Konfinamenduan gaudenetik egunero ohetik altxatzen naizenean neure buruari
galdetzen diot hau guztia amets bat den, amets gaizto bat den. Oheratzen
naizenean, berriz, beti espero dut hurrengo egunean esnatzean hau guztia pasatuta
egotea. Baina, “marmotaren eguna” izango balitz bezala, hau guztia errepikatzen
da, behin eta berriro errepikatzen da.
Normalean ez dut gogoratzen aurreko gauean amets egiten dudana. Adituek
diote guztiok amets egiten dugula gauero, baina ni ez nago oso ziur, sarritan
hain azkar pasatzen da gaua ezen ez bide dut astirik amets egiteko. Inoiz
gogoratzen badut, bat-batean esnatzen naizenean, hau da, amets gaiztoa izan
dudanean izaten da.
Itxialdiak ere lo egiteko modua aldatu dit. Ez dut lehen bezala lo egiten
gauean esnatzen bainaiz pare bat aldiz eta, txarrena, ernagailuak jo baino
hamar minutu lehenago esnatzen bainaiz. Birus madarikatu honek dena aldatu
digu, oporrak, lan egiteko modua,… eta ametsak ere. Dagoeneko ez dugu
ilusiorik, ez dugu itxaropenik eta, beharbada, ez dugu ametsik. Kaguen txos!!!
Ametsik egiten duzue? Zer-nolako ametsak dituzue?
Badaukazue errepikatzen den ametsik? Kontatu ahal diguzue? Nola egiten duzue lo
konfinamenduan gaudenetik?
13 iruzkin:
Bai ametsak dauzkat, baina nire kasuan orokorrean amesgaiztoak dira eta ia beti izaten da berdina. Hegazkin batekin erortzen naiz, jausgailurik gabe eta lurrea ukitu baino lehen, esnatsen naiz eta ia egunero errepikatzen da.
Konfinamenduan egoera normalean nagoen bezala lo egiten dut: gutxi eta txarto. Nik lo gutxi behar dut eta horregatik, beti geratzen naiz berandu arte esnatuta eta asko kostatzen zait lo hartzea eta horregatik ordu gutxi nago lo egiten.
Kaixo guztioi!
Orokorrean orain lehen baino hobeto lo egiten dut lasaiago nagoelako, baina beste mugan ere nago, eta egun txarra badaukat, orduan askoz txarrago lo egiten dut. Gau osoan amesgaizto askorekin, eta gero, hurrengo egunean ezinezkoa da ibiltzea edo etxean gauzak egitea.
Normalean asko amets egiten ikusi ditudan filmekin gauez, horregatik gauez ez zaizkit hondamendien filmak ikustea gustatzen...🥺
Laster arte!
Niretzat egun guztiak berdinak dira, baina egia da konfenumenduak gure ohiturak aldatu ditula. Konfenumenduan nagoenetik oso txarto lo egiten dut. Gero eta ohera beranduago noa ez dudalako logurarik. Nire gorputza ez dago nekatuta baina nire burua bai eta ohean nagonean pentsamendu asko ditut. Ez dut nire burua bete gabe uztea lortzen erlaxatzeko. Gainera, lo egiten dudanean amets asko ditut. Aspaldi ez ditudan ikusten pertsonekin amets egiten dut. Normalean ez dut aurreko gauean argi eta garbi gogoratzen, soilik xehetasun batzuk. Adituek esan dienez, ametsek kezkatzen gaituen hura eta gure beldurrak erakusten dituzte. Eta egun honetan denok keztatuta gaude etorkizunean.
Ondo segi
Rocio
Kaixo guztioi!
Nik gauero amets egiten dut, nahiz eta egun batzuk ez ditudan oso ondo gogoratzen. Amets inozoak izaten dira egunez gertatu zaidanarekin. Ez dut amesgaiztorik, ezta amets errepikaririk ere.
Normalean, gauez bizpahiru aldiz esnatzen naiz, beraz, ez dut ondo lo egiten. Berrogeialdi honetan berdin esnatzen naiz eta ez dut atseden onik hartzen. Hori bai, ordu gehiago lo egin ahal izan dut telelanean ari nintzenean. Bulegora itzuli naiz eta orain ezin dut 10 orduz lo egin.
20 urterekin hegan egin nezakeela amesten nuen, denboraldi bat iraun zuen eta dibertigarriena zen eserita hegan egiten zuela.
Agur bero bat
Valentina
Kaixo!!!
Oro har, ez dut gogoratzen amets egiten dudana, baina lehen behin eta berriz errepikatzen zen amets bat izaten nuen: izotzeko horma batera iristen nintzen, eta ia gora iristen nintzenean, berriz erortzen nintzen eta berriro hasi behar nuen. Pentsatzen dut esanahi bat izango lukeela, baina ez dakit zein.
Orain, berrogeialdiagatik, ohitura berak ditut. Goiz jaikitzean ere berehala oheratzen naiz, gaueko 11ak gutxi gorabehera, pixka bat irakurtzen dut eta lotara, hurrengo egunean esnatzaileak berriro jotzen duelako 7etan.
Bihar arte!
Natalia M.
Kaixo:
Konfinamendua hasi baino lehen, oso ondo lo egiten nuen. Bueno, egia esan, beti izan naiz loti bat eta, txikitan, esaten zidaten "Loti ederra" bezalakoa nintzela, ordu asko lo egin behar nituen erne eta adi izateko. Uterekin hori aldatu egin da eta ordu gutxi lo egiten ditut askotan, baina bakarrik ezinbestekoa delako, oso goiz altxatu behar naizelako astean zehar.
