Futbolarekin batera apustu-etxeak ere
aterako dira lozorrotik eta talde baten edo beste baten aldeko apustuak egitera
gonbidatuko gaituzte. Are gehiago, diru apur bat ere doan emango digute apustu
egiteko. Amu ederra darabilte apustu-etxeok inozoak sareetan harrapatzeko eta, dudarik
gabe, datozen egunotan arrantza ederra izango dute.
Ez dut inoiz ulertu jendeak dirua
barra-barra gastatzea ea nork sartuko duen lehenengo gola asmatzeko edo zein
minututan sartuko duten fintzeko. Ez dut ulertzen apustu-etxeak edozein lekutan
egotea, edonoren eskura; eta, are gutxiago telebistan edota irratian apustuak
egitera gonbidatzea eta jende famatua gonbidapen hori luzatzeko prest egotea.
Zer deritzezue apustu-etxeei? Gaixotasuna izan
daiteke apustuak egitea? Badago futbola ikusi gabe bizi ezin daitekeenik, zure
ustez?
8 iruzkin:
Kaixo guztioi!
Iritzi honekin guztiz ados nago. Badirudi futbolarik gabe ez dela posible bizi eta hori inoiz ez dut ulertuko. Ez dago besterik hitz egiteko? Beno, agian koronabirusari buruz ez hitz egiteko ez da hain ideia txarra. Orduan bi gai izango dugu hitz egiteko: futbola eta birusa!
Ez zaizkit gustatzen apustu-etxeak, baina ondo iruditzen zait hara joaten den jendea. Baina benetan ikusteak kaleko edozein lekutan izorratzen nau, batez ere, ikastetxe baten ondoan. Debekatuko nuke kaltegarria izan behar duelako haurrentzat. Eta jakina gaixotasuna izan daiteke apustuak egitea. Gaur egun gero eta jende gazte gehiago dago gure gizartean arazo horrekin eta kontu handiagoz ibili behar izango genuke...!💲
Laster arte!
Kaixo!
Apustu-etxeei oso kaltegarriak deritzet, menpekotasuna sorrarazten dietelako haien sareetan erortzen direnei. Gaixotasun larria da ludopatia, eta gaixotasunak jota dagoen pertsonak ez ezik, normalean senideek ere pairatzen dituzte haren ondorioak.
Nire ustez, apustu-etxeen iragarkietan agertzen diren famatuei lotsa eman beharko lieke negozio ilun horretan parte hartzeak. Bere aldetik, Gobernuak debekatu beharko luke edonon zabaltzea, edozein ordutan irekita edukitzea. Argi daukat ez dutela egingo, diru asko irabazi daitekeela apustuetan.
Nire etxean futbolak leku garrantzitsua dauka, senarra eta semea Athleticzale amorratuak direlako. Baina gehien gustatzen zaien gauza San Mamesera joatea da, eta, momentuz behintzat, futbola etxekik ikusi beharko dute.
Kaixo:
Hasi baino lehen esan nahi dut gai honi buruz ez dudala ideia handirik. Ez dut inoiz apusturik egin, eta ez dakit nola egiten den. Normalean kiroletan egiten dira apustuak, baina ez da gustatzen zaidan gai bat, ez apustuak, ez kirolak.
Nire ustez, apustu egitea ez da txarra, baina kontuz ibili behar da, jendeak ez baitaki bere burua kontrolatzen eta kontrola galtzen baitu. Hasieran, apustu txikiekin hasten dira, eta apurka-apurka igotzen ari dira, geldiarazten ez dakiten arte. Egia esan, jende asko dago joko horrekiko mendekotasuna ez duena, baina jendea gelditu ezin duena ere dago edo psikologoarengana joan behar duena.
Suposatzen dut apustu egiten duen jende asko egongo dela eta kontrolatu egingo dela, baina baita manipulatzeko oso gai den jendea ere. Apustuak ez daude gaizki kontrola zaitezkeen bitartean eta noiz gelditu behar duzun jakiten duzun bitartean, baina egiten jakin behar duzu.
Dánae.
Apustuen mundua gaixotasun soziala da, izan da eta izango da. Apustuen atzean beti mafiak daude. Pertsona batek apustu egin behar duenean, atzean beti dago arazo larri bat.
Edo ez du ez lanik, ez dirurik, eta aurkitu duen aukera bakarra da, edo buruko gaixotasun bat du. Antsietatea, ludopatia, adikzioak... mota askotako gaixotasunak daude apustuen atzean.
Apustu-etxeak ahultasun horretaz baliatzen dira diru asko irabazteko.
Gizarte honetan diru asko mugitzen duen guztia baimenduta dago, atzean beti enpresariak, politikariak eta milioidunak daudelako, haien bizimodua mantendu nahi dute.
Futbola, gaur egun, negozioa egiteko eta erdi mailako herritarra lo mantentzeko beste estalki bat da.
Ana Cobos
Kaixo,
Ez dakit arraroa naizen,baina nire iritziz, ez da esaten duten bezain txarra.
Betidanik jendeak bai kartetan,bai eskupilotan apustuak egiten ditu eta inork ez du ezer esaten horren aurka.Are gehiago,zergatik daukate hainbeste garrantzia non dauden kokatuta etxe-apustuak ,eta loteria-administrazioak ordea ez?
Argi dago apustuak egitea gaixotasun bat izan daitekeela,horretarako pentzatuta daude ezta?Hasieran erreza izango da dirua irabaztea,denbora ahala ez da hain erreza,eta zuk jada beharra daukazunez ezin duzu utzi egin.
Uste dut badagoela bizitza futbol gabe,baina ez da bizitza osasuna,Ikusten denez bakarrik gaude futbol gabe gaixotasunaren erruz.Beraz hobe da futbola gure bizitzan mantentzea,zeren eta hori esan nahi duena gure bizimoduak berdin jarraitzen duela
Bihar arte
Patricia
Kaixo,
Ez zaizkit batere gustatzen apustu etxeak. Batzuek pentsatzen dute apustuak egitea ez da hain txarra kontrolatzen badu baina hori ez da hain erreza.
Pertsona batek apustuak kontrolatzen ez baditu, gaixotasun bat izan daiteke.Dirua gainditzen badu, diru gehiago nahi du eta ez zaio inporta zenbat diru ordaintzen.
Pertsona honek bere etxea ala bere dirua gal dezake eta azkenean bere bizitzaren garantsitsua galdu ahal du.
Uste dut bizitza futbol gabe ona izango dela.Egia esan, ez zait gustatzen futbola eta normalean etxean ez dugu ikusten partidurik. Baina, zoritxarrez, gobernuarentzat futbola garrantsitsua da diru asko ordaintzen duelako.
Bihar arte
Sonia
Kaixo, guztioi:
Sentitzen dut, ez dut apustuen gaia ezagutzen.
Nik ez dut ezta partxisarekin ere apustu egiten.
Baina argi dago apustu egiteari utzi ezin dienak osasun mentaleko arazo bat duela eta izkina guztietan apustu-etxeak edukitzeak ez dio laguntzen.
Kasinoetan astero aldatu behar izaten dute aulkien tapizazioa, jendea ez baita aulkitik altxatzen eta pixa egiten baitu aulkian.
Ezin dut imajinatu nolako alterazio mentala duten hau egitera iristen direnek. Baina gogorra izan behar du egoera honetara iristea eta ezin kontrolatu.
Agur bero bat
Valentina
Argitaratu iruzkina