Perikitoek bikoteka bizi behar dutela entzun dut beti. Ez omen dira bakarrik bizitzeko kapaz eta, gainera, tristurak jota hiltzen dira bere bikotekidea ondoan ez badago. Baina ez nago oso ziur azken honetaz, iazko maiatzeko goiz batean altxatutakoan kaiola erdian topatu nuen hilik Petraren laguna. Petrari begiratu eta, benetan sinetsi, bere mokoan irribarre maltzurra igarri nion. Iribarri horrek apur bat beldurtu ninduen, baina egunak joan egunak etorri, oso animalia independentea zela eta une hartan bere bizi-eremua behar zuela konprenitu nuen.
Batzuetan askatzea pentsatu dut, mendira joan eta bertan libre utzi, baina ez dut uste hegaz egiten dakienik. Aspaldi honetan apur bat nazkatuta nago berataz, baina bere zarata entzuten ez dudanean zerbait falta dudala onartu behar dut.
Baduzue maskotarik? Inoiz izan duzue? Zein animalia? Nolakoa?
16 iruzkin:
Txikitan maskota pilo bat eduki nuen: txakurra, usapala, karnaba, kanarioa, kilkerra, sagutxuak etabar. Baina niretzat usapala bereziena izan zen. Emea zela konturatu nintzen arraultzak ipintzen hasi zenean. Bere kaiola irekita zegoen eta bere kabuz joaten zen etxean zehar. Zoritzarrez egun batean hil zen herriko pasta gehiegi jan zuen eta. Azkenean disgustuagatik gaixotu nintzen eta guztiz.
bbb
Orain dela hilabete pare bat, nire urtebetetzean, nire lagunak opari berezi batekin harritu zidaten. Hamster bikote bat aurkitu nuen etxera heltzerakoan. Niretzat opari berezia, lan ordutegiagatik eta egia esateko, etxe berria asko ez hondatzeagatik ez daukat animalirik, baina gustokoak ditut. Horregatik lagunak horrelako oparia egin zidaten, ordurarte pozik nago Kuka eta Ratonrekin. Ez dute ematen lan handirik, eta haiekin jolastea egunero, ohitura bihurtu da.
Diana
Nik agapurni bat dut. Loro txiki bat bezalakoa da. Eta azken bolada honetan nahiko zaratatsua da hala goizez nola gauez; ez dakit, agian udaberria lehen heldu da berarentzat. Txori mota hauek bikoteka bizi dira, baina bat bakarrik daukazunean etxeko bat hartzen du bikotetzat. Horregatik kaiolatik kanpo dagoenenan normalean nire senarrarekin dago.
Gainera apur bat zikina da baina gure gustokoa da etxera sartzerakoan bere ohiukak entzutea.
A.J
Nik orain ez daukat animaliarik, baina txikitan bai. Nire ahizpari, batzuetan, bere urtebetetxeetan bere lagunek dortokak oparitzen zizkioten. Ez dakit zenbat, baina asko izan ziren.
Hasieran, dortokak oso txikiak ziren, baina gero handiak izango ziren, nahiz eta batzuk hil ziren. Nire azken dortoka nire aitaren lehengusinari eman genion.
Esti 1.A
Txikia nintzenean animali asko neukan. Baina beti sorte txarra eduki dut animaleekin. Sei urterekin lau arrainak neuzkan eta nire amak irratian arrain laranjak sorte txarra ematen dutela entzun zuen, orduan nire amak komunetik bota zituen. Gaur egun oraindik haserretuta nago berarekin.
Oraintxe bertan, txakurra, kanario eta hiru arrainak dauzkat. Txakurrak Lukas du izena eta kanitxe bat da. Kanariok Piolín du izena eta arrainek ez daukate izenarik.
E.F.V (1ºA)
Niri asko gustatzen zaizkit animaliak eta animalia desberdinak eduki ditut. Katuak beti izan dira nire gogokoen animaliak. Nire arazoa beti izan da gure gurasoek ez nahi dutela animaliarik etxean. Dena den, batzuetan katuak eduki ditugu etxean.
Katuak nahiago dudan arren, nire azken maskota hamster bat zen. Eusebio zuen izena. Hamsterra atsegina eta bihurria zen. Beti pipak jaten aritu zen eta gauetan buelta bat ematea gustatzen zitzaion nire gelatik. Hile luzea zuen Eusebiok eta batzuetan mozten nion.
Gau batzuetan ezin nuen loak hartu Eusebioren erru eta azkenean bere kaiola korridorera ateratzea erabakitzen nuen.
