2020/05/04

51. EGUNA: ONLINE ERE KOPIATZEA POSIBLE

Egoera hau hasi zenetik irakasleak eta ikasleak ari dira zoroan pare klaseak ematen, azterketak egiten edo azterketok nola egin pentsatzen eta ez da falta egoera honen etekina atera nahi duena. Dirudienez, zenbait akademiak azterketak online egiteko ikasle batzuen eskaintza jaso dute nahiko prezio onean. Behintzat, horixe da Jerezeko akademia batek salatu berri duena. 

Gauza jakina da gizakia gai dela egoera guztietara moldatzeko eta egoera guztietatik probetxu ateratzeko eta hau honen adibidea baino ez da. Hainbeste buruhauste ematen duten azterketak online egin behar izateak aukera eman edo emango die ikasle batzuei gainditua lortzeko ahalegin handirik egin gabe, are gehiago, klasean bertan kopiatuko balute baino ahalegin gutxiago eginda.


Klasean azterketetan kopiatzea betidanik existitu da eta honegatik edo hargatik azterketok klasetik kanpo atera behar izan direnean ohiturak ez direla aldatu argi ikusten dugu. Azkenean azterketak online egin behar izatea ustezko abantaila izango ote da?

Zer deritzozue akademiari egindako eskaintza? Zilegi ikusten duzue edozein egoeratan kopiatzea? HABEko azterketa osoa online izango balitz, egingo zenukete tranparik? Zertan?

10 iruzkin:

Mikel erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Nire ustez, akademia horri egindako eskaintza egokia da, azkenean klaseetara joaten diren ikasleak asterketetarako lan egin dute urte osoan, horregatik idei egokiena iruditzen zait. Kopiatzearen partez, nahi ez arren, azkenean etxetik azterketak eginda, hainbat ikasle trampak egingo lituzke, nire kasuan HABEko azterketetarako zenbait puntu importanteak prestatuko nituzke, idazmenarako eskema bat eta zenbait hasierak aurretik prestatuta adibidez.

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Niri ondo iruditzen zait ikasleei preparatzea azterketa ondo egiteko, baina ez laguntzeko haiei kopiatzea, azkenean, ez dute ezer egiten eta egun batean bere kabuz egitean ezin izango dute egin ondo.
Egoera honetan, nai ez arren, errazagoa da ikasleentzarako kopiatzea, zailagoa da irakasleei denoi bigilatzea eta ikustea nor dago kopiatzen ala ez. Gainera, gaur egungo ikasleok teknologia ikaskuntzak asko daukagu eta horregatik, badakigu zer egin besteok ez jakiteko zer gaude egiten.

Nire kasuan, HABEko azterketarako, ez nuke kopiatuko, ez dute inoiz egin eta orian ez da momentua egiteko. Bakarrik, prestatuko dut idazmena egiteko eskema bat, hasierarekin eta amaierarekin, lotura hori ikasi eta gero azterketan ipini.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Ez dut inoiz gelan kopiatu. Lehenik, harrapatuko ninduten beldur nintzen, eta, bigarrenik, ez nion zentzu handirik aurkitzen. Kopiatzen baduzu, badakizu kopiatu egin duzula. Beraz, zure balorazioa ez da oso ona. Askotan gertatu izan zitzaidan niri kopiatzen saiatzea eta oso urduri jarri nintzen.
Ez zait gustatzen lankideek azterketa batean presionatzea erantzunak eman diezazkieten. Ez zait interesatzen ni ere arriskuan jartzea. Oso azterketa-lagun txarra izan behar dut.
Dena dela, kopiatzeko ere azkarra izan behar da. Ikasturte osoa bertan ez duzu gainditu eta amaierako azterketa onartzen baduzu, ziur irakaslea faltan sentituko dela.
Ez dakit azterketari begiratuko niokeen aukera izanez gero. Ez nukeela egingo pentsatu nahi dut, baina tentazio handia izango litzateke.
Baina hizkuntza bat izanik, zaila da benetan dakizuna baino gehiago dakizula frogatzea.

Agur bero bat
Valentina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik klasean azterketa egin nahiago dut. Inoiz azterketa online egin dut eta nik uste dut ez dela batere erosoa pantaila gora eta behera mugitu behar duzulako ariketak egiteko eta horekin denbora asko galtzen dut. Gainera, arazoak ager dezakete. Hau da, konexioak huts egin dezake edo ordenagailuak arazo teknikoak izan ditzake.
Bestalde, bakarrik egotzean, lasaiagoa senti zaitezke batez ere ahozko proban. Imaginatzen dut web kamara piztu egongo da ez kopiatzeko. Ez duzu sentidorik kopiatzen. Egiten baduzu, zeure burua bakarrik engainatzen duzulako.
Ondo segi
Rocio

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, klaseak online egitea ondo iruditzen zait, nahi izango nuke klasera joatea, baina, bueno egoera berezi honetan gaudenez, metodo ona iruditzen zait. Argi dago jende askok trampak egingo dituztela, baina, nik ez nituzke egingo azterketa guztiak Interneten bidez, baizik eta, frogak irakasleekin eta egoera hau amaitzen denean beste froga txiki bat, eta gero emaitzak lotu. Ikastolan, azterketa batzuetan erantzunak galdetu diot albokoari, baina, ez dut uste, zerbaiterako balio duenik, azkenean ez badakizu zerbait egiten, azterketaren momentuan gero, oso zaila izango da informazio hori berrezkuratzea. Gaur egun, nik ez ditut tranparik egiten, oso faltsua izatea iruditzen zait, gainera, arriskutsua da ere, ikusi ahal nautelako. Eta HABEko azterketan, ez nuke tranparik egingo, pentsatzen dudalako ez ditudala egin behar, zorionez.

