2013/03/01

OGI FALTA

Memeloa ala zintzoa? Ala biak? Ez dakit nolakoa naizen. Garai batean pertsona legal baten portaera izan nuela pentsatzen nuen baina orain, egunero telebistan ikusten duguna ikusita, ez dakit … Nire portaera inozo inozoa izan zela uste dut. Ziur aski ez duzue tutik ere ulertzen, baina gertatu zitzaidana irakurri ondoren ulertuko duzue primeran.

Euskara munduan hasi nintzenean umeekin eman nituen nire lehenengo klaseak. Hasiera horretan baneukan klasean 10 urteko ikasle formal formala, saiatua bera, baina euskararekin oso gaizki moldatzen zena. Gizajoak egiten zuen ahaleginaz konturatuta, ahal nuen guztietan laguntzen nion, baina bera ezin aurrera joan. 

Kurtsoa bukatzeko pare bat aste falta zirenean, bere ama etorri zitzaidan ikasleaz galdezka. Modu onean jakinarazi nion, nahiz eta oso langilea izan, kurtsoa errepikatu behar zuela, baina umeak egindako lanarekin pozik nengoela. 

Bileran amak nire arrazonamendua ulertzen zuela ematen zuen eta bera ere bazegoela ados nire erabakiarekin. Baina, hara non, elkarri agur esateko unea heldu zenean amak bere poltsatik pakete bat atera, nire mahai gainean utzi eta ziztu bizian alde egin zuen umeari ea nola lagundu ahal nion “galdetu” ostean.

Hor nengoen ni paketearekin zer egin jakin gabe. Ireki ala ez ireki. Azkenean ireki egin nuen. Barruan Salamancako txorizo sorta bat zegoen. Itxura ezin hobea, usaina gozo-gozoa, baina … Ezin nuen jan. Umeak gainditzeko “opari” bat zela iruditzen zitzaidan eta nik, pertsona legalen artean legalenak, ezin nuen onartu. Zer egin orduan? Eskarmentu handiko lankide batengana joan nintzen eta berak oso erraz konpondu zuen endredoa: ganibet bat atera eta txorizoak zatitu. Hor zeuden guztiek di-da batean jan zuten txorizo xorta. Ez nuen ezta zatitxo bat ere probatu. Ezin nuen. Lankide batek txorizoa goraipatu bitartean ogia falta zela esan zidan, barrezka.

Jakina, umeak ez zuen kurtsoa gainditu eta amak ikusi nuen hurrengo aldian bota zidan begirada ez dut inoiz ahaztuko.

Horrelako egoerarik izan duzue? Zer lortzeko pagatuko edo zenukete?

19 iruzkin:

MARISA (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut horrelako egoerarik izan baina behin gertatu zitzaidan gai honekin erlazionatuta. Projektu sozial bat egin behar nuen udaletxe batean lana lortzeko. Projektua prestatzeko, gizarte-laguntzailearengana joan nintzen informazioa eskatzera gizarte-zerbitzuri buruz. Berarekin gairi buruz hitz egiten nengoen bitartean, telefonoz deitu zioten. Bere ezagun bat zen. Deitu zion bere alabak projektu berbera ni egin nahi izaten baitzuen eta amak bazekien gizarte-laguntzailea epaimahaian egongo zen. Harrituta egon nintzen lasai egoteko esan baitzion egin behar zuena zekien. Eta noren projektua irabazi zuen? Saria! Neska honena.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut horrelako egoerarik izan! Lanean nahiko profesionala naizenez ez nuke horrelako egoerarik ohartuko, egoera horiek beti arazoak ekartzen dituztelako eta lanean ez dut arazorik eduki nahi. Uste dut gauza horiek denbora pasatu ostean beti ezagutzen direla eta lanean nahiko arazoak dago, ez du merezi gehiago sortzea!
Baina mundu guztiak ez du horrela egiten bestela, zergatik esan zion ama horrek irakasleari? Eta zenbat aldiz amari ondo atera zitzaion? Ia seguru noizean behin irakasleek bere umeari azteketak horrela gainditu zizkiotela. Ez dut uste hori behin egin zuenik! eta agian, beste irakasleek baietz esan zioten, mundu guztiak ez dugu berdin pentsatzen eta. Irakasleen artean denetarik dago eta beste lanbideen artean ere bai! Gehienek ezetz esango lukete baina beste batzuk agian baietz esango lukete.
Gainera, egunero telebistan ikusten dugunean adibide asko daukagu horri buruz…Gero eta materialistegiak gara eta zenbat eta gehiago eduki orduan eta gehiago nahi dugu eta berdin zaigu zer egin behar dugun hori lortzeko. Askotan pentsatzen dugu dena erosi ahal dugula eta guztia diruaren truke lortu ahal dugula eta noski! Politikoek ez ezik guk ere edozer gauza egiten saiatzen gara gure helburua lortzeko.

