Uda ate joka dugu, egun
batzuk baino ez dira falta urte sasoi horretan bete-betan sartzeko eta
merezitako oporrez disfrutatu ahal izateko. Edo, zergatik ez, ikasteko
aprobetxatzeko. Izango dugun uda berezi eta arraro honetan ikastea izan daiteke
aukera ona, euskara ikastea izan daiteke aukera ona.
Gaur ikusi dut
euskaltegiak udako ikastaroen inguruan egindako kartela eta, ondo pentsatuta,
plan ezin hobea da, batez ere, hemen geratuko zaretenontzat. Hondartzarik gabe,
jairik gabe,… euskara ikastea izan daiteke udako planik onena.
Baduzue udan
euskara ikasteko asmorik? Inoiz ikasi duzue euskara udan? Nolako esperientzia
izan zen? Beste gauzarik ikasi duzue udan? Eskola garaian udarako uzten zenuten
ikasgairik?
10 iruzkin:
Kaixo guztioi!
Iaz, uztailean, fiko bat egin nuen euskaltegian, oso esperientzia ona izan zen eta gauza asko ikasi nuen, baina aurten pixka bat diferentea da... Uda honetan atseden hartu nahi dut nire burua garbitzeko. Pandemiak gauza asko aldatu du, eta agian orain inoiz baino gehiago behar dugu hori, gutxienez aurten, edo hori esaten dut orain...!
Eskola garaian inoiz ez nuen ikasgairik utzi. Horregatik, udan beti egoten nintzen librea. Baina uda honetan lehenengoa da euskarazko azterketa egitea! ✔️
Laster arte!
Kaixo, guztioi:
Ez nuen inoiz geratu behar izan udan ikastera, ikastaroa erraz onartzen zutenetako bat nintzen. Uda atseden hartzeko, ariketa fisikoa egiteko eta familiarekin eta lagunekin egoteko da. Ez dut uste ikastaro osoa eta udan ere egitea eraginkorra denik.
Euskaraz irakasleak esango balit gutxi falta zaidala gainditzeko, eta titulazioa lortzeko presa izango banu, uste dut egingo nukeela. Baina nik ez dut ondo funtzionatzen presioarekin, beraz, ez dakit ona izango litzatekeen. 400 orduko trinkoa egin nuen, egunero joaten nintzen eskolara 5 orduz, eta estualdi bat izan zen.
Bakoitzak beretzat onena dena aukeratu behar du eta gure mugak onartzen jakin behar dugu, gu ez zapuzteko.
Agur bero bat
Valentina
Kaixo:
Uda honetan ez dut ezer egiteko asmorik. Selektibitatea uztailaren 8an amaitzen dut, eta nahiko berandu dela iruditzen zait. Gainera, horren ondoren, bi aste ditut egiten ari naizen begirale ikastaroa amaitzeko, eta amaitzen dudanerako abuztua izango zara. Beraz, ez dut merezi ezer egitea eta atseden hartu ahal izango dut. Aurtengoa oso urte gogorra izan da, eta pixka bat erlaxatu nahi dut.
Euskarari dagokionez, uda honetan ez dut ezer egingo, baina duela 2 urte B1erako titulua ateratzeko udako intentsiboan egon nintzen, asko gustatzen zintudan esperientzia, jende berria ezagutu nuen eta oso ondo pasatu nuen, baina ez nuen berriz errepikatuko. Urtean zehar goiz altxatzen naiz eskolara joateko eta ez dut behar duen denbora lo egin eta uda hartan, intentsiboaren ondoren, eta nuen asko lo egin eta nekatuta bukatu nuen intentsiboa. Gainera, hurrengo ikasturtea oso txarra hasi nuen.
Esperientzia gomendatzen dut, baina zereginik ez duen edo oso lasai eta deskantsatuta dagoen jendearentzat.
Dánae.
Kaixo:
Ez dut inoiz klasean udan ikastera geratu behar, beti ekainaren erialderako amaituta ematen nuen kurtso akademikoa. Nire ustez, ez duzu inoiz ikasten uzten, euskararen aldez, ez dut inoiz hizkuntzak izan gustuko, beraz beste gauzak birpasatzen nituen edo berrikusten nuen hurrengo urtean klasean emango dugun liburuak.
Udako oporrak beti irakurtzeko erabili ditut, urtean zehar hainbat zereginekin ez neukan irakurtzeko demborarik izaten eta.
Kaixo denoi!
Ez, urte honetan ez dut euskara ikasiko, baina oso aukera ona iruditzen zait uda aprobetxatzea edozein gauza ikasteko. Aizu, bakarrik hori egin eta gero oraindik egun batzuk badauzkazu oporrak izateko, noski!
