Atzo beste fase batean sartu ginen eta, apurka-apurka bada ere, ditxosozko
normaltasunera bueltatzen ari gara. Kosta, baina kaleetan hasi gara ikusten
bizitza errekuperatzen ari garela. Gauza gutxi egin dezakegu oraindik, baina laster
espero dugu gero eta gauza gehiago egitea eta amets gaizto honetatik ateratzea.
Normaltasun berri horren seinalea gure dendak dira. Oso tristea izan da
azken egunotan/hilabeteotan kaletik pasatzea eta dendak itxita ikustea. Gaur
goizean, aldez aurreko zitarekin edo zitarik gabe, batzuek zabaldu dituzte
ateak eta berriro sartu ahal izan gara. Poza guretzat eta poza dendarientzat.
Guztiok galdu dugu pandemia honekin, batzuek gehiago eta besteek gutxiago,
baina guztiok galtzaile atera gara. Dendariek asko sufritu dute edo sufritzen
ari dira, birusak gure mundua lapurtu digu. Horregatik, atzoko eguna oso
garrantzitsua izan zen dendarientzat eta askok irekiera horren garrantzia
adierazteko sare sozialetan idatzi dizkigute mezuak irekiera berrira
gonbidatzeko, estreinaldia izango balitz bezala. Mezuak eta mezuak jaso ditugu
dendetatik gaztelaniaz zein euskaraz eta, argazkian ikus dezakezuenez, euskara
ere galtzailea. Birusak, antza, klaserik gabe utzi ditu batzuk eta online
ikastea ez da nahikoa izan.
14 iruzkin:
Niri akats ortografikoak egitea iruditzen zait ez dakizula nola idazten diren hitzak eta hizkuntza hori ez dakizula inpresioa ematen duzu besteoi. Nire kasuan, nik ez dut akatsarekin idazten, ez mobilarekin, ez ordengailuarekin. Azkenea, errazagoa da ondo idaztea, autokorrektorea dagoelako.
Ez dakit ea zergatik pertsona batek ausartzen den idaztera akatsez josita, agian, pentsatsen dute ondo idazten dutela eta horregatik ez zaiola inporta.
Nik uste dut euksara galdu ez dudala, azkenean, egunero nago orain euskaraz idazten eta horregatik, ez dut galdu ia ezer konfinamenduagatik.
Kaixo
Garai azkenetan tecnologiari esker azkarrago idazten dugu baina okerrago ere. Askotan zuzentzaile ortografikoa hitzak aldatzen ditu edo ez dugu hizkuntza bat jakiten, itzultzailea erabiltzen dugu. Gehienetan, itzulpena ez da osa ona eta nahi gabe akatsak egiten ditugu.
Baina uste dut sare sozialetan idazten duzula ortografia zaindu behar duzu irudi ona emateko.
Gainera, jendeak mezu horiek akatsekin har ditzake eta sare sozialetan argitara ditzake barre egiteko.
Ondo segi
Rocio
Egun on:
Agian orimen fotografikoa daukadalako, normalean ez dut akats ortografikorik egiten. Arazo hori zuzentzeko, asko irakurri behar da, hori eginez gero, txarto idatzita dauden hitzak zure arreta hartuko dutelako eta konturatuko zarelako nola ondo idatzi behar diren.
Hala ere, esan ahal da sare sozialetan erabiltzen diren hitz laburketek eta esamoldeek ez gaituztela asko laguntzen hizkuntza zaintzen eta, hori dela kausa, askotan ez diogu behar duen garrantzia ematen ortografiaren zuzentasunari.
Idazten jarraitzen badugu pandemiaren denboraldian, ez dut uste euskara galduko dugunik, azken finean hori etxean egiten genuelako lehen eta aukerik egiteko ez falta zaigu ere!
Kaixo talde!
Nahiago nuke akatsik ez dudala esango, baina noski baditut. Gaztelaniaz normalean ez dut, baina onartu behar dut baten bat edukitzen dudala.
Agian idatzi duenak azkar egin du...ala herri txiki batean bizi da non ez da ortografia gauzarik importanteena...bestela ez dut aurkitzen beste arrazoirik. Dena dela pentsatzen dut negozio baten jabea zarenean, gauza horiek zaindu behar direla. Bestela, zer nolako itxura ematen ari zara besteei? Seriotasuna? Hutsa.
Beste aldetik, bururatu zait agian apropos egin duela, publizitate gehiago jasotzeko. Hemen gertatu den bezala ( izena estalita), akats ortagrafikoengatik hemen gaude hortaz hitz egiten eta egoera honekin edozein gauza egin behar da bezeroak edukitzeko.
