Gaur EUSKARAren eguna da eta, lehen bezala,
gehiago hitz egiten da euskarari buruz euskaraz baino. Ez dakit zenbat urte
pasatu beharko diren egoera aldatzeko, baina, horrela jarraitzen badugu, datorren
mendean ere berdin egongo gara, berdin berdin.
Sarrera honetan ez dizuet
esango niretzat euskara zer den. Uste dut aurreko sarrera askotan argi utzi
dudala eta ez duela gauza bera esatea merezi. Orain zuek esan behar duzue zer den
zuentzat, zergatik ikasten duzuen, eta ditxosozko hizkuntza eskakizunak
beharko ez bazenituzte ikasiko zenuketen ala ez.
Bukatzeko, nahiko nuke zuek partekatzea euskaraz bizi izan duzuen unerik zoriontsuena edo dibertigarriena edo barregarriena, azken baten, euskaraz bizi izan duzuen unerik gozoena.
11 iruzkin:
Kaixo! Niretzat euskara ikastea erronka handia da. Eskolan nengoenean ez nuen euskaraz ikasten eta orain zailagoa da hizkuntza berri bat ikastea baina garrantzitsua da denon artean euskara sustatzea.
Euskara ikasten dut lehenengo, Euskal Herrian irakasle gisa lan egin nahi dudalako, eta bigarren, nire bikotearekin euskaraz hitz egin nahi dudalako. Beste hizkuntza batzuk ikastea gustatzen zait, baina ez zait gustatzen azterketen presioa izatea, edo maila bat lortu duzula ziurtatzeko paper bat behar izatea.
Hizkuntza eskakizuna lortzeko presiorik izango ez banu eta lanean ariko ez banintz, Frantzesa ikasiko nuke astean 2 egunetan eta Euskara astean 2 egunetan, eta Berbalagunean parte hartuko nuke euskaraz eta frantsesez.
Euskara ikasten une dibertigarrienetako bat A2an izan zen, irakasle batek zuzendutako idazlana itzuli zidanean, nire bizitzari buruzkoa, zena beraz, nire emazteari buruz idatzi nuen. Irakasleak emaztea tatxatu eta boli berde batean jarri zuen. Nire idazlana gorde nuen eta ez nuen ezer esan, baina bera hurbildu eta nire akatsa azpimarratu zuen. Eta ahapeka esan behar nion, barkatu, baina, nire emaztea emakumea da.
Euskara hizkuntza oso oso polita iruditzen zait. Niri euskara ikastea gustatuko litzaidake, nire familiak hitz egiten zuelako orain dela urte asko. Euskal Herriko familia askok bezala, nire aitona-amonak ahaztu egin ziren eta gurasoek ez dakite euskaraz hitz egiten Francok debekatu egin zuelako, eta nik nire sustraietara hurbildu nahi dut. Baina egia da nire lanean beharrezkoa ez bada, beste erritmo batean egingo dudala, lasaiagoa. Nire euskarazko momenturik onenak beti izan dira klasean hanka sartzen edo barnetegian.
Kaixo:
Maila nahiko daukazunean gustatzen zaizun euskera hizkuntza dela iruditzen zait, hasieran oso zaila delako. Nire kasuan, orain dela asko, euskara ikastaro trinko bat (A2) egin nuen eta egin ondoren gustatzen hasi zitzaidan.Ikastaro horri esker euskarazko oinarri bat lortu nuen hurrengo kurtsoak egin ahal izateko.
Jende asko bezala, Osakidetzan edo erakunde publiko batean lan egin nahi baduzu puntu gehiago lortzeko euskara titulua beharrezkoa da. Horregatik, euskara ikasten ari naiz. Gainera, hizkuntza ikastea ziklo bat bezalakoa da, beraz, nire euskara ikasketen zikloa itxi behar dut maila onarekin .
Erika P 16-18
Niri euskara oso hizkuntz polita iruditzen zait, baina nire bizitzan bakarrik erabiltzen dut klasean.
Hizkuntza eskakizunak beharko ez banu ikasiko nuke orain nagoen puntura arte. Niri beti txarto eman zait euskara eta orain gero eta zailagoa bihurtzen ari da, baina lehen esan dudan bezala euskara hizkuntza gustatzen zait eta gustatzen zait jakitea hitzegiten euskaraz, horregatik bakarrik ikasiko nuke orain nagoen punturaino.
