Ikasturte gogorra aurtengoa, baina zorionez amaitu egin dugu eta oporrak hartzeko atarian gaude. Ez izan zalantzarik, merezitako oporrak dira, indarrak berreskuratzeko oporrak, ikasturte berrian zerrenda pasatzeko momentuan presente egoteko.
Balantzea egiteko orduan, positiboa, beti positiboa eta
inoiz ez negatiboa.
Eta zurea? zuena?
2 iruzkin:
Aurtengo ikasturtea, zer esanik ez, gogorrena izan da. Lau urte euskaltegian egon arren, aurten euskaltegian dena desberdina eta arraroa izan da, giroa ez ezik, jendea ere desberdina izan delako. Ezin da ukatu maila ere desberdina izan dela eta dakigunez, hizkuntza bat ikasteko orduan zenbat eta maila altuagoa izan, orduan eta zailagoa eta gogorragoa da klaseak jarraitzea. Dena den, nire kasuan hori ez da arazo bat izan. Oso pertsona langilea naizenez, maila jarraitzea eramangarria izan da, zerbait nahi dudanean bukatzea lortzen dut eta. Baina, aurten oztopo gehiegi eduki dut ondo eta lasai egoteko eta oztopo horiek direla eta, behin baino gehiagotan euskera ikasteari uztea edo mailatik jaistea pentsatu nuen. Azkenean, nire ikaskideari esker maila horretan jarraitzea erabaki nuen baina, esfortzu handia egin behar izan nuen ikasturtea bukatzeko. Batez ere, azken hilabetean!
Esanak esan, sarrerak esaten duenez, balantzea egiteko orduan positiboak izan behar gara eta nire balantzea positiboa da. Nahiz eta bere lana ez izan beti dago jendea laguntzeko prest eta oztopo horiek konpontzeko eta laguntza eduki nuen azterketak prestatzeko. Argi daukat laguntza hori ezean, ezinezkoa izango zela ikasturtea bukatzea eta horregatik, eskertzekoa da.
Mila esker eta ondo pasa oporretan!
Nuria
Aurten ez da izan nire ikasturtea.Banekien gogorra izango zela baina iazkoa erraz gainditu nuenez,pentsatu nuen hemengoan ez nuela arazorik edukiko.Zoritxarrez oker nengoen eta azkenean ez dut gainditu.Alde batetik pentsatzen dut nire errua izan dela baina argi dago dena ez dela izan horregatik.Egunero klasera joan naiz eta ariketa guztiak egin ditut baina batzuetan oztopoekin topatu naiz nire lana hobeto egiteko.
Esan ohi da gauza txarretatik gauza onetatik baino gehiago ikasten dela eta, horrexegatik,datorren urtean egingo dudana argi daukat.Betidanik euskera asko gustatu zait eta inork ez du hori aldatuko.
Bukatzeko esan behar dut zorionez oraindik irakasle onak daudela.Onak ez,ezin hobeak esango nuke eta hemendik ezkerrak eman nahi dizuet zuen laguntzagatik.Ondo pasa oporretan eta datorren urtera arte!!!
Amaia.
Argitaratu iruzkina