2020/04/05

22. EGUNA: DENOK GAI

Ez dakit hori irtenbidea den. Uste dut ezetz. Egoera zailetan erabakiak arin hartu behar dira, baina ondo pentsatuta. Ez-ohiko egoera honetan, zenbait arazori aurre egiteko, hartutako neurriak ez dira onenak izan, eta ez bakarrik erabaki politikoak. Denok daukagu, gehiago ala gutxiago, pairatzen ari garen egoeran egoteko eta lehenago birusa ez gelditzeko errua.

Konfinamendu honetan denok galtzaile aterako gara: hil direnak, gaixorik daudenak, lanik gabe geratu direnak… zerrenda luze bat egin ahalko genuke kaltetu guztiekin. Baina, sarritan, ahazten dugu kaltetu txikiak ere badaudela. Bueno, txikiak datu ofizialetarako, baina handiak jasaten dutenentzat eta beren familientzat: ikasleak.

Pandemia honen atzaparretan erori gara kurtsoa bukatzeko azken hiruhilekoa falta denean eta, konponbidea aurkitzen ez badugu, ez dakigu nola bukatuko dugun ikasturtea. Italian erabaki berri dute aprobatu orokorra ematea. Eta han gertatzen dena laster ala berandu hemen gertatzen denez, ez dakit Jeneralak denok aprobatuta gaudela erabakiko duen. 


Zer iruditzen zaizue Italian hartutako erabakia? Zein ondorio ekarriko luke denok aprobatuak izateak? HABEk erabaki berbera hartu beharko luke? Zergatik?

11 iruzkin:

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Niri ez zait ondo iruditzen Italian egin dutena. Azkenean, ikasleek ez dute jakin go ikasgai horren dena, gaindituta daukatelako. Adibidez, mediku bati gainditzen baduzu apendizitisaren Gaia ez du jakin go Nola eginfmgo den eta gero, ospitalean dagoenean, ez du jking Nola egiten da, eta hori oso larria da.
Nire ustez, HABEk ez du behar hori egin, lehen esan dudan bezala. Gainer a, beste momentu batean egin ahal da azterketa, eta ez da arazo hain larria ikasleontzat.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egun on,

Niri ez zait ideia ona iruditzen. Horrela ez dakite zuk dakizula ala ez. Denok gai bagara, azkenean ez du inork suspenditzen eta errealitatean hori ez da pasatzen.

Euskararekin berdin pentsatzen dut. Denok ezin dugu aprobatu. Gainera, hurrengo kurtsoan zer pasatuko da? Ez badut mailarik, ezin dut egin hurrengoa.Habek beste konpobidea eman behar digu. Orain dena atzeratu da, baina informazioa behar dugu. Gauzak hobeto egoten direnean egin ahalko dugu? Ni ez nago ziur.

Maite

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioei

Nire ustez, desberdina da lehen hezkuntzako ikaslea izatea eta medikuntzako azken mailako ikaslea izatea. Lehenengo kasuan nik arazorik gabe emango nizueke gainditutakoa, hurrengo ikasturtean ikasiko duzue honetan egin ez duzuena, beraien hezkuntzan hutsune handirik gabe.
Desberdina da unibertsitatean, ikasle horiek lan batean erantzun beharko dute, eta ez du haien hezkuntzan hutsunerik egon behar.
Euskarari dagokionez, Habek irakasleei utzi beharko lieke erabakia, haiek baitira nork eta nork ez duen onartzea merezi dakitenak.

Valentina

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Nire ustez egoera bereziek behar dituzte konponbide bereziek, eta bizitzan beti dago salboespenak egoerak konpontzeko. Horietako bat izango litzateke Italian egin duten bezala. Agian unibertsitatean mekanismo diferenteak garatu behar dituzte etorkizunean haien ezagutzak egiaztatzeko, baina kurtsoek, nire ustez, bukatu behar ditugu garaiz denok nekatuta gaudelako... eta behar dugu zerbait eginda edukitzea hurrengo pasu emateko, zalantzan bizi gara... Inportantea irakasleentzat da urtean zehar prozesua kontuan hartzea, hau da gakoa HABEk erabaki ona hartzeko eta nire ustez erabaki hau onurgarria izango litzateke.

Laster arte!

Samantha erabiltzaileak esan du...

Kaixo!!

Nire ustez erabaki hori hartu behar da ikastaroaren arabera. Ez da berdina umeei lehen hezkuntzan edo gazteei bigarren hezkuntzan gainditzea edo unibertsitateko ikasleei gainditzea. Heziketa zikloak eta unibertsitateko ikasketak etorkizunean lan egiteko gauza garrantzitsuak irakasten dituzte, eta, beste ikaskideek ezan duten bezala, larria izan liteke.

Euskararekin berdin pentsatzen dut, ezin dugu guztiok gainditu ez badaukagu mailarik. Irtenbide bat bilatu behar da, momentuz azterketa atzeratu da, baina ez dakigu zenbat denbora iraungo duen egoera honek. Espero dut gehiegi ez luzatzea eta bizitza normalera lehenbailehen itzultzea.

Laster arte!

Amaia erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on:

Italiako jaurlaritzak hartu duen erabakiak ikasle denok gainditzea ez zait ideia ona iruditzen. Bidegabekoa eta desegokia da irtenbide hori, nire iritziz. Hala ere, zein izango litzateke aukera onena? Kurtsoa errepikatzea? Udan zehar ikastea, hurrengo kurtsoaren hasieran azterketak egiteko?