Zer lortzeko pagatuko nuke?agian, osasuna lortzeko pagatuko nuke. Diru asko izango banu eta osasunarako zerbait behar izango banu, ia seguru pagatuko nukeela. Txarto badago ere, kasu horretan nire zalantzak dauzkat eta agian pagatzen saiatuko nintzateke.
Nuria b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut horrelako egoerarik izan, baina nire senarrak bai, bere lanean.
Bulegoan egunero jendeari inbertsioi buruz aholkatzen dio, eta egun bat oso aberatsa den emakumeari ez zituela erosi behar Afinsako akzioiak esan zion.
Emakumea konturatu zenean fraude bat zen, senarraren bulegoari korrika egin zuen berarekin hitz egiteko. Nire senarrak emakumeak galdu zuela ia hirurehun mila euro sahiestu zuen! Horregatik emakumeak senarrari eskerrak eman nahi zizkion, eta dirua oparitu nahi zion.
Nire senarrak ezetz esan zion, bere lana zen eta, baina emakumeak ez zuen amore eman eta senarra eta ni Durangon afaltzera gonbidatu gintuzte. Txarto iruditzen zitzaion senarrari, berriro ezetz esan zion, baina hainbeste tematu zelako azkenean joan ginen. Senarrak ezin zuen gonbitari ezezkoa eman, emakumeak samindurik dagoelako.
(Historiotxo es da egia eh!)

AtalĂ­a

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

kaixo:
Inoiz ez dut horrelako egoerarik baina pasatzen da.Aribidez politikan botoak erosten dituzte,udeletxeek empresarioei diruaren truke erainkuntzak ematen dizkiete.Hori deitzen da infruenziak trafikoa.
Gainera egunero telebistan sobornoak ikusten dugu.
Ni irakasle izango banintz,sobornoak ez nintzateke onartuko.
Ni futbolaren entrenatzaile izan nintzen, ama batzuek dirua edo beste gauzak
eman nahi zidaten beren semeak jokatzeko.Nik ez nuen soborno onartzen inoiz.
Agur,hau da nire ezperientzia.
jose(gurutzeta)

Lmb erabiltzaileak esan du...

Nik, noizean behin, opariak jasotzen ditut nire bezeroengandik. Beti bi gauza hartzen ditut kontuan; lehena, garestia bada ala ez. Oso garestia izango balitz, inoiz ez nuke onartuko, zerbaiten truke izango litzatekeelako. Bigarrena, erosi nahi badidate edo zerbait eskertu nahi badidate. Adibidez, joan den astean bonboiak oparitu zizkidaten. Bezero horrek arazo handia zeukan eta azkenean lortu nuen irtenbidea bilatzen. Bi egun sinatu eta gero, bulegoan agertu zen pakete batekin. Nik esan nion bakarrik nire lana egin nuela baina berak beste leku batzuetan laguntza eskatu ziola alferrik esan zidan eta eskertu nahi zizkidala nire kexkak.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Batzuetan, norbaiti arazo handi bat konpontzen diogunean zerbait hartzeko esaten digute. Esan dudanez, eskerrak emateko egin nahi dituzte baina hau ez da nire gustokoa. Nire ustez egiten dudana nire lana da, eta zerbait hartzen baduzu muga ipintzea oso zaila izan daiteke.
Hobeto sentitzen dut ezer ez hartuz, eskerrak jasotzen gehiegi da.
Behin batean, nire bulegora heltzean, lankide batek 6 ardo botila zeukan niretzat. Dirudienez, emakume batek ekarri zituen nire laguntzagatik. Egoera hau ez zitzaidan batere gustatu, txarto sentitzen nintzelako eta, horregatik, hurbil dagoen konbentu batera eraman nituen. Konbentu honetara gauza batzuk eramaten ditugu pobreentzat, eta asko pozten dira eta, gainera, hobeto lo egiten dut.
EDU

