2013/11/15

JATEN EDO EDATEN EZ DEN BELARRIK EZ

Ziur aski mundu honetan neu izan naiz Amsterdamen zegoelarik porrurik probatu ez duen bakarra. Amsterdam izan zen nire garaiko jende askoren “bataioa” porruen kontuetan. Holandako hiri liluragarri honetan, modernitatearen aitzindaria den hiri honetan, “coffeeshop”-etan porruen karta hartu eta gura duzuna erre ahal duzu edo gura dituzunak. Lagunek porru dastatze bat egiten zuten bitartean nik amstel estiloko garagardoena. Beti izan naiz garagardo zalea.

Gero, hona bueltatuta, sarritan izan nuen erretzeko aukera, baina ez nuen inoiz ere erre. Jendeak ezin zuen ulertu nik probatu nahi ez izatea eta askotan besteak flipatzen ari zirenean nik, garagardo batzuek eraginda, belar on bakarra garagarra zela esaten nien. 

Ez dut orain arte erre eta ez dut inoiz erreko. Ez zait porroak erretzea gustatzen. Nola ezin zait gustatu probatu ez dudan gauza bat? Ez dakit, baina badakit tripakiak ere ez zaizkidala gustatzen eta ez ditut inoiz jan.

Porrorik erre duzue inoiz? Zein izan zen lehenengo aldia? Baduzue aitortu ahal den beste biziorik? Zein?

24 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beno , nik amabost urterekin hasi nuen porruak herretzen, nahiz eta ez nuen gehiegi erre normalean nik porruak erre eta gero oso gaizki sentitzen nintzelako . Nik uste dut ez dela gehiegi ona porruak erretzea osasunarentzat.
Nik momentu honetan ez dauzkat bizio handirik, duela urte asko ez dudala erretzen eta normalean oso gutxi edaten dut aholkoa, beno asteburuan bazkaldu baino lehen bakarrik edaten ditut ardo zuri batzuk .

Marisa erabiltzaileak esan du...

Kaixo denori. Berriro hemen nago...

Bakarrik behin porro bat probatu dut eta ez zitzaidan batere gustatu. Gainera, nire ondoaren jendeak ere porroak erretzen ari zenez, ke ugari zegoen eta zorabiatu nintzen, botaka egin nuen... Horrezkero, porro bat usaintzen badut, hotzikarak dauzkat eta nazka ematen dit.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

nik ez dut inoiz porrorik erre, baina nik ezagutzen dut pertsona bat egunero porro bat erretzen zutela eta oso txarto amaitu zen. nire lagunak eta nik ez dugu erretzen, baina batzuetan nire lagunak porro bat erretzen dituzteneam nik ez dut erretzen, nire lagun bati gauza txar bat pasatu zelako. hala ere, porroak ez dira txarrak batzuetan gaixotasunak sendatu ahal dituztelako.

Janire Cabrera

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Amsterdam ere egon nintzen eta ez nuen probatu porrurik,ez Amsterdamen ez hemen.Eta nahiz eta arraro iruditu,ez ditut zigarrorik ere probatu.Nire lagunek erretzen hasi zutenean nik ezin nuen kerik jasan eta orain nire etxean eta autoan erretzea debekatuta dago.
Segur aski bizioren bat edukiko dut baina,guztiak osasungarriak direla uste dut.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez ditut porroak erretzen baina eskolan nengoela bai eman niola “kalada” bat ea hainbesterako zen ikusteko. Estulka hasi nintzen eta gerostik ez ditut berriro erretzeko nahirik izan. Imanol

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Inoiz ez dut porrorik edo zigarrorik frogatu, baina porroak erretzea behin behintzat nahiko nuke. Asmatikoa naiz eta ezin dut jasan kearik. Gazteetan ez nuen tentaziorik, ez zitzaidan gustatu eta. Kaltegarria osasunerako da eta gainera oso garestia.
Baina ados nago marihuana terapeutikarekin. Frogatuta dago lagundu ahal duela minbiziaren minak murrizteko, morfina bezala.
Oso pertsona normala naiz eta nire gustoak komunak dira: txokolata, gozokiak... Ezin da esan bizioak neuzkan.

