2015/02/06

ZILARRA BAINO DISTIRATSUAGO

Umetan garbigarrien iragarkiak ikusten nituenean etxeko garbiketa gauza erraza zela uste nuen. Trapuek, mostratxek … hegan egiten zuten, etxe osoa di-da batean garbi baino garbiago utzita, bazter guztiak distiratsu. Eta arropa? Zer esan arropari buruz? Hura bai miraria. Garbigailuan sartu eta atera ostean ez zegoen ezta lisatu beharrik ere. 

Halakoak ikustean ez nuen oso ondo ulertzen amak etxea garbi edukitzeak zenbat lan ematen zuen esaten zuenean. Telebistan hain erraz ematen zuen lan hura ezin zen astuna izan, garbigarriek inoren laguntzarik gabe egiten baitzuten lan. Hori zela eta batzuetan amari inbidia ere banion, bera etxean geratzen zen, telebistan iragarritako produktu haiek martxan jarri eta listo. Nik, ordea, eskolara joan behar izaten nuen, egun osoa eskolan eman eta, gainera, etxerako lanak nituen. Zenbat aldiz esan nion neure buruari ez zela batere bidezkoa!



Orain, urteak pasata, ez naizela iritzi berekoa esan behar dut. Telebistako garbigarri haiek norberak erabili ezean ez dute ezer egiten eta are gutxiago etxea garbitu. Amak arrazoia zuen, beti bezala. Etxea garbi edukitzeak lana ematen du, ez nolabaitekoa eta, egia esan, aukeran nahiago dut ikasi edo beste ezertan eman denbora.

Zer deritzezue etxeko lanei? Zer da hobea, etxean etxeko lanak egiten geratzea ala eskolara edo lanera joatea? Zer iruditzen zaizkizue modan dauden errobot horiek, etxeko lanak egiten dituztenak?

20 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beti entzun dut etxeko lana egitea oso aspertua,astuna eta denbora asko ematen diogu garbitzeari.Baina nire ustez hau gertatzen da dibertigarri ikuspuntutik ez dugulako ikusten.Hau da, etxekoarena egitean, nik nire buruan imaginatzen ditut gustatzen zaizkidan abestiak.

Gauza bat argi dago.Ez da gauza bera etxekoarena egitea pertsona batentzat, nire kasuan bezala,eta beste 3 edo 4 pertsona gehiagoarentzat etxekoarena egitea.Horregatik amak eskatzen digu etxekoi norbera bere gauzak egiteko.Janaria eta beste gauzak izan ezik.

Nire lagunekin eta ezagunekin hitz egiten dudanean honi buruz,gauza berberan erabakitzen dut.Amak ez da betirako bizi egingo eta inoiz egin behar dugu bera bezala.Eta roll hori bet ama etxeko lanak egitea,gizartean aldatzen da eta txarto ikusita dago etxean ezer ez egitea.

Ander am 6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Etxeko lanak beti izan dira oso gogorrak, batez ere laguntzailerik ez dituzunean edo oso denbora gutxi duzunean. Nik ez dut inoiz etxeko lanik egin, betidanik nire gurasoen kontua izan baitza; noizbait laguntzaren bat eskaini dut baina egia esanda ez zen gauza handirik.

Lan moduan nire osabaren taberna garbitzen nuen ostiralero duela lau urte. Mahaiak, barra, zorua eta edalontziak garbitu eta makina txanponjalea distirarazi behar nituen ostiralero taberna izterakoan. Orokorrean ikusita, hori ez zen etxeko lana baina antzekoa zen. Aukeratuko behar banu etxeko lanaren eta ikasketen artean ikasketak aukeratuko nituzke, hain nekagarria ez direlako. Gorroto ditut gauza azpergarriak. Agian heldua izaterakoan etxeko lanak egin beharko ditut baina momentuz ikuspuntu hau mantentzen dut. Beste aukeraren bat izango litzateke errobot garbitzaile bat erostea, baina nik etxeko lanak egiten baditut nahiago dut nire kabuz egitea.

Azken finean etxea garbi eta txukun edukitzea beharrezkoa da eta etxeko lana egin beharko nuke nahiz eta nire gustokoa ez den arren.

