2013/11/22

TXIMINOEN ARTEAN

Behin Cabarcenoko zooan nengoela “El planeta de los simios” filma etorri zitzaidan burura. Une batez neure burua irudikatu nuen tximino haien menpe eta pentsatze hutsak izutu egin ninduen.Benetan pena ematen zuten filmeko gizaki haiek kaioletan sartuta, preso.

Egia esan, animalia ez izateak poztu egin ninduen. Gatibu zeudenak haiek izateak eta ez ni, gizakion botereaz jabearazi ninduen. Zenbateko boterea gurea, edozein lekutako animaliak, edozein tamainatakoak, edozein espezietakoak …. leku  berean sartzeko eta guk nahi dugun guztietan ikuskizun izateko.

Berdin digu aske bizi beharko luketen horien bizitza hondatzeak, haien instintua desagerrarazteak, bertara egokitze-prozesua ez gainditzeak … gure edozein jai egunetako plana izaten jarraitzen badute.

Azken finean gizakiok gara izaki arrazional bakarrak eta tximinoak munduaren jabe izatea zinemako pantailetan bakarrik gertatzen da.

Debekatu behar dira zirkoak edo zooak bezalako ikuskizunak? Zergatik?

14 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jazoera bat da animaliak gure kulturan oso garrantzitsuak direla, baina hori eboluzionatu beharrean, gure ohiturekin jarraitzen dugu.
Animaliak zirkotan edo zootan sufritzen direla, denok badakigu (jadanik zezenei buruz ez dut hitz egingo), baina txarrena da ikuskizun hauek ikusteko ordaintzen dugu eta gure semeak eramaten ditugu, saria bezalakoa izango balitz. Harro-harroak gurasoek umeekin joaten dira zirkora, edo jai egunetan Cabarcenora joatea erabaki dute, animaliak ikusteko. Zer hipokresia! Zure seme-alabek animaliak ikustea nahi baduzu, zoaz mendira, baserri batera edo edozein lekutara askatasunean bizitzen diren animaliak, ez zirkora.
Beste herrietan animaliak errespetatzen dira, bakarrik erabiltzen dituzte lan egiteko, janzteko edo jateko. Hori da lege naturala. Hemen gertatzen den, tradizio eta ohitura hiztak beheran, bakarrik frogatzen da animaliek guk baino gehiago eboluzionatzen dutela.

Atalía (debekatu animalien ikuskizunak)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gutxietan egon naiz zoo batean baina, Cabarcenon bai egon naizela eta onartzen dut ez zitzaidala batere gustatu, nire iritziz ez da lekurik egokiena animalientzat eta. Berdin da zein den bere espezie, guztiak leku berean daudelako. Egun osoan gatibu daudenez beren instintua galtzen dute eta azkenean, oso animalia desberdinak dira eta zergatik? Ikuskizun horiek ikustea gustatzen zaigulako. Horri txarto deritzot, suposatzen da gu animaliak baino arrazionagoak garela. Horregatik, beste ikuskizun batzuk ikusi ahal ditugu. Nire iritziz bai debekatu behar direla ikuskizun horiek, animaliek ezin dute ikuskizun horietan parte hartzea erabaki eta.
Egia esanda, Cabarcenon egoten naizenean oso animalia tristeak iruditu arren, beste leku batzuetan ere animaliak triste daude. Adibidez, gehienok haragia edo arraultzak jaten ditugu eta nola bizi dira animalia horiek? Haiek ere gatibu daude. Kasu horretan animaliak ez dira ikuskizun bat baina, beren bizitzek ez dirudite oso politak ere ez! Gehienetan kaiola edo gela txiki batean giltzapetuta daude eta beren istintua ere galtzen dute. Kasu horretan norena da errua? Argi dago gurea dela. Horregatik, uste dut oraindik gai horretan asko falta dela, animaliek tratu hobea jaso behar dutelako. Gizaki bizirik direnez hobeto tratatu behar ditugu baina, ikuskizunetan ez ezik edozein lekutan ere bai? Ez dut uste hain zaila dela beren bizitzak erraztea.
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gehienok,nohizean behin,zoo batera joan gara.Umeei,batez ere,joatea asko gustatzen zaie eta joaten ez bagara ez daukagu aukera gehiagorik hainbeste animalia ikusteko,baina hori ezin da aitzakia izan leku horiek izatea.
Nahiz eta leku guztiak berdinak izan
ez,adibidez,animaliak,Cabarcenon zirko batean baino pixka bat hobeto daude,ez dira leku egokiagoak animaliak egoteko.
Niri,pena handia ematen dit animaliak kaiola batean ikusteak eta, nire ustez,animaliekin ikuskizun guztiak debekatu behar izango lituzkete.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

