2013/05/10

I LOVE EUSKALTEGIA

Amerikarrak zoro daude, ez dago dudarik, eta txarrena ez da hori, guk imitatzen ditugula da txarrena. Estatu Batuetatik datorren guztia ontzat hartu eta kopiatu egiten dugu. Aspaldi “amerikanizatzen” ari gara. Begira bestela nola janzten garen edo zer jan eta edaten dugun edo zein film ikusten dugun. Inbadituta gaude eta errua gurea da.

Baina hortik datorren guztia ez da pentsatzen dugun bezain ona. Gauza batzuk amerikanoak direlako egiten ditugu eta kito! Ez dago beste azalpenik, moda kontua baino ez da. Gainera, guztiok gara frikiak eta frikirik frikienak amerikarrak dira, japoniarrekin batera.

Bada, Ameriketatik etorri den azken nobedadea hauxe da: zenbait enpresatan beren logoa edo anagrama tatuatzen badute ehuneko hamabost gehiago kobratuko dute langileek hurrengo hilabeteko nominatik aurrera. Igual dio non, zein gorputzeko ataletan egiten duten. Beren enpresarekiko konpromisoa sinatzen edo tatuatzen dute gorputzean.

Laster etorriko da moda hau hona. Badaezpada, badaukat pentsatuta non egingo dudan tatuaia. Eta zuek, tatuatuko zenukete enpresaren logoa hilearen bukaeran gehiago irabazteko? Zergatik? Non egingo zenukete tatuaia?

15 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Tatuajeak ez zaizkit batere gustatzen.Baina,gauza bat da gustatzen zaizun tatuajea egitea eta beste gauza bat da enpresaren logoa tatuatzea.Hori ez nuke egingo ezta soldataren bikoitzagatik ere.
Gainera,lana, bizitza osorako izango balitz,pentsatu ahal izango luke.Baina,lan egiten dugun enpresa bakoitzean,bere logoa tatuatu behar badugu,azkenean,ez dugu lekurik edukiko gorputzean.
Izaskun (Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beti Amerikarrek gure eredua dirudite, guztia kopiatzen diegu eta. Egia da Estatu Batuetatik etortzen den guztia azkenean kopiatzen dugu. Beren janariak ez ezik edariak edo arropak ere kopiatzen ditugu baina, ez dut uste beren ohiturak munduko ohiturarik onenak direla. Dena den, haiek logoak eramaten hasi direnez laster hemen eramango ditugu. Horrela dira gauzak! Moda hori hemen etorriko balitz, tatuaia egingo nuke (beti diruaren arabera, noski!) Diru asko ordaitzen badute, zergatik ez? eta supotsatzen da tatuaiak denbora gutxi iraungo duela, ezta?
Gero eta jende gehiagok tatuaiak eramaten ditu, orain moda baitaude eta gaur egunean, ezabatu ahal dira. Horregatik, logoak eramatea ez da aukera hain txarra. Gainera, orain enpresako logoak gero eta politagoak dira. Adibidez, sei hilabetez eramatea ez da hainbeste denbora eta diru gehiago kobratuko genuke. Dena oso txarto dago eta aukera guztiak aprobetxatu behar ditugu gainera, lan horrek erraza dirudi: ipini aurretik lekua aukeratzen dugu eta lana eginda dago, poteak hartzen ditugun bitartean gure enpresako publizitatea egiten dugu. Horrela, gure enpresak bezero gehiago lortuko luke eta gure nomina ugalduko genuke. Non egingo nuke tatuaia? Besapean egin nahiko nuke, leku nahiko arrunta eta ikusgaia baita tatuaia eramateko.
Hemendik aurrera, enpresetan logo txikiak ipintzea komenigarria izango da bestela, besape osoan tatuatzen eramango dugu! Beno behintzat, nire enpresako logoa txiki samarra da!
Nuria b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lelokeria handia iruditzen zait. Ero gaude? Bizitza bakar daukagu, Gorputz bakar daukagu; eta hura zaintzea beharrezkoa da.
Nire azala ez da horma bat. Enpresa batean lan egiten hasten dugunean hurrengo lema tatuatu behar izango dugu: tatuajeak egitea debekatuta dago, arduraduna enpresa iragartzailea.
Enpresek diru gehiago irabazteko denak balio duela uste dute. Zein izango da hurrengo pausoa? Gehiago esklabo bihurtuko gaituzte? Non dago etika?
Jose A. B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire enpresaren izena ez dut inoiz tatuatuko, gutxienez hori uste dut momentu honetan. Diru pixka bat lortzeko muga batzuk ipini behar ditugu eta enpresa horiek eskatzen dietenak haien langileei muga guztiak apurtzen dituela uste dut.
Hurrengoan zer eskatuko digute?, beharbada biluzik lan egitea?, beharbada jabeei etxeko lanak egitea?.
Esan dudanez,eskubide batzuk ditugu, gero eta gutxiago, baina gutxienez, gure pertsonalitatea geratzen zaigu, eta mantendu behar dugu.
Bukatzeko, gure enpresaren logoa ipintzeko lekurik onena bizkarra amaitzen duena dela esan behar dut.
EDU

Lmb erabiltzaileak esan du...