Asier 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Etxeko lanei esker txarreko lana deritzet, ordu asko beharrezkoak dira dena garbi edukitzeko eta. Egun osoan etxean lan egin arren, beti zerbait falta da eta inoiz ez duzu bukatzen. Gainera, egiten denak gutxi irauten du, berehala zikintzen da eta.
Nire kasuan, zalantzarik gabe, lanera joan nahiago dut. Lanean lankideekin edo jendearekin hitz ahal dut, etxetik kanpo egoten naiz eta gehienetan, esker oneko lana izan ez arren, behintzat soldata bat jasotzen dut. Hori da, zer esanik ez, gehien gustatzen zaidana. Denok diruaren truke lan egiten dugu eta horri esker, askatasun handiagoa daukagu, gure diruarekin nahi duguna egin ahal baitugu. Baina, etxean lan eginez gero, etxeko lanak debalde egiten ditugu eta hori ez zait batere gustatzen, horrela jendeak ez du lan hori baloratzen eta.
Dena den, txarrena da etxetik kanpo, zein etxean lan egitea. Lanaren ostean etxeko lanak egin behar ditut eta hori bai gogorra dela. Nahiz eta bazter guztiak distiratsu ez eduki, beti etxeko lanak egin behar izaten ditut eta argi dago lana ematen duela, baldin eta etxea dezente eduki nahi badut. Horrez gain, etxea edo arropa garbitu ez ezik, janaria erosi eta prestatu ere egin behar ditut eta hainbeste gauzak dira non ordu asko beharrezkoak baitira.
Horregatik, etxeko lanak gorrotatzen ditudanez, modan dauden errobot horiek oso ondo iruditzen zaizkit. Errobotak etxea garbitu bitartean nire gauzak egin ahal ditut eta horri esker, aisialdi handiagoa eduki ahal dut. Argi daukat etxean edozein laguntza ona dela eta errobot bati esker laguntza hori lortu ahal badut, zergatik ez erabili?
Nuri

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez etxeko lanak oso gogorrak dira. Alde batetik, egunero dembora asko ematen dugu horrelako gauzak egiten. Hau da, sukaldatzen, erosketak egiten, etxea txukuntzen, arropa garbitzen eta lisatzen. Gainera inoiz bukatzen du, beti dago zerbait egin gabe.

Beste aldetik, naiz eta egun oso etxean egon zure lana ez da ikusten. Esatebaterako, sukaldatzen duzu arratsalde osoa eta erdi ordu pasata zure lanak desagertzen du. Egia esanda, egunero jan behar dugu eta inork ez du nahi etxe zikin batean bizi.

Azkenean, argi dago gauzak horiek egin behar dugula, orduan pentzatu behar dugu nola egin modu azkarra eta erraz erabiliz. Horregatik tresnak asmatzen ari dira lana erraz egiteko. Adibidez, etxea garbitzen diren errobot bat daude edo etxetresna elektrikoa harriko egiteko. Horrrelako gauzeekin lana aurreratzen da.

Nahiz eta tresnak erabili lana da. Gainera, etxean ez ezik kampoan ere lan egin behar dugu. Erabaki egin behar banu kampoko lana erabakiko nuke. Nigatik lanera joatea hobea da etxean etxeko lanak egitea baino. Azkenean, lan batean ordaintzen dizute, ordutegi bat daukazu, gustatzen zaizuna egiten ari zara, etabar.

Nik uste dut lan hori ez dagoela ordainduta diruarekin. Beraz, nik helburu bat daukat, demborarekin neska bat edukitzea etxeko lanak egiteko, egunero pare bat ordu edo. Oso pozik ordainduko nuke.
SDB.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan bazirudien ohea berak egiten zuela, arropa zikinak zihoazela garbigailura oinez eta denbora pasatu ostean irten zirela haiek berak hortik eta zintzilikatzen zirela bere kabuz, azkenean songinkeria balitz bezala agertzen ziren berriz armairuan ondo telestutak. Baina horiek ez ziren songinen gauzak, baizik eta amatxoen gauzak ziren.