Ainhoa
Kaixo, guztioi!
Betidanik txaplata hutsa izan naiz akats ortografikoekin nire ama-hezkuntzan, gaztelania, edozein kasutan: bai eskolan, bai mugikorran idazten dudan bakoitzean. Nire lagunek Whatsapp taldean zer o zer idatzi baino lehen bi aldiz pentsatzen dute, badakitelako haien atzean egongo naizela akats larri bat egiten badute bronka botatzeko.
Hala ere, euskaraz idazlan bat egiten dudan bakoitzean zailagoa iruditzen zait ortografia akatsarik ez izatea. Zortez, urteak daramat ikasten hezkuntza hau, eskolan ikasi dudalako txikitatik, 3 urte nituenetik. Honenegatik hiztegi zabalagoa daukat eta akats gutxiegi egiten ditut, baina batzuetan hanka egiten dut, edozein pertsona bezala.
Gainera, urteak egotea hizkuntza bat ukitu edo erabili gabe hainbat ondorioak dakartza honetan behera egiteko. Nire kasuan, urte bat egon nintzen Donostian ikasten, egunero joan eta etortzen ibili behar nintzen, bidaia denbora asko kentzen zidan eta aparte, klase partikularrak eman behar nituen bi mutilei, horregatik ez nuen denbora euskaltegira apuntzateko. Urte hori pasata, euskera ikastera bueltatu egin naiz eta kurtsoa hasi zenean konturatu nintzen euskeraren kontrola galdu nuela.
Hau guztiagatik, hizkuntza batean huts ez egiteko egin beharko genuena da edozein modutan inoiz ustea alde batera. Gure eguerokoan sartzea saiatzea; irratia entzuten, telebista ikusten edo beste pertsonekin hitz egiten.
Kaixo guztioi!
Aitortu behar dut akats ortografikoak edukitzea oso txarto iruditzen zaidala, eta edozein hizkuntzatan. Egia da askotan ez zarela konturatzen nola idazten dituzun gauzak, baina ahalegina egin behar dugu, bestela dena galduko dugu. “Gramatikazaile” naiz eta horregatik esaten dut hori, baina noizean behin, nola ez, egiten ditut akatsak.
Orokorrean jendea ausarta da ez delako kontzientea, bestela ez da ulergarria nahastea “hazte” eta aste. Hori ala hiztegia aldatu behar du. Dena dela, gomendatuko nioke euskaltegi batean ikasten hastea...! 💥
Laster arte!
Aupa!!
Niri ez zait inportatzen jendeak sare sozialetan akatzak egiten dituztela. Gaztelaniaz ere egiten dituzte, eta uste dut orokorrean onartzen dela. Seguraski, iragarki hori aragitaratu duen pertsonak ez dauka euskarazko mailarik, baina behintzat saiatzen ari da, eta hori kontuan hartu behar dugula uste dut.
Beste gauza izango litzateke beste motako iragarkietan akatzak egitea, serioagoak direnetan. Adibidez, Lehendakariek ezin du horrelako akatzik egiten iragarki inportante batean, edo osakidetzakoek.... baina hain formala ez den arlo batean bai.
Nik ez daukat sare sozialik, baina hauek edukiko banindu, akatzik gabe idaztea saiatuko nuke....Baina mundu guztia ez da berdina.
Rubén
Kaixo guztioi!
Gaztelaniaz, nire ama-hizkuntza, ez dut ortografia-faltarik egiten eta asko gogaitzen nau washap bat hutsegiteekin edo gaizki idatzita ikusten dudanean. Hala ere, kasu honetan zuzentzaile automatikoa kontuan hartu behar dugu eta batzuetan presaka bidaltzen dugu nahi ez duguna.
Ortografia-hutsegiteak dituzten iragarki horiek ez daude ondo bere irudiarentzat. Iraina da hizkuntzarentzat eta erabiltzen dutenentzat. Gainera, orain askoz baliabide gehiago ditugu arazo hori saihesteko, ez dugu hiztegirik erosi behar, "San google" daukagu.
Agur bero bat
Valentina
Kaixo!
Niri akats ortografikoek ariman min ematen didate, baina mota askotako pertsonak daude. Batzuek akats ortografikoak egiten dituzte, konturatu ere egiten ez direlako, beste batzuek ez dakite akats horiek egiten ari direla, ez dutelako kultura mailarik, eta,beste motako pertsonek daude, apropos egiten dituenak, eta hori ez dut ulertzen.