Eneko
kaixo:
Euskera nire hizkuntza da,Inglaterran ingelesa den bezala.Duela urte asko, hitz egitea debekatuta zegoen , horrexegatik, galdu da hitz egiteko ohitura. Nire kasuan , Aitone-amonek hitz egiten zuten euskeraz, baina nire gurasoek ez , gurasoek dakiten arren, eta ni eskolan nengoenean ez nuen euskeraz ikasten ,ikasgai bat besterik ez zen.Aitone-amonek, euskeraz hitz egiten zidaten, baina nire inguruan bezala, jende gutxik zekien azkenean gaztelaniaz hitz egiten zuela.euskeraz hitz egin nahi nuke, baina niri gero eta zailagoa egiten zait.Dixlexia moduko bat daukat euskeraz pentsatu eta hitz egiteko , ez doaz elkarrekin.Zorionez, gaur egun badirudi jende gehiagok erabiltzen duela euskera.
Niri euskaraz hitz egitea asko gustatzen ez bazait ere, egia da oso hizkuntza polita iruditzen zaidala. Gaur egun, unibertsitatean ez dut ia euskaraz hitz egiten, eta ez dut horren falta sumatu; izan ere, euskaraz hitz egiteak ere ez nau grinatzen, baina, funtsean, orain ikasten ari naizen hizkuntza da, titulua atera ahal izateko.
iñigo
Arratsalde on,
Hizkuntzak benetan garrantzitsuak dira, baina niri ez zaizkit inoiz ondo atera, ukatua naiz. Euskara derrigorrez ikasten dut, profil bakoitzeko puntu asko ematen dizkidatelako, eta Euskadin bizi naizenez eta lan egiten dudanez, lanpostu egonkorragoa lortzeko behar ditut. Hizkuntza atsegin dut, eta gustura menderatuko nuke, baina ahalegin handia egiten dut egunero. Baina uste dut ahalegin orok bere saria duela eta egunen batean iritsiko zaidala.
Euskararekin bizi izan dudan egunik zoriontsuena edo gozoena profila gainditu nuela esan zidatenean izan zen.
Olga 6-8
Arratsaldeon!
Niretzat euskara hizkuntza polita da eta gure izaeraren parte garrantzitsua da. Hala ere, A eredukoa naiz, orduan ez dut euskara asko ikasi.
Orain Osakidetzan lan egiten dut eta, horregatik euskara ikasten hasi naiz; plaza finko bat atera nahi dudalako. Horretatako euskarak puntu asko ematen ditu.
Nire kasuan, ziur aski, nahiz eta gustatu, ez nuke euskara ikasiko Osakidetzan lan egiteko beharko ez banu.
Nire unenik zoriontsuena euskararekin edozein udaleku da, jende asko ezagutu bainuen eta oso ondo pasatzen bainuen
Angy 20-22
Kaixo ,
Hazten ari naizen bitartean, euskararen munduan gero eta gehiago sartzen ari nintzenean, konturatu ari naiz euskera oso polita dela, beste hizkuntzekin komparatuta oso desberdina delako. Bestalde, harrotasunez betetzen nau Europako hizkuntza zaharrenetariko bat eta historia gehiago duenaritako bat ikastea. Arrazoi guzti hauengatik ikasten ari naiz euskera, baina, egia da gustaruko litzaidake gehiago vizkaieraz ikastea batua baino. Hizkuntza eskakizunak beharko ez banu ez nuke euskara ikasiko bakarrik jakin mina izango nuke, entzutean oso zaila irudituko nezakelako, oso desbedina delako, gaztelaniarekin komparatuta.
Soraya 4-6
Zergatik euskaraz ikasten ari naiz eta zertarako balio dut? Galdera hauek oso interesgarriak eta onak direla uste dut eta erantzunak ez ditut argi.
Nire garain A eredua ikasten nuen eta oso ondo ematen ez zitzaidan arren, asko gustatu zitzaidan. Gero aita izan baino lehen, pentsatu nuen oso ondo egongo zela euskeraz jakitea, nire seme-alabei etxerako lanak laguntzeko. Hori dela eta, orain dela 10 urte hasi nintzen euskara ikasten baina urte bat geroago lanagatik utzi behar izan nion.
Duela 3 urte, berriro hasi nintzen euskara ikasten baina nire helburua aldatu behar izan zuen. Ez nintzenez gai nire semeari etxerako lanak laguntzeko ( berak orain 8 urte dauka)....................... Helburu berri bat aurkitu behar dut.
Nahiz eta gero eta gogorragoa izan, ahal dudan bitartean…...........Euskaraz ikasten saiatzen dut
Argitaratu iruzkina