Argi dago, gurasoekin bizi denean ez gara konturatzen zein astunak diren etxeko lanak eta gainera zenbat diren: Garbiketa, afaria prestaketa, erosketak, konponketak... Harrigarria da gure amatxuek egiten dituzten lanak, haiek benetan "multitarea"k dira eta ez ordenagailuak.

Bakarrik bizi zarenean, ordez, etxeko lanak ez dira egiten haiek berak, eta ezinezkoa da haiei aurrez egitea. Beti presakan zabiltza eta inoiz ez duzu ezer bukatu, edo zerbait bukatu duzunean beste gauza bat hilaran dago egiteko prest. Horretaz aparte gaur egun normalean etxe berean bizi garenek lan egiten dugu etxetik kanpo, umeak eta animaliak izan ezik, horren ondorioz ia ez daukagu denborarik dena egiteko eta denbora eduki arren ez daukagu gogorik.

Niretzat etxeko lanak astunak eta aspergarriak dira, baina ezinbestekoak dira ere. Horregatik dudarik gabe ahal izango banu, baten bati ordainduko nioke, nik ez egiteko.

Victor 6-8

Fermin erabiltzaileak esan du...

Nire emazteak beti esaten du, etxeko lanak inoiz bukatzen direla eta arrazoia dauka,. Etxean beti zerbait daukagu egiteko: lisatzea,garbigailua ipintzea , oheak egitea,… Baina, nire ustez askotan etxeko lanak egiten ditugu ohituragatik, estabaterako,ohea egitea. Nire lagun batek , inoiz egiten du bere ohea, bueno, bai, bisita bat daukanean . Beti esaten du tontokeria dela gauza bat egitea, ordu batzuk geroago desegin behar duzunean.
Bestalde, azken urteotan teknologia berriek asko hobetu dituzte etxetresna elektrikoak ,hori dela eta, gaur etxeko lanak egiteko laguntza asko daukagu lehen baino. Adibidez, garbigailuak gero eta azkarragoak dira. Gorogatzen dut gure lehen garbigailuan garbiketek bi ordu eta erdi zirauten, oraingoak , ordea, berrogei minututan garbitzen eta gainera lehortzen du arropa, miresgarria da.
Gaur egun etxetresna elektriko guztiak ederrak dira, baina , nire etxean erregea “Primo” da. “Primo” robot bat da, xurgagailua deitzea irain bat izan daiteke. Hura , eskatu gabe, egunero hamarretan etxetik paseatzen da hautsa harrapatzeko eta bukatu ondoren bere plataformara itzultzen da bere bateria kargatzera, zelako bizkorra da.
Bai, egia da gero eta errazagoa dela etxeko lanak egitea, baina nik momentuz nahiago dut lanera joatea, beharbada denboraz nire iritzia aldatuko da, une honetan, ordea, etxeko lanak uste dut lan gogorrak ,monotonoak eta aspergarriak direla nire lanbidea baino.
Fermin 6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez etxeko lanak egitea oso astuna da, hamaika aldiz egin behar baita. Nire kasuan nahiago dut nire kontuan egitea robota baino bazterrean garbitzen dudanez etxeko lanak hobeto geratzen delako.
Gainera, robotek elektrizitate asko gastatzen dute, eta noizean behin pieza batzuk aldatu behar da.
Normalean denbora gutxi egoten naiz etxean, horregatik, astean bitan egiten ditut etxeko lanak eskolara joatea nahiago dudalako.

