2011/02/18

ETSAIRIK ONENAK

Txakurrak omen dira gizakion lagunik onenak, baina ez dakit gizakiok garen txakurren lagunik onenak. Ikerketa baten arabera Gabonak pasa ondoren askotxo dira Errege edo Olentzeroren egunean oparitutako txakurkumeak kale gorrian uzten dituztenak.

Ez dakit zerk bultzatzen duen pertsona bat hori egitera, baina ziur nago hori egiten duena zigortu behar dugula. Animaliak ez dira egun bateko kapritxoak, izakiak dira eta gure errespetu osoa merezi dute.

Egun hauetan ere hedabideetan ikusi ahal izan dugu putakume batek (barkatu, baina putakumea da) txakurrak akabatzen zituela eta bere blogean bere “balentriaren” bideoak igotzen zituela. Hori gure lagun onenekin egiten badugu, zer ez dugu egingo etsaiekin?

Zer deritzozue honi? Zer zigor merezi dute horrelako gauzak egiten dituztenek?

13 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ze arrazoia duzun! Penagarria da ikustea zenbat animalia geratzen diren kalean. Gainera neuk ere ikusi dut bideo hori, berak komentatzen du bere lehenengo txakurra zela eta ez dakit zenbat gehiago zuen gauza bera egiteko, kolpeak, erredurak... Ea interneten bidez aurki dezaketeen gizon hau egiten dena berari egiteko.
Kontuan hartu behar da animaliekin egiten dituen gauzak gizakiekin ere egin ditzakeela.
A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Badago horrelako tortura motekin disfrutatzen duen jendea, baina kontuan izan behar dugu, gaixoak direla. Beste edonori min egiten disfrutatzen duten pertsonak buruko gaixotasunren bat daukate.
Beste gauza da, maskotak abandonatzen dituztenak, nire ustez, horrelako gauzak egiten dutenek errepresalia haundiagoak jasan beharko luke. Animaliak ez dira jostailuak, eta ezin ditugu jostailu bezala erabili.

Diana

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arazoa da tratu txar horiek ez daudela kode penalean. Beraz, tratu txarrak ematea oso merkea da herri honetan. Jendearen arabera, badaude gauza garrantsitsuagoak eta animalien eskubideak tontakeria bat da eta horrela gabiltza.

Jende askok animaliak objektuak direla uste du. Badaude hamaika animalia abandonatuta kaleetan edo aterpeetan eta horrez gain, dendetara joaten diran txakurrik garestienaren bila. Gero txakurrak ez du portatzen jabea nahi duena, jaia dauka. Negargarria da.

Zezenketei buruz etabar ez dut ezer esango, jakina.

Ziur nago urte asko barru animaliek gizatiarrek eskubide berak edukiko dutela. Gutxienez hori espero dut.

Silvia - Barakaldo

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Animaliei tratu txarrak ematen dizkietenak gaixoak direla esaten da. Nire ustez, ez dira gaixorik, besterik gabe, jende txarra da. Zoritxarrez jende txarra asko dago, soilik ikusi behar ditugu hainbeste emakumeen tratu txarrak daudenak.
Bestalde, uste dut animaliei gero eta hobeto trataten zaiela eta honi buruz oraingo kontzientzia ez dela hain txarra. Gainera, gure gizartean animalien eskubideak babesteko legeak eta elkarteak ere daude. Batzuetan pentsatzen dut guk baino eskubide gehiago dauzkatela.
M.C.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Horrelako gauzak egiteari oso txarto deritzot.
Lehenengo kasuan argi dago jendeak txakurkumeak jostailutzat hartzen dituela, eta horrexegatik haiekin jolasteaz aspertu bezain laster, bota egiten ditu, beste jostailu bat balitz bezala.
Bigarren kasuan, nire ustez, tipo hori burutik joanda dago. Txakurrak akabatzeaz gain, erakutsi ere nahi izan du eta.
Hau guztia ikusita, ez dago zalantzarik beharrezkoa dela animaleen eskubideen aldeko lege bat ezartzea ahalik eta lasterren.

