2013/11/08

BAZEN BEHIN …

Jaio nintzen egun berean,  jakina ehun eta hogeita sei urte lehenago, Hans Christian Andersenek argitaratu zuen “Berunezko soldadutxoa”. Ez dakit horregatik den edo beti ahulen alde egiten dudalako edo maitasun platonikoa gogoko dudalako, … ez dakit, baina nire ipuin kutunena horixe izan da beti. 

Nekez kapaz nintzen pare bat hizki elkartzeko oparitu zidatenean. Ipuinean hitz gutxi eta marrazki asko, zorionez. Baina, hor nenbilen guztiei matraka ematen behin eta berriro norbaitek irakurtzeko. Ipuintxoa ondoan beti, egunez eta gauez. Etxean, eskolan, parkean eta ohean, niri itsatsita egongo balitz bezala.

Ez nuen gogoan zer pasatu zen, galdu nuen, apurtu zitzaidan ala, ipuinean bezala, beste norbaitek bota zuen leihotik. Ipuinak bere bidea egin zuen. Soldadutxoa berriro abentura berri baten bila.

Gaur etxeko ganberan topatu dut berriro hanka bakarreko soldadutxoa traste batzuen artean.Hautsa kendu, aulki zahar batean eseri eta une gozoa pasatu dut esku artean nuen altxorra leituz.

Zein izan zen txikitan gehien gustatzen zitzaizuen ipuina? Zergatik?

22 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bi edo hiru ipuin daukat orain gogoan baina nire ustez gehien gustatzen zitzaidan ipuina, Estitxu pirata izan nahi du zen, ez dut asko gogoratzen ipuin horretza baina uste dut estitxu bere ametsa pirata izatea zela eta azkenean lortu zuela uste dut baina ez nago ziur. Gero beste liburu bat gogoan daukadala Manolito gafotas da hori bai ipuin barregarria uste dut guztiok ezagutzen dugula ipuin hori, beste batzuk irakurri ditut baina ez dakit zenbat urte neukan, baina rebeldes liburua izugarri gustatu zitzaidan baita ere eta gero filma ikustean gehiago.

Ivan Brey

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Betidanik irakurtzea asko gustatzen zait.Liburu ona irakurriz,inoiz ez naiz aspertzen.
Txikia nintzenean,ipuinak ohean irakurtzea asko gustatzen zitzaidan. Guztiak guztatzen zitzaizkidan eta ez nuen arazorik eduki hamaika aldiz ipuin bera irakurtzearekin.
Behin, oso liburu lodia oparitu zidaten eta urteko egun bakoitzerako ipuin bat zuen baina,niri lehenago bukatzen zitzaidan,zeren egunero bi edo hiru irakurtzen nituen.
Orain,ume bati opari bat egin behar diodanean,jostailu batez gain,ipuin bat ere oparitzen dizkiot. Eta nik beste gozatzea espero dut.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan ipuinak asko gustatzen zitzaizkidanez urtero nire urtebetetzean ipuinak oparitzen zizkidaten. Urte batean oparitu zidatena “ipuin klasikoak” izendatzen zen. Barruan hamar ipuin aldera zeukan eta guztiak gustatzen bazitzaizkidan ere, gehien gustatzen zitzaidan ipuina “Hansel eta Grethel” zen, ez dakit zergatik nahiago nuen ipuin hori agian, umeak agertzen ziren eta! Behin eta berriro nire gurasoei eskatzen nien ipuin hori irakurtzea. Bai astuna nintzela! Ipuinak ez ezik liburuan agertzen ziren marrazkiak ere asko gustatzen zitzaizkidan eta adi-adi ikusten nituen marrazkiak. Ipuina eta marrazkiak buruz ezagutu arren, berdin zitzaidan, egunero oheratu baino lehen ipuin hori irakurri nahi nuelako. Beno, egia esanda norbaitek irakurri behar zidan, oraindik ez nekielako. Gero, bakarrik irakurtzen hasten nintzenean ipuin gehiago irakurtzen nuen eta etxean beti ipuin asko zegoen.
Ez dakit zer pasatu zuen haiekin baina, ia seguru zaborretara bota zizkidatela, gehienak etxean ez baitaude. Baina, ia guztiak galdu arren, oraindik “ Ipuin klasikoak” izendatuta etxean dago apalategian hautsa hartzen. Hainbeste urte pasatu ostean ez dut bota nahi izan, oso oroipen onak ekartzen dizkidalako. Badakit ezinezkoa dela dena gordetzea baina,liburu hori salbuespen bat da, barruan nire ipuin kutunena baitago. Dena den, egun nire haurtzaroko ipuin eta liburu gehiago eduki nahiko nuke, urte horiek gogoratzeko baina, aitortu behar dut hori ez dela posible, nire etxea oso txikia baita. Horregatik, bakarrik nire ipuin kutunena gordetzea erabaki nuen.
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez daukat ipuin berezi bat baina bat aukeratuko behar banu, txanogorritxo ipuina aukeratuko nuke. Txikitan irakurtzea ez nuen gogoko baina pasatu dira urteak eta oraim irakurtzea asko gustatzen zait. Dena dela, pertsona batzuk pentsatzen dute irakurtzea tontakeria bat dela pelikula ikusi badute. Hala ere, nik kkontrakoa pentzatzen dut mila arrazoi daude liburu bat irakurtzeko adibidez liburua gauza gehiago kontatzen dute eta gainera liburua pelikula baino hobea da. Eta irakurtzea asko gustatzen zitzaidanez urtero nire urtebetetzean beti liburu batzuk erosten dizkidate. Pasa den urtebetetzean zortzi liburu oparitu zizkidan. Eta egunero erdi ordu bat bilatzen dut liburu bat irakurtzeko.