Alberto Seo.B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Etxeko lanak egitea ondo deritzot, batezere, beste aukerik ez badaukazu.Azken urteotan , ni neu ,jakin gabe, etxeko lanak egiten hasi nintzen,ez zela hainbesterako konturatu nintzen, lisatu ezik,besteak nahiko ondo egiten nituen.Egia esanda , astia behar duzu ondo egiteko, gutzienez, ohiturik ez daukagunerako.
Nire etxean ,adibez, betidanik nire amak eginten zuen dena, aitak ordea, inoiz ez zuen ezer egiten, nik ezta.Beraz ,nire etexera bizitzera joan nintzenean ez nekien ezer egin, inoiz ez nuen frijitu arraults bat.Baina orain buztiz desberdina da, sukaldari nahiko ona bihurtu naiz eta.
Gaur egun, empresa asko dago , zeinek etxeko lanak eginten duten diru gutxiren truke,
jendea gero eta asti gutxiago daukate eta, nik inoiz ez du erabili baina interneten bidez kontratatu egin ditzakezu.
Asken bolada honetan ,etxeko lanak egiteko, errebotak bereziak mondan jarri diren.Nik neuk erosi nuen bata internen bidez, baina ondo garbitzen ez zuenez, azkenean armairu batean gorde nuen orain arte.
Nik egun osoa lan egiten dudanez , nire bikotekidek etxeko lanak eginten ditut, otordu bereziak salbu, hilean behin gutxienez ,pretatzen dut bata ,sukaldea asko gustatzen zait eta.
Aitor 6-8.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...


Nori gustatzen zaio etxeko lanak egitea?Seguraski inori edo kobratzen duenari egiteagatik.Egia esan oso astunak dira eta egunero gauza bera,inoiz ez dira amaitzen.
Gurasoen etxean bizi garenean agian ez dakigu zein lana den, baina bakarrik bizi garenean, momentu horretan lan gogorra hasten da. Zenbait gauza egin behar diren konturatzen gara.
Baina etxeko lanak nahi eta nahi ez egin behar dira.

Etxean geratzea abantailak ditu; inork ez dizulako esaten zer egin, ez daukazulako ordutegirik, zu zeuk zure nagusi, baina beste batzuek etxetik kanpo irten nahi dute,beste pertsonekin egoteko eta soldata jasotzeko, dudarik gabe.

Etxetik kanpo lan egiten dutenei zaie egiten die lanetik irten ondoren etxeko lanak egin, horrexegatik gero eta jende gehiagok dirua edo aukera badauka norbait etxeko lanak egiteko alokatzen dute.
Bete batzuek errobot bat eduki nahi dute.Orain modan daude eta lan guztia ez egin arren laguntzen dira.
M.G B2 18:00 - 20:00

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Betidanik, etxeko lanek Txerrenen zigorra izan behar dutela uste izan dut, zikinkeria magikoa izan daiteke eta. Baina, magia bada txarrarena izan behar du.
Gela bat itxita, eta ondo itxita, egon arren, egun batzuk igarotakoan hautsaz beteta aurki dezakegu. Horregatik, lana noiz amaituko dudan ez dut inoiz jakingo eta aukeratuz gero harrobi batera harria ziztatzera joan nahiago nuke ordutegia edukiko bainuke eta lanetik ateratzeko ordua hasi aurretik jakingo nuke.
Txikitatik etxean nire amak, goizetik gauera, janaria prestatu ezean trapu batekin eskuan garbitzen ikusi dut.
Ikusten nuenean, egiten zuen lana erraza zela iruditzen zitzaidan, zeren egiten zuena egiten zuela beti kantatzen egiten zuen.
Orain, noizean behin, etxeko lanak egiten ditut; baina, egunero egin behar izanez gero kotoi-soro batean lan egiten erosoagoa negokeela uste dut.
Hala ere, azken urteotan etxeko lanak egiteko agertu diren asmakizunek gehiagotu besterik ez dute egin. Baina, egia esateko, guztiek ez daukate zertan onak izan. Esate baterako, behin baino gehiagotan telebistan garbikari iragarkiak ikusi ditugu. Ba, urtero garbikari berria ateratzen dute eta beti berriak lehengoak baino zuriago garbitzen du. Eta, batzuetan, neure buruari urtero zuriago garbituz gero orain arte zer garbikaria erosi dugula galdetzen diot.
Beste asmakizun bat garbiketa errobota da. Ezagutu ez arren, ez nuke erosiko zeren biribila bada bazterrak eta leku zailak nola garbituko dituen?.
Horregatik, garbitzeko garbitzen ez duena atzetik joan behar badut makinatxoa aurrestu nahiago izango nuke txarto egiteko errobota edukitzea beharrezkoa ez bailitzateke.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zelako enbidia ematen zidan nire amak egunero etxean geratzen zenean etxeko lanak egiten eta ni bitartean egunero eskolara joan behar nintzen. Urteak pasata beste ikuspututik ikusten dut, etxea garbi edukitzeak denbora asko eramaten duelako. Nahiz eta garbitzeari eman egun osoa, badirudi inoiz ez duzula amaitzen eta beti dago zer edo zer egiteko, gauzak oso arin zikintzen direlako. Txikia nintzenean konparatuz, orain nahiago dut unibertsitatera edo lanera joatea, etxeko lanak egitea baino. Aitortu behar dut nahiko desordenatua naizela eta etxeko lanak egiteko alferra naizela, hala ere, sahiatzen naiz poloki poliki gauza gehiago egiten.
Oraindik nire gurasoekin bizi naiz eta hirurok etxetik kanpo lan egiten dugu. Badakigu garaiak aldatzen direla eta garbiketa ez dela bakarrik emakumeen kontua. Horregatik garbitzea gorrotatzea arren aitak eta biok egunero etxeko lanetan parte hartzen ditugu. Ni nire logelaz arduratzeaz gain, harrikoa egiten dut eta nire aita beste lanaz aduratzen da. Horrela guztiontzat entretenerrigaria izaten da


