2019/02/22

MILA EUROKO EURO BAT

Horrelako hortz bat ere badu. Dena faltsua, dena kopia. Ez dena izan nahi du eta, orijinala erosteko beste diru ez duenez, kopiarekin konformatu behar. Euro bat ordaindu eta trukean mila euro balioko lukeen baten kopia etxera eraman. Negozio ederra!!!

Horrelaxe da gure mundua: dena faltsua, dena kopia. Txinatarrei botatzen diegu errua, baina erosten duenaren errua da. Ez dago aitzakiarik. Erosiko ez bagenitu, haiek ez lituzkete fabrikatuko. Baina, egia da edozer kopiatzeko gai ere badirela, den-dena kopiatzeko gai direla.

Aukeran orijinala nahiago dut. Onak izanda ere, kopiak kopiak dira. Ez dakit zergatik, baina kopia bat erosi dudanean, orijinalarekin alderatuta, ez dit ondo ematen. Aberats baten gorputzean jaio nintzen, nonbait. Eta, horregatik, ordezko hortzak ere urrezkoak ditut.


Zer deritzozue kopiak erosteari? Inoiz erosi duzue ezer? Zer? Noiz? Zergatik erosten ditu jendeak horrelako produktuak? 

1 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, jendeak kopiak erosten dituela normala da, gizaki hutsak gara eta... Originala garestiegia da eta jendeak ezin duela erosten, eta kopia batekin konformatzen dute. Orokorrean, bizitza horrelakoa da.

Nire kasuan, noizean behin kopiak erosi nituela aitortu behar dut. Baina, orain ez dut egiten. Original bat dirurik edukiko ez banu, ez nuke erosiko, ezta kopia bat ere. Baina ez zait txarto iruditzen besteek kopiak erostea.