Berrogeialdia bitartean,
dena gelditu zenez, lanak ere bertan behera utzi zituzten. Baina, orain, normaltasunerako
egokitze-prozesu honetan, berriro hasi dituzte zorioneko lanak eta berriro hasi
dira mailu hotsok jo eta ke belarriak urratzen.
Kasu gehienetan auzokook
ondo ulertzen dugu halako egoerak ohikoak direla eta, amen eginez, pasatu behar ditugula. Baina, ados egongo
zarete nirekin, lan hauek jasatea oso oso astuna dela eta lanok ez direla
inoren gustukoak. Eskerrak auzoko guztiok batera hasten ez garen!
Astunak iruditzen zaizkizue atariko obrak?
Nola jasaten dituzue suertatzen zaizkizuenean? Nagia ematen dizue obretan
hasteak ala arazorik gabe egiteko prest zaudete? Zein izan da egin duzuen azken
obra etxean? Zein egingo zenuke?
11 iruzkin:
Niri bai iruditzen zait obra astunak direla, azkenean, dena hankaz gora dago eta ezinezkoa da edozer egitea.
Nik ondo jasotzen dut obrak. Kaskuak ipintzen dut eta horrekin, ia ezer entzuten dut, eta askoz errazagoa da ikastea, adibidez.
Nagia ematen dit obretan hastea, azkenean dena mugitu behar duzu eta zure bizitza aldatzen da egun horretan.
Nire etxean azken obra zen nire anaiaren logela aldatzea eta egongelan margotzea egun berberetan. Nik nire logela aldatuko nuke, ez daukat hainbeste leku eta nire armairua handituko nuke edo beste bat ipiniko nuke.
Egia da pisuan lanak oso astunak direla auzokidentzat. Zarata handia egiten du eta dena zikintzen du. Niri lana horiek ez zait egitea gustatzen baina batzuetan beharrezkoak dira. Nire kasuan urtarrilaren nire logela aldatzen dut eta oso estresagarria izan zen. Altzari berriak erosi behar nintuen, gero hormako papela aukeratu behar nuen...Zorionez, amaitu su eta orain nire logela berria gozatzen dut.
Rocio
Kaixo, guztioi!
Alokairuko etxe batean bizi naiz eta ez dut obra handirik egin. Duela urte batzuk etxe osoa margotu nuen lagun batzuen laguntzarekin. Hiru egun eman genituen margotzen eta oso nekatuta amaitu genuen. Ez genuen zaratarik egin, egun osoan abesteaz aparte.
Nik, ordea, goiko auzotararen obraren zaratak jasan ditut. Astean zehar jasangarria zen ni lanera nindoalako, baina asteburuan tortura bat zen. Beren moldaketak egiten dituzten pertsona trebeak zure etxekoak direnean bakarrik dira atseginak. Auzotarrak badira, zarata jasanezinen iturri dira.
Agur bero bat
Valentina
Kaixo!!!
Obrak oso astunak iruditzen zaizkidan ala ez,horren arabera.Adibidez,nire etxean duela pare bat hilabete leiho berriak jarri genituen eta ez zen bizilagunei zarata handia eragiten zien obra izan.Hala ere,nire bizilagunak askotan hasten dira etxeak birkoratzen,eta oso zaratatsuak izaten dira apalategiaj jariz edo horma pikatuz.Une hartan ezinezkoa zen etxean egotea,lanak egun osoan irauten baitzun,eta ezin zen telebista ikusi ere egin.
Aulki batzuk edo apalategi txikiren bat eraikitzea bada,ez dit nagikeriarik ematen nik egiteak.Obrak konplexuagoak badira,ez nituzke nik egingo,baizik eta norbaiti ordainduko nioke instalatzeko.
Nire arreba independizatu zenetik,amari beti esaten diot gela birmoldatu eta nire gustura egin nahi dudala,baina ideia airean geratu zen,obra batean sartzeko ideiak ez diolako grazia handirik egiten kar,kar,kar...
Ondo segi!!
Kaixo,
Zorionez, inoiz eduki ditut atariko obrak baina hauek izango balitz seguraski txarto eramango nituzke. Ekainean hasiko naiz lan egiten eta egun batzuetan gauez lan egin behar izango dut, orduan lo egin beharko nuke goizez eta arazo bat izango litzateke zeren eta obrak zarata handia eragiten dute.
Oro har, ez zait gustatzen obrak. Orain dela hilabete batzuk logela aldatu nuen eta kokotaraino bukatu nuen. Denbora asko eramaten du, gauzak kutxetan bildu, gero berriro atera.. garbitu, kokatu.. argi daukat ez daukadala pazientzia logela batekin beraz, ez dut pentsatu nahi etxe oso batekin nola bukatu nukeela.
Laster arte
Janire
Kaixo guztioi:
Atariko obrak amoragarriak ohi dira. Orain arte, auzokide batek pisuan lanak egiten zituenean, normalean zaratak eta zikinkeriak ez ninduten gogaitu egiten, oso denbora gutxi ematen nituen etxean lanegunetan. Tamalez,koronabirusen ondorioz, hori erabat aldatu egin da, eta orain, momentuz behintzat, ordu-pilo bat igarotzen dut etxe barruan egunero.
