2009/06/12

EZKONDU BAINO LEHEN, BEGIRA ZER EGITEN DEN

Oso ohikoa da ezkondu aurretik lagunen arteko agurra egitea, baina gaur egun betiko afarien ordez jai erraldoiak antolatzen dira. Batzuek opor txikiak direla ematen dute. Lagunek asteburu luzea pasatzen dute etxetik kanpo edozein jardunetan.


Horrelako ezkondu aurreko agurrik egin baduzue kontatu edo, bestela, horrelakoetan izan duzuen pasadizo barregarriren bat.


5 iruzkin:

Josune erabiltzaileak esan du...

Ni inoiz ez naiz joan ezkondu aurreko agur batera, baina joan nahi dut jendeak beti oso ondo pasatzen dela esaten duelako.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da gero eta handiak direla ospakizun hauek, ez da nahikoa afari bat egitea eta gauza arraroak bilatzen ditugu.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gauza guztietan bezala, ezkondu aurreko agurrak gero eta arraroagoak dira. Badirudi inportanteena ez dela ekintza bera baizik eta ea nork egiten duen gauzarik arraroena.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

ezkondu aurreko agurgarri batzutan egon naiz, eta zer egiten den ikusita, ez dut nahi ezkondu baino lehen horrelako ospakisunik.
castre

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Horrela da bizitza, gogoratzen duzue Pajaresek eta Escesosek bere filmetan esaten zutena, prometu sartu arte baina sartu eta gero........ normalean jende hitzak aizea darama.
Bato