I.R (Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut ulertzen nola pertsona batzuek animaliei kalte egin diezaieketen dohainik. Egia da legeak daudela animaliak babesteko, baina gaur egunean ez dira nahikoak, nire ustean. Bestalde gehiegizkoa iruditzen zait etorkizunean animaliak pertsonak beste eskubideak izango dituzten esatea. Ez dugu ahaztu behar animaliak beti animaliak izango direla; babestu behar ditugu baina ezin dugu pertsona batekin konparatu.
Vanessa G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Seme bat edukitzea gurasoen eta gurasoentzat erantzukizun bat da. Era berean animaliak gobernatzea ere erantzukizun bat da, nahiz eta jende asko ez ulertu. Nolanahi, txakurrak dira izakiak eta sentimendu asko daukate. Txakur bat gu laguntzeko erosten badugu, zergatik tratu txarrak emango dizkiogu? Haiek bere maitea ematen digu eta guk ordea jipoiak eta gorrotoa. Animaliei ematen dizkieten tratu txarrak gartzelarekin zigortuko balira, egin baino lehen bi aldiz pentsatuko lukete.
C.R. Gurutzeta 3.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bakarrik esango dut guk ere animaliak garela. Bai pertsonek bai txakurrek edo katuek sentimenduak dauzkagu eta mina nabaritzen dugu animali guztiek.

Animaliek behar ez dutena gure arropa eta holako jantziak da. Baina gure eskubideak bai behar dituztela uste dut.

Silvia - Barakaldo

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut ulertzen zergatik jendeak txakurrak dituen eta zergatik gero kalean abandonatzen dituen edo okerrago zergatik gero animaliak torturatzen dituen. Animaliek ere bere eskubideak dituzte eta denok artean babestu behar ditugu. Animaliak torturatzen dituen jendeak beste pertsona batzuk ere txarto tratatu ahal ditu, eta nire ustez zigor bat mezeri du.

Arantza P.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Halako gauzak ikusten ditudanean izugarri gaizki sentitzen naiz. Alde batetik, pertsona hauek nazka ematen didate, baita beldurra ere, zeren eta animaliekin hain krudelak izateko gai badira, pertsoneekin ezin direla askoz hobeak izan uste baitut. Txikitan ezin nuen ulertu. Gaur egun, behintzat, logikaren bat aurkitu diot gai honi. Pertsona batzuek euren seme-alabei beraiei egiten dizkieten gauzak ikusita, ez nau hainbeste harritzen animaliei egiten dituztenek.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zigorra ezarri beharko liezaiokete animalia kale gorrian uzten duenari. Izakia denez, erantzukizunez jokatu behar dugu, animalia badaukagu ondo zaindu behar dugu, baina ezin izaten badugu, leku aproposan utzi behar da, eta ez abandonatu altzari zahar bat bailitzan.
Beste putakumeak, arrazoi duzu, beste izenik ez dauka, zigorra merezi duela esatea gutxi da. Zaila da ulertzea nola norbaitek gustuko izan daitekeen animaliak jotzen.
S.A. Gurutzeta 3.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gauza hauek ikusten ditudanean triste ipintzen naiz , gauza horiek egiten dituztenak pestekeria batzu dira ,seguraski kartzelan egon behar izango luketela .
Legeek animaliei babestu gehiago eman behar lizkiekete, bestela gauza hauek behin eta berriro pasatuko dira .Suposatzen dut gauza hauek egiten dituztenak gaixorik batzu direla , eta nire ustez ezin dute animaliek eduki .
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!Ez dut bideo horrek ikusi baina ikustea gustatuko zait,triste da oso triste da nola animaliei erabiltzen dituzte,eta errepidean bakarrak ikusten ditut.Ez dakit baina lege bat gairi buruz badagoen uste dut.Ez du sahiesten,jendea horrela izaten da,horiengana lege hau eroriko da.Natxo.