Gaur egun, ez dut uste hain arrakastatsua denik, Rosa hura pasa zenetik
beherantz egin du nabarmen. Beste garai hartan momentuko abeslaririk onenek
hartu zuten parte. Oso abeslari famatuak ziren haiek eta abestiak sekulakoak,
oraindik ere noiz edo noiz entzuten direnak edo karaoketan, trago batzuk
hartuta, abesten ditugunak.
Baina koronabirusak, pandemia madarikatu honek, gau honetako Eurovision ere
kendu digu, bueno, kendu kendu ez. Entzun dut online ere egingo dutela.
Teleurovision. Gaur egun dena telezerbait da, telelana, teleklaseak, teleuskaltegia…
Jakina, Eurovision izanik, tele atzizkia ondo datorkio. Dena den, espero dut,
telebotoak ematen dituztenean, hobeto banatzea eta benetan merezi duenak
irabaztea.
Zer deritzozue Erovision lehiaketari? Zer oroitzapen
duzue txapelketaz? Oraindik ikusten duzue? Abesten duzue? Nola? Noiz? Inoiz abestu
duzue karaoke batean? Nolako esperientzia izan zen? Zer abesti aukeratuko
zenukete, karaoke batean abestuko bazenute? Zergatik?
10 iruzkin:
Kaixo!
Duela 2 urte arte ez nuen inoiz Eurovision ikusi, baina nire lagunei asko gustatzen zaie eta konbentzitu ninduten ikus nezan. Haiek ikasten dituzte abestiak, eta nongoak dira parte hartzen dutenak, baina, egia esan, nik telebistan ateratzen den egunean bakarrik komentatzen dut. Ez dut ikusten lehiaketa gustatzen ez zaidalako, baizik eta horrelako programek ez didate arreta ematen, gauza bera gertatzen zait Operacion Triunfo programarekin.
Horretaz aparte, ez naiz inoiz joan karaoke batera, baina nire lagunekin egin dut denbora pasatzeko. Nire ustez, ondo pasatzeko modu oso ona da eta barre asko egin dezakezu.
Dánae.
Duela urte asko ez dudala Eurovision lehiaketa ikusten, gogoratzen dut, neskato txiki hori golirasen abestia abesten, garai hartan, abesti hori ona iruditu zitzaidan. Nire ustez, lehiaketa hau bihurtu da politika bezala, harreman ona dauzkaten herrealdeak elkar ematen dira puntuak, ez dut uste abeslariei ondo sentituko zaienik.
Nik betidanik abestu egin dut, baina, dutxa azpian, jendeak ni ez entzuteko. Behin, abestu nuen karaoke batean, Barakaldoko taberna batean, eta, ez nuen errepikatu nahi, penagarria izan zen, eta jedea nitaz bar egiten zuen. Hau gertatu zenetik, hamar urte pasatu dira, eta orain, pentsatuko nuke zein abesti abestuko nukeen kareokean, agian, ezagunekin egongo banintz inguratuta, abestuko nuke melendik egindako abestiren bat, "caminando por la vida" edo halako zerbait. Gaur egun ez gustatu arren, beti gustuko izan dut.
Arkaitz.
Nik beti ikusten dut Eurovision, musika asko gustatzen zaidalako. Gainera, joaten diren abeslariak ez dira guztiak hain txarrak eta pare bat abesti oso onak dira. Nire gurasoak, nire anaia eta hirurok ikusten dugu Eurovision egongelan eta abesteei puntuazioa ematen dugu eta beti nire anaia eta biok bozkatzen dugu abesti arraruena. Adinidez, iaz San Marinoren abesti asko gustatu zitzaigun eta han geunden egongelan abesten.
Nire lehen oroitzapena da ikustea Chikilikuatre "abesten" eta Europa osoa gutaz barre egiten, ez zen oso erosoa niretzat hori ikustea. Momentu horretik, ez dut ia inoiz ikusten Espainiaren saioa ikusten.
Nik bai abestu dut karaoke batean, makina bat aldi. Gogoratzen naiz txikitan nire klasekidearen urtebetzeak zirenean, beti zegoen karaoke bat eta beti nengoen han abesten. Niretzat esperientzia ona izan zen momentu horretan eta hartatik beti abesten dut karaoke bat badago. Eta orian, Bilboko karaoke batera joaten naiz nire lagunekin eta han egon ahal gara ia gau osoa abesten, oso dibertigarria da. Gainera, alkoholarekin, zailagaoa eta dibertigarriagoa bihurtzen da.
Nik beti hasten naiz abesten Britney Spearseko abesti bat "Toxic", nire abesti gustukoena delako. Hitzak guztiak dakit eta horregatik, beti abesten dudala. Gainera, beti nire kabuz abesten dut eta ez dut nahi inorrekin abestea, nire momentua da eta.
Kaixo guztioi!
Txikia nintzenetik Eurovision lehiaketa ikusi dut. Baina, azken urteotan ikusteari utzi diot, esan duzun bezala, badirudi urteekin behera egin duela. Hala ere, oraindik gordetzen ditut nire oroimenean oroitzapen batzuk honi buruz. Gehien gogoratzen dudan edizioa "Chiquilicuatre" aurkeztu zenean da. Urte horretan nire urtebeatzagatik gurasoek MP4 bat oparitu zidaten, hori dela eta, tresna horren soinua bolumen altuenera jartzen genuen nire lagunek eta nik, eta horrela, orduak pasatzen genituen kanta abesten eta dantzaren koreografiaren saioak egiten.
