Hori esan zidanean gogoratu nuen nire
garaian jostailuak bakarrik Gabonetan eta urtebetetzeetan oparitzen zizkigutela
eta, akaso, ikasturte bukaeran, notak onak baziren eta etxeko ekonomiak gastu
horri aurre egin ahal bazion.
Imajina dezakezuenez, batez ere, oso
gazteak zaretenok, garai hartako jostailuen mundua ez zen gaur egun bezain
zabala eta telebistak ez zituen gaur egungo arauak errespetatzen. Panpinen
tamaina bikoiztu egiten zen eta bakarrik mugitzen ziren, ume baten laguntzarik
gabe. Playmobileko itsasontzia uretan zebilen eta panpina txiki haiek guztiek
bizitza zeukaten. A zenbat desilusio gero etxean telebistan ikusitako hura ez
zela egia ikustean!!!!
Hala ere, ilusioz beterik espero
genituen jostailuak, badakizue garai hartan eta garai honetan, umeak beti ume
Noiz jasotzen zenituzten jostailuak txikitan? Telebistak
bazuen eraginik jostailua aukeratzean? Zein jostailu gogoratzen duzue bereziki?
8 iruzkin:
Nire kasuan, bakarrik jasotzen nituen jostailuak bi momentuan: gabonetan eta nire urtebetetzean eta momentu horietan makina bat jostailu ematen zidaten.
Nik uste dut bai eraginik zeukala jostailuak aukeratzean. Azkenean, beti zeuden pare bat jostailu beti telebistan eta nahi dudanez ala ez nik beti pentsatsen nuen onenak ziren eta saiatzen nituen jostailu horiek edukitzea.
Jostailu asko eduki dut nire bizitzan baina bereziki gogoratzen dudana da Scalextrix bat. Niri betidanik gustatu zaizkit autoak eta bai neukan autozko bideojokoak, baina ilusio asko neukan Scalextrix bat edukitzea, horregatik bat jaso nuenean oso pozik nengoen, azkenean jolastu ahal nuke nire aitarekin eta gogoratzen dut arratsalde osoak egon ginen jolasten biok etxean.
Kaixo,
Nire urtebetetzea eta Gabonak oso hurbil daude, beraz txikitan hainbat jostailu jasotzen nituen momentu berean. Urtea oso luzea zenez eta gauzak berriak saltzen zituztenez, udan edozer opartitzen zidaten ere.
Panpinak izan ziren nire jostailu bereziak.. hainbat motako panpinak gogoratzen ditut. Pentsatzen nuen nire seme-alabak zirela eta kaletik eramaten nituen, azkenean ama izatea gustatzen zait. Ez dakit hain txikitan benetan gustatzen zidaten panpinak edo gizartearen pentsaera harrapatu ninduen. Telebistak bazeukan eragina jostailuak aukeratzeko, panpinak beti neskak erakusten zituzten eta autoak, baloiak etabar mutilak. Gauza bera gertatzen zen aldizkarieekin.
Zorionez, gauzak aldatzen ari dira eta jostailuak unisex dira.
laster arte!
Janire
Kaixo guztioi!
Nire etxean, txikia nintzenean, Gabonetan bakarrik sartzen ziren jostailuak. Gogoan dut 5 urterekin panpina bat nuela, adin horrekin itzuli nintzen gurasoen etxera, adin horretara arte aitona-amonek hazi ninduten. Orduan, 3 anai-arreba gehiago nituen, panpina hautsi zidaten itzuli nintzen egun berean. Horren ondoren, ez nuen inoiz panpinarik izan.
Ez dut jostailuen oroitzapen gehiagorik, baina oso ondo gogoratzen dut amak etxera ekarritako liburu kaxa handi bat. Harrezkero, gogotsu eta dedikazioz irakurtzen dut. Nire bizitzako oparirik onena izan zen.
Agur bero bat
Valentina
Aupa
Nire kasuan, bakarrik jaso nituen jostailuak gabonetan eta urtebetetxean. Baina urtebetetxearena urtarrilan izanez gero, nahiko ahula zen,Erregeak orain dela gutxi joan zirelako...
