Jakina, gauza hauek guztiak
famatuentzat txikikeriak baino ez dira, sare sozialetan haien etxetzarrak ikusi
eta gero. Zelako etxeak dituzten!!!! Gainera, batzuk ausartu ere egiten dira
ahalegin handia egiten ari direla etxean geratzean eta konfinamendu honetako
leloa “ ni etxean geratzen naiz” lasai asko esatean, igerileku ondoan jarrita.
Hori bai aurpegia!
Uste duzue etxeak, edozein egoeratan, baduela garrantzirik? Zer deritzezue famatuek haien etxetik emandako aholkuei? Segurua da etxea sare sozialetan ateratzea? Halako etxerik izango bazenute erakutsiko zenukete?
12 iruzkin:
Nire ustez, etxeak beti dauka garrantzirik, azkenean, leku horretan ia bizitza osoa egiten dugu eta horregatik, erosoa sentitu behar gara han.
Nire ustez, oso erraza da famatuei aholkuak ematea bere etxetik, denetarik dauzkate han eta kalean egon ahal dira egun osoa, ezin dute zer esan momentu honetan,zergatik egingo nuke kasurik futbolari bati, bera bere mansioan dago etxanda bere igerilekuan.
Gainera, bakarrik lortzen dutena da lapurrak jakitea nolakoa da bere etxea eta zer daukaten barruan. Horregatik, nik ez nuke nire etxea erakutsiko sare sozialetan, ez dute egiten orian eta ez nuke egingo inoiz.
Pobrearen burua daukat, eta pobrea bezala pentsatzen dut.
Luxuzko etxe bat edukiko banu, ez nioke inori erakutsiko, inbidia oso txarra da eta.
Baina onartzen dut asko gustatuko litzaidakeela lorategia eta igerilekua dituen etxe bat edukitzea.
Igerileku barruan osasun-langileak txalotu nahi nituzke papaia zuku bat edaten dudan bitartean.
Ana Cobos
Kaixo guztioi!
Bai, etxeek garrantzia daukate. Jende beti esaten du diruak ez dizula zoriontasuna ematen. Baina ez da guztiz egia. Zoriontsu izan ahal zara hori gabe jakina, baina ikusi baduzue Kim kardashianen etxea? Hori ez da etxe bat, etxe bat da nirea. Etxe mota asko daude: Etxeak, etxe txikiak, etxe handiak, mansioiak, eta mansioa Kim Kardashianena bezalako...
Nik ez nuke erakutsiko eta agian haiek ere ez, baina horrekin diru sarrerak dauzkate, orduan negozio bat da. Eta horrekin, denetik erosi ahal dute: arropa, bitxiak, urrezko komunerak, igerilekua eta segurtasuna jakina. Merezi du? Badirudi baietz, baina oraindik ez dakit zoriontsuak diren ala ez...💎
Laster arte!
Eguerdi on,
Argi dago, etxea izugarrizko garrantzia duela gure bizitzetan, eta gehiago berrogeialdi honetan. Gure etxea, oso inportatea da, azkenean bertan hordu asko igarotzen ditugulako, beraz nire ustez ezinbesteko gauza bat da.
Ezin dit7gu konparatu etxeak, eta bakoitza duenaren arabera, gauza gehiago ala gutxiago egin ahalko dituzte. Niretzat egoera honetan, famatuek ezin dute ezer esan, azkenean izugarrizko etxeak dituztelako, eta barruan denetarik egin ahal dute, erregeak bezala, baina beno, hipokresia besterik ez da.
Bihar arte!
Andrea A.
Kaixo guztioi!
Gustatzen zaizkit etxe erosoak eta ez oso handiak, astebetez mantendu behar ez ditudan etxeak.
Une honetan, berrogeialdiarekin, lorategi batean paseatu eta igerileku batean bainatzea gustatuko litzaidake, denok nahiko genukeen bezala.
Baina zorionekoa naiz etxea, ur korrontea, janaria eta arropa edukitzeagatik. Aberatsa naiz eta ez zait axola ni baino gehiago dutenei begiratzea.
Beti egon da jende exhibizionista, eta gainera kexu dira. Etxerik handiena nahi dute, igerilekurik handiena, autorik handiena... Ez zait interesatzen lehiaketa horretan sartzea.
Dagoeneko daukadanarekin zoriontsu izaten saiatzen naiz, eta eskerrak ematen ditut.
Agur bero bat
Valentina
Kaixo:
Oso pertsona praktikoa naiz eta, horregatik, etxea bizileku bezala ikusten dut eta ez nuke arazorik izango beste etxera edo beste herri/hiri batera joateko bizitzera. Badakit jende askok ni baino garrantzi handiagoa ematen die bere etxeari eta, nahiz eta ez partekatu, sentimendu horri ulergarri deritzot.
Hala ere, zenbat eta egun gehiago etxean konfinatuta egon, orduan eta gehiago baloratzen dut etxea, egunotan babesleku gisa ikusten dudalako eta, nolanahi ere, luxuzko kartzeltzat hartzen dudalako.
Famatuen lekuan egongo banintz, suposatzen dut nire etxea erakutsiko niokeela beste jenderari edo bihotzeko prentsari salduko nituzkeela argazkiak; azken finean, horrela benetako dirutza irabazten dute dirudunek haien bizi-maila mantentzeko.
