Hauxe da, hain zuzen ere, Texaseko institutu bateko
emakumezko irakasle bati gertatu zaiona. Hogeita bat urteko irakasle hau 18
urte zituela, unibertsitate garaian, aldizkari entzutetsu honetan agertu zen
Jainkoak munduratu zuen bezala. Zurrumurrua herritik zabaldu bezain pronto, guraso
batzuek eskolatik kaleratzea eskatu ez ezik lortu ere egin dute, beste guraso
batzuk eta ikasle gehienak kontra egon arren.
Egia esan, ez dakit zer pentsatu berri hau irakurri eta
gero. “Play
boy” aldizkarian larrugorrian atera izanak badu zerikusirik irakasle lanarekin?
Hausnarketatxo baten ondoren eta aurreiritziak alde batera utzita, ez dut uste
eraginik duenik, hala ere, auzi honetatik ondorio bat atera daiteke: “bizitzan
hartzen diren erabakiek badute pisurik etorkizunean”. Bestela gal
diezaiotela irakasle horri.
Zer pentsatuko zenukete ikasle horien aita edo ama izango
bazinete? Bizitzan hartzen diren erabakiek badute pisurik etorkizunean?
14 iruzkin:
Arratsaldeon guztioi!
Pena ematen dit hain gizarte hipokrita barruan bizitzeak, baita beldurra ere.
Nire ustez ez dago zerikusirik gure bizitza sexuala eta gure lanarekin, eta ez dago zerikusirik gaztaroan egin genuena eta heltzaroan aukeratu dugun lana egiteko kapazitatearekin. Baina, textua irakurtzen, argi dago bizitza osoan hartzen dugun erabakiek pisua dute gure etorkizunean. Beno, gutxienez, sexuarekin zerikusi duten erabakiek.
Agian egin zuena irakasle horrek ilegala da?. Agian inori mina egin zion?. Agian bilusik agertzeagatik ez du matematikako, hizkuntzako, edo irakasten zuenako konozimientorik klaseak emateko kapaz izateko?. Eta bestalde, nor ez zen argazki batean larrugorria atera inoiz?. Bai, ez kobratzen, ez aldizkarian argitaratzeko, baina, ziur gara argazki hori inoiz ez dela agertuko, guk gure lana galtzea lortuko?.
Hori da zergatik gure gizarte hipokritak pena eta beldurra ematen dit.
Eguzkine HG (Barakaldo B1 Taldea)
Oso gizarte hipokritan bizitzen gara. Orain txartoago dago biluzik ateratzea aldizkari batean lapurtu baino.
Zenbat gizon joaten dira egunero mezatara eta gero putetxean kanporatzen dira? Adibide asko dago.
Baina, noski emakume bat biluzten da eta arropa zarrastatu dugu puta bat da. Eta gainera, kargu publikoa dauka edo umeekin lan egiten badu, txartoago. Ikusi Olvido Hormigosen kasua!
Gure gorputza gurea da eta inori ez kalte egin gabe, berarekin nahi duguna egin ahal dugu. Lana eta gorputza ez dauka zerikusirik kasu honetan. Irakaslea txarragoa da? Ez. Baina jende batzuk baietz pentsatu nahi du. Gero kritikatzen dunk txarrenak dira.
AEBetan gu baino hipokritagoak dira. Egin duen irakasle honek oso txarto iruditzen zaie baina zelatatzea edo umeak hiltzea dronekin ez, musulmanak direlako.
Atalía
Oso gizarte hipokritan bizitzen gara. Nire ustez ez dago zerikusirik gure bizitza sexuala eta gure lanarekin, eta ez dago zerikusirik gaztaroan egin genuena eta heltzaroan aukeratudugun lana egiteko ahalmenarekin
Gure gorputza gurea da eta inori ez kalte egin gabe, berarekin nahi duguna egin ahal dugu. Lana eta gorputza ez dauka zerikusirik kasu honetan. baina batzuetan gendea pentsatzen du lana eta gorputza zerikusia daukatela baina hori ez da egia.
Janire Cabrera
Nire ustez,nahiz eta aldizkari batean biluzik agertu,oso irakasle ona izan ahal da,gauza horiek ez daukate zerikusirik.Gizartea oso hipokrita da eta,segur aski,kaleratzea eskatu duten guraso gehienak,aldizkaria erosten dute.
Baina,gauza bat argi dago;zure bizitzan egiten dituzun gauza guztiak,pisu handia daukate etorkizunean.Egin aurretik jakin ezin duzunez,erabaki txarra hartzen baduzu,ondorioak onartu behar duzu.
Zorionez,gauza gehienak konponketa daukate.
I.G.(Gurutzeta)
Egoera honetan egon gabe oso erraza da esatea ez litzaigukela inportako guri gertatuko balitzaigu, baia benetan gertatuko balitzaigu ez dakit zer egingo genuken askok. Bai hipokritak garen!