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut horrelako egoerarik izan! Lanean nahiko profesionala naiz eta inoiz ez nuke horrelako egoerarik onartuko.
Ospitalean lan egiten dut eta noizean behin gaixoak edo gaixoaren senideak bonboiak oparitzen dizkidaten etxera joan direnean edo trataera bukatu dutenean. Normalean nik esan nien bakarrik nire lana egin nuela eta ezin nuela jasi oparirik... Baina, haiek bakarrik eskerrak eman nahi zuten esaten zidaten eta asko lehiatzen zuten. Gainera, hori pasatu ondoren ezer ez zuten eskatu! Horregatik uste dut desberdina dela sobornoa onartzen edo oparia onartzen. Nik ez nuen sobornoa onartzen inoiz eta ez nuke onartuko!
Celia M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Inoiz ez dut eduki egoera horrela. Normalean beti erakutsi dut nire izaera eta normalean ez didate eskaintzen gauza horiek.
Momentu honetan gobernuan gauza asko aurkitu dituzte eta pena handia da Hain txarrak dauden gauzak. Ez bazara konturatu Non zauden, ez da hain txarra baina jakiten eta gauzak horrela egiten ezin da onartu.
Dena dela azkenean gure on kontzientziarekin gauzak egin behar ditugu edo bestela, ezin izango dugu lo egin.
Gezur txikiak beti esaten dira. Batzuetan beharrezkoa da ez edukitzeko arazo handirik baina txantajea onartzea beste gauza da.
Y.G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut inoiz horrelako egoerarik izan. Baina orain dela urte batzuk etxeko istripua nuen eta astean bitan erizainera sendatzera joan behar nuen. Erizainaren egongelan atsoarekin topo egiten nuen eta berak egiten zituen gozokiak erizainari eramaten zizkion (magadalenak, pastelak…). Nire ustez, eskerrak emateko era bat zen, azpikeriarik barik.
Eguna pasa eta gero, amonak konturatu zitzaion nirekin beti topo egin zuen eta niri ere horrelako gauzak ekartzen zizkidan, sendaketak amaitu arte.
Erizainak eta biok nagusiarekin hitz egin genuen eta ezer ez ekartzeko baina ezinezkoa zen.Horrela, lasaitu egin ginen eta berarekin unetxo onen batzuk pasatu genuen.
Lorena