nik uste dut zirkoak edo zooak bezalako ikuskizunak debekatu behar dira, nahiz eta familiako ikuskizunak diren eta nohizen behin joan gara zoo edota zirko batera. normalean umeak garenean.

hala ere, Cabarceno nire ustez ez da lekurik egokiena animalientzako, animaliak zirkoetan eta zooetan sufritzen dituztelako.

Zoo batzuetan oso ondo daude animalien habitat naturala kopiatzen dituztelako. Honetako txarra animaliek harrapatzea ikasteko aukera ez dutela da. eta haiek natural uztera behartzen badituzte ezin izango lirateke bizirik atera

Janire Cabrera

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain dela bi urte, Madrileko zooa bizitatzeko aukera izan nuen eta zintzo izateko, animaliak ez nituen oso alaiak ikusi. Seguraski, ondo arduratuta egongo ziren baina ez da atsegina tximinoak kaiola batean ikustea.

Alabaina, baiezkoa izan nahi dut eta argi dago, nire ustez, gizartearen konzientzia eboluzionatzen ari da gai honi buruz, oro har. Gaur egun beste zooaren eredu desberdina daukagu adibidez Karrantzan dagoen zoo bat. Han zaurituta dauden edo zirko batetik datozen animaliak sendatzen dituzte eta parkean dauden bitartean ikusi ahal ditugu.

Azkenik, zirkoetan animaliak hil zituztenetik hona esan dudan bezala, hobetu gara eta horregatik asmatzen dut poliki poliki desagertzen joango direla zoo mota hauek.

G.U.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zoo guztiak ez dira berdinak, are gehiago, gauza bat da zooa eta beste guaza bat da parke naturala. Hau da, orokorrean zooan animaliak kaioletan daude, parke naturalean, berriz, gutxi gora behera aske daude.
Niri ere ez zait gustatzen ikustea animaliak preso eta nahiago dut haien habitat naturalean ikusi, baina, guztiok dakigunez, animalia batzuk irauten direla parke natural batean egoteagatik.

Bestalde, gehienok hipokritak garela uste dut, esaten baitugu asko kezkatzen zaigula animalien askatasuna baina, egia esan, ez dugu nahi gehiago ordaindu horretarako. Esate baterako, ea nahiago dugun oiloak kaioletan edo aske egon galdetzen digutenean, gehienok esaten dugu aske nahiago dugula, baina hori dela eta bikoitza ordaindu behar badugu, jadanik ez zaigu inporta hainbeste oiloen askatasuna.

V. Vera

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Animaliak sufrimendu haundia dutela, denok dakigu.Atxilotuta egotea inori gustatzen zaigu.Horrexegatik niri zoo batera joatea ez zait gustatzen.Nire uztez animaliak mendian egon behar dira baina denok dakigu zer gertatzen den animaliekin, negozio bat egiten dutela. baina ez dut ulertzen nola jendea eramaten du bere seme alabei zoo batera, nik oraindik ez ditut seme labak baina egun batean izaten baditud ez nituzke zoo batera eramango .
ni uda honetan afrikan egon naiz safari bat egiten eta hori ikusi eta gero ezin naiz zoo batera joan. animaliak bere ingurumenean egon behan dira eta ez hezi baten atzean.

nere gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Animalien ongizatea zaintzea oso garrantzitsua dela pentsatzen dut, beraz, animaliekin zerikusirik dituzten ikuskizunak ez zaizkit gustatzen normalean, eta uste dut agian batzuk debekatu behar liratekela.

