2020/06/03

81. EGUNA: BARRE-ALGARA

Gaur egunkaria irakurtzean barreak dituen onurak azaltzen zuen artikulu bat irakurri dut. Sekulako zerrenda agertzen zen. Sinestezina da barre-zantzo batek zenbat mesede egin ahal digun: estresa kendu, hobeto lo egin, alaitu, harremanak hobetu eta beste hainbeste probetxu gehiago.

Serio fama dugu euskaldunok. Alai fama andaluziarrak. Agian, dauden topikoetako bat izango da fama hori, ala ez. Baina, egia da kosta egiten zaigula barre egitea. Kalean jendea barre-zantzoka ikusten dugunean, zoro egongo balitz bezala begiratzen diogu. Batzuetan lotsa ematen digu barre egiteak, besteak guri begira ez egoteko. Aske barre egiten duten bakarrak umeak dira. Natural, natural egiten dute barre. Batzuetan helduok ere kutsatu egiten gaituzte, barrea kutsakorra ere baita.



Bizi dugun pandemia honetan zenbait momentutan gogo gutxi izan dugu barre egiteko, egoerak hala behartuta. Hala ere, deseskaladan jendea alaiago ikusten ari gara eta berriro ere dugu barrea kaleko protagonista. Ea hemendik aurrera gehiago gozatzen dugun barrea eta barre-zantzoak entzuten ditugunean geu ere barreka hasten garen.

Kosta egiten zaizue barre egitea? Zer iruditzen zaizue kalean barre-zantzoka ari den jendea? Barrea kutsakorra da? Ezer barregarririk gertatu zaizue azkenaldiotan? Zer?

6 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik pixka bat serioa naiz, baina, ezagunekin nagoenean oso barre errazakoa naiz. Agian, oso zaila da niri ikusteak bar egiten pertsona batekin ez daukadana harreman handirik, baina nire ezagunak beti esaten didate oso barregarria izango nintzatekela erreko banu. Ere egia da oso (obserbatzailea?) naizela, kalean nagoenean edo edozein lekutan beti begiratzen dut zelako jendea dagoen nire inguruan, eta nahiago dut jendea barrezka egotea ni begiratzen baino. Beraz, oso ondo iruditzen zait kalean barre-zantzoka ari direnak, niretzat ez da batere kutsakorra ona baizik.
Azken egunotan ez zaizkit gauza onik gertatu, baina, arratsaldero ikusten dudanean nire youtuber bereziena zuzenean, ia denbora osoa barre egiten dut.

Arkaitz.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo, guztioi:

Barre egiten dut egunero. Zerbait barregarria gertatzen ez bada, adarra jotzen diet lankideei, barre egiteko. "Risoterapiaren" onuretan sinesten dut beraz, egunero pratikatzen dut.
Asko gustatzen zait jendeari kalean barre egiten entzuten diodanean, beti irribarre egiten diet.
Nik barre egiten dut eskandaluz eta ez dit lotsarik ematen. Barre egiten dut negar egiteraino. Autobusean bakarrik, Andrea Camilleriren liburu bat irakurtzen ari naizenean pixka bat mozten naiz. Baina ez barre egiteko lotsagatik, autobuseko zaratagatik baizik.

Agur bero bat
Valentina

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Bai, serio fama dugu Euskal Herrian, eta uste dut oinarriduna dela fama hori. Izaeraz, barregarri geratzeko beldurra daukagu. Andaluziarrak guztiz ezberdinak dira eta, adibidez, hortzik gabeko gizon bat ikusi dezakezu kaletik, gitarra jotzen, barre egiten. Suposatzen dut klimak zerikusia daukala horretan, eguzkiaren argiak poztasuna sorrarazten digulako.

Pasa den larunbatean zerbait barregarri gertatu zitzaidan denda batean. Sartzerakoan, langilea etorri zitzaidan korrika eta presaka, esanez ezin nuela sarreran zegoen gela erabili. Gero, barre-zantzoka azaldu zidan, huts egin zuela produktuekin eta, gela ipini beharrean, zoru-detergente bat jarri zuela deposituan! Eskerrak berehala konturatu zen, kar, kar, kar!!!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egun on,
Ni ez naiz batere serio,edozein gauzak grazia egiten dit,eta,lotsarik ez daukadanez berdin zait edozein lekutan barre egitea.
Uste dut barre egiten dugunean korputza erlaxatxen dela,beraz ,ez da bakarrik ona osanunerako,beharrezkoa baizik.
Nire amaren barrea da munduren kutsakorrena,norbaitek entzuten duenean nahi gabe barreka hasten da.
Pasa den asteburuan lagunekin egon nintzen terraza batean,eta bi kalimotxoekin dena barregarria zen,batez ere konfinamenduaren pasadizoak.Badirudi pandemia hau gure izaera aldatzen ari dela,eta hori ezin dugu onartu,hortaz,maskarikarekin eta guztiz gehiago barre egin behar dugu
Bihar arte.
Patricia

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Aitortu behar dut kostatzen zaidala barre egitea. Eta orain gehiago kostatzen zait. Kalean jendea barre egiten ikustean, ez zait txarto iruditzen baina tontakeriarik gabe, jarrera gainezka bada, ez zait gustatzen, baina hori ez da posible persona batzuentzat. Gainera, barre egitea, pertsona bakoitzarentzat diferentea da!!!

Benetan azkenaldian ezer barregarririk gertatu zait, orain ez dut gogoratzen pasadizo kontatzeko baina gaitz erdi beti jendea existitzen dela hau konpentsatzeko...! 😅

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Ni oso irribarretsua naiz.

Barre egitea gustatzen zait, gauza politenetako bat iruditzen zait irribarrearekin batera. Barrea munduko gauzarik onena da, benetan barre egiten duzunean zoriontasunaren hormona aktibatzen da eta ez dago zentzu hoberik.

Barre egitea gauza ederra da, mundu guztiak du barre desberdina eta berezia. Onena kutsatzea da. Norbaitek barre egin nahi duenean, eta daukan barre arraroak barre gehiago egiten du.

Barrea eta irribarrea gauza zoragarria dira, eta inoiz ez diogu utzi behar. Kalean irribarrez doazenean gaizki begiratzen zaio, nik uste dut ez litzatekeela egin beharko, zoriontsua dela esan nahi baitu.


Dánae.