2020/06/05

83. EGUNA: BIHOTZIK GABE EZ DAGO GAIRIK

Urte asko daramatzat irakaskuntza munduan eta ikasle askoren  beldurra beti izan da zer gai izango duten idazteko edo ahozkoa egiteko. Irakasleon ustez, gaiak ez du horrenbesteko garrantzirik, baldin badakizu nola egin behar den. Azkenean, gaia aitzakia baino ez da ikasleek hizkuntzaren ezaguerak erakusteko

Egitekoa kontuan hartzea gaia bera baino garrantzitsuagoa da askotan.  Gaia edozein delarik gai izan behar dugu idatziz zein ahoz gure iritzia emateko, iritzi xumea, apala. Ez dugu hitzaldi magistralik eman behar edo gutun artifizialik idatzi behar. Izan gaitezen naturalak, helarazi diezaiogun entzuleari zein irakurleari esan nahi duguna, erabil dezagun beti bihotza.

Berrogeialdian ere aritu gara bihotzaren garrantziaz eta naturala izateaz. Adibideak jarri ditugu bihotzaren garrantzia nabarmentzeko, matraka eman dugu ikasturte osoan bihotza erabiltzeko eta ikastaroa bukatzear dagoela bihotz hori agertzen ari da eta gaiari kendu dio bere garrantzia.

Zer garrantzi du zuentzat gaiak? Zein gaitan sentitzen zarete eroso edo gustura? Zergatik? Bihotzez ala gramatikaz idazten duzue?

9 iruzkin:

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Ados nago gaia ez dela hain garrantzitsua ondo idazteko edo hitz egiteko. Idazten badakizu, orduan ondo idatziko duzu edozein gairi buruz. Hala ere, uste dut egia dela gai batzuetan erosoago sentitzen dugula. Normalean, gaia zuretzat nolabait ezaguna bada, egoera bizi bazara edo zure inguruarena bada, orduan errazagoa da horri buruz idaztea.

Aldi berean, ezin dugu ahaztu azterketa froga bat dela eta, hortaz, urduritasunagatik edo denbora mugatuaren presioagatik, batzuetan hanka sartzen dugu zoro-zoroan.

Bihotzez idazten saiatu arren, askotan gramatikaz idazten dut. Suposatzen dut ohituta nagoela egitera, urte asko daramatzadalako posta-elektroniko formalak idazten lanerako, bezero eta hornitzaileentzat. Baina, burugogorra naizenez, jarraituko dut saiatzen, behin eta berriro, ea behingoz molde zorrotzatik aterako naizen!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Egia da idazlanaren gaiak ez duela zerikusi handia. Normalean gramatika eta gure iritzia kontuan hartuta idazten dugu. Egia da, hitz egiten dakizun edo ideia gehiago dituzun gai bat jartzen badizute, ideiarik ere ez daukazun bat baino askoz hobea dela. Adibidez, beste egunean Europako batasunari eta ekonomiari buruz hitz egin behar genuen klasean. Nik ez dut horren ideiarik eta asko kostatu zintudan idaztea. Hala ere, karateari buruzko idazlan bat egin genuen, eta urte askotan egin dudan kirol bat denez, ez zintudan kostatu.
Bihotzez idazten dugunean, gramatikari erreparatzea ere garrantzitsua da; mezua oso ondo egon daiteke, baina gramatikaren erruz ulertzen ez bada, berdin dio zein polita den. Garrantzitsuena da adierazi nahi duzuna ondo jartzea eta gogotsu egitea eta ulertzea. Ondo ulertzen den eta jakiten den testu bat da onena, ez baituzu ulertzeko ahaleginik egin behar.
Batzuetan errazagoa da sinpletasuna, oso konplikatua egitea baino, eta gero ezer ez ulertzea.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Dánae.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Ondo esan duzun bezala garrantzitsuena ez da gaia,bihotzez idaztea baizik.Argi dago ikasleontzat errezagoa dela gai ezagun bati buruz hitz egitea edo idaztea,zeren eta hiztegia barneratuta badaukagu,hobeto erabiliko dugu.Gainera,nahiz eta edozein gaiari buruz hitz egin kapaz izan behar badugu,tokatzen zaiguna gure gustukoa bada,beste modu batean begiratzen diogu.Ez hori bakarrik,adinaren arabera gai batzuk guztiz ezohikoak dira,adibidez,nerabe batuentzat ia ezinezkoa da ezagutzen ez dituzte gai batzuei buruz hitz egitea.
Egia esan, nire arazoa ez da gaia formato baizik.Izan ere,gutun formal idaztea gustura egiten dut,batik bat,galdera batzuk daudenez,banan banan erantzuten baditut,idazlana eginda dago.
Bestalde,nire ametza da bihotzez idaztea.Ideiak bihotzetik irtetzen dira,baina burmuinatik pasatzerakoan dena izorratzen da.
Bihar arte.
Patricia.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo!!