Esanda beharra dago,alde batetik, lehiaketa honetatik mai handiko abeslari eta artista pasa direla, hauek lortu dute gure buruan sartzea haien abestiekin. Beste aldetik, batzuetan emanaldi batzuk lotsa handia ematen dute eta ikuskizuna baino, komediazko saio bat dirudi.
Amaitzeko, nire ustez Eurovision politika hutsa da eta honek bakarrik balio duela publikoa entretenitzeko eta jendea gauza garrantsitzueetan pentsatzeari usteko.
Zer deritzozue Erovision lehiaketari? Zer oroitzapen duzue txapelketaz? Oraindik ikusten duzue? Abesten duzue? Nola? Noiz? Inoiz abestu duzue karaoke batean? Nolako esperientzia izan zen? Zer abesti aukeratuko zenukete, karaoke batean abestuko bazenute? Zergatik?
Kaixo guztioi:
Oso oroitzapen ona daukat Eurovision txapelketaz, etxean benetako zeremonia egiten genuelako lehiaketa honen inguruan: amak afari berezia prestatzen zuen, eta paperezko orrietan (orduan ez zegoen ordenagailurik, are gutxiago inprimagailurik) taula bat egiten genuen alabok, hartzen parte zuten herrialdeen izenak lauki baten ondoan jarrita, bozketa egiteko. Erritual bat zen, denok batera, denok epaimahaiak izenduta. Zelako jaia antolatzen genuen!
Gero ospe-galtze garrantzitsua heldu zion lehiaketari eta urtean zehar ez nuen Eurovision ikusi. Hala ere, seme-alabak txikia zirenean, piztu egin zen interesa haurren artean lehiaketa hori ikusteko eta, hori dela eta, etxekook hasi ginen berriro ikusten, bozketak egiten eta guztiz.
Zoritzarrez, politikak ilusioa zapuzten digu urtero eta, abestien eta abeslarien kalitatea aintzat hartu beharrean, kanpo-politikak irabazi ohi du. Hau pena!
Kaixo guztioi!
Nik urte asko eman ditut Eurovision ikusten. Telebista zuri-beltzean ikusten genuen horietakoa naiz eta Salome eta Massielen emanaldiak gogoratzen ditut. Familia osoa biltzen ginen ikusteko eta nork irabaziko zuen jokatu genuen.
Asko gustatzen zait kantatzea eta gaztea nintzenean gitarra eta lagunekin mendira joaten nintzen astebururo. Autobusean, trenean, mendian eta auzoan abesten genuen iristen ginenean.
Ez dut gogoratzen karaoke batera joan, baina uste dut gustatuko litzaidakeela. Musika memoria ona dut eta abesti asko dakizkit, nahiz eta nire ahotsa ez den gaztea nintzenekoa.
Beti jakin dugu Eurovision jaialdiaren atzean arrazoi politikoak zeudela eta urte batzuetan beste batzuetan baino nabarmenagoa da.
Gainera, badirudi abesti guztiak berdinak direla, jaialdirako bakarrik egindako abestiak, kalitate handirik gabekoak. Horregatik harritu ninduen Salvador Sobral jaialdia irabazi zuenean, abesti xume baina xarmagarri batekin.
Agur bero bat
Valentina
Duela urte asko ez dudala Eurovision ikusten, txikitan gure familiarekin ikusten nuen baina gero galdu dut ohitura hori. Asko gustatzen zait musika entzutea , metroan, autobusean edo kalean, nire kaskoak jartzen ditut eta horrela deskonektatzen naiz. Nire lagunekin geratzen nintzenean karaoke batera joaten gara nahiz eta oso txarto kantatu, hori da, ondo pasatzen dugu.
Abeslari bat aukeratu beharko banu Joaquin Sabina aukeratuko nuke, bere abestiak oso bereziak direlako
Barkatu, Mery naiz
Kaixo guztioi!
Bai, egia da. Zerbait aldatu du lehiateka honetan. Eurovisionzailea nintzen eta gaur egun ez. Gau horretan bakarrik existitzen zen hori. Baina duela urte batzuk aldatu du Eurovision, nire ustez tontakeri asko egiten dutelako lehiaketan.
Batez ere, Iñigoren iragarpenak oso oso mitikoak ziren, ze goroitzapen. Norbaitek gogoratuko ditu bere esaldiak: Portugal gure auzokideak dira, orduan emango dizkigute puntu batzuk…
Karaoke batean abestuko banu, segur aski aukeratuko nuke Mekano-ren abesti bat, agian abestia “Cruz de Navajas” abesti guztiak dakizkidalako.
Musika eta laurogeiko hamarkada lotuta daude ...!🎤
Laster arte!
Txikitan Eurovision ikusten nuen nire familiarekin. Gau hori berezia zen. Egun hartan afaria telebista aurrean egongelan hartzen zen.
Une hunkigarria zen Espainiako abeslaria irteten zenean.
Familia osoak arreta handiz entzuten zuen abesti espainiarra. Ez zen zaratarik entzuten. Inork ez zuen hitz egiten, isiltasuna erabatekoa zen.
Magia zen. Nik ere kantaria izan nahi nuen. Egun batean ni ere eszenatoki batera igoko nintzateke abestera.
Ana Cobos
Argitaratu iruzkina