Horretaz aparte, gauza bat argi dago: bizitzan egiten ditugun gauzak pisu handia izango dira etorkizunean. Nik, behintzat, argi daukat eta Facebook-en argazki larriak ez igotzen saiatzen naiz. Beste gauza bat da besteek egiten dutena.
V.Vera
Argi dago bizitzan hartzen ditugun erabakiek pisua dutela etorkizunean, batez ere argitaratzen direnak, kasu honetan ikus dezakegunez.
Nire ikuspuntutik, ez da bidezkoa Texaseko institutuan irakasle horrekin gertatutakoa. Bakoitza bere gorputzarekin nahi duena egin ahal du, baina aurretik, hausnarketa handia egin behar dela deritzot.
Telebistan ikusi ditut horrelako gauzak egiten dituzten pertsonak beren unibertsitateko ikasketak ordaintzeko dirua lortzeko, batez ere Amerikaniarrak. Baina, etorkizunean testuak kontatzen duen antzeko egerak ez gertatzeko, hobe da, nire ustez, beste modu batean dirua lortzea, nahiz eta lan gogorragoa egin behar eta denbora gehiago behar izan aurrezteko.
Ikasle horien ama izango banintz, irakaslea ona edo txarra den pentsatuko nuke eta ez bere iraganean. Irakasle ona bada, bere lanpostua mantentzearen alde egongo nintzen.
Ixone G.
Badirudi denok burua irekita daukagula baina gero egiten ditugun gauzak ez dira hain liberalak. Nahiz eta pertsonak diferenteak diren eta ezin da guztiak zaku berean sartu, gehienak ez dira hain irekiak sexuari buruz hitz egiten badugu.
Ezin da norbait zigortu bizitza osoan momentu konkretuan gustatzen ez zaigun zerbait egin zuelako. Guztiok erabaki onak hartu ditugu beti? Segur azki, ez.
Ez dakit zer pasatzen den sexuarekin baina oraindik tabu asko dauzkagu eta horrelako gauzetan ikusten da.
Shei G
Txirrin
Ama izango banintz, berdin emango lidake. Irakaslearen bizitza pribatua da eta nahi duena egin ahal du. Garrantzitsuena da nola egiten duen bere lana baina, zer egin zuen 18 urte zituenean, berdin da! Hori ez da garrantzitsua irakasle ona izatea bestela, ia-ia inork ez genuke lan egingo! Niri iritziz lanetik kanpoan egiten dudana ez dute zertan nire lanean jakin, nire bizitza baita. Haiek soldata ordaintzen didate nire lanagatik baina, ez nire bizitza kontrolatzeagatik! Zer egiten dut lanera sartu aurretik edo irten ostean ez zaie inporta.
Hori argi daukat baina, gero bai hipokritak garela eta gainera, ikastetxe erlijiozkoa bada, askoz gehiago inporta da eta ikastetxeak ez ezik gurasoek ere kontuan hartzen dituzte gauza horiek. Askotan, irakaslea oso ona izan arren, gurasoek irakaslea eredua izatea nahi dute eta askoren ustez hori ez da eredu ona ematea, oso hipokritak baikara. Baina, gero gehien kritikatzen duten gurasoek aldizkari hori edo antzekoak erosiko dituzte eta beren lanetik irten ostean putetxeetara joango dira baina, horrela gara!
Dena den, bizitzan hartzen ditugun erabakiek badute pisurik etorkizunean eta egun lanean gauza asko ezagutu dezakete. Askotan kontratatu baino lehen informazioa bilatzen dute eta horretarako Interneten begiratzen dute. Horregatik, kontuz eduki behar da, badaezpada! Facebooken argazkiak ipini baino lehen bi aldiz pentsatu behar ditugu zer ipini arazoak ez edukitzeko. Agian, etorkizunean lanaren arabera edo nagusiaren arabera argazki horiek ez dira hain onak izango edo onak izango dira baina, ez dut nire nagusiak ikusirik nahi izango!
Nuria
Familia batzuk pobreak dira eta beren seme-alabek unibertsitatera joan nahi badute, lan egin behar dute ikasketak ordaintzeko. Batzuek erotasunak egiten dituzte, adinean daudelako. Baina beste batzuek zerbait lortzeko erotasunak egin behar dituzte.
Irakasle horien aita izango banitz, aldiskaria erosiko nuke argazkiak ikusteko. Aldizkari batean biluzik irtetea ez da ilegala, ez bekatu eta gainera gauza justa baterako da.
Pertsona normala naizela uste dut eta nire alaba, argazki batzuetan, biluzik ikusteagatik ez nuke lotsarik edukiko. Baina beno, pertsona guztiak ni bezalakoa ez dira eta herri txiki batean bizi bazara, zure bizitza guruzpide bat izan ahal da pertsona batzuk oraindik Inkisizioren garaian bizi direlako.