Aupa,
Nik betidanik esaten dut nire etxea txikiegi dela.Egia da 3 logelak dauzkala,baina niri gustatuko litzaidake etxe haundi,haundi bat edukitzea inbidia emateko.
Nik famatua izango banintz,gauza bera egingo nuke,zergatik ez?azkenean horretarako dago dirua,ondo bizitzeko.Gainera jendeari,oro har, aldizkarietan famatuen etxeak ikustea gustatzen zaio,beraz, gustura erakutsiko nuke.
Agur bero bat
Patricia.
Kaixo talde:
Barre egiten dut, honelako etxeak dituztenek aholkuak ematen dituztenean... Baina nola esango digute haiek nire etxe osoa bere komuna bezalakoa izanda eta halako lorategiekin? Nire auzo osoa txikiagoa da...
Jakinda, honelako etxe batean berrogeialdia pasatu beharko banu, askoz errezago eta erosoago izango litzatekeela. Batzuk bizi dira 40 metroko etxeetan, eta noski, han egotea oso desberdina da. Ezin duzu ia inolako kirolarik egin, eta agian balkoiarik ez baduzu, ezta aire freskoa arnastu. Ezin dut ezta pentsatu ere, nolako egoera bizi ari diren. Zorionez, gaurtik aurrera askatasun gehiago izango dugu kalera joateko.
Nire kasuan, sorte handia izan dut terraza nahiko handi dudalako eta balkoi txiki bat ere. Orain dela urte batzuk, pentsatu nuen balkoia kentzean eta sukaldea handiagoa egitea. Zorionez ez nuen egin, gaur egungo egoerarekin oso garrantzisua izan delako. Gertatu dena ikusita, ez dut uste inoiz kenduko nukeenik.
Ainhoa
Kaixo!!!
Nire ustez,etxe bat funtsezkoa eta garrantzitsua da,sabai bat ematen baitu gauero lo egiteko eta espazio pertsonal bat bizitza egiteko.Ospetsuen aholkuei dagokienez,uler dezaket jende publikoa denez eta jarraitzaileak dituenez,mezua jarratzaileei ematen dietenak etxean geratzeko kontzientzia hartzen duela,baina zentzugabea iruditzen zait kexatzea korrika egiteko,eguzkia hartzeko,igerilekuan bainatzeko etxe handi bat izanda...eta are zentzugabeagoa ikusten dut haien "House Tours" egitea sare sozialetan publikatzeko.
Bizi zaren etxea sare sozialetan irakasteari dagokionez,arriskutsua ikusten dut.Kontu handiz ibili behar da sareetan irakasten denarekin,beste pertsona batzuek behar dutena baino datu gehiago baitakite.Nire kasua ospetsuena bezalako etxe bat edukitzea balitz,ez litzaidake bururatuko hori erakustea,zale batzuek non bizi naizen jakin dezaketelako.
Kaixo:
Edozein egoeretan, uste dut etxe on bat edukitzea garrantzi handia duela, eta gaur eguneko egoeran gehiago. Denok nahi dugu etxe polit bat edukitzea, terraza edo igerileku batekin, baina gehienetan ez daukagu nahi dugun etxea, erosi dezakeguna baizik.
Nire ustez, famatuak ez dute bere etxea sare sozialetan erakutsi behar, azkenean famatuak direlako badakigu dirua daukatela, eta lapurrek erabiltzen dute sare sozialetan dauden argazkiak etxean sartzeko. Argazkietan ere, batzutan ikusten dira nahita edo nahi gabe etxean dauden baliozko gauzak.
Fernan
Arratsalde on,
Ados nago etxeak guztiontzat garrantzitsuak direlako ideiarekin. Hala ere, niri askoz gehiago gustatzen zait kalean egotea etxean egotea baino. Denboraren %90 kalean nago, askoz errazagoa da niri kalean aurkitzea etxean baino. Urtean zehar etxean bakarrik egoten naiz ikasi behar dudanean, etxeko lanak egin behar ditudanean edo lo egiteko. Normalean kalean egoten naiz lagunekin nagoelako, edo etxetik, eskoletatik, euskaltegitik, akademiatik edo Atarrabiren bilera batetik irteten naizelako.
Horrez gain, uste dut etxeak oso garrantzitsuak direla. Gure familia eta gure gauzak dauzkagulako;han afaldzen, bazkaldzen, lo egiten dugu... Horregatik, nire ustez, gure etxea erakusten dugunean, gure zati bat erakusten dugu, eta ez dago ondo jende ezezagunari erakustea. Badakit ospetsu batzuk beren etxeak erakusten dutela eta non bizi diren esaten dutenak, baina egiten duten jendeak haiei buruz dena jakin dezagun eta arriskuan jartzen dira.
Dánae.
Kaixo ,
Nire ustez, garrantzitsuena bizitzeko etxe bat izatea da.Gero denok etxe hobea izan nahi dugu, handiagoa, igerilekuarekin, terrazarekin. Ni adibidez ,ez dut ospetsurik ikusten sare sozialetan, ez zait axola haien bizitza lLeloak eta prepotenteak iruditzen zaizkidelako etxeak sare sozialetan ateratzean; gero, lapurtu dizkieten futbolari ospetsuen antzera gertatzen da. Horrelako etxerik ez banu, inoiz ez dut irakatsiko
Edurne
Argitaratu iruzkina