2013/03/22

SANTU SANTUA

Alberto, Lorena eta Lmb ikasleek egindako sarrera.

Azkenean Aste Santua heldu da. Gabonetatik hiru hilabete eman dugu hori itxaroten, baina zergatik? Orain dela bi mila urte, Pazko-astean egun batean Jainkoaren semea hil eta birpiztu egin zen. Hori ospatzeko, Espainiako leku batzuetan diru asko gastatzen da: kofradiak, arropak, prozesioak... Krisi garai honetan zaila da estatu akonfesional batean hori onartzea. Egun horietan, kale guztiak hartzen dituzte katolikoek beren jaia ospatzeko. 


Estatu akonfesionala da gurea? Zer iruditzen zaizu hainbeste diru gastatzea jai horietan?

6 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, herrialde askotan erlijio handi bat dago, nahiz eta akonfesionala izan.Niri ez zait inporta jendeak egiten duena,mina egiten ez badute. Prozesioak egiteko jendeak ematen du dirua eta, horregatik, nahiz eta ez gustatu, ez zait inporta. Beste batzuek futbola ikusiz edo tabernaz joanez edo nahi dutena eginez gastatzen dute dirua.
Prozesioak ez dira nire gustokoak baina, esan dudanez, jendeari mina egiten ez badiote ados nago egitearekin.
Asko zekien batek esan zuenez: gure eskubideak bukatzen dute besteenak hasten diren momentuan.
EDU

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut uste Estatu akonfesional batean gaudenik. Egia da egun horietan kale guztiak hartzen dituztela katolikoek baina, hori berdin dit! Ez nago horren kontra, haientzat ospakizun bat da eta jende askori gauza horiek gustatzen zaizkio. Inoiz ez naiz joaten baina, gustatzen ez bazait ere, prozesioek ez didate traba egiten. Denok aukeratu ahal dugu eta zerbait gustatzen ez bazait, ez naiz joango, eta kito! Baina, uste dut garai honetan garrantzitsuena dirua dela eta prozesioak joaten direnek bere gastuak ordaindu behar dituztela. Bakoitzak bere zaletasunak dauzka eta mantendu behar ditu.
Kofradiak eta prozesioak diru asko jasotzen dute eta Aste Santuan ez ezik urte osoan zehar ere denok bere gastuak ordaintzen ditugu eta hori ez da batere normala! Gauza horiek ikustea gustatzen bazaie, mantendu behar izango dituzte, bere zaletasuna delako.
Gero eta jende gutxiago mezatara joaten da baina, denok apaizeen soldatak ordaintzen ditugu, zergatik denok ordaindu behar ditugu gastu horiek? joaten ez naizenez ez dut haien soldatarik ordaindu nahi! Uste dut hori izango litzatekeela estatu akonfesional batean egotea gainera, Espainian erlijio gehiago dago eta ezin ditugu gastu guztiak ordaindu, diru hori beharrezkoa baita beste gauza batzuetarako. Horregatik, uste dut bakoitzak bere gauzak eta bere zaletasunak ordaindu behar dituela.
Nuria B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez naiz prozesioak ikustera joaten ez zait gustatzen eta. Ez ditut bere ideiak eta gainera przesioek aspertzen naute. Osa motelak eta luzeak dira, eta gainera tetrikoak iruditzen zait.
Prozesioak egotea eta jendea haiekin gozatzea ondo iruditzen zait, baina gure dirua erabiltzea txarto iruditzen zait. Nire ustez, bakoitzak bere gauzak mantendu behar ditu gero disfrutatzeko, horregatik gastuak beraien dira,baina herri honetan, denok uztailetik pasatzen gara.
Yolanda V

Lmb erabiltzaileak esan du...

Egia da besteen eskubideak errespetatu behar ditugula, eta herrialde askotan erlijioaren zeregina oso inportantea dela. Baina arazoa ez da jende askok fedea badaukan, edo zertan gastatzen duen dirua. Galdera da zergatik denon artean mantendu behar dugun erlijio bat. Estatu akonfesional batean bizi izango bagina, bakoitzak bere "zaletasunak" ordaindu beharko luke eta erlijioa diru asko kostatzen zaigu guztioi. Nire ustez, urrun gaude estatu akonfesionalatik.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hasteko,uste dut gure estatua ez dela akonfesionala,nahiz eta gobernuak disimulatu nahi izan,denok egia dakigu.Esan dut disimulatu, teorian estatua laikoa delako baina katolikoek laguntza handia jasotzen dituzte eta beste erlijiek ez.Hori dela eta uste dut gobernuaren eta elizaren artean harrema inadarrak daudela. Lehen eliza katolikoak botere handia zeukan,eta orain ere bai, baina itzaletan.Ziur nago noizbehinka politikoen eta elizen onurak elkarrekin doazela.Gai honi buruz liburu asko idatzi dute eta gaur egungo gaia izaten jarraitzen du. I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez prozesioak Konstituzioaren aurrean daude, beraz Estatu akonfesionala izateak prozesioak ikusteko ohituran ez du eragin behar izaten. Egia da krisian gaudela eta gastuak kontrolatu behar direla, baina ez bakarrik prozesioetako gastuak, jai guztietakoak baino. Azkenean izugarri dirua gastatzen da jai guztietan, gabonetan, aste santuan edo herriko jaietan, besteak beste.
Nire ustez gastu horiek murrizteko herriko laguntza ezinbestekoa da. Eta guztiok elkarrekin lan egiten badugu, jai politak ere lortuko ditugu hainbeste diru gastatu gabe.
Izan ere, gaur egun, herri batzuetan zorpetuta daudela, udalak biztanleei jaiak ospatzen jarraitzeko euren laguntza eskatu zien. Herriko jendeak egoera txarrez konturatzen, umerentzako edo helduentzako tailerrak, soinekoak baita kontzertuak ere beraiek antolatzen zituzten. Adibidez, orkestra bat edo musika talde batzuk kontratatu beharrean, musika-kate bat ipintzen zuten herriko plazan eta guztiok primeran pasatzen genuen dantzatzen.
Nire ustez, ez da beharrezkoa diru asko gastatzea jai onak edukitzeko, are gehiago, gaurko egoerarekin aurreztu behar dugu, eta jaietan diru gutxiago gastatzea ideia ona iruditzen zait, gaurko egoera laguntzeko.
X