Amerikarrak apur bat zoratuta zeudela uste dut beti eta hau konfirmazioa baino ez da. Nola eraman ditzakete horrelako tatuaiak? Egia esan, ezin dut ulertu zer xarma aurkitzen duen jendea tatuaietan, baina suposatzen dut gustatzen bazaizkiola.... Ezin dudana onartu azala saltzea da. Hau beste gauza baino ez da eta.
Nik inoiz ez dut tatuaia eduki nahi, eta, noski, nire enpresaren logo baita ere ez. Ordu gehiegi ematen ditut lanean, eta lanari buruz pentsatzen, gero nire azalan enpresaren izena edo logo eramateko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Edonork bere gorputzarekin egin dezake bururatzen zaiona, baina gauza bat hau egitea da eta beste gauza bat erabat kontrakoa bere gorputza saltzea. Ez dakit hau egitea debekatuta dagoen ala ez, baina debekatuta egon ezean, debekatuta egon liteke
Edozein enpresak iragarki bat egin nahi badu, kontuan hartu behar du gizarteak muga batzuk ipini dizkiola hori egin ahal izateko, eta haien artean, pertsonaren gorputza ez daitekeela eros iragarki bat ipintzeko. Enpresaren batek hori egin nahi izenez gero, segur aski, lelokeria hau egin nahi duen norbaitekin topo egingo luke, dirua behar duena beti dagoelako.
Gainera, tatuaje bat betirako da eta demagun enpresa hori itxi behar duela. Kasu honetan, zer egingo du pertsona honek itxita dagoen enpresaren iragarkiarekin. Ez dakigu, baina arazo larria izango litzateke.

koldo 3c

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gure gorputza oso ederra da marrazki bat bere gainean ipintzeko. Orduan, gure gorputza lerdena bada, ez diezaioket margotu nahi duenari uler. Hala ere, beste gauza bat argi daukat, hau da, edozein pertsonak bere gorputzarekin nahi duena egin dezakeela. Beraz, bere aukera gorputza margotzea bada, ez diogu oztoporik ipini behar.
Bestalde, nahiz eta egin nahi duena egin dezakeen, tatuajeak egiteko arau batzuk bete behar dituzte, haiek ez, baizik eta egiten dituztenek. Artisauek kontrol batzuk bete behar dituzte osasunerako arazorik ez sortzeko. Produktu kimikoak ez ezik, orratzak ere erabiltzen dira eta ,honen ondorioz, kontu franko eduki behar dituzte gaixotasunaren bat ez sortzeko.
koldo 3c

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Amerikarrak beti daude gauza arraroak egiten eta hau lelokeria bat dela uste dut. Nahiz eta diru gehiago irabazten duten, ez dauka sentsurik hau egitea.
Nire gorputzan ez daukat tatuajerik eta ez dut pentsamendurik egiteko eta gutxiago nire enpresaren logoa. Gainera, ez dakit zenbat denbora enpresa honetan lan egingo dut, agian hurrengo urtean beste enpresan nago. Eta azkenean nire bizitzan hogei enpresan lan egingo banu, hogei tatuaje egin beharko nuke? Kasu horretan ez nuke lekurik gorputzan hainbeste tatuaje egiteko.

