Urriaren 1ean hasi genuen bidea bukatzear dagoen honetan ez daukagu asko
esateko. Esan beharreko guztia esanda dugu eta, gainera, behin baino
gehiagotan. Bakarrik espero dugu bihar-etzi, behintzat, zuek apur bat kasu
egitea eta emandako aholkuei jarraitzea. Gero gerokoak!!!
Urte arraroa, berezia, desberdina,… ez dakit zer adjektibo jarri, baina
uste dut ez dugula inoiz berriro horrelakorik izango. Baina ez da atzera begiratzeko
momentua. Ez. Aurrean daukazuenari begiratu behar diozue eta zuen onena eman
behar duzue, horretarako gogor lan egin duzue euskaltegian eta etxean.
Zorionak!!!, Pandemiari eta, batez ere, HABEri eutsi egin diezue eta ez da
gutxi gaur egun bizi dugun egoera kontuan hartzen badugu.
Agurra moduko sarrera honetan kontaguzue nola egin duzuen azterketa, nolako
esperientzia izan den eta… nahi duzuena.
Ondo ibili eta hurrengo batera arte!!!
7 iruzkin:
Gogoratzen dut nola hasi nuen ikastaroa, ilusioz eta urduritasunez, zerbait hasten den guztietan bezala.
Aurpegi berriak aurkitzea eta ikaskideak nolakoak izango diren imajinatzea gustatzen zait.
Ez zait gustatzen jende askorekin egotea, baina zorionez, nire taldea txikia zen.
Berehala, ikastaroa nola joango zen konturatu nintzen, eta, egia esan, ez nintzen gehiegi okertu.
Kurtsoak asko gozatu ditut, barre egin dut, lagunak egin ditut, eta noski, asko ikasi dut.
Birusak bitan zatitu nau, denei bezala, baina aurrera egiteko moldatzen jakin dut.
Nire taldea faltan botako dut, aldaketak egitea kostatzen zaidalako, baina beti eramango zaituztet bihotzean.
Idoia, Fidel, zer esan zuei buruz? Harritu egin nau zuen emateak, dedikazioak eta umore-senak. Eskerrik asko eta datorren ikasturtera arte.
Ana Cobos
Kaixo, guztioi:
Pertsonalki uste dut askoz hobeto ikasten dela hizkuntza bat taldean eta aurrez aurre eta aurtengo taldea oso atsegina eta dibertigarria izan da. Baita pandemiatik online klaseetara pasatu garenean ere.
Faltan botako zaituztet eta egun batzuetan ez dut jakingo zer egin arratsaldeetan.
Geratu egin beharko dugu, eta nik oraingoan whisky bat hartuko dut berriro, nahiz eta euskaraz hobeto hitz egiten ez lagundu.
Irakasleei esker, batekin hasi genuen ikasturtea eta birekin amaitu dugu.
Datorren ikasturtera arte.
Valentina
Kaixo!
Azterketa eginda dago eta orain bai, orain benetan esan dezakegu kutsoa bukatu dela. Koronabirusaren ondorioz, oso kurtso arraroa izan da, bi zatitan banatuta egon delako.
Baina, era dezberdinean, pandemiaren denboraldian jarraitu dugu euskara ikasten eta, hortaz, ez dugu kurtsoa galdu. Are gehiago, esango nuke asko ikasi dugula azken hilabeteotan ere. Ez dakit emaitzek egindako lana erakutsiko duten , baina argi daukat oso ondo prestatuta geundela gainditzeko.
Bi urte euskera intensiboki ikasi eta gero, hurrengo ikasturtean ez naiz euskaltegira bueltatuko, beste gauza bati ekingo diodalako. Baina horrek ez du esan nahi hizkuntza utziko dudala, ez horixe! Alderantziz, orain euskaraz gozatuko dut eleberri irakurriz, antzerkia euskaraz ikusiz edo batek daki, agian zuekin batzuetan hitz eginez!
Zorte on ikaskideoi, eskerrik asko bihotz-bihotzetik zuentzat, irakasle zoragarriei!
Kaixo!
Azterketa eginda dago eta gure azken sarrera da. Ez dakit gaindituko dudan ala ez oso urduri nengoelako baina dena bukatzen da. Pandemiaren ondorioz, ikusi dugu errealitateak fikzioa gainditzen duela eta inoiz ez dugu kurtso hau ahaztuko.
Ahalegin handia egin duzue eta denetik egin duzue: idazmenak, bideo-deiak, bloga, mintzodromoa, azterketak, etb.
Behin eta berriro bakarrik eskertu behar dugu hori eta betiko, eta batez ere, eskertu behar dugu zuen animoa oso inportantea izan delako aurrera jarraitzeko eta inportanteena, honaino heltzeko.
Ondo segi!
Kaixo:
Hau nire azken sarrera izango da. Idazlanak, tutoretzak eta azterketa finala egin ondoren, ikasturtea amaitu dela esan nahi du. Ez dakit azterketa gaindituko dudan ala ez, baina nire sentsazioa ona dela esan ahal dut. Hasieran oso urdurik nengoen, baina gaiak ikusi eta gero eta jada nire lekuan eserita, hasi nintzen idazten. Azterketa gainditu izana espero dut, aurtengoari modu positiboan amaiera emateko.
Azken hilabete hauetan bizi dugun ondore, bakarrik esan al dut "Eskerrik asko". Eskerrik asko ikastaro hau aurrera ateratzen saiatu zaretelako. Eskerrik asko lanean jarri zineten azkartasunagatik, eta guk ahalik eta denbora gutxien galtzea. Eskerrik asko konfinamenduan zehar gutxienez astean bi orduz gure istorioak kontatzen barre egin ahal izateagatik. Eskerrik asko, nire kasuan, Idoia ezagutzeagatik, hau guztia gertatu ez balitz ziurrenik ez baitzen gertatuko. Eskerrak eman nahi dizkizuet euskara irakasteko duzuen moduagatik, hasieran itxaropen handirik ez izan arren, orain funtzionatzen duela esan dezaket.
Eta azkenik, espero dut beste uneren batean elkar ikustea.
Ondo izan!
Aupa!
Gustatuko litzaidake euskara ikasi nahi duen jende guztiak sorte hau edukiko lukeela.
Klasera joatea irribarre batekin, nahiz eta eguna txarra izan lanean, oso gauza inportantea dela uzte dut.
Jarraitu mesedez sistema honekin, klasera milaka gramatikazko ariketa egietera joatea ez delako gauza berdina...
Mik esker danagatik bikote!
Eta nire klasekideei (eta bideoklasekideei bebai) sorterik onena euskararen abentura honetan!
Agur
Rubén
Egun on, Guztioi:
Oso triste nengoen kurtso hau amaitzea, oso ondo pasatu nuen eta asko ikasi nuen. Gainera, talde bikaina eta giro bikainekoa izan da. Barre asko egin dugu eta horren ondorioz, gogoz joaten gara ikastera. Hurrengo kurtsoa ikusiko dugu elkar.
Eskerrik asko Idoia eta Fidel zeure lanagatik, ikasteko dibertigarria egiten duzuelako eta jarraitu hau ondo bikote.
Mila esker denagatik.
Ondo izan.
Nerea.
Argitaratu iruzkina