2013/03/01

OFIZIOZ ETA BENEFIZIOZ

Zaila omen da lanbide bakoitzari dagokion soldata egokia jartzea. Batzuen ustez, zenbaitek lan batzuetan egiten duten lanerako gehiegi kobratzen dute, eta lan hori egiten dutenen ustez, berriz, egiten duten lanak gehiago balio du.

Hauxe da, hain zuzen ere, politiko batzuek pentsatzen dutena. Haien ustetan, beste lantoki batzuetan mozkin gehiago izango lituzkete politikan baino. Are gehiago,  batzuek politika munduan sartzeko lan hobeak utzi dituzte, baita soldata hobeak ere, bokazioa dutela arrazoituz.

Asko dira hori sinestarazi nahi digutenak, langile xumeak tontoak bagina bezala, baina niri neuri kosta egiten zait bokazio hutsalagatik ardura gehiago eta diru gutxiagoko lana hartu nahi izatea. Gainera, azken hilabeteotan agerturiko iruzurrek ere ezer gutxi balio dute politikoek ahotan darabilten bokazio hori argudiatzeko.
Duela gutxi, bati Espainia dela politikoei buruz txiste eta barre gehien egiten duen herrialdea entzun nion, eta egungo egoera ikusita arrazoia ematea baino ez dut. Baina, nork nori egiten dion barre ez dut oso argi.

Politikoena bokazioa besterik ez dela uste duzue?

7 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi daukat politikoek guri barre egiten digutela! Batzuek politika munduan sartzeko lanak uzten badituzte ere, gehienek ez dute hori egiten. Kasu askotan gaztaroan kartelak itsasten hasten dira eta gero alderdi politiko barruan igotzen dira. Berdin da lanpostua, hori ez da hain garrantzitsua! Garrantzitsuena soldata da eta ezer egiten ez dutenez beti politikan lan egin nahi dute. Zer deritzot hori? Oso txarto, gehienek ez baitute ahalmenik.
Bere helburua dirua irabaztea da. Askotan alderdi politiko bestetik bestera joaten dira eta berdin zaie zein den alderdi politikoa! Uste dut politikan egotea lanbide bat dela eta bokaziorik gabe lan egiten dutela. Politikoek esaten dutenez, haiek lan hobeak utzi dituzte, bokazioa dutelako. Orduan, orain politikariek ong bat dirudite eta bokazioa daukatenez zergatik ez dute dohainik lan egiten? Ez dut uste hain leloak direnik, niri iritziz azkarregiak dira eta bokazioa garrantzitsua izan arren, denok dirua lortzeko lan egiten dugu. Horregatik, lana du izena eta ez du zaletasun izena!
Mundu hori gero eta txarrago dago edo orain behintzat, bere iruzurrak ezagutzen egoten gara, telebistan egunero kontatzen digutelako... Eta zenbat gauzak ez ditugu jakingo? Gehienek uste dut! Gero eta jende gehiago beharrak pasatzen ari diren bitartean politikoek gero eta iruzurra gehiago egiten dute. Espainian horrela dira gauzak eta horregatik gaude hain txarto!
Nuria b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Politikoek bakarrik boterea eta dirua bilatzen dituzte. Gero eta kontrol gehiago behar dute den-dena kontrolatzeko. Bankuak zuzentzen dituzten politikoak dira. Energetika enpresetan dauden politikoak dira. Politikoek ere Auzitegi Konstituzionala jesartzen diren epaileak atzamarraz aukeratzen dituzte. Ez dira politikoak bokaziorako, bestela ez lukete hainbeste lapurtzen. Eta gainera lapurtzen dutenean ez da ezer gertatzen, den-dena lapurtu dutenaz geratzen dute. Edo amnistia fiskalari buruzko legeak egiten dituzte eta kito. Gure soldatak murrizten dizkigute, baina haien soldatak ez dituzte jaizten. Honetaz eta gehiago kulpa gurea da onartzeko.
Josean B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Politikan denetarik dago, baina gaur egun ikusten dugunarekin, bokazioa ez da garrantsitzuenena politika barruan.
Nire ustez, politikan sartzen direnak boterearen bila joaten dira,ezagunak izan nahi dute, baina batez ere dirua irabazi nahi dute.
Askotan ez dute irabazten legezko eran...soldata arruntak, asko baxuagoak dira gero eta gehiago, baina haien soldatak gero eta altuagoak dira, eta horrela ez bada, lapurtzen dute.
Horregatik argi daukat politikoak ez daude bokazioagatik, ez dute gure onerako gauzak egiten, guztiz kontrakoa, eta beste batek esan dudan bezala...horregatik gaude hain txarto.
-K-