Alde batetik, egia da gaur egun animalien egoera hobeagoa dela munduko animalien babesarako erakundeei esker. Zirkoetan gero eta animali gutxiago daude eta telebistan, filmetan eta ikuzkusun famatuetan agertzen diren animalien egoera gerturik behatzen da, baina, beste aldetik, ezin dute dena kontrolatu. Nahiz eta debekatuta egon, animali asko indarkeria jasotzen dute eta txakurren edo oiloen arteko borrokaldiak egoten dira.

Nire ustez hoberena animaliak haien habitatean bizitzea izango litzateke. Zooak ez dira leku egokiak animalientzat, baina esan behar da zoo guztiak ez direla berdinak. Cabarcenon adibidez, animalien egoera ohiko zooetakoa baino askoz hobea dela uste dut.

Ixone G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

XXI mendean gaude, baina jendea oso modernoa den arren, pertsona batzuk beste mende batean bizi dira. Igandeetan goizetik, eguraldi ona egiten badu, familia osoa fanifestaziora askatasuna eta berdintasuna eskatzeko joaten da. Arratsaldetik bazkaldu ondoren, zoora joaten da eta horrela beren seme-alabek basapiztiak nolakoak diren ikusi ahal dute.
Batzuetan jendeak film bat mirabetzari buruz ikusi ondoren, horrek debekatuta egon behar izango lukeela esaten du. Baina gero bere etxera bere maskota janaria emateko joan behar du. Batzuek txoriak beren kaioleta eta beste batzuek arrainak beren arrainontzietan edukitzen dituzte.
Agina, txoriek kaiolan egon nahi dutela edo arrainek arrainontzian egon nahi dutela esan diete?.
Animaliak beren habitatean ikusteko ederrak dira, bestela espetxe batean preso bat ikustea bezalakoa da eta hori ez da ederra, triste baizik.
Horregatik, animaliek ez dute egon behar ez zooetan ez zirkoetan, zeren beren lekuak sabana eta oihana dira.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, animaliek askatasunen bizi behar dute. Zooa edo zirkoa krudakeria iruditzen zait. Jendeak pentsatzen du animaliek ez dauzkatela sentimenduak, baina haiek sufritzen dute guk bezala. Umeak zoora edo zirkora joaten badira, ikuskisuna dibertigarria dela uste dute. Hala ere, animaliak bere kaioletan daude edo erabiltzen dituzte jendeari dibertitzeko.

Niri animaliak asko gustatzen zaizkit eta horregatik, gatibuaren kontra nago. Agian Kabartzeno ez da leku hain txarra animaleentzat ez daudelako gatibuan. Han, animaleek lur nahikoa daukate ondo bizitzeko.

Dudarik gabe, jendeak zooa edo zirkoa bisitatzen duen bitartean, inoiz ez dugu animaleen eskubideak hobetzea lortuko.

ALBA L.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...


