2022/04/08

GAINDITZEKO GARAIA

Orain oporrak, deskantsatzeko garaia. Bi aste disfrutatzeko, deskonektatzeko eta, ahal baduzue, idazlanen bat edo beste egiteko.

Garai ona da Aste Santua espiritualagoak izateko eta fedea ere berreskuratzeko. Ondo dago goikoak gure alde izatea, ondo edo, zenbaitetan, beharrezkoa. Maiatzaren lehenengo astean daukagun erronkan irabazle atera ahal izateko laguntza guztiak ongi etorriak dira. Baina, egia da urte osoan kolperik eman ez duzuenok goikoen laguntza baino zerbait gehiago beharko duzuela.

Gure aldetik, esan behar genuen guztia esanda dago. Hamaika bider esan ditugu esan beharrekoak, eta badakigu, hala ere, zer edo zer ahaztu egingo zaizuela. Gu bezala, zuek ere ez zarete perfektuak, kar,kar,kar,…

Dena den, hamaika bider esan dizuegun arren, ez dago gaizki berriro esatea: IDATZI BIHOTZEZ!!!

Azterketaren bezperan gauden honetan, animoak emateaz gain, jakin nahiko genuke nola zaudeten eta uste duzuen gainditzea merezi duzuela, eta idazmen froga horren atarian zer gomendatuko zenieketen zuen ikaskideei.

3 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo guztiei,

Hasi baino lehen gustatuko litzaidake esatea nik ez dudala fedea berreskuratu, ez dakidalako zer egin diot goikoari aste santuan hain txarto portatzeko nirekin; nire oporrak bakarrik aste bat izan direlako eta gainera covid-rekin pasatu dut opor guztiak, espero dut azterketan hobeto portatzea nirekin

Azterketaren aldetik oso urdurik nago, ez delako berdina klasean egitea, seguruago sentitzen zarela, bec-ean, gehiago inposatzen duen leku batean baino; gainera beldurra daukat gaia ez ulertzea edo urduritasunarekin txarto irakurtzea edo akats ortografiko oso larriak egitea; gainera sorte ez dudanez inoiz, oso goiz tokatu zait azterketa egitea eta seguraski lotan iritsiko naiz eta azkenean ere joaten banaiz 15 minutu goizago zombie baten itxura izango dut.

horretaz aparte dena ondo idazten eta irakurtzen badut eta zombie baten itxura baldin ez badut,nire uztez posibilitate bat daukat azterketa aprobatzeko, euskaltegin aprobatu dudalako eta suposatzen da gutxi gora behera berdina dela.

Egia esanez ez dakit ze nolako gomendioak eman nire ikaskideei, ez nuelako gomendioak emango baizik eta eskatu, gainera ez naiz oso ona gomendioak ematen, baina nik esango nukeena da, azterketa hasi baino lehen, gaia oso ondo ulertzea eta jakitea zetaz hitz egingo duzun galdera bakoitzean edo parrafo bakoitzean idazten hasi baino lehen, hau da 5 minutu edo pentsatzeko, azterketa errepasatzea beti akatsak aurkitzen direlako eta azterketa baino lehen te edo kolakao bat hartzea lasaitzeko.

soraya 4-6

Olga erabiltzaileak esan du...

Aste Santuko oporren ondoren, euskararen agintea hartzera itzultzea nahiko gogorra izan da. Nekatuta nago eta ikasturtea amaitzeko gogoz. Gogorra izan da eta esfortzu handiz espero dut gaindikinarekin saritua izatea, bestela gaitz bat emango lidake eta zorigaiztoko eramango nuke, hainbeste lan egin ondoren helburua ez lortzea oso desmoralizatzailea baita.
Nire lagunei lasai egoteko gomendatuko nieke, eta azterketa bihotzez astun egiteko. Hori nire irakasleak dioen bezala jarraitu beharreko aholku ona da.

Olga 6-8

Olga erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.