Bereziki, gogoratzen naiz, behin, ikasturte hamaitzean eta nahiko nota onak eduki eta gero, nire amak oparitu zidala play station bat. Eta gainera sorpresaz, ze ilusio handia! Hori salbuespena zen, lehen esan dudan moduan, nire familian ez zegoen ekainan opariak egitea ohiturarik....
Baina ongi etorri salbuespenak!
Rubén
Kaixo!
Nire panpinarik gustukoena Bart Simpsonen pelutxe erraldoi bat da. Aitak bi urte nituenean oparitu zidan, ebakuntza egin behar ziotelako, eta zerbait gertatzen bazuen nik gogoratzeko. Oparitzen didanean ni baino handiagoa zen eta orain askoz txikiagoa da. Nirekin egon da beti eta ez dut inoiz utzi. Aitarekin dudan lotura bat da.
Egia esan, jostailuak oso garrantzitsuak dira guztiontzat. Txikitatik denok dugu jostailu gustukoena, eta harekin jokatzen dugu, gehien maite dugu eta ez gara inoiz banatzen.
Nire urtebetetzea edo Gabonak zirenean, ahizpa eta biok beti ibili ginen telebistan edo aldizkarietan jostailu berriak zein ziren ikusten Olentzeroren gutunean idazteko edo nire amari zer nahi genuen esateko.
Jostailuak aukeratzeko orduan ere bazuen zer ikusi ospetsuena zenarekin edo zure lagun guztiek zeukatenarekin, eduki bazenuen "guay" zinelako.
Denok izan ditugu jostailuak txikiak ginenean, eta denok ondo pasatu dugu haiekin, gure entretenimendua dira txikiak garenean. Helduak garenean ez baitugu denborarik ematen gustatzen zaiguna egiteko.
Dánae.
Kaixo guztioi!
Txikitan nintzenean bakarrik jasotzen nituen jostailuak gabonetan, eta nire urtebetzean arropa jasotzen nuen! Hala ere, gaur egun ia egunero jasotzen dituzte jostailuak, eta askotan nire ustez gehiegi dira: Jasotzen dituzte jarrera ona izan dutelako aste honetan, nota onak izan dutelako, etb. Batzuetan ez dakigu non dagoen muga. Baina hori bai, guk haiek baino ilusio gehiago izaten genuen, eta, nola ez, egunero jolastu behar genuen jostailu horrekin.
Batez ere, gogoratzen dut panpina bat, oraindik daukat etxean, oso itxura ona dauka eta uste dut hogei urte eta gero, betiko geratuko dela etxean...👩🦰
Laster arte!
Kaixo guztioi:
Etxean bakarrik jaso genituen jostailuak Gabonetan eta urtebetetzeetan, eta, jakina, ilusio itzela egin zizkidaten opari horiek. Askotan gorde egin nituen bilgarriak astebetez, berriro ikusi ahal izateko!
Ez daukat zalantzarik telebistak eragin garrantzitsua zuela jostailua aukeratzean, bai horixe! Hori izan zen desengainu handia Nancyrekin, hori! Etsipen ikaragarria sentitu nuen ikustean panpinak ez zuela ibiltzen "Las muñecas de Famosa" iragarkian bezala!
Haurtzaroan jaso nituen jostailuen artean gehien gustatzen zitzaizkidan ziren panpina ebakigarriak eta "Exin Castillos" izeneko eraikuntza-jokoa. Baina oroitzapen onenetariko bat aipatzeko, esango nuke ahizpak eta biok urte batean oparitu zizkiguten ileordeekin egunero etengabe jolastu genuen ... erabileraz hondatu egin arte!
Oso memoria txarra dut, baina askotan abantaila handia iruditzen zait. Oso oroitzapen gutxi ditut, ia beti garrantzitsuenak.
Gogoan dut panpina bat edukitzea, untxi bat, eta gauero berarekin lo egiten zuen.
Gogoan dut haren larruazalaren kolorea, gogoan ditut haren belarri luzeak, gogoan dut oso zoriontsua nintzela berarekin lo nengoen bitartean.
Beti zegoen hor, leku berean nire zain. Beti nire zain zegoen bere besarkada eztiarekin, egun on eta txarretan.
Ez dut gogoratzen noiz iritsi zen, axola zuen gauza bakarra zen ez zela inoiz joango.
Ana Cobos
Argitaratu iruzkina