Ez genekien nola, baina bat-batean egun batean, udaberriak ekarritako eguraldi onarekin batera, eskailera kiribilean loratzen ziren. Haiek gora bueltaka eta bueltaka eta gu, adurra zerigula, behean gora begira. Bat baino gehiago ari da oraindik ordaintzen garai hartan eginiko lepo luzatze horiek.
Minigonaren urrezko garaia izan zen hura. Neska guztiek zeramaten,
ez ziren garai hartakoak oraingoak bezain motzak, baina guri gerriko luze
horiek odola eta zerbait gehiago aldatzen ziguten.
Ez dut komentario sexistarik egin nahi. Hura sinpleagoa
bezain erreala zen, inolako konnotazio sexistarik gabe. Horixe zen diktaduran
jaiotako hogeita piko urteko mutilen errepresioaren adierazlea.
Oraindik irribarre maltzur bat ateratzen zait udaberria
datorrela Corte ingeleseko iragarkietan ikusten dudan bakoitzean.
Zer pentsatzen duzue udaberria datorrela entzuten duzuenean? Zer
deritzozue “udaberria odol berria” esaerari? Baduzue udaberriak gogorarazten
dizuen pasadizorik?
13 iruzkin:
U-B1, Zortzietatik-Hamarretara.
Kaixo lagunok!
Udaberria heldu da eta nire iritzia udaberriari buruz emango dut.
Niri gustatzen zait udaberria heltzea. Polita da, jendea alaiagoa dago eta. Nire ustez arrazoia da uda hurbiltzen dela, eta hau pozten nau.
Udaberrian eta udan hondartzara joaten gara, eguraldi ona dago, gure gorputzak gehiago arroparik gabe erakusten ditugu, kolore gehiago dago, eguzkia, oporrak dauzkagu, herriko jaietara joaten gara, aisia gehiago daukagu… eta gauza hauek gustatzen zaizkigu.
Gainera, adoz nago udaberrian odola aldatzen duela. Arroparik gabe edo arropa gutxiagorekin, beroagatik…, kitzikatuagoak gaude…eta hau dena Corte Ingelesek ezagutzen du.
Corte Ingelesek badaki zer eta noiz esan guk erosteko. Batzuetan ez ditut entzun, aspertzen nautelako, eta gero eta zaharragoa naiz, gutxiago entzuten ditut askotan entzun ditut eta.
Baina horrela da bizitza. Behintzat aukeratu ahal dugu entzutea ala ez.
Bueno lagunok, laster arte.
Kaixo lagunok!
Egia esan, udaberria niretzat ez dauka zentzu berezirik. Niri gehien gustatzen zaizkidan urtaroak negua eta uda dira, nire bizitzako momenturik hoberenak urtaro hauetan bizi izan ditudalako.
Alde batetik, udaberrian eguraldia hobetzen da eta lehenengo eguzki izpi horiek neguaren hotza eta gero asko eskertzen dira, baina ez da eguraldi egonkor bat. Nahiz euritsu, nahiz eguzkitsu egon daiteke. Beste aldetik, batzuk ostegun moduan ikusten dugu udaberria, hau da, ez dago ezer berezirik urtaro honetan eta uda baino lehen dago, osteguna ostirala baino lehen dagoen moduan.
Beno lagunok, klasean ikusiko gara elkar, laster arte!
Kaixo!
Udaberria urtaro oso berezia da, eguzkia ateratzen da, egunak luzeagoak dira beranduago iluntzen da,loreak ateratzen dira eta...eta...aaaachiiis!!
Niretzat udaberria domimistikuaren urtaroa da,karkarkar. Bromak aparte, urtaro hau oso txarra da niretzat alergikoa naizelako eta polen gehiago dagoenez egun osoa nago mukiarekin eta batzuetan begiak oso gorriak ipintzen zaizkit. Horregatik udaberria ez zait asko gustatzen.
Nire ustez, uda edo udazkena onenak dira. Alde batetik, uda gustatzen zait eguraldi ona egiten duelako,oporrak daukagulako eta beste alde batetik,nahiz eta udazkenean denbora txarra egitea,gustatzen zait, batez ere paisaia aldatzen duelako, adibidez zuhaitzaren hostoak erortzen dira.
Beno lagunok ondo ibili, musu bat eta laster arte.
Sara B1
Kaixo guztioi!