Badakit inportanteena gaia dela, baina esatebaterako ahozkoan oso urduri jartzen naiz eta blokeatuta geratzen naiz, ezin dut saihestu nerbioak direlako !! egia da irakasleen ahaleginari esker orain konfiantza handiagoa dudala nigan, eta gutunari buruz esan behar dut orain bihotzarekin idazten dudala, eta uste dut hobeto egiten ditudala . Lehen aldiz esan dezaket gutunaren gaiak ez nauela asko kezkatzen, bihotzarekin idazten baduzu dena da posible
Mery

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Gaia da inportantea, bai, baina hasieratik urduri bazaude, gaia erraza izan ahal da eta dena dela txarto egiten duzu. Hori eta gauza guztiak...

Horretaz aparte, gaiak originalak direnean, gusturago nago baina azterketa batean hori pixka bat arriskutsua izan ahal da agian ez duzulako gaia oso ondo ezagutzen eta bai ala bai nahasten zara. Hobe da egitea esperimenturik gabe.

Zaila egiten zait bihotzez idaztea beti pentsatzen dudalako momentu horretan ondo ala gaizki egiten ari naizen eta gramatika ere oso inportantea da. Beti bezala, oreka edukitzea onena da baina zailena ere bada...🧩

Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niretzat gaia oso garrantzitsua iruditzen zait eta, gaia bada edozein gauza ni bizi dudana edo, egoera baten azalean egon naizena, askoz errazagoa iruditzen zait idaztea edota hitz egitea horri buruz, gauza bat ez naizena bizi baino. Argi dago, erosoago hitz egiten dudala edo hobeto idazten dudala, nik daukadan esperientzia egoera batean. Askoz hobeto dakidalako, zer edo nola jarri gauzak. Pentsatzen dut, egoera bat idaztea edo hitz egitea eta, ez asmatzea historioa, naturalago dela. Nik oso ona ez naiz idazten, ez gramatikalki, ez bihotzez, baina, beti zaiatzen naiz historioa erreala izatea.

Arkaitz.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo, guztioi:

Niri gai batzuk beste batzuk baino zailagoak iruditzen zaizkit. Gai bati buruz bihotzetik hitz egiteko, egoera horretan jarri behar duzu eta gai batzuk erabat ezezagunak zaizkit eta ez dut ez iritzirik ez esperientziarik.
Gaztelaniaz hitz egiten dudanean, gaian esperientziarik ez badut edo zerbait ez baldin badakit, isildu egiten naiz eta galderak egiten dizkiot dakienari. Euskaraz gertatzen zaidanean, galderez gain, ez dakit zer esan. Ez dakit politikaz edo futbolaz, adibidez, ez zaizkit interesatzen eta ez dut ezer esateko.
Nik zer esan badakidanean, beste zailtasun bat modu erraz eta argian egitea da. Komunikazioaz hitz egiten ari gara eta batzuetan zaila da ondo egitea zure ama hizkuntzan ere.

Agur bero bat
Valentina

ANA erabiltzaileak esan du...

Noski, gaia oso garrantzitsua da eroso hitz egin ahal izateko.
Gelan, gai bati buruz hitz egin behar bada, hitz egiten dut, baina ez dut iritzirik gai guztiei buruz.
Batzuetan zaila da bihotzetik hitz egitea, ez naizelako ez idazlea ez kazetaria eta gaia ez zaidalako interesatzen.
Une honetan gehiago kezkatzen nau gramatikak.

Zaila egiten zait inoiz izan ez ditudan arazoak hitz egitea. Adibidez, nire seme-alabei buruz hitz egin behar dudanean.
Gehiago gustatzen zaizkit gai libreak.

Ez zait gustatzen nire iritzia eta aholkuak eman behar izatea.

Ana Cobos