Pasa den urtean nire bi urteko alabarekin zirkora joan ginen. Inoiz ez ginen zirko batera elkarrekin joan eta ikaskizuna ez zitzaidan batere gustatzen. Une batean, aretoaren erdian elefanteak agertu ziren eta zerbait egin zuten denok alaitzeko. Oso nazkagarria izan zen hori ikustea eta batez ere, hain higuingarri zen ikuskizun hau nire alaba ikusten ari ze. Bizi diren lekuetan egon behar dute animaliek eta ez leku batean jai egunetako plana betetzeko.
Gizakioi zerbait txarto egiten badugu, badaukagu leku berezi bat zigortzeko, hain zuzen ere, kartzelak. Beraz, leku hauek erabiltzen dira gizartetik urruntzeko eta denbora horretan gure portaera txarra aldarazteko. Hala ere, animaliei buruz hitz egiten dugunean, azaldutako guztia porrot egiten da eta beste ideia bat erakusten da. Zoo gehienek funtzio bakarra betetzen dute eta denok badakigu. Leku hauek animaliaz beteta daude gizakiak harantz joateko eta animaliak bizi diren lukuetara ez abiatzeko (basatietara, ozeanoetara, mendietara, …)
Zientzialari batzuen ustez,zooak oso garrantzitsuak dira gure mundua babesteko, espezie batzuk desagertzeko zorian daudelako. Leku berezi hauek animaliak erakusteko ez ezik, babesteko ere, erabiltzen dira eta honen ondorioz, zooak itxiko balira, espezie batzuk desagertuko lirateke animaliak babesteko lekurik egongo ez litzatekeelako.
Hala ere, ni ez nator bat honekin. Argi daukat espezie batzuk desagertzeko zorian daudela eta gaienera, zerbait egin behar dugula denon artean. Alabaina, zerbait egin nahi badute, oso ondo pentsatu behar dute lortu nahi dutena. Nire ustez, animaliak babestea garrantzitsuena da eta hori dela eta, zerbait egin nahi bada, bizi diren lekuetan egin behar da eta horregatik, ez gure herrietan. Horrela, norbaitek animaliak ikusi nahiko balitu, bakarrik parada bat edukiko luke, edo ez ikustea, edo liburuetan begiratzea.

koldo 4a

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain dela milioi urte ,gutxi gorabehera, animaliak eta gizakiak elkarrekin bizi ziren, batzuetan ehiztariak ziren eta beste batzuetan ehizakiak,baina denen artean errespetua zegoen.
Aurreko gaian esan dudanez animalien ikuskizunak lotsagarriak direla uste dut.Zerbait egiteko zigor batekin mehatxatzen diete,gero janaria ematen diete eta hain pozik!.Zirkoren animaliak kaloi batean bizi dira ,honek ikaragarria izan behar duela pentsatzen dut.Animalia gizajoak!
Cabarceno gauza desberdina dela uste dut,bizitzeko leku handia daukatelako,gainera ondo zainduta daude.Baina beren askatasuna galdu dute,beren berezko animalia..Animalia gizajoak!
Nohizbehinka neure burua galdetu diot ea zer pentsatzen duten gutaz Cabarcenoko edo zirkoko animaliek ,haiek ikusi ditugun bitartean.Pentsatuko dute,Hara gizaki horiek! Laurogei metroko pisu batean edo txikiago bizi direla.Egunero zortzi ordu edo gehiago lan egiten dutela janaria lortzeko.Beren jabeek nahi badute kaleratuko dituztela.Bere erregea ez dela oihanaren indartsuena,ustelduna baizik.Ez daukatela askatunarik bere bizitza aukeratzeko,familiaren,gizartearen,politikoen,ekonomiaren ... menpe bizi direlako.Gizaki gizajoak!
I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zirko gehienak ez zait gustatzen, animali guztiak sufritzen direla pentsatzen dudalako. Zirkoko animaliek egiten dituzten gauzak indarrez ikasten dute eta zigor asko ipintzen dituzte ikasi arte. Gainera ikuskizun guztietan animaliei porra batekin jotzen dituzte. Horregatik ni ez naiz zirko batera joaten. Zoo guztietan desberdinak direla uste dut. Animali guztiak bere rezintoan daude eta lasaia daude, ez dute ikuskizunik egiten eta.
Gai honi dagokionez, zirkoren ikuskizunak debekatu behar dute, bere animaliak sufritzen direlako eta animaliak arriskutsuak daude babes asko gabe eta egun batean pertsona bati kalte egin ahal izango dio.
Maria B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bakarrik egon naiz zoo batean eta Kabarzeno izan zen, 12 urte neukan edo horrela eta urte horrekin ba gustatzen zitzaidan animali asko ikustea leku berean. Oraingo adinarekin ez zait gustatzen ezta zirkoan ezta zoo batean, nire ustez animaliak han edukitzea da kartzela bat bezala egotea eta animaliak askatasuna behar dute eta han inoiz ez dute izango askatasun hori.

Baina ulertu behar dut batzuen lana hori dela eta gauza guztiak errespetatu behar direla.

Ivan Brey