2011/02/04

BIHOTZ BIHOTZEZ

Imajinatu egoera. Oso gaixorik zaudete eta bihotz transplante bat behar duzue, bestela akabo mundua zuentzat. Zailena lortu dute ospitalean, eta medikuek esaten dizuete bihotz osasuntsu bat duzuela laster estreinatzeko. Zer poza! Mundu honetan bizirik jarraituko duzue.

Baina, … ez galdetu nola, baina bihotza hiltzaile krudel batena izan zela enteratu zarete. Bat-batean izugarrizko ikara sentitu duzue eta ez dakizue zer egin.

Zuen bihotza hiltzaile batena izango da, hiltzaile baten bihotza,ene Jainkoa! Ez duzue bihotz hori nahi, itxarongo duzue beste bat izan arte. Medikuekin hitz egingo duzue eta dena kontatuko diezue, ez duzue bihotz madarikatu hori nahi. Iso! Medikuek esan zizueten bihotz berririk gabe hilabete baino ez duzuela bizitzeko aukerarik izango, kaka zaharra!

Zer? Hiltzaile baten bihotza transplantatzen badizuete hiltzaileak izango zarete? Hara bestea, horiek txorakeriak dira ala ez? Ala bai? Behin aldizkari sasi zientifiko batean horrelako zerbait irakurri zenuten.
Zer egingo duzue?

14 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire egoera hain larri izango bazen eta hiltzaile baten bihotza bakarrik izango lukete transplantea egiteko; dudarik gabe, hartuko nuke.
Ez dut uste gure morala, gure giza-portaera edo gure arima bihotzean daukagunik.
Beraz, bizitzeko aukera bakarra baldin badaukat, bihotz madarikatu hori hartuko nuke.
bbb

Roxana erabiltzaileak esan du...

Ez dut uste nire izateko modua aldatuko lukenik, horregatik, dudarik gabe, ebakuntza egitea erabakiko nuke.
Sentimenduak, bizitza hartzen dugun modua, gure izaera... dena buruan dago eta bihotzeko trasplantea izatean, ez gara hiltzaile bat bihurtuko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez lehen piska bat urduri egongo naiz hiltzaile bateb bihotza delako, baina gero hartuko naiz bizitzeko.

Jessi 1a

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik oso argi edukiko nuke bihotz hori onartuko nuke dudarik gabe transplantea egiteko . Ebakuntza bukatu ondoren agian pixka bat pensatuko nuke nire bihotza hiltzaile baten dela , baina gero pensatuko nuke bizirk nagoela , eta berdin emango litazaidake.
Bakarrik pensatuko nuke gauza onak egin behar ditudala , eta hiltzaile egin zuena berdin emango litzaidake .
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez,nire bizitza arriskutsuaz egongo balitz bihotzeko transplantea behar banu,onartuko nuke,nahiz eta hiltzaile baten bihotzea izan.Nire iritsiz,ez da axola noren edo norentzat da.Inportantea da bizitza jarraitzea,hil ondoren ez dugu gure organorik ezertarako balio.
vh

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dago erlazionatuta organo bat, kasu honetan bihotz bat, portaerarekin. Gainera ea ezinezkoa dirudi jakitea norena den zuretzat lortu duten organoa, baina horrela izango balitz, pentsatu behar da orain gorputza berrian bihotz horrek gauza onak egiteko aukera edukiko luke. Aukera berria zuretzat eta bihotzarentzat izango litzateke.
A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Guztiok dakigu organo bat, kasu honetan bihotza, ez dagoela erlazionatuta sentimenduekin edo izaerarekin. Hala ere, batzuetan, ez gara razionalak eta egoera hauen aurrean aurreiritziak edo beldurrak sortzen zaizkigu. Horregatik, normala izan daiteke ereduaren pentsamendua edukitzea.
Bestalde, egoera larri batean gaudenean, bizitzen jarraitzeko edozein gauza egiten dugu eta dakigu beste organo bat lortzea ez dela batere erraza.
Beraz, ziur nago guztiok, egoera honetan egongo bagina, pentsatu gabe, hiltzailearen bihotz bat onartuko genukeela.
M.C.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Segur aski hartuko nuke, tamalez, egoera oso txarra da. Baina, azkenean, bihotza organo bat da eta ez dauka sentimendurik. Sentimenduak gure buruan daude; eta garrantzitsuena da nire bizitza jarraitzea.
Maite

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez harteko urduri egongo naiz eta gero uletuko dut zer pasatu zaidala.Geroago trasplante batera suposatu behar du eta ea nola erreakzionatuko duen nire gorputza. MIREN KARMELE 1ºA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beno, beno... Nire ustez, hain gaixorik egongo banintz, edozein bihotz ipintzen utziko lidakete! Gero ya ez dakit zer gertatuko litzateken...

Nire ustez, hiltzailaren bihotza eduki arren, berdin jarraituko nintzateke. Nik nire heziketarengatik egiten ditut gauzak ez nire bihotzarengatik.

Hau bai, gero dena kontatuko nuke liburo edo film batean, zerbait arraroa asmatuko nuke eta platoz-platoan ibiliko nintzateke nire historioa kontatzen eta diru piloa aterako nuke jendea edozein lelokeria sinestu duelako.

Silvia - Barakaldo

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago hiltzaile baten bihotza eramateak ez duela eraginik gure jardueran. Baina horrela izatekotan, ez litzaidake txarto irudituko, maltzurragoa izatea komeni izango lidakeelakoan bainago. Nolanahi ere onartuko nuke, egoera ez dago bihotzei uko egiteko moduan.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire uztes gaiztotasuna bihotzan ez dago buruan baizik. Horregatik bihotz ematen badidate, hartuko dut.Bizitza oso importantea da eta bat bakarrik daukagu. Beste oportunitatea ematen badigute, aprobetzatu behar dugu. molde ona izango da bere bihotz garbitzeko
ELENA 1A

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bihurri gutxi bat zara, ja,ja.
Nahiz eta txorakeriak direla uste dudan, hau esagutzea eragin ahal da.
Dena psikologikoa da. Lelokeria izan arren, buru askea da eta batzuetan ezin dugu gure irudimena kontrolatu

C.H

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beldur hori txorakeria dela iruditzen zait,Hil dagoela uste dute horregatik ez du bihotza hori behartzen eta zu bai,behartzen baduzu,eta kontuz lau egun direla esaten dute,zaiundu.Natxo.