2022/03/25

KAR, KAR, KAR,…

Serioak garenoi asko kostatzen omen zaigu barre egitea, baina horrek ez du esan nahi barre egiten ez dakigunik. Gehienetan barrutik egiten dugu. Barre maltzurra da gurea, ez zaigulako barre-algararik gustatzen. Graziarik? Bai, ziur aski egingo digu, baina ez dugu inolaz ere neurrigabeko barre-karkararik egingo. Serioak garenok beti neurriz eta egoki egiten ditugu gauzak, eta, jakina, barrea ere bai.

Baina badaude etengabe barre egiten dutenak. Edozer esanda, barrez hasten dira, barre tontoa da hori, oso tontoa, nire ustez. Baliteke oso pertsona zoriontsuak izatea eta besteok beti pipertuta egotea, baina ez da posible edozer esanda barre egitea. Denak ez dauka graziarik eta denak ez digu barrerik eragiten.

Ez dut hemen esango zer pentsatzen dudan beti barrez egoten direnez. Nahiago dut ez esan. Baina, aurreko paragrafoa irakurrita, argi dago, ezta?

Eta zuek, barre egiten duzue azkar ala kosta egiten zaizue? Zer-nolako barre egiten duzue? Zer pentsatzen duzue etengabe barre egiten dutenez? Zerk eragiten dizue barrea?

4 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo, denoi!
Bai, niri asko gustatzen zait barre egitea, baina ere asko kostatzen zait. Txiste normalak eta egoera dibertigarriak ez naute barre egiten. Izan ere, ez dakit ondo zer egin nau barre egiten agian, ez da edukia, modua baizik. Egia esanda, jende asko dibertigarria da eta bere kontatzeko modua oso berezia da.

Itzi
6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...



Nire iruzkinarekin hasi baino lehen, gustatuko litzaidake esatea Fidel izan bada gaiaren sarrera idatzi duena, gezurra esan duela, denetarik delako baina serioa ez.

niri beti gustatu zait barre egitea, odo pasatzen dudalako eta gainera ariketa fisikoa egiten dut. Nik denetarik egiten dut barre, baita chiste oso txarrekin; adibidez gaian zegoen bideoa entzn nuenean barre egin dut.


Ez dut inoiz ulertu nire barrea, zerbaitek grazia handia egiten didanean, barre egiteaz gain, asko mugitzen dudalako gorputza. Hiru barre mota ditut, egunaren arabera agertzen direnak; nire barre arruntena barre asmatikoa da, eta gero nire barre isila eta amaitzeko nire Disneyko gaizto baten barrea dago .

Niri barre egiten dakien eta barre asko egiten duen jendea gustatzen zait; hau da, inori minik egin gabe; adibidez, txiste homofoborik, arrazistarik, matxistarik egin gabe, etab. Izan ere, egunero barre egin beharko genukeela uste duen pertsona bat naiz, eta arazo guztiak barre batekin joaten direla uste duena. Aholkuak ematen ona ez naizelako, nire lagunei hobeto sentitzea eragiteko barre egitea eragiten die

Niri dena ematen dit grazia, baita munduko txisterik zaharrenak ere: bi doaz moto batean eta erdikoa erortzen da atzeko leihotik, hori da nire gustokoena. Baina gehien eragiten didan barre egitea da; zerbait barregarria esatea jaten duenean bitartean, horregatik saiatzen naiz lagunekin jatetxeetara ez joaten.

SORAYA 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ieep

Guztiok guztuko dugu barre egitea, osasunerako ona dela esaten dute baina, askotan bi ahoko ezpata izan dezake. Nori ez zaio gertatu noizbait leku edo egoera ez egokietan barre egiten hastea? Oso txarto pasatzen da, alde batetik badakizu txarto egiten are zarela eta gelditu behar zara baina, beste aldetik kontrolik gabeko barrea da eta ezin duzu menperatu. Askotan gertatu zait eta benetan egoera oso deserosoak dira.

Julen 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo :
Hasteko esan nahi dut barre egitea oso garrantzitsua dela edozein gauzez eta geure buruaz, barre egiteak eguna hobeto dezakelako. Beraz, pertsona batek barre asko egiten duenean, pozik nago beragatik, pozik dagoelako. Gainera, batzuetan gertatzen zait barre bat entzuten dudanean ere barre egiten dut, barre kutsakorra delako.
Momentuaren eta arrazoiaren arabera, nire barrea alda daiteke, hau da, barre dotorea izan daiteke edo barre -algara.
Oro har, edozerk barre eragiten dit, adibidez, oroitzapenak, zentzugabekeriak, txantxak, pelikulak.

Erika P