Segur aski inori ez zaio hau inoiz burutik pasatu, baina
hausnarketatxo bat egingo bagenu agian ulertu genituzke parke naturaletan, hobeto
esanda, zooetan dauden animaliak. Libre
eta munduaren beste alde batean bizi beharko liratekeen animaliak hortxe daude,
preso gizakiak inposatutako esparruan.
Askoren ustez, zooetan egotea da espezie batzuek bizirik
irauteko modu bakarra, berauek desagertzerik nahi ez bada. Baliteke arrazoia
izatea, baina hau balitz arrazoia zergatik dituzte ikuskizun? Zertara joaten
gara halako parkeetara? Beste era batez inoiz ikusiko ez genituzkeen animaliak
ikustera , akaso.
Behin egon naiz halako parke natural batean, eta dudan
oroitzapena ez da nik nahiko nukeen bezain ona. Baina, beti bezala, bakoitzak
atera ditzala ondorioak eta egin beza zuzen deritzona.
Eta
zuek zer uste duzue zooei buruz?
5 iruzkin:
Zoo gehienak, gutxienez ezagutzen ditudanak, negozio bat direla uste dut. Zooetan, animaliak atxilotuta daude, haien jokabidea aldatuta dago eta, azkenean, animaliak zeharo desberdinak dira.
Pertsona batzuek, arriskuan dauden animaliak babesteko balio dutela uste dute, baina argi dago gezurra dela. Zoolojikoek, guk animaliak ikusteko balio dute eta ez zaigu inportatzen nola dauden.
Animaliak babesteko hobe da pakean uztea, haien bizilekuetan, molestatu gabe, baina, esan dudanez, negozio ona da eta diruak agintzen du, beti bezala.
EDU
Zoo batera joan nintzen lehengo aldiz Alicanten zen. Sarreran gizon bat tximino batekin zegoen argazkiak egiten; nola zegoen tximinoa berarekin eztabaidatu nuen . Zooa oso zikin zeuden eta animaliak pena handia eman zidaten eta leku hauetara berriro ez joatea erabaki nuen.
Baina itzuli nintzen; orain dela bi urte Madrileko zooan egon nintzen. Nahiz eta animaliak hobeto zeuden, pena ematen jarraitzen zidaten. Nahiz eta janaria ez falta zitzaien edo arriskuak ez zeuzkaten itxura triste zeukaten. Nire ustez, giltzapean bizitzea oso gogorra delako.
Lorena
Ez dakit zenbat aldiz egon naizen zoo batean. Uste dut hiru edo lau aldiz egon naizela eta ados nago sarrerarekin, oso leku triste iruditu zitzaidalako. Han dauden animaliek tristeak dirudite eta ez dut uste espeziak bizirik irauteko modu bakarra denik. Parke horiek negozioak dira eta diru asko irabazten dute, bere sarrerak ez dira hain merkeak eta. Bere helburua dirua irabaztea da.
Aitortu behar dut ez zaidala gustatzen animaliarik baina, orain dela hiru urte cabarceno parkera joan nintzen eta nahiko aspergarria iruditu zitzaidan eta ez dut uste itzuliko denik . Parke horietan animaliak ez daude haien habitatan eta gehienetan bere ezaugarriak galtzen dituzte, egun osoan kaiolan giltzapeturik egoten baitira. Uste dut gehien gustatzen zaien parke horiek umeak direla. Horrela, animaliak ezagutu ahal dituzte. Bestela, zaila da hipopotamo bat ikustea!
Egia da parketan giltzapeturik daudela eta batzuetan, bere esparruak txikiak direla baina, gehienok haragia edo arraultzak jaten ditugu eta nola bizi dira animalia horiek? Zooetan ez ezik granjetan ere animaliak giltzapeturik daude. Adibidez, oiloak ez dira zoo batean bizi baina, giltzapeturik ere bizi dira eta haien esparruak gero eta txikiagoak dira. Zergatik pasatzen da hori? Diruagatik. Negozioak direnez bere errentagarria bilatzen dute. Zenbat eta animalia gehiago eduki orduan eta diru gehiago irabazten dute eta inori ez zaio inporta nola dauden animaliak. Dirudienez, edozein gauza balio du dirua lortzeko.
Nuria b1
Zoologikoek ez dute ezertarako balio, eta nire ustez, guztiek itxita egon beharko lukete inori leku txiki batean atxilotzea gustatuko ez litzaiokeelako. Hala ere, hau ez da bakarra, beste gauza bat kontuan hartu behar dugu leku hauek saihesteko. Gure gizarteak hauek erabiltzen dituzte animalia arraroak erakusteko. Orduan animaliak leku hauetan egon ahal izateko, ehiztariak animalia basatiak bizi diren lekuetara joaten dira eta hementxe harrapatzen dituzte kontrolik gabe. Haientzat diru mordoa lortzea garrantzitsuena da eta ez animalien bizimodu-kalitatea. Hau guztia azaldu eta gero, oso argi eduki behar dugu bai animaliak lortzeko era, bai zoologikoek debekatuta egon beharko lukete.
Bestalde, gure animalia basatien bizi-kalitatea ez da ona gure erruagatik. Lehenengoz, guk gero eta lur gehiago behar ditugu eta hori lortu ahal izateko animaliei euren lurrak lapurtzen dizkiegu. Beraz, haiek lurrik gabe geratuko dira euren bizimodua mantentzeko. Gainera, gizakiaren bizimoduagatik mundua kutsaduraz beteta dago eta honen ondorioz, animalia batzuk hiltzen ari dira. Beraz, oraintxe bertan ikus daitekeenaren moduan azaldutako arazoak konpontzea ez da hain erreza izango eta denok ahalegindu batzuk egin beharko ditugu etorkizunerako egoera jasanezin hau gainditzeko. Bestela, etorkizunean mundua ez da guk ezagutzen dugunaren modukoa izango eta horrela animalia basatiak bi aukera baino ez dugu edukiko, edo desagertu edo leku txiki batean bizi izatea, hain zuzen ere, ukuilu, zoologiko edo leku antzeko batean.
Nire ustez, zoologikoak ondo daude, oso polita geratzen da esatea negozio bat dela edo bizi den lekuan ez dela egokiena.
Eta txakurrarekin zer gertatzen da? zenbat txakur daude etxe txiki batean kalera joan gabe?adibide bat emateko.
Gero pentzatu behar dugu zoo batean bizi diren animaliak azkenean bakarrik ezagutzen dutela hori, beste gauza da harrapatzen badituzte eta zoo batera eramaten dituzte hori bai txarto deritzot.Zoologikoak beharrezkoak dira ezagutzeko animaliak gainera bai egia dela kaiola batean daudela baina oso handiak dira eta ez da hainbesterako...
alberto
Argitaratu iruzkina