Saria, hitz hau entzuteak guztiok pozten
gaitu. Baina sari guztiak beti ez omen dira onak, eta horretaz jabetzeko,
aspaldiko “Un, dos, tres” saioko kalabaza hura gogoratzea besterik ez dugu.
Huraxe ere bazen saria, baina eskolako garaiko penkoak bezalako saria.
Oskar sarien banaketan ere, film onenak ez du
beti irabazten eta irabazten ez duen horrek kalabaza jaso izan balu bezalako
sentsazio izan behar duela uste dut .
Egun, filmak estreinatu baino lehen
publizitatea handia izaten da filmen inguruan eta, nire ustez, honek izugarri
baldintzatzen gaitu filma epaitzean, are gehiago publizitate hori alde izan
badu.
Zinemagileentzako eta aktoreentzako gau
berezi horretan, banaketaren osteko batzuen eta besteen aurpegiak ikustea dugu
nork irabazi duen Oskarra eta nork kalabaza jakiteko.
Zuek, uste al duzue Oskar sarietan beti onenek irabazten dutela?
Zer iruditzen zaizue sari banaketa hau? Sarietan izandakoak eragina izaten du
zuengan film bat ala beste ikusteko aukeratzerakoan? Ala sariak banatu baino
lehenago ikusten dituzue?
6 iruzkin:
Nire ustez, Oskar sariak negozio bat besterik ez dira. Normalean, filme garrantzitsuek eta publizitaterik onena dutenek irabazten dituzte sariak. Gero, urtero, filme "arraro" bati sari bat ematen diote usaina hain txarra ez izateko, baina normalean aktore berak egoten dira Kodak antzerkian.
Espainan gauza bera gertatzen da, eta nire ustez, leku guztietan, baina ez zaigu inporta, Oskarren inguruan dagoen parafernalia gure gustokoa da eta, urtero itxaroten gara gure kinielak egiten.
EDU
Ez dut uste oskar sarietan beti onenek irabazten dutela! Sari horietan, filma ez da hain garrantzitsua da! Garrantzitsuena publizitatea da. Gainera, oskarrek iragarpen bat dirudite eta aktoreei ez ezik bere arropari buruz ere hitz egiten ditugu.
Adibidez, aurten sari banaketa aurretik hitz egiten ari ginen eta garrantzitsuena zen zer esango zutela murrizketei buruz. Uste dut aurten hori garrantzisuena izan zela!
Agian, pixka bat ezkorra naiz baina betidanik pentsatu dut sari horiek erosita daudela, Eurovision bezala! Eurovision egin aurretik jende askok daki nork irabaziko duen! Eta gehienetan nork irabazten du? Hobeto egiten dutenek ez! Askotan, publizitate onena dutenek irabazten dute eta gero, beste onura batzuk dago, Estatuen artean onura asko daudelako. Horrela dira gauzak!
Egia esanda, sari horiek oso aspergarriak iruditzen zaizkit eta ez daukat ikusteko ohitura. Ikusi ez arren ,beti dakit nork irabazi duen , behin eta berriro telebistan agertzen direlako eta telebistan ez ezik aldizkarietan ere horri buruz hitz egiten dute, eta noski! Publizitatea egin behar dutenez beti esaten dute norenak dira soinekoak , zapatak eta bitxiak… hori bai garrantzitsua dela!
Gainera, film bat aukeratzen dudanean berdin dit zenbat sariak dauzkan! Filma ikusi ostean gustatzen zait edo ez baina aitortu behar dut sariak berdin zaizkidala.
Nuria b 1
Lehen Oskar sariak ikustea gustatzen zitzaidan eta sariaren bat lortu zuten filmak ikustera joaten nintzen. Baina askotan haserre irten nintzen zinematik filma horiek ez zitzaizkidan batere gustatzen.
Orain, filma horiek marketing kanpaina ona daukatela pentsatzen dut. Eta bakarrik alfonbra gorriz ibiltzen diren aktoreak ikustean ditut, jantzia eramaten dute kritikatzeko. Gero, agian, filmaren bat ikustera joango naiz.
Lorena
Gustatzen zaizkidan filmeek,normalean,ez dute sari hau irabazten,horregatik ez dut bere kriterioa jarraitzen.Nahiz eta filmea horiek ez ikusi,beren argumentoak ezagutzen ditut.
Ohitura edo apeta daukat,egunkarian filmeren argumentoak eta kritikak irakurtzea,hori dela eta filme asko ezagutzen ditut,baita beren aktoreak ere.Oskarrak ikuskizun bat iruditzen zaizkit,bakarrik laburpenak ikusten ditut.Sari horri buruz bitxikeri batzuk dakizkit.Esaterako, azken urtetan saria irabazten duten aktoreak dibortziatu dira,hau da,Oskarra bere etxearen atetik sartzean, bere senarrak lehiotik irteten dira.
Lehen esan dudanez, Oskar saria ikuskizuna da,bakarrik zinema propaganda emateko balio du.Beno,edo moda aldizkaria bezala.Amets bat daukat,soineko horietariko bat erabiltzea,entzun bitartean: and the winner is....
I.V.
Beno normalean film bat ala beste ikusteko aukeratzerakoan ez ditut Oskar sariak eragina izaten, filmeko generoa edota argumentua baizik. Nahiz eta Oskar edo nominalizazio asko eduki, argumentua nire gustukoa ez bada, ez dut filmik ikusiko. Hau da, guraren edo beldurren filmak ez ditut ikusiko hamaika Oskar irabaziko dituzten arren.
Egia esan inoiz ez ditut Oskar sariak ikusten. Nire ustez, Oskar sarietan interes asko daude. Horregatik onenek askotan ez dutela Oskarrik irabazten. Adibidez, Alfred Hitchcockek ezta Charlie Chaplinek ere inoiz ez zituen Oskarrik irabazi. Bata zinemako zuzendari hoberenetako bat izan da, hori dela eta suspense maisua deitzen zena, eta bestea aktore bikaina, dudarik gabe.
Gainera beste filma batzuk ere badaude, ez direla amerikarrak eta ikustea merezi dutela. Niri espainiako zinema gustatzen zaizkit, eta filmak ez dira normalean hain komertzialak eta oso onak ere badira nire ustez. Horregatik Oskarrak irabazitako filmak beste batzuk ere oso interesagarriak direla eta ikus gaitezkeela uste dut. Eta animatu zaituztet horiek ikusteko.
X
Aitortu behar dut inoiz es dudala ikusi oskarren entrega. Nahiko aspergarria iruditzen zait bi ordu baino gehiago egotea telebistaren aurrean ikusteko nork irabazi duen munduko urrezko estatuila famatuena.
denok dakigu oskarren saria duen helburua erabakitzea dela nork izan den aktore onena. Hala eta guztiz ere, nire ustez, errealitatea askoz ezberdina da, badirudi garrantsaitzueana famatuen arropa dela, batez ere, emakumeen soinekoak. Hau guztia ikusi dezakegu hurrengo egunean ematen dituzten programetan, non oskarretaz oso gutxi hitz egiten baita, arrata gehiena jarrita ea aurten emakumeen soinekoak aproposak izan diren a la ez.
Lehen esan dudanez, ez dut inoiz ikusi saio hau eta es dut uste ikusiko dudanik.
Shere
Argitaratu iruzkina