c.p.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Tatuajek gustatzen zaizkit baina kalte ez eta esaten dute kalte handia ematen du tatuaje egiten.
Batzuk oso politak dira, adibidez animaliak, loreak baina enpresako logoa normalean ez da polita.
Askotan gogo handia daukazu zure lanaren deskonektatzeko eta tatuajerekin, pentsatzen dut ezinezkoa dela.
Hori egingo nuke, nire egoera oso larria izango lirateke. Adibidez ez badaukat dirurik jateko.
Y.G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez,moda hau gehiegi da.Badirudi animaliak bezala izango garela.Baina modan jartzen bada,azkenean denok egingo dugu.Behintzat lana daukagunok.
Nik hori egingo nuke baina ez diru gehiagoren truke.Nik egingo nuke nire jabeak esango banu nire lanpostua galduko ez nukeela,betirako izango zela.
Lanaren mundua gero eta txarrago dago eta,gaur egun,edozein gauza egin daiteke lanpostu bat lortzeko.Oso egoera larrian gaude eta ez dakigu noiz bukatuko den.
Amaia.Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Badakit ez didazuela sinetsiko, baina tatuaje hori atoan egingo nuke, beti ere egiteraren ordainetan ematen didatena tatuajea bezalakoa bada, hau da, betikoa. Mundu perfektu batean bizi izango bagina, halako proposamena lotsagabekeria hutsa izango litzateke, baina hau ohiana denez gero, tatuaje bat egitea lan-baldintza hobeak izateko, pentsatzeko modukoa da. Onartzea tristea eta duintasun eskasekoa da, bai, baina biziraupena biziraupena da. Bizitza osorako soldata on bat bermatuko balidate, zalantzarik gabe baietz esango nuke. Azken finean harroa baliagarria izan daiteke, baina bizitza-kalitatea askoz gehiago. Eta ez nuke arazorik izango besoan edo beste gorputz-atal ageriko batean egiteko, ziurtzat ematen baitut hori ezinbestekoa izango litzatekeela akordioa lortzeko. Nire ustez, gai honek jendea sumintzen du, baina egia latza da gauza askoz txarragoak egiten direla enpresen mesedetan, eta buru makur onartzen direla.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bai noski, tatuaia egingo nuke pentsaturik gabe. Azkenean guztiok lan egiten dugu dirua irabazteko, ezta? Beraz, zergatik ez?
Idei bat daukat non egingo nukeen tatuaia, eta ezin zuen inork ikusi tokian egingo nuke, ipurdian, edo oin-zolan besteak beste.
Nahiz eta lelokeria handia iruditu, diru-dirua da. Egia da dirugatik ezin dela gauza guztiak egin, adibidez, hil, jo edo tratu txarra eman, baina nire ustez hori nahiko desberdina da, tatuaia ipintzea besterik ez delako.
Gainera tatuaia bat egitearen truke ehuneko hamabost gehiago kobratzea merezi duela uste dut.
Bakarrik arazo bat ikusi dut aldi bateko langilea bazara, eta enpresa batzuetan lan egiten baduzu, etorkizunean zure gorputza osoa tatuai bat izango dela. Beno, gorputza honekin zirkuetan lana aurkitzea errazagoa izango da, baina agian ez, jende piloa egoera honetan izango nintzatekeelako. Kar, kar!
X

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ba nik ez dut pentsatzen nire enpresa tatuaia egitea. Uste dut lelokeria dela, zergatik nahi duzu hori bere gorputzean?. Gainera, lantegiak bota ahal duzu eta zer egingo zenuke tatuaiarekin?, diru gehiago eman arren ez duela egingo uste dut. Nahi baduzu tatuaia egingo duzu baina nahi duzuna eta ez lantegiko logoa.

A.D b1

MARISA (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Beti amerikarrek zer jarraitu ala ez esan dute eta herrialdeek egin dute, musulmaniarrek ez ezik. Dena egiten da Sam osaba esaten baitu ez dakidala nor den baina dirudi denetik dakiela. Txarrena ez da haien filmak ikustea edo haien janaria jatea, nik uste dut kasu egitea izan zen txarrena Afganistaneko gerra hasteko. Eta ez bezala, hor Espainia egon zen Sam osabarekin. Horregatik, amerikarrek haien gorputza marrazten badute diru gehiago irabazteko, guk gauza berbera egingo dugu baina ez apartekoa bezalakoa bestela gure lana izango dela. Adibide bat, batzuetan amerikar filmetan gazteek aparteko dirua lortzen dute txakurrak paseatuz eta duela denbora hemengo hiri edozeinetan txakurrak paseatuz lan egiten duen jende asko ikus daitekegu. Eta zer esan Modari buruz? Egunero aldizkarietan “celebs” deitzen direnak ikus daitekegu. Amerikako pijoak eta aktoreak dira eta bakarrik janzten dutena modernoa da eta hemengo dendetan arropa antzekoa da, “guay” izateko.
Nik ere aukeratu dut zein lekutan ipiniko dudan tatooa: ipurdian

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:
Amerikarrak oso zoro daude,beti gauza arraroak egiten baituzte.Niri tatuaiak ez zaizkit gustatzen.Enpresa batek bero logo emateagatik diru gehiago ordainduko bazidan ere,ez nuke tatuarik egingo.Eta empresa egozten nauenean ,zer egingo dut?betiko tatuarekin
Geratuko dut?Enpresa ordainduko lidake kentzeko?
Egun batean tatuai bat egiten badut,izango da nahi baitut, eta ez da izango beste batzuek nahi izaten dituztenean.
Jose(gurutzeta