Atalía (porroak eta bizioak)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,orain dela urte asko porruak erretzen hasi nituen,gaste ninitzenean nire lagunekin asteburuetan erretzen nuen,gero nagusiagoa izan nintzenean eta bakarrik bizi nintzen gauero erretzen nituen bat edo bi porruak.Niri beti gustatzen zait erretzea horregatik egin nuen.Baina azkenean tripako minarekin ohera joan nintzen gehiegi jateagatik.
Orain del bi urte alaba bat neukan eta porruak uztea erabaki nuen eta ez neukan problemarik.
Orain tabakoa utzi nahi dut baina hau beste historio bat da zailagoa izango dela uste dut,baina agineko aparatua kendu eta gero saiatuko dut.
Ruben

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esaten badut, inoiz ez hartu ditut porrurik. bere uzaina tabako baino gehiago guztatzen zait baina porruek kalte haundia egiten dute gure osasunean eta horrexehgatik ez ditut erretzen.Nire lagunak daztute dituzte baina gero buruko mina euki dute, gainera porruak oso gareztiak dira.Euskal Herrian debekatuta dago porruak erretzea, baina nire uztez libre izan beharko zen, jendea bere osasunarekin nahi duena egin ahal du baina momentuz gure legeak debekatzen dute porruak erretzea.
NERE GURUTZETA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik porroak probatu ditut eta garai horretan gustatzen zitzaizkidan.Orain ez dut porroak erretzen eta ez dut erre nahi,momentu hori pasatu zaidalako.
Nire ustez,dena bezala,gehiegi erretzen baduzu kaltegarria izan daiteke baina noizbeinka erretzea ez da hainbesterako.
Beste drogarik ez dut inoiz probatu,hau da "tripiak" eta halako gauzak, eta pozik nago droga hauek gogorragoak iruditzen zitzaizkidalako.
Amaia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gabon!
Nik behin probatu nuen marihuana porro bat. Marihuana ekologikoa zen, etxean landatuta. Gainera, erre baino lehen, lagun bioligo batek minik ez egiten duen neurria zein den ikertu zen. Dena oso zientifikoa eta segurua. Hala eta guztiz ere, txarto egin ninduen. Talde osorik, niri tokatu zitzaidan.
Erre ondoren, alkohol gehiegi edaten dudan bezala sentitu nintzen. Baina niretzat alkolharen efektuak ez dira normalak, ni, mozkorduta amaitu ordez, botagura handia lortzen dut. Bai, marihuana erre eta gero, komunean igaro nuen gau osoa.
Badirudi nire gorputza eta drogak ez dira ondo konpontzen. Jende guztia ni bezala izango balintz, ez lintzateke adikzioarekin arazorik egongo.
Eguzkine HG (Barakaldo B2 Taldea)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut inoiz erre baina, bai porroak dastatu ditudala. Beharbada, borondate eza neukan baina, gaztetan gustatu ez arren, noizean behin porroak erretzen nituen, lagunek erretzen zituztelako.
Ez dut gogoratzen noiz izan zen lehengo eguna baina, lagunekin edaten egoten nintzen eta haiek erretzeko ohitura zeukatenez nik ere dastatu nahi izan nuen. Dastatu ostean ez zitzaidan batere gustatu eta gutxitan errepikatu nuen. Porroak ez ezik tabakoa ere ez zait gustatzen. Hori dela eta inoiz ez dut bizio hori eduki eta ez dut uste edukiko dudanik. Ez dakit zergatik baina, gaztetan lagunek egiten dutena, guk ere egin nahi dugu, badaezpada! Eta gainera, debekatuta badago, hobeto! eta porroak erretzea debekatuta zegoenez porroak erre behar nituen. Horrela dira gauzak gaztetan!
Betidanik, edan egin nahiago izan dut. Gaztetan orain baino gehiago edaten nuen, astebururo edaten nuelako, orain, berriz, noizean behin edaten dut baina, askoz gutxiago! Gaztea nintzenean Amsterdamen joatea ohitura bat zen eta unibertsitatean egon nintzenean hara joan nintzen. Aitortu behar dut “ coffeeshop”-ak bereziak iruditu zitzaizkidala, hemen ohitura hori ez zegoelako. Gainera, denetariko erretzeak onartuta zirudien. Bai modernoa zela!
Horrez gain, egun leku itxietan egoteak erretzaileekin mindu egiten dit, kea ez zait batere gustatzen eta. Horregatik, kea saihesten saiatzen naiz. Dena den, sarritan leku itxietako tabakoko usaina beste usain batzuk baino hobea da! Behintzat, lehen tabakoko edo porroetako keak usain horiek eztaltzen zituen!
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire nerabezaroan modan zegoen porruak erretzea. Baina nire lagunak eta biok ez genuen porruak erretzeko ohiturarik. Egia da probatu genuela, ezagun batek etxean arreta handiz zaintzen zuen marihuanaren landare bat zeukalako. Behin marihuanaren zigarro batzuk ekarri zituen eta guztiok gogoz erre genituen. Baina benetan porruak ez zizkidan onik egin, bi zupada probatu ondoren, negar egiten hasi bainintzen. Hasieran ez, primeran pasatu genuen, txisteak eta pasadizoak hasi ginen kontatzen eta poz-pozik genbiltzan, baina gero ez dakit zergatik oso triste jarri nintzen. Gainera, nire lagunei tristura kontagiatu nien eta guztiok etxera joango ginen, batzuek haserretuta eta besteok liskar handi batekin.
Beraz, inoiz ez dut berriro erre porrurik, nahiz eta noizean behin erretzeko aukera ere izan nuen eta Amsterdamen ere egon nintzen arren.
Ni parrandazalea naiz eta poteak hartzea eta erretzea gustatzen zaizkit baina horiez gain ez dauzkat beste biziorik eta inoiz ez ditut drogak edo antzekoak probatu. Hobe horrela, hamazortzi urterekin poteatzen eta erretzen hasi nintzelako eta orain urte gutxiagorekin poteatzen eta erretzen jarraitzen dudalako. Eskerrak beste biziorik ez dauzkadan!
X