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire lanean lankide batzuk produktu bat erabiltzeagatik,produktua saltzen dutenek opari bat ematen diete,esaterako, dirua,bidai bat,kurtso bat egiteko behar duten dirua. Produktuaren artean ezberdin gutxi daude,orduan ez dakit zeintzu diren aukeratzeko erabiltzen dituzten irizpideak, onura edo opariak! Beti pentsatu dut kanpotik dirua onartzea ez dela etikoa,gure lanean denok soldata daukagulako.
Orain arazo hau aldatu da,produktuaren artean lehiaketa bat egiten delako eta komisio batek aukeratu behar du. Ez dut uste komisioa osatu dutenak opari gabe geratzen direnik.
Egia esaterako,neuk ere opari batzuk jansten ditut. Bezeroek uste dute nire lana ezkertu behar dutela,nahiz eta nire lana den,eta horrela hamaika aldiz azaldu diet.Euren ohiturengatik pentsatzen dute zerbait eman behar didatela.
Nire opariak beti janaria dira.Nire bezeroei ezker beti kilo batzuk sobera izan naiz,honek azalpen simple bat dauka. Nire lana ezkertzeko oparitzen didatena,haiei ezkerrak emateko, jan behar dut.
I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut inoiz horrelako egoerarik izan. Gaur egunean jende asko pentsatzen du diruarekin eta oparirekin dena konpondu ahal duela eta kasu askotan hori ez da posible, eta hori posible izan ahal bada beste jende dagoelako kontzienzia eta etikarik gabe da.
Gauzak nik neuk lortzea gustatzen zait, aintzat hartzen ditudalako eta hobe sentitzen naizelako. Ez nuke inoiz emakume hori portaera, ez dudalako balio hori egiteko.
Mesede horiek beti existitzen dira eta orain batzuek argira ateratzen ari dira, lotsaizuna da!

c.p.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni ez dut inoiz egoera horretan egon baina egoten banintz ez dakit zer egingo nuke.Egoera oso arraroa da.
Alde batetik oparia hartu nahi izango nuke baina beste alde batetik,pertsona legala izanez gero,ez nuke onartuko horrelako gauzarik.Nire konzientzia lehena da eta sobornorik hartu eta gero oso txarto egongo nintzateke eta,beharbada,ez nuke ondo lorik ondo egingo.
Gaur egun,telebistan eta egunkarietan,horrelako gauzak ikusten ditugu egunero.Politikoek gehienetan horrelako gauzak egiten dute eta ez zaie ezer pasatzen.Horregatik egiten dute,kartzelara joaten ez direlako eta hau guztiz inestesina da.
Amaia.Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Inoiz ez dut horrelako egoerarik izan.Baina,nire ustez,txorizo bat onartzea kurtsoa gainditzeko edo komisio ilegal bat onartzea,delitu bera da,bakarrik kantitateak desberdinak dira.
Beti gauzak ondo egitea hobe da,nahiz eta batzuek hori pixka bat memeloa izatea pentsatu.
Izaskun (Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Behin, bezero batekin geratuta nengoen. Heldu bezain laster, gizonak oso argi utzi zuen nola nahi zuen nik lana egitea, legearen kontrakoa zena, berak etekina ateratzeko. Ustekabean harrapatu ninduen, eta, zalantzan nengoela ikustean, edozein opari emateko prest zegoela gehitu zuen.
Gizona nolanahikoa ez zela aitortu behar dut. Benetan “mutil katxarroa” zen eta, gainera, grazia handia zuen nahi zuena azaltzen. Kontua da bere mesedetara ez nengoela ikusi zuenez gero, urrunago joatea otu zitzaiola, eta sexua izatea iradoki zidan. Ezin sinetsirik geratu nintzen, noski.
Lotsagabea izan behar da halako zerbait proposatzeko, baina, aldi berean, kezkatu egin nintzen. Hain etsita ematen nuen? Edo, are larriago, ez nintzen behar beste profesionala izan, eta nabaritu zitzaidan bezeroa begikoa nuela? Izualdia pasatu zitzaidanean, eskatzen zidana egiterik ez zegoela esan nion. Modu egokian egin nuen lana, eta zorionekoa izan zen gizona, hala eta guztiz ere, nahi zuenerako balio izan ziolako.
Egoera larria izan zen, baina, azken finean, bizipen ona. Batez ere, bezero horren lotsarik ezak pentsatzea eragin zidan. Hain galanta izanda, bere fisikoarengatik nahi zuena lortzera ohituta omen zegoen. Bere jokaerak oraindik harritzen nau, are gehiago emakumeoi leporatzen digutena egiten zuen gizona zelako.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut horrelako egoerarik izan. Aitortu behar dut ez da erraza erabakia hartzea, niretzat ere ez. Gaur egun sobornok opariak, mesedeak egitea… zerbaitaren truke, arruntenetakoa da eta egunero telebistan berriak ikusten ditugu. Eta askotan pertsona horiek azkenean ez daukate problema gehiegi juztiziarekin, nahiz eta errudunak izan, eta bere bizitzarekin jarraitzen du. Horrela, egunean opari bat emango dit espero dut importantea eta oso ona izatea. Gero, egia da, nire kontzientzia aterako zait baina inor ez da perfektu eta azkenean abokatu ona kontratatuko behar dut….Erabakia errazagoa da alderantziz. Adibidez, diru asko badaukat egingo dut nire inguruko pertsona laguntzeko, nahiz eta problemak dauzkat. .