Arkaitz.

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoi!

Nik inoiz ez dut azterketa batean kopiatu, beldurragatik batez ere, uste dudalako aurpegian ikusi ahalko delako, kar, kar. Gainera, nire ustez ez du merezi, gainditu ez ezik, zerbait ikasi ere nahi baduzu.

Horretaz aparte, nahiago dut azterketak zuzenean egitea, baina, beste aukera posible ez bada, nahiago nuke azterketa bat online egitea ez egitea edo atzeratu izatea baino. Izan ere, kurtso osoan froga hori prestatu eta gero, ez dut uste bidezkoa denik azterketa bertan behera uztea.

Ziur nago jende batzuk egoera honi probetxu aterako diola eta kopiatu egingo duela, baina, nire iritziz, alboko-kaltetzat hartu dezakegu arazo hori.

Gainera, azterketaren arabera, kopiatzea ez da hain erraza izango. Adibidez, hizkuntza baten azterketan, idazmenarako aldez aurretik esamolde eta esaldi osoak prestatzen badituzu eta gero ez dituzu egokitasun handiz testuaren leku egokian txertatzen, irakasleek berehala jakingo dute kopiatu duzula. Hori dela eta, frogarik eduki ez arren, argi daukat emaitza berean susmoa/ziurtasuna adieraztuko dutela.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on,

Hasteko, edozein egoerak alde onak eta txarrak dituela esan nahi dut.
Konfinamendu horretatik, alde txarra ezin garela fisikoki klasean egon, eta klaseetan ematen den modua ez dela ona da. Bakoitza nahi duguna egiten egon gaitezke klasean gauden bitartean. Normalean, klasea ematen dugun bitartean, sofan edo ohean gaude, beste eginbehar batzuk egiten edo ikasten eta, azkenean, ez dugu arreta ematen.
Horren alde ona, zalantzarik gabe, azterketak dira. Lehen esan dudan bezala, irakasleak ez dute gu ikusten, eta beste gauza batzuk egin ditzakegu bitartean. Horregatik, aztertzaileek uste dute errazagoak izango liratekeela. Azterketa egiten ari garen bitartean, apunte guztiak mahaian izan ditzakegu, eta kontsulta ditzakegu, normalean ezin ditugu kontsultatu. Uste dut mundu guztia ari dela aprobetxatzen egoeraren alde on hori eta apunteak ondoan baditugu, nork ez du begiratuko?

Dánae.

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Jarreraren arabera. Batzuek, beti bezala, berbera sistema erabiliko dute, baina ezinezkoa da hori saihestea. Azkenean, gero, hizkuntza bat erabiltzen baduzu, eta ezin duzu erabili ez dakizulako hitz egiten, orduan, zertarako ikasten duzu? Bere arazoa izango da...

Gainera, ez dut inoiz kopiatu eta suposatzen dut etorkizunean hori saihesteko aurrerapen gehiago edukiko dugula, ordenagailuako programa sortuko dute! 💻

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsaldeon!
Argi dago kopiatu nahi duenak egingo duela. Uste dut irakasle gehienek badakitela nork kopiatzen duen klasean, nork lan egiten duen eta nork ez. Gainera, online klaseei jarraitu behar diegunean, kopiatzen dutenek errazago izaten dute.
Oro har, ia denok ikusten dugu gaizki kopiatzea, baina onartzen dugu eta normala ikusten dugu. Hala ere, azterketa gainditzeko gogor lan egiten dugunontzat ez da bidezkoa.
HABEren azterketa online egingo balitz, argi dago gehienok laguntza txiki bat (beste batzuek, handia, je, je) prestatzen saiatuko ginatekeela, batez ere idazlanerako. Ahozkoarentzat zailagoa litzateke, kamera konektatu beharko genukeelako.
Baina uste dut etorkizunean egoera hori berriro gerta daitekeela, kopiatzen dutenak atzematen lagunduko duten aplikazioak eta programak egongo direla. Negozio ideia ona litzateke!
Bihar arte!
Natalia M.

ANA erabiltzaileak esan du...

Kopiatzen ari zaren edo ez nabaritzen duten programa informatikoak daude. Unibertsitate batzuk erabiltzen ari dira. Oso ideia ona iruditzen zait.
Ez zait axola ikasi ez duenak gainditzea. Bakoitzak egiten duenaren ardura du.
Aurten aprobatu baduzu baina kopiatu baduzu, datorren urtean ez duzu beharrezko maila izango. Aurten gainditzen baduzu, baina kopiatu baduzu, datorren urtean ez duzu beharrezko maila izango.
Euskara azterketa batean kopiatu ahal da? Nik uste dut ezetz. Medikuntzako edo historiako azterketa batean kopiatu ahal da.
Baina online ikasten jarraitu behar bada, HABEk zerbait prestatu beharko du azterketak egiaztatzeko.

Ana Cobos