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo, hamalau edo hamabost urterekin porroak dastatu nuen. Ikastetxearekin Madrilera joan ginen eta nik eta nire lagunek porroak erosi nituen. Hamasei urterekin lonja bat alokatu genuen eta han astean zehar porro asko erretzen nuen eta asteburuetan bakarrik edaten nuen.
Nahiz eta laster hasi nintzen, orain, ordea, ez dut erretzen porroak eta tabakoa ere ez.
Porroak erretzen nuenean egun osoa kalean nengoen ez nuen ezer egin. Momentu honeta lanean nago eta egunero ginmasiora eta euskaltegira joaten naiz eta gainera hobeto sentitzen naiz.Esate baterako marihuana terapeutikoa hona dela jende asko esaten du baina marihuana terapeutika beste marihuana da eta biok ez dira batere onik.

V.B.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

14 urte nituelarik nire lagun guztiak hasi ziren tabakoa erretzen eta nik inoiz ez nuen probatu nahi. Urte bat geroago hasi ziren porroak erretzen eta nik berriro ez nituen probatu. Azkenean denetarik probatzen bukatu ziren.
Haiekin atera nintzenean nola jartzen ziren ikusi nuen eta ez zitzaidan batere gustatzen, haurrak ginen eta. Beraz, haiekin festara joateari utzi nion.


Gero, Unibertsitatera joan nintzenean, 18 urterekin, porroak probatzea erabaki nuen. Egia esan, ez zitzaizkidan gehiegi gustatzen baina moda zen eta interesgarriagoa nintzela iruditzen zitzaidan.
Ez nuen asko erretzen eta ikasketak bukatu ondoren problemarik gabe utzi nien, orain dela 10 urte, hain zuzen ere.

Gainera, nire lagun gehienak erretzen jarraitzen dira eta nik inoiz ez dut izan erretzeko gogorik, egia esan inoiz ez ditudalako gehiegi gustatu eta, horrez gain, asmatikoa naizelako eta ez datorkizkit batere ondo.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

V.Vera

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik, gaztetan, porruak erretzen nituen nire lagunekin eta asko gustatzen zitzizkidan, baina gero adinarekin nire gustua aldatu zen eta ardo ona edan nahiago dut.

Ni ez naiz sendagilea, eta ez dakiterretzea ona den hala ez baina...

Eman iezaiozu alaia zure gorputzari Makarena.