rakel b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Antzina maisuari, medikuari, apaizari eta habar ohitura zen opariak egitea, eta haiek onartu zuten problemarik gabe. Gaur egun hori ez da normala eta lana batzutuetan debekatuta dago noski, hala ere, adineko jendeak noizean behin opari bat egiten du, baina beti lana amaitu eta gero, inoiz ez zerbait lortzeko.
Heldu baztuek dirua piska bat eskaini zidan kafe hartzeko, eta hartzen ez dudanez karamelo edo gozokiak ekartzen ninduten.
Lehen aldiz gozokiak ekarri zizkieten ez nekien zer egin, lotza handiak eman ninduen, baina konturatu zitzaidan mespretxu bat izango zela ez hartu, azkenean ikaskide denon artean jan genituen.
Zorionez hau ez da normala, arraroza baizik, gainera gero eta gutxiago egiten du horrelakorik.

Ines

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut horrelako egoerarik izan.Telebistan eta egunkarian egunero lapurrari buruz irakurtzen dut eta entzun dut eta gainera jendearentzat hori normala iruditzen zaidala baina jende zintzoarentzat hori lotsatu ematen da.
Badakit diruarekin gauza asko eduki ahal dudala eta egun honetan lapurrak oso ondo bizitzen direla eta dena lortzeko balio duela, zoritxarrez, nik ez daukat lan bat lapurtzeko edo dirua jasotzeko.
Mila B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gero eta gehiago sobornoari buruz hitz egiten da. Telebistan askotan berriak ateratzen dira honi buruz. Egoera hau beti izaten da baina ez da hain ezaguna. Lantegietan ere pasatzen dira. Nik ez dut horrelako egoerarik izan baina noizean behin ikusten dudana.
Beste egoera umeenak dira. Opariak nahi izaten duten umeei bere gurasoek oparitzen dizkidate ikastaroak gainditzeko. Psokologok esaten dute oso txarto dela umeentzat. Ummeek ez dute ikasten ikastaroak gainditzeko, opariak ehduki baizik. Nik, ordea, ondo dela uste dut. Umeek pizgarri bat eduki behar izaten dute ikasteko eta kurtso bukatu ondoren opari bat edukitzea beharrezkoa da.
Maria B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txoriak harrapatzeko sarea, gizonak harrapatzeko dirua. Esamolde honekin argi dago gizakiok prezio bat daukagula. Baina txantajea eraginkorra egiteko beste pertsonaren prezioa zein dena jakin behar dugu. Argi dago Salamancako txorizo sorta ez zela aurreko idazkariaren prezioa, baina agian mercedes bat, bai. Egoera horietako arazoa normalean da xantaiagileak ezin duela beste pertsonaren prezio ordaindu.
Nire kasuan, inoiz ez zait horrelako egoerarik gertatu. Agian nire lana ez da preziatuta, administraria delako eta nagusi asko daukagulako. Beste pertsona batzuk neu baino interesgarriagoak dira, txantajeak jasotzeko, hori seguru!
Momentu honetan ondo bizi naiz. Horregatik ez nuke ezer ordainduko ezertarako. Baina dudarik gabe diru asko ordainduko nituzke nire familien osasuna babesteko. Eta diru ordaindu beharrean, Jainkorekin itun bat egin behar nuke, egingo nuke, txintik ez esateko.
X