2020/06/04

82. EGUNA: ETXEAN BAINO HOBETO INON EZ

Asko hitz egiten da eta hitz egingo da pandemiak utzitako ondorioez, pandemiak aldatu dizkigun ohiturez. Pandemia baino lehen izan ginena eta pandemia ostean garena edo izango garena gogoarazten digute hedabideetan behin eta berriz, baina nik uste dut, denbora-tarte bat pasata, pandemia bera ere ahaztuko dugula.

Orain esaten dute, konfinamendua dela kausa, etxea aurkitu dugula, oso gustura egon garela  eta, ondorioz, hemendik aurrera denbora gehiago emango dugula bertan. Ez dakit nik. Egia da inoiz baino hobeto sentitu naizela etxean; aurkitu ez, baina babestuta eta seguru sentitu naiz. Etxean pasatutako hilabeteak, asteak eta egunak luzeak izan diren arren, ateratzeko unean ez dut sentitu amesten nuen sentsazioa eta orain, normal-normal atera ahal garenean, sarritan ez dut kalera ateratzeko gogorik.

Kalezalea, oso kalezalea izan naiz txikitatik. Kalea nire bigarren etxea izan da beti, baina lehenengo etxea pandemia pasatu dudan lau hormek osatzen dutena da. Eta ez dakit hemendik aurrera denbora gehiago emango dudan bertan. Denborak esango du. Baina badakit, den-dena normalizatzen denean, kalea berriro nire bigarren etxea izango dela.

Pandemiari esker aurkitu duzue etxea ala kokotaraino zaudete etxean egoteaz? Zergatik? Amesten zenuten etxean bizi zarete? Beste leku batean biziko bazinete, non bizi nahiko zenukete?

9 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo, guztioi:

Ba ni oso gustura egon nintzen etxean, hainbeste denbora kalera irten gabe egon arren, egun batzuetan lehoi kaiolatu bat bezala nengoen. Etxean egotea gustatzen zait, eta astegunetan lan egiten dudanean, asteburuan ez zait batere kostatzen etxean geratzea otorduak eta etxeko lanak egiten.
Nire oraingo etxea atsegin dut, lasaia eta zabala da. Baina berrogeialdian aurreko etxeaz oroitu besterik ez nuen egiten. Deustun bizi nintzen, baxu batean, eta 40 metro karratu inguruko jardinarekin, niretzat bakarrik. Berrogeialdian nire lorategian biziko nintzen eta gehiago aireztatuko nintzen.
Nire etxe onena, lorategia duen etxe bat izango litzateke, Bilboko auzo batean, ondo komunikatuta dagoena eta oso handia ez dena. Eta, bestela, terraza duen etxe bat, udan aire zabalean gosaldu edo afaldu ahal izateko.

Agur bero bat
Valentina

Amaia erabiltzaileak esan du...

Egun on denoi!

Itxialdi honetan nahiko pozik egon naiz etxean. Kalezalea izan arren, onartu behar dut etxearen erosotasunez konturatu naizela berrogeialdian. Bizitza askoz lasaiagoa izan da ere eta, lanpeputa egon naizenez, ez dut denborarik izan aspertuta egoteko. Aldi berean, badakit berriro gustatuko zaidala aisialdian ateratzea, lagunekin egotea, bidaiatzea...baina murrizketarik gabeko mundura atera nahi dut, eta ez ordezko mundu honetara!

Kostaldeko herri batean biziko nintzateke, halako aukera izango banu. Atiko batean terraza batekin, itxasora begira, hain zuzen ere. Pisua txikia, gehiegi ez garbitzeko; terraza, aldiz, handia, eguzkiaz disfrutatzeko. Ea egun batean lortuko dudan!

Kepa erabiltzaileak esan du...

Ni gazteetan oso kalezalea nintzen, baina denbora pasa ahala konturatu naiz gero eta gustura nagoela etxean, hori bai, hilabetean behin geratzen naiz nire lagunekin beraiekin egoteko eta trago batzuk hartzeko eta hori, noski, ezin izan dut egin izan. Baina, orokorrean gustura egon naiz etxean itxialdian eta lagunekin egotearena berehala berreskuratuko dut.

Bestalde, jende gutxi amesten duen etxean bizi da, ordaindu ahal duen etxean baizik, baina ni ez naiz kexatzen, hala ere, nahiko nuke baserria batean bizi, hiritik urrun. Ez dakit noiz baina ziur nago egun batean nire ametsa betetzea lortuko dudala.

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Egia esateko, pandemiari esker berriro aurkitu dut etxea, bai. Ez naiz inoiz kalezalea izan, baina orain etxean kalean baina hobeto nago, horregatik ez nago kokotaraino etxean egoteaz. Agian “síndrome de la cabaña” da??? Baina nire ustez, gaur egun gero eta jende gehiagori gauza berbera pasatzen zaio.