Sherezade

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zelako enbidia ematen zidan nire amak egunero etxean geratzen zenean etxeko lanak egiten eta ni bitartean egunero eskolara joan behar nintzen. Urteak pasata beste ikuspututik ikusten dut, etxea garbi edukitzeak denbora asko eramaten duelako. Nahiz eta garbitzeari eman egun osoa, badirudi inoiz ez duzula amaitzen eta beti dago zer edo zer egiteko, gauzak oso arin zikintzen direlako. Txikia nintzenean konparatuz, orain nahiago dut unibertsitatera edo lanera joatea, etxeko lanak egitea baino. Aitortu behar dut nahiko desordenatua naizela eta etxeko lanak egiteko alferra naizela, hala ere, sahiatzen naiz poloki poliki gauza gehiago egiten.
Oraindik nire gurasoekin bizi naiz eta hirurok etxetik kanpo lan egiten dugu. Badakigu garaiak aldatzen direla eta garbiketa ez dela bakarrik emakumeen kontua. Horregatik garbitzea gorrotatzea arren aitak eta biok egunero etxeko lanetan parte hartzen ditugu. Ni nire logelaz arduratzeaz gain, harrikoa egiten dut eta nire aita beste lanaz aduratzen da. Horrela guztiontzat entretenerrigaria izaten da


Shere

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esateko txikia nintzenean inoiz ez nuen ikusi nire ama etxean geratzen. Nire amak lan egin zuen nire aitak bezala. Lana eta gero, etxera heltzean, etxeko garbiketak egin behar izaten zituen. Denok gure gauzak egin genituen garbiketekin, adibidez gure logela, baina argi dago nire amatxuk beti guk baino askoz gehiago egiten zuela....Orain arte ez dut pentsatu zenbat zen hori!

Orain bakarrik bizi naizela konturatu naiz zenbat gauza egin behar dugun etxean! inoiz ez da nahikoa. Beti garbigailua ipini behar da edo janaria prestatu behar da edo arropa lehortzeko eskegi behar da.... ezin da gelditu. Ez nintzateke bueltatuko nire gurasoen etxera bizitera baina batzuetan nire lagunak (bere guraoekin bizi direnak) inbidia asko ematen didate, siur ez dute hainbeste gauza egin behar eta.

Lara 4-6

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Etxeko lanak ez zaizkit gustatzen, baina erabaki behar badut eskolara edo etxeko lanak etxean egitea nahiago dut bigarrena.
Nire ustez etxeko lanak oso aspergarriak eta aztunak dira baina etxean geratzen bazaude eta ez bazara joaten eskolara hobe da dinot nik.

Gaur egungo robotak, etxea garbitzen dutenak, ni uste dut ama ez badauka lanik tontakeria bat dela, amak garbitzen duelako hobeto.

Ni es daukat robotik eta ez dut inoiz erosiko bat.

