Euskara irakaslea izatea lanbide arriskutsua da, oso. Bai, arrazoi duzue, opor asko ditugu eta ikasleekin “rollo ona” izaten dugu, afariak, poteoa, eta abar. Nahi duzuena, baina batzuetan rollo on hori oso txarra bihur daiteke.
Oraindik gogoan dut duela urte batzuk niri gertatutakoa. Udako oporretatik bueltan izan zen zorigaiztoa. Ez dakit nola, beno badakit, baina ezin dizuet kontatu, … herriko ospitaleko larrialdietan amaitu nuen. Pitilinean arazotxo bat nuen eta lehenbailehen fimositik operatu behar ninduela esan zidan hango medikuak.
Pentsatzeko astirik ez, eta ebakuntza-gelan nengoen. Bat-batean urologoa sartu zen, goitik behera begiratu zidan eta maskaratxoa kendu ondoren hauxe esan zidan: “esan nizun, egun batean ebakuntza-gelan aurkituko zaitut eta …” .
Urologoaren hitzak entzutean, aspaldian ospitalean klaseak eman nituen garai hartan nire ikaslea izan zela gogoratu nuen eta une horretantxe ere burura etorri zitzaidan mehatxu hura. Begiak gogor itxi, Jainkoaren izena esan eta, ez dut gehiago gogoratzen, konortea galdu nuen.
Esnatu bezain pronto maindirea altxatu nuen eta hortxe zegoen bizirik, batailako zauriak agerian, bendaz inguratuta, baina bizirik, uf!!! Urologoa nire boxean sartu zen, goitik behera berriro begiratu zidan eta lehen bezain zakar esan zidan: “listo, OSATUTA zaude, etxera joan ahal zara”.
Horixe izan zen urologoa ikusi nuen azken aldia, baina gaur egun ere komunera joaten naizen bakoitzean nire txistu maitea begiratzen dut eta behar baino zati handiagoa kendu zidala pentsatzen dut. Mendeku ederra hartu zuen kabroi horrek!
Guztiok, neuk ere bai, izan ditugu irakasle txarrak (ez soilik euskara irakasleak) eta noiz edo noiz zerrikeriaren bat egitea pentsatu dugu, baina ...
Horrela izan bada, kontaguzue nor zen irakaslea (izenik esan gabe, noski), zergatik zen hain txarra, eta berari egindako edo pentsatutako zerrikeria.
13 iruzkin:
Benetan nire irakasle gehienak oso onak izan dira eta noski, gaur egun dira. Nirekin konpromiso handia hartzen zuten eta nik erantzuten nien.
Baina unibertsitatean jasotzen ez nuen irakasle bat izan nuen. Behin niri ikaskide bati baino nota baxuago ipini zidan, nahiz eta lana nik bakarrik egin nuen eta berak egin zuena kopiatzea zen. Irakasleak pentsatu zuen nik ez nuela egin.
Horregatik, epaiketa batean topatuko banu, irabaztea izugarri gustatuko litzaidake.
Institutora joaten nintzenean irakasle bat eduki nuen , oso txarra zela , egia esateko kabroi bat zen . Ipintzen zituen azterketak oso zailak izaten ziren eta ia guztiok klasean suspenditzen genuen ,gainera bere humore oso txarra edukitzen zuen , jainkoari esker irakasle ordeko bat zen , eta ia kurtsoaren azkenean tinko etorri zen eta ia guztiok gainditu genuen .
Ikusiko banu bakarrik bereituraren barre egingo nuke , hori izango litzateke nire zerrikeria .
Jose
Ea izan ditudan irakasleak onak izan dira,beti aurkitzen duzu norbaitek pixka bat bereziagoa baina arazorik ez.Institutoan Literatura irakaslearekin arazo asko izan nuen baina azkenean berak nire ahaleginak ikusita gainditu ninduen.Gero Unibertsitatean ohorezko matrikula bat kendu zidan irakasle batek denak emanda zeuzkalako, imajinatu nire aurpegia.
A.J
Txikitan zazpigarren maila egiten nengoenean, bi edo hiru irakasgai emateko maisu bat geneukan. Hau oso aspergarria eta oso lotsatia zen. Gainera hasieratik ohitura txarra eta arraroa zeukan, klasean zutik zegoenean lehenengo mahien kontra igurtzen zegoen beti. Orduan egun batean klasekoek mahaiaren hegalean klarionez margotu genuen. Asma ezazue nola atera zen klasetik.
bbb
Nik ikastetxean inoiz ez nuen irakasle txarrik eduki, baina beste ikastexe batera joan nintzenean... Bat ez zitzaidan ezer gustatzen. baina, zorionez, bakarrik urte bat nire irakaslea izen zen.