Ez naiz nire amesten etxean bizi, ez. Hori egiteko loteria tokatzeko behar dut igerileku bat eduki nahiko nukeelako, baina ez dut itxaropenik galtzen, eta oraindik dohanik den gauzetako bat amets egitea da ...!!!🏰

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik kalezalea izan arren ez dut txarto pasatu konfinamendu hau etxean, egunak aprobetxatu ditut hainbat gauzak egiten, adibidez, serieak ikusten, ikasi ditut plater asko prestatzen eta, gehien egin dudada da barre egitea nire familiarekin. Niretzat oso baliagarriak izan dira konfinamenduko egun hauek.
Orain bizi naizen etxean egia esanda pixka bat triste nago, familia, familia da, baina, hobe egongo nintzateke nire bikotekidearekin beste etxe batean. Ziur aski ez nuke Barakaldon biziko , oso handia iruditzen zait eta autoen soinua entzuteak nire etxean nagoenean ez zait gustatzen. Edozein modutan ere, erdigunetik oso urrun bizitzea ez nuke gustuko, lehen esan dudan bezala, kalezalea naiz eta tabernaz-taberna joatea niretzat ezinbestekoa da. Beraz, biziko nuke herri txiki batean erdigunetik ezin direnak autoak pasatu eta, taberna asko dituena.

Arkaitz.

Olatz erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Betidanik pentsatu dut etxean egotea denbora alferrik galtzea zela. Beti planak egin behar nituen, asteburuetan batez ere. Astean zehar, astirik banuen, lagunen batekin geratzen nintzen zerbait hartzeko, edo erosketak egitera joaten nintzen, edozer egiten nuen. Baina, konfinamendua hasi zenetik, ia-ia orain dela 3 hilabete, etxean egoten ohitu naiz.

Kalera irteten utzi zigutenean, asko kostatu zitzaidan berriro kalera joan eta jendez inguratuta egon. Etxean seguru sentitzen nintzen eta kalean birusez inguratuta nengoela iruditzen zitzaidan kar, kar, kar,...

Nire etxeari dagokionez, esan behar dut oso pozik nagoela bizi naizen etxean. Etxe eroso bat daukat bertan lan egiteko, denbora librea pasatzeko eta nire familiarekin bazkariak egiteko. Ezin dut ahaztu nire balkoi zoragarria, zenbat denbora pasatu dudan konfinamende honetan eguzkia hartzen edo liburu bat irakurtzen. Beraz, beste jende batzuekin konparatuz, pribilegiatua izan naiz.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Nik lehen denbora gutxi ematen nuen etxean,eta egia esan,itxialdi hasi zenean eskertu nuen denbora gehiago edukitzea famialiarekin pasatzeko.Baina denbora pasa ahala,hain eskertuta ez nengoen,nire etxea oso handia ez denez, intimitate pizka bat edukitzeko ez nekien jada zer egin.
Lehen esan dudan bezala,nire pisua ez da gustatuko litzaidake bezain handia,horregatik,aberatsa izango banitz baserri igerileku batekin erosiko nuke,ziur aski
Barakaldoren ondoan.Errekatxo,esatebaterako,toki eder bat iruditzen zait bizitzeko
Izan ere,itxaropena denez azken galtzen duena,loteria tokatu arte, begiratuko nuke zein izango den toki ohikoena nire etxe dotore eraikitzeko.
Patricia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Nire kasuan gustura egon naiz etxean. Nahiz eta gaztea izan, gustatzen zait etxean egotea familiarekin baina faltan bota dut pertsona batzuei. Neba ez ikustea baita ilobei ere ez zaila iruditu zait, konfinamendua desberdina izango zen denok baserri batean bizi izango bagenu. Adibidez, Mungian hainbat etxe daude handiak direnak eta zelai handi batekin ilobak jolasteko edo denbora pasatzeko kalean baina etxe barruan. Baina, noski konfinamendu eta gero denok bueltatuko genuke gure etxera kar, kar, kar.
Egia esanda, ezin naiz kexatu. Pisu handia denez bi balkoi dauzkat eta arnasa hartzeko edo pintxo pote egiteko oso ondo egon dira.

Ondo segi.

Janire

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Konfinamendua nire amamaren etxean egon naiz, ta Barakaldon. Nire etxea Areetan dago, baina koronabirusa iritsi nintzenean ni hemen banengoen. Egia esan, oso ondo nago nire amamarekin. Nire bizitza osoa hemen dago, nire lagunak, nire ikastetxea, Atarrabi, nire amama... baina nire amak nahiago izan zuen Areetan bizi.
Txikia nintzenean nire aitite hil egin zen eta hemen bizi izan ginen. Horregatik sartu nintzen hemen eskolan, karatean eta hemengo aktibitate guztietan, baina 10 urte bete nituenean hara joan ginen bizitzera.
Niri ez zait batere gustatzen han bizitzea, ez daukadalako ezer, nire etxea bakarrik, ez lagunik, ez nora joan lekurik... ezer ez. Nire etxea besterik ez daukat, eta hori ere hemen daukat.
Ni beste leku batera joan ahal banintz, Barakaldora etorriko nintzateke, zalantzarik gabe. Asko gustatzen zait Barakaldo, zarata dago, festa, jendea... Areetan ez dago ezer, dena isila da eta hori ez zait gustatzen. Gainera, nire amama Zaballan bizi da, tabernetako kalean, eta beti dago festa eta zarata.

Dánae.