EC 6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Etxeko lan famatuak!Ene! txikitan pentzaten nuenak gaur egun pentsatzen dudanak ez du zerikusirik!Nork esango dit niri etxeko lanak horrela izango liraketela.ze gizajo! baina ze pozik bizi nintzen!

Hainbeste aldiz begiratuz nola egiten zituen amak etxeko lanak,ez zela hain zaila pentsatzen nuen gainera dibertigarria neritzon,pasu guztiak nekien edozein gauza egiteko,gainera kapaz nintzela erakusteko sentitzen nintzen,baina beti ezetz esaten zidan amak."utzi hori nagore,EZ EZ HORI EZ DA IKUTZEN!,ala zoaz jolastera.Uggg!ZE PETARDA!.
Behin,altxatu nintzen gauez eta noski hasi nintzen gehien gustatzen zitzaidana "PLATERRAK GARBITZEA".Sukalde guztia zen niretzat.Hartu nuen aulki bat,poliki-poliki eta arnasa hartu gabe hurbildu nuen aulkia fregaderora.Puntillak ipiniz justo justo heltzen nintzen grifora.Ene!oraindik gogoratzen dut zenbat disfrutatu nuen gau horretaz.Amaitu nuen gora behera bustita,platerrak ankaz gora eta sukaldea uholdeta.
Huerrengo egunean goizez...amaren aurpegia ikustean,jadanik nekien "LA HE LIAO",izan ere oraindik gogoratzeak beldurra ematen dit.

Gaur egun,begi itxitarekin zerura begiratuz, ZENBAT ARRAZOI ZEUKAN AMAK!pentsatzen dut,batez ere, orain nik ere ama naizelako.Iñigo eta biok bakarrik bizi ginenean tira...astuna zen benetan etxeko lanak egitea baina ondo moldatzen genuen dena txukuna egoteko,nahiz eta lanera joatera nahiago dudan dudarik gabe.
Baina orain....ZER DA HAU!ZE LIO SARTU NINTZEN! bi ume txiki etxetik,batzuetan amaitzen dugu negar egiten edo barre egiten, auskalo!etxeko lanak amaitzen bezain laster berriro hasi behar dugulako eta agian,telebistako mandoa garbigailuaren barruan aurkitu ahal dugu.KOÑO!Iñigo, hemen zegoen mandoa!.
Dena den,nahiz eta denok jakin zer exigitu ziren etxeko lanak egitea ez dago baloratuta!.

nagore b2 8-10

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Etxeko lan famatuak!Ene! txikitan pentzaten nuenak gaur egun pentsatzen dudanak ez du zerikusirik!Nork esango dit niri etxeko lanak horrela izango liraketela.ze gizajo! baina ze pozik bizi nintzen!

Hainbeste aldiz begiratuz nola egiten zituen amak etxeko lanak,ez zela hain zaila pentsatzen nuen gainera dibertigarria neritzon,pasu guztiak nekien edozein gauza egiteko,gainera kapaz nintzela erakusteko sentitzen nintzen,baina beti ezetz esaten zidan amak."utzi hori nagore,EZ EZ HORI EZ DA IKUTZEN!,ala zoaz jolastera.Uggg!ZE PETARDA!.
Behin,altxatu nintzen gauez eta noski hasi nintzen gehien gustatzen zitzaidana "PLATERRAK GARBITZEA".Sukalde guztia zen niretzat.Hartu nuen aulki bat,poliki-poliki eta arnasa hartu gabe hurbildu nuen aulkia fregaderora.Puntillak ipiniz justo justo heltzen nintzen grifora.Ene!oraindik gogoratzen dut zenbat disfrutatu nuen gau horretaz.Amaitu nuen gora behera bustita,platerrak ankaz gora eta sukaldea uholdeta.
Huerrengo egunean goizez...amaren aurpegia ikustean,jadanik nekien "LA HE LIAO",izan ere oraindik gogoratzeak beldurra ematen dit.

