2013/02/01

HEROIA NAHI NUKE IZAN


Heroia. Esanahi ugariko hitza. Izaki kementsua,ausarta, adoretsua. Gizakia batzuetan, pertsonaia mitologikoa besteetan. Sarritan arra, azkenaldian emerik badago ere. Film, liburu eta komiki askoren protagonista, amets eragiten diguna, baita inbidia sortarazten ere.


Nork ez luke heroia izan nahi bizitzan behin? Nork ez du bere gogoko heroia edo nork ez du inoiz izan? Ia mundu guztiak esango nuke, eta  honek zerk garamatzan heroirik izatera pentsarazten dit.


Agian, pertsonaia hauetan izan nahiko genukeena eta inoiz izango ez garena bilatzen dugu, egoera guztietatik garaile ateratzea, alegia.


Eta zuek, nahi zenukete izan?

5 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan, denok gure komiketan agertzen ziren heroi bat edo bi izan nahi izan dugu. Gero, urte batzuk pasa eta gero, gure buruan dauden heroiak aldatzen dira eta heroi berriak beste batzuk dira. Gauza arraroak eta oso onak gure gizartearentzat lortzen duten pertsonak gure heroiak dira. Jende hau, batzuetan telebistan agertzen da eta ikustean, haiek bezalakoak izan nahi dut gure gizartea hobetzeko.
Batman edo superman izatea ezinezkoa da baina, denok, etorkizunean zerbait garrantzitsu egiteagatik besteek gogoratzea nahi dugula pentzatsen dut.
EDu

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da filmetan heroiak beti indartsuak, politak, ausartak eta kementsuak direla eta noski! Nork ez luke horrela izan nahi? Gainera, beti zorte ona daukate eta dena oso ondo ateratzen dira. Horri bai bekaizten zaidala!
Oro har, fikziozko heroiak gustatu ez arren, noizean behin heroi bati buruzko liburuak irakutzen ditut baina egia esanda, pertsonaiek mitologikoak nahiago dut, botere bereziak ere dituztelako eta historiari buruz irakurtzea gustatzen zaidalako. Filmak berriz, ez zaizkit gustatzen, nahiko aspergarriak baitira horregatik, beste film batzuk ikusi nahiago dut.Baina gauza bat argi dago, denok beti irabazi nahi genuke eta berdin da zertan! Adibidez, kartaz jolasten bagara, irabazten saiatuko gara. Horrela dira gauzak!
Horregatik, neuk aukeratu ahal badut, botere bereziak nahi ditut. Ez dakit zertarako! Baina horrela beti garailea nintzateke.
Heroiak beti handiagoak, politagoak eta hobeak dira baina zelako itxura daramatela! Beharrezkoa da hain txarto janztea? Kapak ez ezik galtzontziloak ere nahiko itsusiak dira , horiek ez nituzke nahi! Arropa horiek oso txarto ematen didatelako. Behintzat, orain heroiak emakumeak ere dira eta uste dut hobeto janzten direla! Beti emakumerik politenak dira eta dena erraza lortu ahal dute. Heroiak direnez beti arrakasta daukate eta batzuetan hegaz egin ahal dute edo gauzak ikusi ahal dute egon gabe! Horrek bai nahi nukeela, dena errazagoa izango litzateke eta.
Nuria b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gizarte honetan heroiak behar dira jendea babezteko eta laguntzeko,egoera gero eta txarragoa delako.Bai,heroia izan nahiko nuke!.Nire lan berri hasi baino lehen,egingo nukeen lehenengoan soineko estu bat janztea izango litzateke,heroiok ez daukagulako zelulitiserik.
Denbora nire menpean daukadanez,ama eta langile zoragarria izan ninteke,erruduna sentitu gabe.
Heroia izango banintz politiko ustelak gutun-azal batean sartuko nituzke eta estratosferara bidaltzeko putz egingo nituzke,beren handinahia bezain urrun.Bankeroak izotzezko estatua bihurtuko nituzke,beren bihotzak bezain hotzak.Mundu honen jende gaiztoa desagertaraziko nuke.
Hori egitean, ziur nago ondo sentituko nintzatekeela.Badakit pixka bat krudela naizela baina aste honen gaian heroia naiz,ez santua!.
I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Fikziozko zinema edo komikiak betidanik oso gustatzen zaizkit. Txikitan haserretu egiten nintzen, beti gizonak zirelako. Ni hazi ahala, gero eta emakume gehiago heroiak dira. Denboraz, heroien etsai batzuk atseginak ematen zizkidan.
Gaur egun diru asko lapurtzen duten pertsonak nire heroiak dira; batez ere, beraien zuzentasuna defendatzen dute eta, gainera, beste pertsona batzuei ahalegin ekonomikoak eskatzen diete. Zenbat eta okerrago pasatzen duten, hainbat eta esfortzu gehiago eskatzen diete.
Egia izan beharko da; nahiz eta min handia egiten duten, ez dutelako zigorrik

Lorena

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri “lobezno” gustatzen zait. Ez da heroia, X-men bat baizik. Ez dut uste x-menak eta heroiak gauza berak direnik. X-menak mutanteak dira. Botereak dauzkate eta erabiltzen dituztenak bizitzeko eta gizakirenak babesteko, gizakiak gorrotatzen baitituzte. Heroiek babesten dituzte gizakiak eta gizakiak maite dituzte, ordea, x-menek beldurra ematen diete. Horregatik ez da gauza bera x-mena edo heroia izatea.
Baina neuri X-menak gustatzen zaizkit. Bat edo bestea aukeratu behar izanez gero, heroia izan beharrean x-man izan nahiago nuke, “tormenta” hain zuzen ere. Haizea, tximistak edota trumoiak kontrolatzen nituzke eta hegan egin nuke... Primeran!
Baina, heroiak ezta x-menak ere ez badaude. Beraz, jarraituko dut nire bizitzarekin eta, botereak erabiliko ditut krisiari aurre egiteko eta hilabetero gastuak ordaintzeko. Horrelakok gara gaur egungo heroiok.
X