitzaizkidanak rayuela eta soka ziren. Egia esanda nahiko ona nintzen eta oso ondo pasatzen nuen.

Ume guztiak bezala erortzen nintzen eta nire ama zauriak sendatzen zizkidan merkrominarekin edo ur oxigenatuarekin. Beti nengoen tiritaz beteta.

Konfinamendu honetan nire lagunekin astero egiten dut bideo-deia, eta, gutxienez, bi ordu egoten gara hitz egiten. Nire ama egunero deitzen dut eta orain erakutsi diot nola egin bideo-deiak, ea nola konpontzen den.

Samantha

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on,

Gehien gustatzen zitzaizkidan jolasak txikia nintzenean, lasterka egin nezakeenak ziren, hala nola harrapakin-harrapakina,poliziak eta lapurrak, zelai errea, armiarma, kadentea...
Hazi nintzenean mahai-jokoak hasi zitzaizkidan jolasten, familiako jolasak, hala nola partya, monopolya, partxisa...
Eta orain jolas guztiak gustatzen zaizkit. Haur txikiekin nagoenean ez zait axola armiarmara, zelai erreera, belara... jolastea, ondo pasatzen dut haiekin, baina lagunekin edo begiraleekin nagoenean, beste jolas mota batzuetara jolasten gara: kluedoa, birusa, escape room-a, dobblea, time 's up-a, junglea...

Egia da orain ez dudala jokatzen gustatuko litzaidakeen bezainbeste. Mahai-jokoak edo mugitzekoak asko gustatzen zaizkit, eta denbora gehiago izango banu, askoz gehiago jokatuko nuke. Adibidez, orain konfinamenduan gehiago jolasteko aprobetxatzen ari naiz, nahiz eta denbora asko ez izan.
Pasa den egunean, amamak eta biok kartetan jokatu genuen, eta gero partyan, eta oso ondo pasatu genuen.
Uste dut jolasak oso ondo pasatzeko modu bat direla eta dibertigarriak direla.

Dánae.

ANA erabiltzaileak esan du...

Oroimen txarra dudanez, ez dut gauza zehatz gehiegi gogoratzen. Gehiago gogoratzen ditut sentsazioak. Gogoratzen dut askatasun sentsazioa udan amaren herritik ibiltzen.

Asko gustatzen zitzaidan bakarrik ibiltzea bideetan, beldurrik gabe, eguneko edozein ordutan eta gauean oso berandu arte. Banekien norbaitek beti zaintzen ninduela eta ezin zitzaidala ezer gertatu.

Amonaren eskorta gustatzen zitzaidan eta baratzea nola ureztatzen zuen ikustea.

Presarik eta ardurarik ez edukitzea gustatzen zitzaidan. Zoriontsu izatea eta bizitza osoa aurretik izatea gustatzen zitzaidan.

Ana Cobos

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoi:
Ni, txikitan nire lagunekin gomarekin jolasten nintzen. Denbora asko pasa du eta ia ia ez zegoen kotxerik. Hori dela eta , errepidean jolasten ginen pilotarekin eta korrika egiten. Azkenean taldeak handiak ziren eta elkarrekin jolstean kalean gustatzen zitzaizkigun.

Konfinamendu tartean, egunero nire familiarekin hitz egiten dut eta konturatzen naiz zein inportanteena direla lagun batzuk nire bisitzan.

Egia esan, denboraldi hau pasa eta gero uste dut elkarrekin lotuta gehiago egongo garela .

Sonia



Unknown erabiltzaileak esan du...

Nik nire haurtzaroa asko gogoratzen dut. Oso polita izan zen, nire ama denda bat zeukan herriaren erdian, eta ni beti kalean nengoen. Ikastolatik irten baino lehen nire amaren dendara joaten nintzen eta auzoko lagunekin jolasten nuen. Kromoei, lapurrak eta poliziak, nostalgia handia ematen dit. Gaur egun gauzak asko aldatu dira , Teknologiak gure ohiturak asko aldatu du eta joku horiek gaur ez dute existitzen. Batzuetan nire lagunekin hitz egiten dudanean gure haurtzaroari buruz hitz egiten dugu.
Zauriei buruz esan behar dut gaur egun ere gauzak asko aldatu dira. Lehen zauri bat egiten baduzu zure amak tirita bat jartzen zion baina gaur egun gurasoek hospitalera eramaten diote
Mery

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire kasuan, zelai erreta nuen gustuko txikitan. Oso ona nintzen, baita korrikalari ona ere, nire ikastolatik, askarrena nintzen, urte asko izan naiz askarrena, naiz eta txikiagoa izan beste batzuk baino. Ere esan beharrakoa da, zauri asko egiten nituela, eta horregatik beti praka luzeak janzten zintudan nire amak. Zenbat adabaki jarri zituen amak nire praketan...
konfinamenduan egoteak, denbora asko ematen digu lagunekin jolasten genituen jokoetaz gogoratzeko, eta lagunak gogoratzeak ere oso polita da. Baina, nik bakarrik aprobetxatzen dut konfinamendu denbora-tarte hau nire neskalagunekin hitz egiteko, bideodeiak egiten baitugu eta.

Arkaitz.