40.235 euro gastatuko omen dugu martxotik abendura horretan, bai! 4.023,5 euro hilean Lehendakariak euskara ikas dezan. Apur bat garestitxo, baina tira, … Lehendakariak euskara jakin behar du.
Kezkatzen nauena ez dira gai honen inguruan sortutako eztabaida interesatuak, Lehendakariaren euskara maila baizik. Diru kopuru horri zein atarramendu ateratzen dion, zein mailatan dagoen, zenbat piper egiten duen (iaz batzuk egiten zituela aitortu zuen) eta, batez ere, aurten HABEren euskara mailako azterketara aurkeztu eta gaindituko duen jakin nahi dut. Jakinmin arraroa, ezta?, baina badago erantzun erraz bat: maila gainditzen badu zatitxo bat berreskuratuko dugu HABEk ematen dituen diru-laguntzen bidez.
Jakin behar dute euskara gure politikariek? Diru publikotik ordaindu behar da? Kargu politikoetan hizkuntza-eskakizunik egon beharko litzateke? Zein? Zergatik?
12 iruzkin:
Nire ustez argi dago gure politikariek euskera jakin behar dute , horrela egiten badute adibide ona emango lukete , gainera euskara hemengo hizkuntza da eta dirudienez politikariek garrantzi handia eman nahi dute ,orduan nire iritzian jakin behar dute , batez ere lehendakariak adibide ona eman behar duelako eta hizkuntza babestu behar du .
Nire ustez ez da ordaindu behar diru publikotik , baizik eta haiek ordaindu behar dute , denok egiten dugu bezala.
Pentsatzen dut kargu publikoetan jendeak euskera jakin behar izango litzatekela , horrela hizkuntza ez litzatelako desagertuko .
Jose
Ez dakit zer esan. Guk behartuta gaude euskara jakitea lanpostua lortzeko, orduan, zilegia dirudi haiei gauza bera eskatzeak. Ulertzen ez dudana zergatik erabiltzen den diru publikoa da.Argi dago arazo honetan ez dagoela zer eginik.
A.J
Derrigorrez izan behar da lehendakariak euskera jakitea. Adminstrazio publikoetan lan egiten duen jendeari euskera jakitea edo menperatzea, lanpostuaren arabera, eskatzen badiote, baita lehendakariak euskera ere jakin behar du. Azkenean gure herriko hezkuntza ofiziala da, gaztelaina bezala.
Bestalde, jendeak euskara ikasteko matrikula ordaindu behar badu, zergatik ez du ordainduko lehendakariak?. Hark guk baino diru gehiago irabazten du, orduan ordain beza denok bezala. Euskera ez badaki, ez luke izan beharko lehendakaria. Zelako aurpegi gogorra daukan!
C.R. Gurutzeta 3.maila
Ez da normala partidu politikoek autagai bat jartzen dutenean lehendakari izateko, euskara ez dakien bat zerrenda buru jartzea. Lan baten bila gabiltzanean aurretik hizkuntz ezkakizun bat ezkatzen badizute zergatik lehendakaria izateko ez duten gauza berbera egiten. Nola liteke lendakariak euskaldun guztion diruarekin,40000 e,euskera ikastea? Bera duen soldatarekin ez zaio ailegatzen euskera bere kabuz ikasteko? Nola liteke gu guztion diruarekin klaseetara piper egitea?
Zihurrenik eserlekua uzten duenerako,ez duela behar duen 4.Hizkuntz ezkakizun hori lortuko. Behar duen maila lortzeko euskara ikasiaz gainera hizkuntza maite egin behar da eta horrelako jarrerarik ez diot inondik somatzen.
ALFERTSU GURUTZETA 3.MAILA
Noski baietz. Baina politiko guztiek. Guk perfila behar dugu lanpostu publiko bat edukitzeko, eta politikoen lanpostu, zer da? Publiko, ezta?. Orduan derrigorrez. Gainera bere soldata altua da eta denbora libre daukate.Orduan, egin dezakete guk egiten duguna.
