2020/06/07

85. EGUNA: BURUTIK JOTA? EZ

Ez da birusagatik izan, ez. Birusak ez dauka gertatzen zaizkigun gauza guztien errua. Pandemia pairatu baino lehen egiten nuen noiz edo noiz, baina, beharbada, itxialdiarekin areagotu egin zait. Pandemiarekin sarriago egiten dut.

Askok eta askok pentsatzen dute egiten dugunean burutik jota gaudelako seinalea dela, zoratzen ari garelako lehenengo sintoma dela, hain zuzen ere. Baina, nire ustez, burutik sano egon gaitezkeenok ere egiten dugu edo egin beharko genuke. Niri neuri, behintzat, gustatzen zait eta burutik osasuntsu egiteko ariketa ona iruditzen zait. Batez ere komunean nagoenean egiten dut. Bertan gustura sentitzen naiz, libre, bakarrik, askatasun osoz egiteko. Eta gehienetan ispilu aurrean, horrela ematen du beste batekin ari naizela eta ez nagoela neure buruarekin hitz egiten.

Hitz egiteko, eztabaidatzeko, barre egiteko,… beste pertsona bat behar izaten dugu, baina ez beti. Posiblea da bakarrik egitea. Posiblea da geure buruarekin egitea. Arazoa da besteek zer pentsatuko duten, haiek ganbara pipiak jota dugula pentsatzea. Baina, komuneko ispiluan dagoenak dioenez, nori inportatzen zaio nik egiten dudana?

Zeuen buruarekin hitz egiten duzue? Noiz? Non? Zer uste duzue kalean bere buruarekin hitz egiten duen jendeaz?

8 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bai, nire buruarekin hitz egiten dut. Egunero hitz egiten dut, gauza normal bat iruditzen zaidalako baina beti nire buruaren barruan. Gauzak antolatzeko erabilgarria da, zure buruan dena ondo kokatu behar duzu azterketa bateko edukiak jakiteko adibidez. Zeure buruari hitz egiteko lasaitasuna eta kontzentrazioa behar duzu, horrezegatik bakarrik nengoenean egiten dut. Jendea kaletik joaten denean bere buruarekin hitz egiten du, ez zait gaizki iruditzen baina zure buruaren barruan egin ahal duzu besteok zure gauzak jakin gabe.

Xabier

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Bai! Neure buruarekin hitz egiten dut. Askotan nire gelan nago, bakarrik, zerbait pasatzen zait, eta zer egin ahal dut? Hori. Batzuetan ez dago beste erremediorik. Baina uste dut aukera ona dela nire burua garbitzeko, ez dago hain txarto. Beste batzuk edozein gauza margotzen dute, eta beste batzuk pastelak egiten dituzte...!

Hau esanda, esan behar dut kalean ez dudala egiten, kalean arrotza iruditzen zait, uste dut etxean nahikoa dela baina laster auskalo zer egingo dudan!♻️

Laster arte!

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Bai, neure buruakin askotan hitz egiten dut, ez ozenki, ezta ahopean ere, nire barruko buruarekin baizik. Egiten dut bakarrik nagoenean, metroz bidaiatzen ari naizenean, bulegoean edo etxean beste gauza bat mekanikoki egiten dudan bakoitzean. Ondo pentsatuta, beste pertsonarekin ez nagoenean, sarritan hitz egiten dut nire buruarekin. Zertarako? Edozein kezkatzen nauen gauzari buruz hausnartzeko edo, batez ere, planifikatzeko.

Kalean norbait ikusten badut bakarrik hitz egiten, normalean ozenki, pensatzen dut pertsona hori ezin zuela bizitza gehiago jasan eta burutik eginda bukatu zuela. Auskalo zer gertatu zitzaion, bai egoera tamalgarria!

Mikel erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Bai!! Neure buruarekin hitzegitea normala iruditzen zait, betidanik egin dut baina niretzako. Jende asko ikusi dut bere buruari hitz egiten, baina niretzat kaletik zu bakarrik hitz egitea joaten ezinezkoa iruditzen zait. Nire kasuan bakarrik barrurako hitz egiten dut eta bakarrik nagoenean, beste batzuk esan duten bezala nire burua ordenatzeko.

Laster arte!!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Nik egunero hitz egiten dut neure buruarekin,batzuetan galdetzen diot zerbait,beste batzuetan errieta botatzen diot,ez dakit burutik jota nagoenik,baina niri ondo datorkit,gainera ,nire aholkuak beti dira nahi ditudana entzutea....
Normalean,etxean da gehien egiten dudana,baina noizean behin,edo kalean,edota lanean hitz egiten hasi naiz neure buruarekin,ez ozenki,noski.
Uste dut jendeak kaletik bere buruarekin hitz egiten duenean zerbait ahaztu zaiolako dela,beraz,normal iruditzen zait.
Ondo segi.
Patricia.

ANA erabiltzaileak esan du...

Nahikoa da pentsatzen dudanarekin. Oro har, harreman ona dut neure buruarekin.
Neure burua maite dut, entzuten diot neure buruari, neure buruari ere iritzia eskatzen diot.
Nire buruari ezkontzeko eskatuko nioke, baina ez dut ezkondu nahi.

Normalean taldeko arraroa izaten naiz pentsatzen eta egiten dudanagatik, beraz, ospitale psikiatrikoak urrun eduki nahi baditut, hobe da bakarrik ez hitz egitea.
Hobe da oharkabean ibiltzea eta arraro izaten jarraitzea inork nabaritu gabe.

Ana Cobos

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo, guztioi:

Nik neure buruarekin hitz egiten dut, noski. Egin behar dudana prestatzen dut eta nire eguna antolatzen dut eta oker banago edo zerbait gaizki egiten badut errieta egiten diot neure buruari.
Ez zait zoroena iruditzen, bere burua antolatu nahi duen jendearena baizik. Hori bai kalean eta ozen egitea... desberdina da, pertsona hori ez da jabetzen non dagoen eta hori arazo bat da.
Duela urte batzuk lankide batekin lan egiten nuen, zeinak, bere buruarekin ozenki hitz egiteaz gain, kontra egiten baitzuen eta ozenki eztabaidatzen baitzuen. Ez naiz horretara iritsi, baina ez dut baztertzen.

Agur bero bat
Valentina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Nik neure buruarekin hitz egiten dut egunero. Ez zait iruditzen txarra dela. Normalean oso lanpetuta nagoenean eta gauza asko egin behar ditudanean neure buruarekin hitz egiten dut antolatzeko.
Jendeak kalean bazoaz eta bakarrik hitz egiten entzuten bazaituzte, gaizki begiratzen dizu, zoratuta zaudela pentsatzen duelako, baina ez da egia. Mundu guztiak hitz egiten du bere buruarekin. Egunean zehar gauza asko esaten ditugu, baina ez gara konturatzen, ez ditugulako hitzez esaten; adibidez, zerbait gaizki egiten dugunean, geure buruari esaten dudu "hori ez dugu egin behar", edo erabaki bat hartzen dugunean, gure buruari esaten diogu zer abantaila eta desabantaila dauden. Izan ere, hori guztia ez dugu hitzez esaten, buruan desbideratzen dugu eta inork ez digu entzuten.
Hala ere, ez dut uste ezer txarra denik zeure buruarekin hitz egitea, batzuetan ona da. Izan ere, batzuetan hobe da zeure buruarekin pentsatu eta hitz egitea ahoa ireki aurretik, agian esango duzuna ez da ona entzuten dutenentzat.

Dánae.