Gero unibertsitatean, irakasle batzuk txarrak dira. Nire lehenengo urtean, batekin kurtso osoa eduki behar izan nuen eta hark ez zuenik azaltzan jakin uste dut. Orain beste irakasle bat daukat eta gauza bera. Power Point erabiltzen du eta ez da bere aulkitik mugitzen.
Esti 1.A
Irakasleen munduan denetarik dago, batzuk onak dira baina beste batzuk ez. Normalean irakasle ona bada, eta ondo irakasten duenean, ikasleek nota onak ateratzen dituzte eta primeran portatzen dute. Orduan zer irabazten dute irakasleek pillatzera joaten direnean? Ez dut inoiz ulertu.
Maite
Sarrera hau irakurri bezain pronto barrezka hasi naiz, ez nuen inoiz pentsatu irakasle bati mendekua ematea, baina minutu batzuetan petsatzen egon ondoren, lehenengoz mendekua hartzea erabaki nuen baina geroxeago pentsatu egin dut mendekua hartzea ez dela gauza erraza eta egin beharko gauza hoberena irakasle horri neure notekin saplastekoa ematea, eta berriro berak pentsa ez dezala ez naizela kapaz bere ikasgaia aurrera eramaten.
T.3maila.Guru
Nire irakasleak gutxi gora - bera denak onak izan zen baina institutoan nire matematizkazko irakasleak oso txarra izan zen denok penkatzen genuelako baina beno hark gainditzen digu.
Baina urte honetan ez nuen ezer ikasi
Jessi 1a
Normalean, nire irakasleekin oso ondo konpontzen naiz, baina batzuetan badaude “pertsonaje” batzuk.
Nire irakaslerik txarrenak “Drenaje linfatico”-koa eta “Masaje”-koa izan dira. Baina inoiz ez diet zerrikeririk egitea pentsatu. Nire ustez, bere bizitza tristeekin badaukate nahikoa.
M.S.V.
Zorionez ez daukat irakasleen gogo txarrarik. Ziur nago noiz edo behin irakasleren batekin arazoa edukiko nuela baina txikitan gertatu zaidanarekin ez daukat aldatxerik. Orain, ordea gauza desberdina gertatzen zait. Gauza txarrak egiten dizkidatenean pentsatzen dut nirengana zerbait eskatzera etorriko direla eta askotan horrela da. Nahiz eta hau pentsatzen dudan, txikitan nintzenean gertatzen zen bezala, azkar ahazten dut eta ez da ezer pasatzen.Hala ere, uste dut zorte ona dela ahaztea.
M.C.
Nik berrogeita piko urte dauzkat, eta nire garaian eskolan, batez ere ikastetxe religiosoetan, ikasleari jotzea normala zen. Nire kazuz, nire ingleseko irakasleak zaplaztako bat eman zidaten ezin dut ahaztu
Iraskale hura ez zen barakaldokoa, kotxez etortzen zen Bilbotik eta ikastetxetik urrun aparkatzen zuen, baina egun batek non uzten zuen kotzea konturatu genuen . Imagina zaitezte nola bukatu zen autoa..
K
Dudarik gabe, izan nituen irakaslerik txarrenak unibertsitateko batzuk izan ziren. Bizitza izorratzen ziguten. Lanak aurkezteko oso denbora gutxi ematen ziguten eta horrenbestez, egunak eta egunak lo egin gabe egotera behartzen gintuzten. Beno, behartuta, behartuta ez geunden, hamar urte baino gehiago unibertsitatean emateko aukera beti geratzen zitzaigun-eta. Lanak azkenean amaitzen genituenean denetarik entzun behar genuen. Nire kasuan behintzat, ez nintzela nire ogibidean aritzeko gai izango esan zidaten behin baino gehiagotan. Halako estrategiak ohikoak ziren gure autoestima hondatzeko benetan erabilgarriak zirelako. Beraz, ez dakit non ikasle batek sarraski bat sortu duela telebistan agertzen den bakoitzean, nire unibertsitateaz oroitzen naiz eta han oraindik gertatu ez izanak harritzen nau.
Ana Pi.
Orain dela hogeita bi urte ikasketak bukatu nituelako ez dut gogoratzen. Gainera, ez naiz mendekaria. Uste dut guztiek merezi garena daukagula, berandu edo goiz
C.H.
Argitaratu iruzkina