Hala ere, berrogeialdi honetan askotan esnatzen naiz sentsazioarekin amesgaizto itsusia izan dudala, nahiz eta normalean haren oroitzapen ez izan. Uste dut buruan daukan buruhausteak, egoeragatik sortuta, urduritasun handia eragiten didala eta, konturatu ez arren, nire loaldia oztopatzen duela, zoritxarrez.
Badakit ametsak dauzkadala, baina esnatzen naizenean ez ditut gogoratzen, nahiz eta beti amets bat agertzen izan, operretan joan eta oihanean galtzen naizela, amets hau behin baino gehiagotan errepikatu du eta ez dakit zergatik. Nik normalean gutxi lo egiten dut, horregatik konfinamenduatik gauzak ez dira asko aldatu. Ordea, eguna aspertutagoa da, beste ohitura batzuk daukagu eta ohitu egin behar dugu.
Mery
Kaixo,
normalean ni ez naiz gogoratzen amets egiten dudamean, egia da gogoratzen naizenean bakarrik gogoratzen dut ordu pare bat. Nire ametsak normalek direla uste dut, ez dira gauza arraroak gertatzen, está inoiz errepikatu dira nire ametsak.
Konfimamemduan gaudenetik, normalean baino hobeto lo egiten dut eta ez dakit zergatik, egun osoan deskantzatuta nago (izan ahal da ez dudalako ezer egiten egunaren zehar).
Eider
Aupa!
Normalean ametsak dauzkat, inoiz ez dira berdinak, zorionez. Orokorrean nahiko arraroak dira, eta gero esnatzean memoriazko ariketatxo bat egiten dut hauek gogoratzeko.
Hala ere, orain dela gutxi amets gaizto bat neukan. Amets horretan coronabirusen krisia amaitu zen, eta nire jabeak deitu zidan lanera bueltatzeko....zelako susto!!!
Rubén
Kaixo!!
Nire kasuan, konfinamendua hasi zenetik hobeto lo egiten dut,errutina bat hartu baitut eta ordu berean joaten naiz beti ohera.Nik ez dut beti amets egin dudanaz gogoratzen,baina estresatuta nagoenean, oso benetakoak iruditzen zaizkidan ametsak izaten ditut.Amets hauek nire egunerokotasunarei buruz dituen gauzekin zerikusia dute beti,horregatik iruditzen zaizkit hain errealak.Gertatzen zaidanean,amesgaizto bat baino okerragoa dela esango nuke,nire bizitzarekin zerikusia duelako.Ametsetan dena gaizki ateratzen zait eta beti izutu egiten nau.Orain oso azkar hartzen dut loa eta ondo egiten dut lo beraz ez nago estresatuta oso egun lasaiak daramatzat eta.
Ondo segi
Kaixo talde!!
Nik normalean ez dut ametsik onak gogoratzen, bakarrik txarrak direnean eta beldurtuta esnatzen naizelako. Konfinamenduan oso ondo lo egiten dudala onartu behar dut, oheratzen naiz nahi dudanean eta altxatu ere erlojua begiratu gabe.
Txikitatik badaukat amets arraro bat....batzuek agian barre egiten duzue baina niretzat kuriosoa da. 5 urte edo nintzenean herrian nengoenean nire amonarekin berak otoitz egitera behartzen ninduen eta demonioari buruz hitz egin zidan. Niri otoitz egitea ez zitzaidan bat ere gustatzen baina behin, mounstro gorri horrekin amets egin nuen, nire ohera hurbiltzen zen eta eskua hartuta infernura eramaten ninduen.
Handik aurrera behin eta berriro amets hori edukitzen dut...ia ia demonio eta biok lagunak gara!!kar, kar, kar
Ainhoa
Kaixo:
Ametsen gaia asko gustatzen zaidan gaia da. Nik era guztietako ametsak ditut, baina ziur nago kontrola ditzakedalako. Hau da, oso samets arraroak ditudalako.
Askotan errepikatzen zaizkit ametsak, beste batzuetan telesail bateko kapituluak dira eta gauero bat izaten dut, beste batzuetan erdira gelditzen zaizkit eta beste batera aldatzen da. Baina gertatzen zaidan gauzarik arraroena amesgaiztoekin da. Amesgaizto bat dudanean, neure buruari esaten diot gezurra dela hainbat aldiz, esnatu arte eta esnatzen naizenean, amets politak artatuko ditut esaten dut eta gertatzen da. Gainera, normalean ametsak gogoratzen ditut esnatzen naizenean eta lagunei edo nire familiari kontatzen dizkiedanean, barre egin dezaten, oso arraroak eta barregarriak dira, egunean zehar ikusitako, entzundako edo irakurritako guztia nire oroitzapen guztiekin elkartzen didatelako.
Dánae.
Ez dut gogoratzen zer jan dudan atzo. Ez dut gogoratzen astelehena edo igandea bada. Ez dut gogoratzen zenbat egun daramatzagun etxean.
Orokorrean, ez ditut gauzak gogoratzen, sentsazioak baizik.
Horregatik, amets egiten dudanean, bakarrik amets atsegina edo desatsegina bazen gogoratzen dut.
Gustura egingo nuke lo egun batzuetan jarraian, baita hilabete batzuetan ere, eta egoera hau amaitzean esnatu eta beste leku batean esnatu.
Ana Cobos
Argitaratu iruzkina