Hiru urte egon zen gurekin eta uda batean hil zen beroagatik :(
Silvia - Barakaldo
Orain dela bi urte untxi txiki bat neukan.Bere izena Guenther zen eta lau urte zeuzkan.Oso alaia,maitabera eta azkarra zen.Hil zen sabela arazoak zeuzkalako.Benetan,untxi bat hain azkar izan ahal zela inoiz ez nuen pentsatu.Jakin zuen zein bere izena zen eta esan nion ia guztia ulertu ahal zuen.Esperientzia asko gustatu zitzaidan,baina orain pisuan animali bat ez nukela eduki nahiko pentsatzen dut.Nire iritsiz,ez da toki on bat animalia bizitzeko.Hobea da animalia bere ingurumenean egotea.
vh
Orain ez daukat maskotarik , baina maskota bat edukitzea gustatuko litzaidake , bat edukitzen bada ondo pasatzen delako .Maskotak eduki nituenenan txoriak izaten ziren , nik egunero ipintzen nituen janaria eta ura , eta haiek oso pozik egoten ziren .
Behin arrain bat eduki nuen baina ez dakit zergatik oso azkar hil zen .
Jose
Nik orain perikiko bat daukat, "Pitxu" deitzen da, ahal dudanean kailoatik ateratzen dut, orduan nire lepoan edo nire buru gainean egotea guztatzen zaio, gainera oso xaretsua da eta musu asko ematen dit.
Koloretako arrainen arrainontzia badut ere, denbora asko ematen ahal dut arrainak begiratzen.
Asko gustatzen zaikit abereak baina pisu bat ez da leku aproposamenak animaliak edukitzeko; etorkizunean, baserri batean bizitzen naizenean...
K.
Txikitan, gure garaiaren ume gehienak bezala, maskota mota asko eduki nituen, behin batean sugandila ere pote barruan. Ikuspegi honetan, nire ama behintzat, santu bat izan da denetarik edukitzen uzten zidalako.
Nire azken maskota katu bat zen eta nirea zen arren, kanpora ikastera joan nintzenean nire ama santaren etxean geratu zen. Orain bakarra edukiko nukeena katua izango litzateke oso garbiak eta maitaberak direlako. Gainera, nahiko janaria uzten bazaie egun batzuk bakarrik etxean geratu ahal dira soilik beharrezkoa dena jaten dutelako. Hala ere, onartu dut ardura bat dela eta erosoagoa dela ezer edukitzea.
M.C.
Ez, ez dut maskotarik eta inoiz ez dut izan ez zaidalko animalirik gustatzen.
Nire seme-alabei animaliak gustatzen zaizkie baina animalia bat etxera sartzen bada, ni etxetik joango naizela esan diet.
C.H.
Maskota bat edukitzea, bai, gauza ona ahal izan da. Baina maskotek bere beharrezkoak dituzte, orduan, ondo edukitzeko denbora eduki behar duzu. Bestela hobe da ez edukitzea. Dudarik gabe, ez da berbera txakur bat edo txori bat.
Esan behar dut txikia nintzenean nire etxean txoriak genituela. Baina orain ez, ez daukat denborarik zaintzeko.
Arantza P.
Nire ustez, animalia batekin bizi den edozein pertsona arrunta pertsonalitatea dutela konturatuko da. Gizakiekin gertatzen den bezala, pertsonalitateak hobeak ala txarragoak izan daitezke. Nire txakurra ezagutu duten guztiak ados daude honexekin: hitz egitea baino ez zaiola faltatzen gizakia emateko eta izaera izugarri ona duela. Beti dago humore onez eta ez du inoiz zaunkarik egiten, beraz, ezin hobea da eta ezagutzen dugun guztiok maite dugu oso. Zoritxarrez, maitagarria izateko alde txarra, jadanik egoten ez denean, bere falta asko sentituko dugula da, senidea izango balitz bezala.
Ana Pi.
Nik inoiz izan dut maskotak.
Datorren udan, txakur bat edudkiko dut.Txakur txiki bat .
Nire alabari oparituko diot notak ekartzen duenean ekainean.
ELENA 1A
Nire aitak beti dauzka animaliren bat. Orain txakur bat bakarrik dauka baina behiak, zaldiak, txerriak, oiloak eta untxiak izan ditugu, batzuetan hemendik baratze batean eta beste batzuetan Medinako etxean.
Baina etxe barruan katu bat izan genuen, Missu (badakit, oso originala...). Oso katu berezi izan zen, maitekorra, azkarra, zintzoa...
Lehenengo pisuan bizi izan ginen eta familiako norbaitek atariko atea ireki zuenean, katuak etxeko atera korrika zihoan gu itxarotera.
Eta norbait gaixorik bazegoen, bere ondoan zegoen denbora osoan.
Eta hobea, berarekin ezkutaketan jolastea...
Duela sei urte arrain txiki bat neukan. "Tombolino" zen bere izena, tonbola batean nire koinatuak lortu zuen eta. Sei urte gure artean egon zen nire aizekoaren erruagatik betekada ederra zuen arte. Egoera honek pena handia eman zidan eta, are gehiago, hilkutxa bat egin nuen egunkari-paper batekin! Egun hartatik orain arte ezin dut beste maskota batetik eduki.
B.V.
Argitaratu iruzkina