Edozein kasutan, argi daukat oso gogorra eta benetan burua galtzeko moduan izan daitekeela egun osoa ematea zulagailuaren motorra entzuten edo mailuak behin eta berriz egiten dituen hotsak jasaten.
Etxean egin genuen azken obra sukaldearena zen. Dena aldatu genuen, aspalditik berrikuntza osoa behar zuelako. A zer nolako etsipena! Zalaparta ikaragarria sortu zen eta obra-hondakinak edonon zeuden. Nekea hartzea merezi zuen, baina ez dut uste obra berri bati epe laburrean, ezta epe ertainera ere, ekingo diodanik!
Kaixo:
Atarian obrak egoten direnean oso astunak izaten dira. Denok jasan dugu zarata noizbait, auzokide batek obrak egiteagatik, beno txalet batean bizi bazara izan ezik, eta ez da nire kasua.
Nik pisu zahar bat erosi nuen orain dela urte gutxi eta obra guztia egin nuen eta oraindik berria mantentzen da baina uste dut gutxira hormak margotu beharko ditudala.
Egia esanda niri ez dit ematen nagia obrak hasteak, baina uste dut obrak egin behar direla benetan behar baduzu. Niri nagia ematen dit dirua gastatzea, azkenean denok ez daukagu txiringitoa diru extra ateratzeko kar,kar,kar,...
Fernan.
Niri nagikeria handia ematen dit obrak egiteak, ez zait batere gustatzen, baina egia da batzuetan beharreskoak direla. Pasaden urtean obra bat egin nuen nire auzokidearen erruz Etxera heltzen nintzenean sukaldaria urez beteta zegoen. Nire auzokideari deitu nion esateko zer gertatu zen eta esan zidan bere pisuan ez zegoela urik ! bere sukaldariaraino joaten nintzen eta dena garbituta zegoen! Garbitu egin zuen! Nire auzokideak pentsatu nuen egia esaten bazuen diru gehiago ordaindu beharko zuen bere seguroan. Ez nuen ezer ulertu.
Azkenean, sukaldariko pisua algatu behar nuen, eta gaur egun nire auzokideak ez du nirekin hiz egiten, ez da normala.....
Mery
Kaixo:
Niri ez zait batere gustatzen obrak egiteak. Egin ditudanean beti arazoren bat izan dut. Baldosaren bat gaizki ez badago, aukeratutako zorua ez da... Ez dakit enpresak txarto aukeratu dudan baina ez baduzu egunero lanak berrikusten zerbait txarto egingo dute.
Aitortu behar dut etxean egin ditudan obrak beti handiak izan dira. Momentuz ez dut etxeko gela bat bakarrik aldatu. Beraz, kokotaraino amaitu dut obrekin.
Beste auzokide batek egiten baditu, ez dut ondo hartzen. Adibidez, ikasten banago eta kolpeak behin eta berriro entzuteak esna jartzen nau.
Ezin da saihestu, beraz, ahalik eta ondoren eraman behar da, ahal bada.
Kaixo!
Obrak egitea ez da inori gustatzen zaion gauza bat. Inori ez zaigu gustatzen goizeko 8etatik gauera arte etxean zarata entzuten egotea, baina aitortu behar da denoi gustatzen zaigula etxea eraberrituta edukitzea. Amaitu eta ikusten duzunean, ohartzen zara merezi izan duela itxaroteak. Gainera, erreformak ez dira 2 egunetan egiten diren gauzak, baizik eta denbora behar da eta zarata handia egiten dute. Erreforma egiten duen jendea ez da kexatzen bere etxea delako, baina auzokidentzat izugarria da.
Gu orain obretan ari gara etxean, amamak bainugela aldatu nahi zuen, eta orain, egin daitekeenez, egiten ari da. Duela hilabete batzuk sukaldea, logela eta beste bainugela aldatu genituen, baina gelditu egin zen konfinamenduagatik, eta orain obra jarraitzen du.
Oso ondo geratzea espero dut, auzokideak sentitzen dut.
Dánae.
Ia bi urte daramatzagu atarian obrak egiten. Hasieran eskaileratik hasi ziren. Zarata ikaragarria zen, eskailera osoa igogailua egiteko bota zutelako.
Egun osoa kalean pasatzen nuen, zarata jasanezina zelako. Hotz egiten zuen egunetan, etxean geratu behar nuen baina ezin zen ezer egin. Ezin zen telebista entzun, ezin zen liburu bat irakurri, ezin zen ikasi...ia. ia ezin zen pentsatu.
Une honetan atarian lanekin jarraitzen gara, baina ez dago hainbeste zarata.
Orain arazoa da lehio aurrean andamio bat dagoela eta, gortina ondo ez ixten baditut, langileek lo egin ikusi ahal naute edo arroparik gabe.
Ana Cobos
Argitaratu iruzkina