Iñaki Gurutzeta.
Gaur egun denetariko ikus daiteke eta gai hau amerikako telesaioren klasiko bat da. Zer gertatuko litzateke? Beno badakigu anglosajoneen puritanismoa ez da arrunta, asko gustatzen zaie gai hauei hitz egitea eta ikusi ahal ditugu beste eskandaluak, Lewinsky kasua edo harremana Kennedy eta Monroe-en bitartean, adibidez.
Baina gure artean pasatuko balitz, bezala erantzungo genukete. Segurtasunik, erlejioek kexatuko lukete eta besteek barre batzuk egingo lituzkete. Egia esateko, ez da hain larria dirua behar zuen eta lan bat lortu zuen. Argi dago, esamesa handia izango litzateke.
Oraintxe, Euskadin pasatutako kasu hau bezala bilatzen ari naiz baina ez datorkit nire buruari. Badirudi, euskaldunak pixak bat zuhurragoak gara.
G.U.
Nire ustez ez dago zerikusirik bi gauzen artean,hau da,"Play Boy" aldizkarian biluzik ateratzea eta irakaslea izatea.Emakume bat bere gorputza biluzik erakutsi nahi badu libre da hori egiteko.Horrekin ez dio inori kalterik egiten.Gero,kasu ha bezala,irakasle lan egin nahi badu gu ez gara inork ezetz esateko.
Estatu Batuetan oso puritanoak dira sexuarekin.Telebistan,adibidez,ez dute ia sexuzko irudiak erakusten baina bortizkarizko filmeak bai.Hori ez da txarra,eta sexua bai?
Amaia.
Berria irakurtzean (ez blogean idatzitakoa, beste egunkari batean) neska hau kanporatzeko ematen zuten arrazoia zen “umeak mugikorrarekin distraitzen zirela haien irakaslearen irudiak begiratzen eta horregatik ikasten ez zutela”. Errua beraz norena da, irakaslearena edo klasean ikusi behar ez dituzten irudiak begiratzen dituzten ikasleena? Argi dago neskak erruduna ez dela egin zuena maisua izatearekin zerikusirik ez duelako. Izan ere denok dakigu AEBtan kontu hauekin oso kontserbadoreak direla, eta Texasen are gehiago.
Klase horretako ume baten aita banintz lehena nire semeari mugikorra kentzea izango zen. Ez dut inoiz ulertuko haien semeei klasera mugikorrarekin joatea uzten duten gurasoei. Nola emango dute arreta “wasapean” edo argazkiak ikusten ari diren bitartean?. Arazoa da guraso gehienak gauza txarrak ikusten dutela besteengan, baina haiengan bat ere ez. Era berean, errazagoa dirudi irakasle bat kanporatzea 20 (zenbaki bat esaterako) ume heztea baino.
Azken galderari dagokionez, erabaki guztiak dute garrantzitasuna etorkizunean, bakoitzak bere neurrian. Ziur aski, gertakizun hau ondo etorriko zaio diru asko irabazi nahi badu egingo dizkioten elkarrizketekin. Imanol Gurutzeta
Gure bizitza oso luzea denez, edozein gauza egin baino lehen, kontuan hartu behar dugu gauzak berriro etorkizunean itzuliko zaizkigula. Beraz, arreta eduki behar dugu arazorik eduki nahi izan ezean. Hala ere, esandakoa baino ez da gure osasunerako erabili behar. Beraz, denok aukeraren bat eduki behar dugu gure bizitza bideratzeko.
Bestalde, gauza erabat desberdina zerbait txarto egitea da, eta beste gauza kontrako bat biluzik agertzea aldizkari baten. Gorputza erakustea ez da hainbesterako, eta gainera edonork nahi duena egin dezake bere gorputzarekin. Horrela, behin aldizkari batean agertuz gero, ez da hain gogorra edo norbaitek hori pentsatzen badu, lehenengoz pentsatu behar du zergatik ikusi duen berak aldizkari hori.
Hortaz, hala zerbait txarto egiten badugu, nola aldizkari batean biluzik agertzen bagara, inori ez zaio inporta gure gorputza delako eta ez berea. Eta azkenik, denok gauza berdinak dauzkagunez, zergatik eman behar diogu gure gorputzari hainbeste garrantzi ?
koldo 4a
Nire ustez zure bizitza eta zure lana gauza desberdinak dira. Adibidez zu zure bizitza nahi duzun bezala bizi ahal duzu, baina ez dut uste zure bizitzan izan dituzun erruak zure lanean ordainduko behar duzula. Irakasle moduan onenetarikoa izan ahal zara, baina guraso batzuek beti ikusi dizute aldizkari batean agertu zen emakume bezala eta ez dute valoratuko zu egiten duzun lana.
Ivan Brey
Argitaratu iruzkina