2011/02/11

GAUA ALA EGUNA?

Ez dut batere ondo ulertzen maitasunarena. Pertsonak erabat aldatzen ditu maitasunak, beno …, aldatu ez nuke esango, txotxolotu baizik. Bideoan ondo ikusten den moduan, bihotzak buruaren lekua hartzen duenean, jai dugu! arrunkeriarik handiena egiteko kapaz gara, hori bai inolako lotsa barik.



Zer uste duzue honetaz? Ez duzue zuek egindako arrunkeriarik kontatu behar, baina idatzitakoa adibide on batez ilustratuko bazenute, agian, barre batzuk egingo genituzke.

11 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bideo primerakoa izan da.Nik normalean ez dut ospatzen egun hau, zera oparitxoren bat edukitzea nahiko nuke baina gero pentsatzen dut maiteminduta egunero nago. Horregatik urtean zehar zer edo zer ikusten badut nire gustokoa ba erosten dut, nire senarrari oparitzeko. Honela harridura baino handiagoa izango da.
Sentintzet dut pasadizoren bat ez edukitzea zuei kontantzeko.

A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Istorio barregarririk kontatzeko ez daukat baina ados nago bideoan gertatzen dena ohikoa dela bizitzan. Zerbait lortu behar dugu edozein gauza egiten dugu eta gauza horien artean gure izaera aldatzea ere badago. Pertsona batekin atseginak izan nahi dugunean, batzuetan, tonto bat bezala portatzen gara. Umeekin, gure maitalearekin eta jabearekin ere gertatzen da.
Guztiok dauzkagu lankideak jabeari xaboia emateko zentzurik gabe edo asko barre egiten dutenak.
Amaitzeko, onartu behar dut noizbehinka niri ere gertatzen zaidala eta batzuetan ez dela erraza izaera kontrolatzea, batez ere urduri gaudenean.
M.C.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bideoa ondo dago , normalean maiteminduta dauden pertsonek gauza horiek egiten dituzte , dirudienez maitasunak gauza horiek egiten du , eta pertsonak maiteminduta daudenean oso ondo sentitzen dira .
Nire ustez pertson bat maiteminduta dagoenean ez du ezer opari san valentinen egunean , hori bakarrik egun bat komertziala da , eta maiteminduta bazude edozein egun ondo dago erakuzteko .
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oso bideo polita da, maiteminduta gaudenean gure portaera nola aldatzen dugun adierazteko. Barre egiteko sketch bat izanez, gauzak ateratzen ditu bere neurritik, baina bikote bat aurkitzerakoan nola edo hala aldatzen dugula adierazpide da.
Dena den, San Valentin egunaren kasuan guztiz kontrakoa naiz, nire koinatak esan ohi du El Corte Ingles eguna dela, eta neuk ados nago. Ez ditut ere gogoko amaren eguna, aitarena, eta abarrak.
Eskerrak bikoteak iritzi berberekoa dela!
S.A. Gurutzeta 3.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago normalean harremanaren hasieran ez dugula gure benetako nortasuna erakusten gure bikotekidearen gustukoa izateko. Aldi berean, gure bikotea idealizatzen dugu eta gero, urteekin, desengainu handia hartuko dugu.
Bestalde, maitasuna ospatzeko edo erakusteko edozein egun ona izan ahal da. Ez da beharrezkoa halako egunetan zerbait oparitzea zeren eta, nire ustez, kormetzialegiak baitira.

B.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bai horixe ! Hau dena egia baino ez da. Amodioak nahikoa alderatzen gaitu, ezta? Bereziki otsailaren hamalauan. Egun hau dexente komertziala bihurtu da eta orain opariak egitea gauza garraintzitsuena da. Egun honetan bakarrik baina,...egun gainerakoak, zer? Balendin deuna urte osoa izan behar da eta ez egun bakarra, Gabonak bezala.

D.T 1A

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gai hau barre egiteko aitzakia ona izango litzateke baina ,zoritxarrez, beti izan naiz erromantizismo gutxikoa, beraz ez daukat neuri gertatutako pasadizo handirik kontatzeko. Beno, behin loreak bulegora bidali zizkiguten eta haserre egin nintzela konta dezaket. Mutil-lagunek gaizki pasatzen zuten beti nirekin, nahiz eta ez nuen asmo txarrez egiten. Beste pertsona batzuek kontatu dizkidaten istorioak, barregarriak izan beharrean, negar egiteko modukoak dira. Mundua hobea litzateke gizonak eta emakumeak euren kabuz primeran bizi daitezkeela konturatuko balira.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bideoa oso bibertigarria da. Ezin dut barre egiten amaitu. Egia da bideoa gehiegizkoa dela, baina zoritxarrez arrazoia izaten du. Denok harremanetako hasieran txotxoloak dirudigu, baina hori denborarekin pasatzen da. Izan ere, harremanetako hasierak oso politak dira baina ni ezin nintzateke hainbeste itxurakerirekin bizi. Gero, gauzak aldatzen dira eta momentu batzuetarako uzten ditugu itxurakeri horiek.
Vanessa G.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Nire ustez amodioa hainbat gauza aldatzen ditu, eta norbaik maite dugunean burua galtzen dugu berarekin egotea lortu ahal izateko. Ez dakit zergatik gertatzen den hau, munduan hainbat pertsona egonda eta bakarrik inportatzea pertsona bat ... zaila da azaltzea, baina geure barruan sortzen denean ezin dugu ostopatu eta aurrera eramaten usten diogu. Amodioak bai gauza onak bai gauza txarrak ekar dezake, baina beti gauza guztietatik zerbait ikas dezakegunez, zerbait benetan nahi dugunean, aurrera egin behar dugu lortzeko nahian,eta ez bada gertatzen ez da ezer gertatuko, akatsengandik ikasten da eta.
T.M Gurutzeta 3.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ukaezina da maitasunak gure portaera guztiz aldatzen duela. Normalean, badago jendea tontakeriak errepikatzen dituena, edo aitzitik, jendea gustatzen zaion pertsonaren aurrean hitz egin ezin ez duena. Nire kasua oso bitxia zen, ez bata ez bestea gertatu zitzaidan eta. Ni, maitasunaren urduritasunagatik edo ez dakit zergatik, behin eta berriro txahala botatzen ari nintzen. Zelako lotsa! Eskerrak hasieran bakarrik gertatzen zitzaidan, bestela...

I.R (Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Badirudi gizonen eta emakumeen helburua maiteminduta egotea dela. Nerabeak garenez geroztik maitasunaren bila joaten gara, batzuek lortzen dute eta beste batzuek, zorioneko gutxiek, ez dute lortuko. Egia da, lortzen dutenak hasieran txotxolo baino txotxologo daude, baina denboraren poderioz maiteminduta egotea maitasun bihurtzen da, eta zailena da maitasun hori mantentzea. Zorioneko gehienek lortzen dute eta beste batzuek ezin dute bikotekide batekin egoten jasaten. Horrexegatik egin behar da egunero ospatzea San Valentin deuna, maiteminduta daudenentzat egun guztiak San Valentin deuna dira eta.
C.R. Gurutzeta 3.maila