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Politiko guztiek gauza bera esaten dute, politikoak direla bokazioagatik. Momentu honetan, esaldi hau entzuteak min handia egiten dit. Egunero politiko korrupto baten kasua ezagutzen dugu eta, gainera, gero eta normalagoa da hau pentsatzea. Gure politikoengan ez dago konfidantzarik, eta gure herrialdea erabiltzen dutenek gero eta aurpegi gogorrak dituztela uste dut.
Politikan sartzen bazara, jende asko ezgutuko duzu eta jende askok ezagutzen zaitu. Politika utzi eta gero, normalean, politikoek lan oso arraroak aurkitzen dituzte, eta diru pilo bat irabazteko.
Orduan, bokazioa gutxitan dagoela eta bokazio honek prezioa duela uste dut.
EDU

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egunean denok politikariei buruz hitz egiten dugu baina ez da nik nahi dudanagatik,gehienei dirua gehiegi gustatzen zaie.Gaurko politikaria oso txarrak iruditzen zaizkit,onak diren arren ez dakit non dauden.Duela laurohogei urte politikariek elkarrekin joan ziren gizarteko arazoak konpontzeko. Gaurkoei ez zaizkie importa gure arazoak,horregatik egoera honetan gaude,Aldaketak egiten ez baditugu dena txarragoa joango da.Politikariez ez dutela balio arazoak gainditzeko uste dut.Ze pena!!

Victor M. B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Politikan dauden gazte batzuk ezagutzen ditut.Ez dira profesionalak,ez daukate soldatarik baina gizarteari euren denbora librea,ahaleginak eta ilusioa eskaintzen dizkiote.Munduaren egoera aldatzeko edo hobetzeko asmoa dute,hori dela eta,lan gogorra egiten dute.Batzuk helduagoak izaten direnean politikoak izango dira.Hau pentsatzean,neure buruari galdetzen diot une hau heltzen denean,ea inozioak eta zintzoak izanez jarraituko duten.
Badirudi botereak okerbideratu ahal duela.Zintzoa izatea erraza da ez dagoenean tentaziorik.Ziur nago denok gure bizitzan behin batean, geure buruari galdetu diogu,zerbait txarto egiteagatik hamaika milioi eskainiko bagenizkie onartuko genukeen, ala ez.Beti ezezt erantzuten dut, baina inoiz ez dut eduki aukera frogatzeko benetan egingo nukeena .
Denok esaten dugu ez genukeela eroskeririk onartuko,ondo lo egin nahi dugulako.Ziur nago egungo politikoek ondo lo egiten dutela,hori bai,pilula asko hartu ondoren.Bakarrik espero dut amesgaizto asko izan ditzatela
I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arazoa da politiko asko daudela eta bokazioarekin edo bokazio gabe izugarri dirua irabazten dutela gaurko politikoek. Beste garai batean politika, ideologiarekin lotuta zegoen, eta ez diruarekin. Beraz, politikariek, dirurik irabazi gabe, borrokatzen zuten mundu hobeto lortzeko.
Gaur egun, dudarik gabe politika diruarekin lotuta dago. Zoritxarrez ez dakigu politikoek ideologia duten ala ez, baina badakigu diru izugarria irabazten dituela. Ia-ia guztiek diru askoren truke lan egiten dute eta agian dirurik gabe ez dira politikaririk izango. Bestela Pepe Mujikak egindakoa egiten dute. Uruguyeko Presidentea da baina urria. Berak tokatutako ordainsari guztiak errefusatu egin ditu eta herria zerbitzuen du, xumetasunaz, eta apaltasunez. Galdetu ziotenean bere bizimodu apalari buruz, erantzun zuen berak ez zela txiroa, gauza gutxi zeuzkala, behar zituenak aberatsa izateko. Baina gure politikoren jokaera ikusiz, Pepe Mujikaren jokaera gezurra dela pentsatzen dugu. Badirudigu ezinezkoa dela politiko batek hori egitea, gure politikoek diru asko irabazten dutelako, are gehiago batzuek asko lapurtzen dutelako. Nahikoa da! Nire ustez, gure politiko guztiek soldata normalak, neurea bezala adibidez, eduki behar dute eta ez badaude ados soldatarekin, dimititu behar dute. Horrela egoera hobetzera lagundu ahal dutenak besterik ez dute lan egingo, eta ez alproja galanta horiek eskukadaka hartzen dutela dirua.
X