Maite
Nola liteke hemengo politikariek euskara ez jakitea!Gure politikariek gure herria zuzendu nahi badute herriaren hizkuntza, euskara hain zuzen ere, jakin ez ezik, oso ondo menperatu ere behar dute, eredu on bat izan ahal izateko.
Beraz, nire ustez, argi dago kargu politiko batean sartu baino lehen euskara menperatzea guztiz derrigorrezkoa izan beharko litzatekeela eta diru publikoaren helburua ez dela politikarien euskararik eza ordaintzeko, baizik eta jendearen beharrak ase ahal izateko.
I.R (Gurutzeta)
Ez dut ezer berririk esango, ikaskideek goiko iruzkinetan garbi esan baitute. Jakin behar du eta bere diruarekin ordain beza, ez gurearekin. Eta gainera, piper egiten! Bestela, ez da bidezkoa izango, medikuei, irakasleei eta beste funtzionarioei ikastera behartzen diete baina hau ez doa politikariekin, beti bezala beren arauak dituzte, beren probetxurako.
Lehendakariak, gainera, herriaren ordezkari nagusia izanda, nahitaez menperatu behar ditu bi hizkuntzak.
Aurrekoa neuk idatzia da.
S.A. Gurutzeta 3.maila
Argi dago lehendakariak euskera ez badaki ikasi behar duela, gutxienez, etsenplua emateko. Uste dut nahiz eta ikasten duen ezertarako balio duela, orain arte ikasi ez badu, kargua utzi eta gero euskera ikasten jarraituko ez duelako.
Bestalde, ulertzen ezin dudana lehendakariari euskara irakasteak hainbeste diru balio duena da. Zenbat irakasle behar du? Egun osoa ikasten dago gure lehendakari?Agian, irakasle berezi behar du eta berezi izateagatik 4000 euro hilean kobratzen du? Ez dakit zer den arazoa, baina argi dago, beti bezala, norbitek negozio handia egiten duela.
Eta, hainbeste diru zertarako balio du? Nik uste dut gutxitarako.
M.C.
Nire ustez hemengo politikariel euskara jakin behar dute, herri administrazinoan lan egiten dutenei eskatzen diete eta. Beraz, ezin dute besteoi zerbait eskatu eta gero haiek ez egin. Bestalde, partiduaren ideologiaren arabera gaia larriegia da, nire ustean. Nola eskatzen dute partidu nazionalistek biztanleok euskara hitz egitea eta haien artean badaude euskara hitz egitea ez dakitenak? Nire ustez ondo dago hizkuntza berreskuratu edo jarraitu saiatzea, baina ez litzateke inposaketa izan beharko.
Vanessa G.
Nire ustez, politikan oro har lan egiten dutenek ez dute zertan euskara hitz egiten jakin. Gero hauteskundeetan postu garrantzitsuren bat lortzen badute jendeak horrela nahi izan duelako izango da. Beharbada, hautatu dituztenek ez diote hizkuntzari erreparatzen, bestela beste pertsona bati bozkatuko zioten, ezta? Egia esan, beste pertsonek hitz egiten dutenak, politikariak badira ere, ez nau kezkatzen. Erabiltzen ez duten hezkuntzatan gure dirua xahutzen dutela ikusita ere, ez zait gehiegi importatzen. Beste huskeria batzuetan gastatzen dutenaz jabetuko bagina hizkuntzarena ez litzaiguke larria irudituko.
Ana Pi.
Nik uste dut Euskal Herriko politikariek euskera jakin behar dute, beraien lana ondo hitz egitea delako. Denok lan berezi bat aurkitu nahi badugu gauzak eskantzen dituen lana ikasi behar ditugu. Jakina, haiek ere euskera jakiteko ikastaroak ordaindu behar dute, guk egiten dugun bezala. Ez gara denok berdinak legearen ustez?
Edurne
Argitaratu iruzkina