2010/04/16

BECKHAM BEZALAKOA IZAN NAHI DUT

Duela ez asko Victoria Beckham-ek ez duela bere bizitza osoan inoiz liburu bat ere irakurri adierazi zuen, Sunday Mirror egunkarian egindako elkarrizketa batean. Berria irakurtzean, aitortu behar dugu, barre batzuk egin genituen eta orain pentsatzen ari zaretena geuk ere pentsatu genuen.

Baina, aste honetan, liburu eguna dela eta, argitaratutako inkesta batean, Euskal Herrian pasa den urtean %56,8k ez zuela libururik irakurri jakiteak pentsarazi digu Vicky maitea ez dela kasu bakarra munduan eta “Spice pijo” askotxo daudela gure herrian.

Ez dakigu inoiz pasako zaigun, baina segidako bideoan (Collejeros "Adictos al libro" - Jose Mota- Con el vértigo en los talones) gertatzen dena laster gerta dakiguke, nonbait.




Zer iruditu zaizue inkestan emandako datua? Eta bideoa?
Nola konbentzituko zenukete pertsona bat irakurtzen hasteko?
Zer deritzezue egun hauetako liburu-azokei?

10 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beckham-ek zenar-emaztea eta beste pertsona ospetsuak.... . Bere bisitza guretzat adibide txarra da.
Diru asko eta Kultura gutxi dauzkate. Diru gehiegi gastatzen dute baina ere gutxi pentsatzen dute.
Irakurtzen badugu, pentsatu eta amets egin, ahal ditugu.Gauza hauek bakarrik gizakiok egin ahal ditugu, baina telebista, zinema, eta abar, hil egin dituzte.
I.A.A

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ziur nago, badago pertsonaren bat ez zuela libururik irakurri pasa den urtean, Beckham kasua utzita. Baina ziuraski pertsona hori, agian, nahiko lanpetuta dagoela, zein goizez zein arratsaldez lan egiten duelako; gero etxera heltzerakoan etxeko lanaren bat egin behar du eta lasai geratzen denean nahi duena da lo egitea.
Hau izan daiteke adibide bat ulergarria. Aitzitik, goizez metroan gaudenean gero eta jende gehiago dago liburu bat irakurtzen.
Liburu on batekin hasten bazara jarraituko duzu irakurtzen, hemen dago koska.
Horrexegatik, honetarako liburu azoka dago, behar dugun liburu mota aurkitzeko.
A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esateko, ezin dut sinetsi norbaitek inoiz liburu bat irakurri ez duenik, txikitatik eskolan hasten gara irakurtzen, etxekolanak bezala, klasean klasikoak...badago gende asko irakurtzeak gustatzen ez zaionari, baina seguru liburenbat irakurri duela.
Badakigu gaur egun denbora gutxi daukagula gustoko gauzak egiteko, baina nire ustez liburu bat irakurtzeko denbora ateratzea ez da hain zaila, liburuekin ikasten dugu, baina amets egin dezakegu,ere, deskonektatzeko niretzat hoberena.
Diana
Diana

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gizarte hipotetiko eder batean bideo gertatzen dena gertatu beharko luke, baina hori oso zaila da mundu honetan, telebistarekin leloak bihurtu gaituztelako. Liburu on bat irakurtzea,gehien erlaxatzen zaidana da. Irakurtzen beste mundu batzuetan sartu ahal zara, sentimedu desberdinak ezagutu ahal dituzu, beste garai batzuetako egoerak ezagutu ahal dituzu... Liburu batekin eta zure imajinazioarekin aukera azkengabekoak dauzkazu.
Ezin dut imajinatu nola dauden pertsonak liburu bat irakurri gabe. Ez dakite zer galtzen duten, baina ez du balio aitzakirik; denok daukagu hamar minutu egunero orri batzuk irakurtzeko.
Vanessa G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jende askori gustatzen zaio liburu bat irakurtzea, eta segur aski denbora gehiago badaukagu, gehiago irakurriko dugu. Baina, suposatzen naiz, batzuei ez zaie gustatzen irakurtzea, eta bakarrik egunkaria edo aldizkaria irakurtzen dute, hau ez da hain arraroa. Dena errespetatu behar dugu, baina pena da. Azkenean liburu bat irakurtzen denean, beste mundu batean sartzen da, eta denbora azkar azkar pasatzen du.
Maite

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gogoratzen naiz txikia nintzela ez zenuen irakurri nahi aspergarria iruditzen zitzaidalako, baina bederatzi urte inguruan eskolan nire bizitzaren lehenengo liburua irakurrarazi zidaten eta oraindik ezin dut irakurtzen gelditu. Batzuetan zailena hastea da baina hasi ondoren ezin zara gelditu, horregatik etxean umeak daukazuenei liburuak irakurrazi dizkiezuela gomendatzen dizuete, ez behar bat izango balitz baizik eta haiekin jolasten.
Trini

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Inkestan emandako datuak gogorrak dira, baina beti inkestetako datuak interpretatu behar ditugu. Horregatik ez irakurtzea eta irakurtzea ez gustatzea ez da gauza bera.
Bestalde, nahiz eta gaur egun aisialdia pasatzeko gauza asko izan, liburu on bat irarkutzea aukera garrantzitsuen artean dago. Ezin dugu ahaztu, liburu elektronikoak agertu dira zeren eta irakurtzeak sortzen duen negozioa errentagarria baita.
Raul

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain dela urte batzuk jendea isil isilik egongo zen kasu honetan. Baina orain artaburi sakona izatea onena. Eta esan behar da!!!!!
fglez

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arraroa badirudi ere, ez nau harritzen berri honek.
Gaur egun gehiago sustatzen da egunean bizitzea, kezka barik. Momentu bakoitza disfrutatu behar omen dugu, ez dugulako berriro berreskuratzeko. Behintzat, horixe da ospetsu batzuek,Victoria Beckhamek bezala, erakusten digutena. Zelako adibideak diren gazeriarentzat!
Suposatzen da beren bizimodua lortzeko ahalegin handiak egin behar izan dituztela edo kualitate onak eduki: edertasuna,adimena,... baina Victoria Beckham-en elkarrizketa irakurrita,zertarako?
Batzuek ez daukate ikasketarik, baita haiei ulertzea ere hitz egiten dutenean, asko kostatzen zaigu. Hala ere, hortxe daude, gailurrean.
Beraz,agian ez da hain arraroa ulertzea zergatik dagoen gero eta jende gehiago irakurri gabe... ia-ia ezer egin barik. Azkenean, gazteriak beren idoloak egiten dutena kopiatzen dute.
Nire ustez, Victoria esango luke bezala,liburuak irakurtzea ez dago modan,laztana!
j.r.-gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri, besteek egiten dutena berdin zait, beti ere kalte egiten ez badidate, “hautespen naturalan” sinisten baitut. Blogean gai hau ikusi eta gero, irakurri ahal izango ez banu, zer egingo nukeen ez dakidala konturatu naiz, denbora luzeen ematen dudan zaletasuna ala beteberra delako. Neure buruari galdetu diot zer egingo duteen irakurtzea atsegin ez dutenak eta pentsamendu sakonegietan galdu naiz. Laburbilduz, ahalik eta gutxien irakurtzen saiatzen direnak ezagutzen ditut eta haietako batzuk oso bizkorrak dira. Pertsona batzuk intelektualak dira eta beste batzuk beste motakoak.. Beharbada Victoria Beckhamen ezaugarriak gutxiesten ditugula uste dut, hain ondo bizitzeko zerbait bere partez jarri behar izan duelako.
Ana Pi.