Gaur egun,begi itxitarekin zerura begiratuz, ZENBAT ARRAZOI ZEUKAN AMAK!pentsatzen dut,batez ere, orain nik ere ama naizelako.Iñigo eta biok bakarrik bizi ginenean tira...astuna zen benetan etxeko lanak egitea baina ondo moldatzen genuen dena txukuna egoteko,nahiz eta lanera joatera nahiago dudan dudarik gabe.
Baina orain....ZER DA HAU!ZE LIO SARTU NINTZEN! bi ume txiki etxetik,batzuetan amaitzen dugu negar egiten edo barre egiten, auskalo!etxeko lanak amaitzen bezain laster berriro hasi behar dugulako eta agian,telebistako mandoa garbigailuaren barruan aurkitu ahal dugu.KOÑO!Iñigo, hemen zegoen mandoa!.
Dena den,nahiz eta denok jakin zer exigitu ziren etxeko lanak egitea ez dago baloratuta!.

nagore b2 8-10

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikita nintzenean etxeko lanak asko gustatzen zitzaizkidan. Beti nire amari etxeko lanak egiten laguntzen nion eta ikasi nuenean nire kabuz egiten nituen gauzak. Gehien gustatzen zitzaidana sukaldatzea zen. Beti nire amarekin janaria eta afaria prestatzen nuen. Deneterik egiten nuen, baina orain hau aldatu da. Orain ez daukat denborarik etxeko lanak egiteko. Astean behin nire logela egiten dut eta ahal dudan bakoitzean ama laguntzen dut etxea txukuntzen. Nire ustez, denbora izango banu etxeko gauzak egiten jarraituko nuke, baina hedua egiten naizen einean, denbora gutxiago eta betebehar gehiago dauzkat.
Gaur egun gure gizartean, gauzak hobetu egin dira: orain gizonek ere egiten dituzte etxeko lanak, inoiz baino gehiago nire aitak, nire amari laguntzen dio. Nire ustez, etxeko betebeharrak guztion artean egin behar dira.Adibidez, ideia ona da astero egutegi bat egitea, hórrela persona bakoitzak zer egin behar duen jakingo du.
Hau guztia esan ondoren gustatuko litzaidake egoera hobetzea. Nire ustez erraza da gauzak aldatzea pertsoek benetan nahi badute.
Lore 6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

zer deritzot etxeko lanei buruz??? pentsa nezake edozein gauza eta den denak negatiboa izango lirateke.
Etxea egiten esfortzu handia ekartzen dut,nahiago dut 8 ordu nire enpresan lan egitea.

Orain, bakarrik bizi naizela, konturatzen naiz ea zer gogorra den etxeko lanak egitea,zeren eta astelehenero etxea egin behar izaten dut.

Nire gurasoen etxean bizitzen nintzenean, egoera desberdina zeuden,nire amak ez zuenez lan egiten etxearen kanpoan, ba, hark egiten zituen etxeko lanak, batez ere, gustatu zitzaiolako.Nire aita, ordea ,ez zitzaion gustatzen etxeko lanak egitea.

Egia esan, gaur egun lehen baina errazagoa da garbitzea, elektrotresneei esker, batez ere, bakarrik funtsionatu dutenek.
Aurreko guztiak kontuan harturik esan liteke, lan asko kendu dutela garestia izan arren



Anonimoa erabiltzaileak esan du...

jonny 6-8

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Etxeko lana egitea beti gogorra eta astuna izan da . Duela gutxi arte, bakarrik emakumeentzat zen. Nahiz eta lana inportantea izan, ez zen balioetsitako lana. Azkenaldian, zorionez, gauzak aldatu dira eta etxean bizi diren denok etxeko lanak egin behar dute. Etxeak funtziona dezala, sekretua da partitzea, eta familiaren kide bakoitza egiteaz ardura dadila. Etxeko betebeharrak guztion artean egin behar dira
Dudarik gabe, robotek laguntzen dute eta familiaren pertsonei lana kentzen diete. Bitartean, familia kafe bat har dezake hizketan edo guztien artean bazkari berezi bat presta dezake
Azken finean etxea garbi edukitzea, lisatzea, janaria prestatzea… beharrezkoa da. Gainera, gero eta errazagoa da etxeko lana egitea
B.F. 16-18.00H