Iñigo M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire garaian gazteak hain goiztarrak gaurkoak bezalakoak ez ginen eta soldaduskaren garaia arte bizio guztiak hartzeko itxaroten ginen.
Normalean, etxean ikasten ez zenuenak soldaduskan ikasten zenuen, horregatik garai hartan nire lehenengo porrua erre nuenean izan zela uste dut.
Pertsona normala normala izan naizela uste dut eta nire bizioak ere normalak izan dira. Jai batean nengoenean adineko gauza normalak egiten nituen, erre, edan, ... Baina orain krisiaren erruagatik edo krisiari eskerrak bizio guztiak utzi behar izan ditut.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire gurasoek beti esaten dute nire nerabezaroa oso erosoa izan zen.Ikasle ona izan nintzen eta arazorik ez ematen saiatu nintzen.Uste dut normala dela gurasoen eta seme-alaben artean sekretuak existitzea.Horregatik nire gurasoek nire bizitzari buruz asko dakite,baina ez guztia.
Hamalau urterekin erretzen eta edaten hasi nintzen.Nire lehen porrua hamabostekin dastatu nuen.Arrazoi ekonomikoak direla eta,astero diru gutxi ematen zidaten,larunbataro hiru edo lau klarete( zein nazka! ) hartu nituen eta lau lagunekin pakete bat tabako erosi genuen.Azaltzeko zergatik uste dut hasten dela hain gaztea ,lerro batzuk beharko nituen eta ez da aste honen gaia.
Batzuetan porruak erretzen nituen ,baina dirurik ez neukanez,bakarrik jaietan edo gonbidatzen nindutenean erretzen nuen.Esan ahal dut behartsua izateak ez erre edo edan gehiegi galarazi zidala.
Orain asteburuetan lan egiten ez badut zuritoak hartzen dut,zoritxarrez erretzailea naiz.Ez nuke ezezt esango porru bat eskiniko balidate.Kasu hauetan beti esaten dute sendatzeko onartzea garrantsitsuegia dela .Hori dela eta, esan nahi dut: Ni I.V. naiz eta drogazalea naiz.
I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik probatu egin ditut, eta, horreagatik, porroak ez zaizkidala gustatzen esan dezaket. Ondo da, badaude probatu ez ditudan gauza asko, eta eurei buruz ere gustatzen ez zaizkidala esan dezaket, baina ez da gauza bera. Adibidez, ez dut inoiz kokainarik hartu, baina gauza ezaguna da kokainaren eragina oso gogorra dela, eta, hori dela eta, ez nuke, dastatzeagatik, nire osasuna arriskuan jarriko. Porroen kontrakoa banaiz ere, ez dut uste oso gutxitan erretzea kaltegarria denik. Beharbada han datza euren arriskua, batzuek marihuana eta haxixa droga arintzat jotzen dituztela, eta sarriegi erretzen dituztela. Nik ez dut zientzalari edo medikuen ezagutza izan beharrik jakiteko ohitura horrek txarra izan behar duela, nire ezagun batzuei porroek eragin dieten kaltea ikustea baino ez daukat.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ere Amsterdanen probatu nuen porro bat eta ez zitzaidan gustatu.
Egia da coffe shopen daudazula zerrenda bat porro mota desberdinak.
Legalizatuta dagoelako.
Bestalde ez daukat beste biziorik. Lehen zigarro gutxi erretzen nuen eta erre eta gero asma neukala esan ziguten.
Horregatik ez da merezi biziorik eduki.
Yolanda G.

Lmb erabiltzaileak esan du...

Esan dezaket ez zarela pertsona bakarra, nik urte osoa eman nuen Holandan hemeretzi urterekin eta ez nuen inoiz dastatu. Aukera asko eduki nituela argi dago. Erasmus nintzen eta bakar-bakarrik bizi nintzen han, baina ez dakit zergatik ez nuen inoiz dastatu nahi izan. Bueltan, bakarrik behin dastatu nuen hemen, agian garagardo gehiegi edan nituelako.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aitortu behar dut, behin bat porro probatu nuen. Hamasei urte neukan eta festa batean nengoen. Lehen nik inoiz ez nuen erre baina lagun batzuk bai eta festa honetan porro bat probatzeko eman zidaten. Tonteria bat zen eta bakarrik pixka bat erre nuen. Egin nuen kuriositatea neukalako.

Hala ere, uste dut tabakoa eta porroa erretzea oso kaltegarria dela. Ez dut ulertzen jendeak egunero porroak erretzen dituela. Azkenean, tontoak geratzen dira. Gainera,batzuk egiten dute ohitura bezala eta ez dute kezkatzen ondorioengatik.

Nik ez dut erretzen eta alkola edaten ere ez. Bizioak badauzkat, onak dira.


ALBA L.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain dela bi urte ni ere Amsterdam egon nintzen eta han egon nintzenean porruak dastatu nituen. Hau izan zen, Amsterdam “coffeshop” tabernaz beteta dago eta Hara joaten bazara normala da gutxienez behin taberna hori batera sartuko zara. Orokorrean hiri hartan biztanleek mentalitate irekita daukate eta ondo ikusten da taberna horietan porruak erretzea. Espainian, ordea debekatura dago porruak erretzea eta hau erre nahi izaten baduzu ezkutatu beharko duzu. Nik noizean behin porru bat erre dut. Nire lehenengo aldiz izan zen hamabost urte neuzkanean. Egoera hau oso txarra izan zen niretzat gaixorik bukatu nintzelako.
Maria B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik duela 7 urte erre nuen porro batzuk eta zapore hona uste zidaten eta marihuana erretzean zirudien levitando nengoela. Gogoratzen dut nire lehengoa porroa neguriko parke batean erre nuela ets geroztik erre nuen 1 edo 2 bi urte gehiago.

Amsterdamnera joan nintzen ikasketa bidaian eta han ere erre nuen porroak eta zapore ikaragarria zeukaten, pastel batzuk marihuanakoak jan nituen ere baina horiek ia ia zorabitu nindute. Azkenean erretzeari utzi nion diru asko gastatzeaz gain nire osasunerako ez ziren onak eta jadanik garbituta nago.

Ivan Brey