Pasa den udan euskarazko ikastaro trinko bat egin nuen uztailan. Esan behar dut nahiko gogorra izan zela, bulegoan goizeko 7.00tik arratsaldeko 15.00ra lan egiten aritu nintzelako, eta gero, 15.00tik 21.00ra nengoelako Bilboko euskaltegi batean. Asko ikasi nuela ikastaro horretan argi daukat. Gainera, asteburu luze bat igaro nuenez hilabetearen erdian Oporton, pixka bat arnasa hartu ahal nuen ere. Abuztuan oporrak nituen, atseden hartu ahal izateko eta, oro har, oso esperientzia ona izan zen.
Eskola eta unibertsitate garaian inoiz ez nuen ikasgairik udarako utzi. Hala ere, urte batzuk eman nituen ia uda osoa atzerrian, hizkuntzak ikasten, Irlandan, Ingalaterran eta Alemanian. Garai horretan normalean ez zinen eskola batera joaten zure lagunekin, baizik eta familia batekin bizi zinen eta bertako ohiturak etxekoekin partekatzen zenituen, nire kasuan ikasle-truke batean parte hartuz edo au-pair bezala lan eginez.
Konturatu gabe asko ikasi nuen. Niri asko gustatu zitzaidan plan hori egitea eta oso oroimen ederrak dauzkat uda haietaz!
Urte honetan gauzak ez dira berdin gertatuko pasa den urtean bezala, nik uda beti aprobetxatu dut hondartzara joateko, bidaiak egiteko, nire herrira joateko, herriko jaiak ospatzeko, baina pandemia honek aldatu naute plan guztiak. Ezin naiz hondartzara joan, ez probintziatik atera, ez jaiak ospatu kendu dituztelako eta, orain planik onena etxean geratzea da. Uda honetan etxean geratuko naiz, eta euskera ikastea edo edozein gauza ikastea plan ona iruditzen zait. Ideia bat euki ahal dut nola izango den udan etxean ikasten geratzea, berrogeialdi honetan leiho aurrean egon naiz eguraldi ona egin duenean eta, egun horietan egon naizen asmo berberarekin pentsatzen dut egongo naizela. Ez da esperientzia txarra izango, ulertu dudalako berrogeialdi honetan, bizitzan, pasientzia handia euki behar dudala. Gainera, oraindik gogoratzen naiz txikia nintzenean nola egiten nituen ariketak, eta matematiken taulak. Hamasei urterarte uda guztiak pasatu ditut etxean etxerako lanak egiten eta ikasten. Nire gurasoak bakarrik uda eta gero hartu ahal zituztelako oporrak.
Arkaitz.
Kaixo guztioi:
Joan den urtean, irailan konkretuki, B1-eko trinkoa egin nuen. Arratsaldez joaten nintzen, goizez ikasten nuen eta ezinezkoa zen joatea. Egia esanda, ez zen batere zaila izan, nire ikaskideak ez zuten lan asko egiten eta ia ez genuen gramatika askorik eman, jendeak bere denbora behar baitzuen gauzak ulertzeko. Beraz, ezin dut esan kostatu zaidala, banekiena errepasatzeko balio izan zidan.
Aurten uste dut ez dudala udan ikasteko asmorik. Azken hilabeteetan gertatutakoarekin, ikasturte honetan oso nekatuta amaitu dut dena nire kontura egin beharraz. Azkenean, klasera joateak asko laguntzen du. Baina hurrengo astean HABE-ko azterketa gainditzen ez badut, udan ikastaro bat egitea beste erremediorik ez dut izango hurrengo deialdira aurkezteko. Baina espero dut hori ez gertatzea.
Behin baino gehiagotan ikasi behar izan dut udan. Ikasgai bat gainditu ez duzunean eta udan ikasi behar duzunean, ez da oso atsegina. Ez da hainbeste gozatzen udaz. Beti zaude kezkatuta.
Joan den udan euskara intentsibo bat egin nuen eta oso nekagarria iruditu zitzaidan. Egunean ordu asko izan ziren eta ez nuen maila egokia ikastaroa jarraitzeko.
Gazteagoa nintzenean, edozein garaian ikasi ahal nuen, orain udan oporrak behar ditut deskantsatzeko.
Ana Cobos
Txikitan behin egon nintzen Euskara eta inglesesko kanpamedu batean, baina gehienetan ez geunden adi euskarako eta ingleseko klasean, klaseak bukatu eta gero tokatzen zitzaizkigun jardueretan pentsatzen ari ginen.
Orain, ez nuke udan ezer ikasiko beharra ez bada. Ikasleentzat uda deskonektatzeko momentua da eta urte osoan ikasten diramata askenean gogorra egiten zaigu. Aurten udan ikasi izan behar dut eta oso astuna egiten zitzaidan klaseak.
Argitaratu iruzkina