Udaberria, azkenean ere, heldu da! Eta honekin lotuta, orduaren aldatzea. Hau bai arrazoia pozik egoteko! Zortziretan gaua ez izatea, primeran dago eguna gehiago aprobetxatzeko!!
Ez daukat dudarik eguzkia ikusteak laguntzen digu odola berriarazten, D bitaminak beti laguntzen du... Hori bai, azken bolada honetako bat bateko aldaketek galdu egiten naute. Ez zaizue gertatzen?
Honekin lotuta, udaberrian uda oporrak hurbilago ikusten dira eta hondartza egunak usaintzen dira, beraz, normala da udaberria begi onez ikus dezagun...
Laster arte
OlgaB2Fidel
Kaixo, denoi:
Izugarri gustokoa dut udaberria; udazkenarekin batera nire urtarorik kutunena da.
Hurbildu egiten denean eta argiak indar gehiago edukitzen duenean, bai gorputzan, bai buruan, erabat nabaritzen dut. Azeleratzen banintz bezalakoa da.
Beraz, guztiz ados nago esaerarekin " udaberria, odol berria", nahiz eta, nire kasuan, "udaberria, odol berria eta azkarragoa" esango nukeen.
Ikusi arte,
Kaixo lagunok;
Nabaritzen da udaberria heltzen dela. Eguzkia ateratzen da, jendea koloredun arroparekin joaten da....Gainera, egunak luzeagoak dira.
Nik ez dut gogoratzen udaberriaren pasadiziorik baina egia da, urtero ikus dezakegun bezala, jendearen gogo-aldartea aldatzen dela. Horregatik, benetan sinesten dut udaberriak zerbait berezi ekarri digula.
Nik uste dut hau asaltzeko zientifikoaren arloan bilatu beharko genuke. Izan ere, adituek esaten dutenez, eguzkiak pozik egoteko hormonak liberatzen ditu, beraz hortik etor liteke " udaberria odol berria"esaera.
Honek, egoera ahulean ipintzen gaitu, beraz el corte ingles bezalako enpresek aukera handia ikusten dute bere salmentak igo daitezen.
Laster arte!
A.A B2
Zoratuta nago udaberria heltzearekin!! Eguzkia sentitea gustatzen zaidan pertsona naiz eta gainera argi ordu gehiago dauzkagu kalean egoteko.
Botak eta berokiak kentzeko gogoa daukagu eta “operación bikini” martxan jarri behar dugu minigona motzak ipintzeko.
Egia da, eguraldi ona egiten denean giro baikorra nabaritzen dela kalean, oporrak eta hondartza usaintzen dugulako. Orain bi edo hiru hilabetera barru gure maletak prest egongo dira bidaia bat egiteko edo behintzat lana ahazteko.
Atzera kontua hasten da urteko denborarik onena gozatzeko, uda.
BERIS B2FIDEL
Nire ustez udaberria urtearen sasoirik politena da.Neguko hotza bukatzen da eta tenperatura pixkanaka-pixkanaka epeltzen hasten da.Honekin batera gure gogo-aldartea ere aldatzen da.Ukaezina da klima oso eraginkorra dela gure portaeran,batez ere eguzkia ikusten hasten garenean.Ez dakit zergatik baina eguzkiaren eragina oso nabarmena da.Normalean gure bizitza nahiko monotonoa da baina,nahiz eta beti gauza berberak egin,eguraldi ona egiten badu,gauza horiek gusturago egiten ditugu.
Dena den,alde handia dago udaberriaren tenperatura eta udaren tenperaturaren artean.Hau da,eguzkiaz gozatzea ondo dago baina eguzkiak gogor jotzen duenean ez gaude hain ondo.Egia da Euskal Herrian hau gutxitan gertatzen dela baina gertatzen denean nekatuta eta ezer egiteko indarrik gabe gaude.Beraz,gauza guztiekin gertatzen den bezala,dena bere neurrian.
Janzkerari dagokionez,neguko arropa kentzeko irrikan gaude eta horregatik ,eguzkiaren lehenengo izpiluak ikusita,berehala hasten gara arropa kentzen.Batzuetan barregarria da mozorratuta joaten garelako ez baitakigu zer ipini.Argi daukagun gauza bakarra da neguko arropa kendu nahi dugula.
Aurten oso negu arraroa izan dugu nahiko epela izan baita.Horregatik oraindik ez dakigu nolako udaberria eta uda izango dugun.Batzuek esaten dute negua ez dela oraindik bukatu eta urtero entzuten dugu behin maiatzean elurra egin zuela.Dena den,loreak loratzen hasi dira eta behintzat paisaia eta geure umorea aldatzen ari da.