Uste dut kurtsoa, zein ikastetxetan zein unibertsitatetan, jarraitu beharko litzateke on-line plataformen bitartez. Ordutegiak, edukiak eta etxerako lanak mantendu ahalko lirateke eta klaseak ere etxetik jarraitu ahalko genituzke; are gehiago, azterketak ere nolabait ere Interneten bidez egin ahalko lirateke. Izan ere, teknologiak gure eskura baliabide asko jartzen ditu guri aukera hori emateko.

Kontua da, ez gaudela prestatuta horretarako. Halako konponbidea abian jartzeko, aurreko antolatuta prebentzio-planak eduki beharko genituzke, hezkuntza-zentroek oso ondo koordinatutako lan-taldeak (zuzendaritza, irakasleak, administrariak, informatikariak,...) eduki beharko lituzkete ... Orain oso zaila izango da dena garaiz prest edukitzea.

Hitz batez, birus madarikatuak ustekabean harrapatu gaitu eta, haren ondorioen aurka
medikuntza-prebentiborik ez geneukan bezala, gertakisunetarako planik gabe ere aurkitu dugu.
Itxaron baino ezin dugu egin, baina, zalantzarik gabe, moldatuko gara!

Olatz erabiltzaileak esan du...

Gabon!

Errealista izanik, gaurko blogaren sarrera irakurri dudanean eta Italian ikasle guztiei onespen orokorra nola ematen dieten entzun ondoren, pentsatu dut ikasle garaian ere egon naitekeela. Ikasle ororen ametsa da, azterketarik egin gabe gainditzen zaituztela.

Baina, beste ikaskide esn duten bezala, nik ere pentsatzen dut ez dela gauza bera lehen hezkuntzako ikastaro bati edo unibertsitateko ikastaro bati gainsari orokor bat ematea.

Lehen hezkuntzan ikastaro guztietan hurrengo urtean aurreko urtean eman duzuna errepasatzen duzu. Hori ez da horrela unibertsitatean, urte bat bestearen guztiz bestelakoa baita

Baina tira, egoera honetan gaudenez, eta niri dagokidanez, ez litzaidake inportako HABEk gainditutakoa ematea jajajaja!

Ondo izan!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!
Ez nago ados Italiak bere ikasleei eman dien aprobatu orokorrarekin. Egia da ez dela gauza bera Lehen Hezkuntzan eta gainerakoetan. Baina, oro har, ez zait bidezkoa iruditzen. Nire ustez, ebaluatzeko modu desberdinak bilatzea da irtenbidea. Egoera horrek gu egokitzen eta ebaluatzen irakatsi behar digu, ez bakarrik aurrez aurre azterketa baten bidez.
Ez da erraza, eta oraindik ez dakigu ikastetxeak berriz irekiko diren, baina ez dago ondo ikasturtean ahalegindu ez den ikasle batek gainditzea.
Euskara azterketaren kasuan, gauza bera pentsatzen dut. Egoera hori luzatzen bada, agian beste modu batera ebaluatu beharko gaituzte edo beste epe batzuk eman beharko dizkigute, baina ez aprobatu orokorra. Hala ere, ez legoke batere gaizki!
Gabon!
Natalia M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gabon,

Aurten, niretzat selektibitatearen gaia oso garrantzitsua da, egin behar dudalako.
2002an jaio nintzen, beraz, ekain honetan nire ikaskideekin batera selektibitatea egitea tokatzen zitzaidan.

Hasiera batean ekainean egin behar genuen, baina koronabirusaren ondorioz, oraingoz uztailean egingo dugu.Beste herrialde batzuek bertan behera uztea edo onespen orokorra ematea erabaki dute, baina gure herrialdean erabaki da egingo dela.

Nire ustez, hori akats handia da; izan ere, ikasleak 3. ebaluazioa galtzen ari gara; beraz, gero gure notak ez dira hain onak izango. Nire ikuspuntutik,nahiz eta gai-zerrenda murriztu edo notekin malguagoak izan, ez da gauza bera izango.
Batxilergoa oso gogorra da eta horrekin bakarrik ikasleak izorratu egiten gaituzte.Nik uste dut ez gaituztela kontuan hartzen.
Gainera, egoera hau berezia da, eta lehen inoiz egin ez diren neurriak hartzen ari dira,eta horretan ere horrela izan beharko luke.

Euskararen b2 proban ez dakit zer gertatuko zen baina espero dut ez aldatzea, nik unibertsitatean sartzeko behar dudalako, eta ez badaukat ezin naiz sartu.

Oraindik ez dakigu ezer, egin dezakegun gauza bakarra gure etxeetan itxarotea da.

Dánae.

ANA erabiltzaileak esan du...

Egia esan, ez dut konponbide batik. Egoera berria da eta ustekabean iritzi zaigu. Inork daki zer egin. Ez dago konponbide bakar eta konponbide hori ez da hoberena izango ere. Bakarrik konponbide bat izango da.

Bestalde, Italiak erabaki duena, ondo iruditzen zait. Ez da nork dakien ala ez erabakitzeko unea. Ez da kurtsoa nork gainditu ahal duen ala ez erabakitzeko unea. Datorren kurtsoan egongo da maila nork duen eta nork ez erakusteko. Denok gainditu beharko genuke kurtsoa. Denok daukagu aukera bateko eskubidea.

Ana

Mikel erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Nir ustez Italian gertatu dena oso larria da, beste batzuk esan dutenez, ikasleoek ez dute ezer jakingo ezer egin gabe gainditzen badute, horrexegatik nire ustez beste momentu baterako utziko nuke guztia eta hau guztia amaitzerakoan berrezkuratuko nuke dembora.