Niri ez zaizkit batere gustatzen. Gainera, tilde edo letra desberdin batez, esanahia desberdina da.
Onartzen dut paperean idazten dudanean ez dudala akatsik egiten, azentuak, komak, puntuak... jartzen ditut eta, baina Whatssapez edo Instagramez idazten dudanean ez dut hori kontuan hartzen. Seguruenik lagunekin hitz egiten ari naizelako izango da, eta haiek ez naute zuzenduko. Adibidez, nire kasuan, egunean zehar jende askorekin hitz egiten ari naiz Whattsapean y nahiko azkar idazten dut, eta mezuak bidaltzen ditut, berrikusi gabe. Nire lagunek esan didatenez, nire mezua irakurtezinik dira, hain azkar idazten ditudalako, baina zerbait serioa idatzi behar badut, ortografia-arauak bete behar ditut eta horiek badakit zein dira.
Pasa den egunean meme bat irakurri nuen Instagramez gai honi buruz, eta grazia handia egin zidan. Irakur dezazuen idazten dizuet:
Egunkarietan atera zen berri hau: "MATO A SEIS PERSONAS, TAMBIEN ASESINO A SU SUEGRA".
Eta memean esan zuen: "SIN TILDES NO ENTIENDO SI ES UNA NOTICIA O SI ES UN SICARIO CON UNA OFERTA DE 6 PERSONAS + SUEGRA DE REGALO".
Dánae.
Kaixo!
Gaztelaniaz, ez dut akats-ortografikoekin idazten edo saiatzen naiz. Nire garaietan, ortografia oso garrantzitsua zen, eta ezin zen gaizki idatzi. Orain uste dut ez zaiola horrenbesteko garrantzia ematen. Eta sare sozialek ez dute lagundu: mezu laburrak, emotikonoak, dena K-rekin, b-rekin.
Eta egia esan, ez zait ondo iruditzen, edozein hizkuntza kultura da eta zaindu egin behar da.
Gauza bera gertatzen da Euskararekin, ez dugu hizkuntza galduko gaizki idazteagatik, baina ez diogu mesederik egiten.
Gai honekin nahiko zorrotza naiz, eta zerbait gaizki idatzita ikusten dudanean, begiei kalte egiten dit.
Bihar arte!
Natalia M.
Baina jende askok ez du horrela ikusten eta berdin dio gaizki idatzitako mezuak argitaratzea. Edukia da garrantzitsuena, egia da, baina nire ustez ere garrantzitsua da forma, eta pena da horrela hizkuntzak hondatzea.
Egun on,
Argi dago akatzik gabe idaztea oso zaila dela,batez ere,oraindik ikasten ari garenontzat.Hala ere,ez dut uste hain ausarta izango naizenik ortografia begiratu gabe ,zerbait argitaratzea.
Izan ere,arazoa txarto idazteko ez da pandemia,presaka idaztea baizik.
Bestalde,euskera galtzea pandemiagatik ez dut uste gertatuko denik,hala ere ,hitz egiteko jariotasunarik ez daukagunok ,zailagoa izango da dakigun mantentzea.
Patricia
Kaixo:
Niretzat akats ortografikoak egunerorako ez zaizkit oso larriak iruditzen, askenean egunero asko hitz egiten duzu edo idazten duzu eta askenean zenbait akats izan dezakezu. Hori bai, momentu berezi baterako, kasu honetan berriro zabaltzerakoan zer esango dudan egiaztatuko nuke.
Akatsak egiterakoan, gehienetan ez gara konturatzen, ez dakigulako nola idazten den eta improbisatzen dugulako, edo ez dakigulako non dagoen akatsa.
Nik asko akats ortografikoak dauzkat, euskeraz ikasten ari naiz, eta horregatik ez nuke kartel hori jarriko, ahalik eta gehien laguntza eskatuko nuke. Euskarari buruz uste dut oso zaila dela galtzea, behintzat nire kasuan, asko kostatzen zaidanez, egunero zerbait egiten dut ez galdetxeko.
Mery
Egia da begiak odoletan ditudala ortografia faltak ikusten ditudanean.
Ez diot ezer esaten akatsa egiten duenari. Pixka bat lotsa ematen didalako esateak eta errespetuagatik.
Gramatika akatsak saihesteko aholku batzuk eman ahal ditut , baina denok dakizkigula uste dut. Beraz, ez dut inor kritikatzeko asmorik bere akatsengatik, nik ere akatsak egiten ditut.
Ana Cobos
Argitaratu iruzkina