AMAIA.S.
Kaixo lagunok,
Nire ustez urtaro guztiak politak dira egunerokoa aldatzeko.
Urtaro bakoitzak gauza bat edo bestea egiteko balio du;adibidez,uda hondartzara joateko,negua eskiatzeko eta udazkena mendira joateko. Baina udaberria oso berezia da. Egunak luzeagoak dira eta azken finean,hori ematen digu bizitza.
Goizez lan egitera joaten garenean pixka bat iluna dago oraindik baina arratsaldez irtetzerakoan,ordea, argia daukagu. Egia da eguraldia hobetzen duenean gure umoreak ere aldatzen du. Errazagoa da pozik egotea eguzkia dagoenean.
Horrez gain,tenperaturaren igoera eta zuhaitz koloretsuak ikusten ditugu.
Alergikoentzat urteko sasoirik txarrena da. Alergikoek ez dute udaberriaz disfrutatzen eta uda ailegatzea nahi dute.
Dudarik gabe udaberria odol berria da!
Ikusi arte!
Kaixo lagunok!
Batzuetan dirudi udaberria Euskal Herrian ez daukala sentsurik. Egun batean euria, beste batean eguzkia edo egun berberan euria eta euzkia izatea gertatu daiteke. Eta tenperaturaz hitz egiten badugu... Izugarria da! Altxatzen zarenean guztiz jantzita klaro hotsa egiten duelako. Gero ateratzean arropa guztia soberan dago, guztiz kontrakoa bero handia.
Udaberriaria ikusten diodan gauza on bakarra uda eta oporrak oso hurbil daudela da. Beste gauzak begiratzen baditugu ez zait batere guztatzen. Nier ustez, batzuetan Euskal Herrian dirudi ez daukagula ezta udaberrik ezta udazkenik, negua eta uda baizik.
Laster arte!
Iker.L Idoia B2
Kaixo lagunok,
Udaberria uste dut urtaro polita dela. Batez ere, negu hotza eta gero egun argitsuak heltzen direlako. Izan ere, udaberria deitzen zaio "Urtaro berdea ",zehazki natura loratzen hasten delako. Eta imajinatzen dut, geu ere "loratzen "garela, hots, egunak luzeago eta eguzkitsuak dira, orduan udaberriaren zehar gorputzek melatonina eta feromona gehiago ekoizten dituzte. Bi hormonak erlazionatu daude umore on edo txarrekin, estresarekin, sexualitatearekin eta abarrekin. Oro har, hormona hauek handitzean bikote asko udaberrian hasten dira, hortik datorrela esan daiteke esaldi hain ezaguna "udaberria odol berria ".
Bukatzeko, udaberria oroipen onak gogorazten dizkit. Bereziki, lehenago nire familiak baratze handia zeukan eta une honetan gereziondoak lore zuriz beteta edo mertxikondoak lore arrosez beteta egongo lirateke. Pasaia ikusgarria da.
Bueno, besterik gabe, ondo izan
Fidel B1E6-8
Aupa!
Ba niri udaberriak benetan aldatzen zidan txikitan, alergia dut eta. Hiru urteekin parke batean nengoen jolasten eta panpa-lezkarengatik flipatzeko erreakzio alergiko bat sifritu nuen. Beharbada odol berria ez, baina aurpegia bai; amaren arabera monstruo baten aurpegia, egia esan.
Naturari esker, gaur egun ez dut horrelako erreakziorik sufritzen (zura ukituko dut...), eta orain badut gozatzen udaberriarekin.
Udaberria beti izan da eguzkiaren garaipenaren denboraldia, mitologia guztietan, eta sinesteaz aparte, eguzkiarena nabaritzen da. Egunak gero ta luzeagoak bihurtzen diren bitarteak, jendeok gero ta gehiago animatzen gara etxetik irtetzera, bizikletaz ibiltzera, txangoak egitera, ala bakarrik lagunekin pote batzuk hartzera.
Baina beste batzuek esan duten bezala, hemen bakarrik ditugu horrelako egun batzuek, udaberrian normalena euria delako. Horregatik nik pentsatzen dut euria egiten ez duenean gogo gehiagorekin irtetzen gara.
Bueno ba, laster arte!
Argitaratu iruzkina