Janire Cabrera

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsaldeon!
Niri txikitan nintzenean gehien gustatzen zitzaidan ipuina “La Sirenita” zen, dudarik gabe. Momentu hartan, agian nire liburuan agertzen ziren marrazkietan protagonista, ni bezala, ilegorria zelako. Baina geroago, historiaren argumentuagatik nire ipuin kuttuna bihurtu zen.
Beste ipuin gehienetan, nahiz eta protagonista neska izaten, neskek ez dute erabaki asko hartzen eta ez dute gehiegi egiten. Bakarrik arazoetan sartzen dira, eta printzearen laguntzaren zain geratzen dira. “La Sirenita” ipuinean neskari gauza txarrak gertatzen zaizkio bere erabakien ondorioz, eta berak konpontzen ditu arazoak, edo saiatzen eta laguntzarekin lortzen. Nire ustez, horregatik ipuin honek besteek baino bizitzari buruzko ikuspuntu lagungarriagoa ematen du.
Horrez gain, liburuaren ideia polita da, protagonistak bizitza erraza du, printzesa da, eta printzesa bezala bizi da. Baina egun batean, bi aldiz pentzatu gabe, zoriontsua izateko asmoarekin, dena utzi du. Ondorioak ezagutuko balitu segurazki ez luke egingo, baina, ez da honela bizitza?.

Eguzkine HG (Barakaldo B2 Taldea)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri irakurtzea betidanik gustatu zait.Ez dut gogoratzen zein izan zen nire lehen ipuina baina ipuin asko irakurri ditudala egia da.
Klasean,hamar urte gutxi gora behera nituenean,irakasle batek lehiaketa bat egin zuen.Zerrenda batean jarri behar genuen zenbat liburu irakurtzen genituen.Ni eta nire ikaskide bat beti geunden lehenengo postuetan.Orain ez dut gogoratzen nork irabazi zuen baina liburu asko irakurri genituela bai.
Ni zoriontsua nintzen liburu bat eskuetan edukiz.Zorionez oraindik gauza berbera sentitzen dut.
Amaia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri inoiz ez zaizkit gustatu ipuinak, ezta txikitan ere. Gainera, Berunezko soldadutxoa, zehazki, gutxien gustatzen zitzaidanetako bat zen, oso tristea iruditzen zitzaidan eta. ipuin gutzi neuzkan baina, aurreragoa,hamar urtekin gutxi gora behera, abenturazko liburuak irakurtzen hasi nintzen. Lagunen talde bat izaten zituzten abenturak argudio zen. Liburu haiek asko gustatzen zitzaizkidan.Txikitan, ez nuen asko irakurtzen baina, denborarekin, nire zaletasunik handiena bihurtu da.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Betidanik liburuak irakurtzea asko gustatzen zait.Eskolan liburutegi txiki geneukan, lehengo irakurri nituen liburuak hangoak ziren.Ostiralero irakasleak liburu bat irakurarazten zidan,liburu asko irakurri nituen baina bat gogoan daukat.Bere izena `La cueva del Toloño´ da,aventurazko liburu bat zen,lau gazteei buruz hitz egiten zuen eta mendi batean arriskutzu asko pasatu ziren.Dembora asko pasa den arren oraindik oso ondo gogoratzen dut,niretzat liburu berezia zen,irakurtzen nuenean liburuko gazte bezala nintzela pentzatu nuen.Zelako oroipenak!
Victor Martinez B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan nintzenean ipuinak irakurtzea asko guztazen zitzaidan oso interesgarria zirelako, baina nik uste dut garai honetan ez daudela ain ipuin onak, beno nire iritzian ez daude inuinarik, bakarrik telebistan marraski bizidunak daude.
Ipuin bat asko gustazen zitzaidan txikitan nintzenean hiru txerrien ipuina da oso interesgarria zelako bizitzarentzat.

Juan Carlos B1. Boga

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gehien gustatzen zitzaidan ipuina Peter Pan zen. Nire amak irakurtzen zidan askotan nik ez nekielako irakurtzen. Baina asko gustatzen zitzaidan ipuineko marrazkiak ikustea behiin eta berriro kontatzen zidan bitartean. Gainera, pelikula ikustea ere asko gustatzen zitzaidan. Istorioa oso polita iruditzen zait eta oso fantasiatsua dela uste dut eta hau izugarri gustatzen zitzaidan. Ipuin honetaz aparte, bazeuden beste batzuk asko gustatzen zitzaizkidanak baita ere. Adibidez, Edurnezuri eta zazpi ipotxak, Hansel eta Gretel, Hercules, Mulan...

Laura M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni txikian nintzenean piska bat alferra naiz horregatik gutxi irakurri nuen,baina gehien gustatzen zitzaizkidan ez ziren ipuinak,liburuak baizik konkretuki Asterix eta obelix.
Nire etxean ez zegoen dirurik liburuak erosteko horregatik ni egunero liburutegia joaten nintzen,Asterix liburua eskaera,horrela ia ia bilduma guztia irakurri ahal nituen.
Orain dela hamabost urte gutxi gora behera telebistan entzun nuen bilduma saltzera irten zela.Nik garai horretan dirua baneukan lan egin nuelako eta apuntatu nuen bilduma lortzeko.
Orain ez dakit non dagoen,trasteroan kutxa batean daudela uste dut,baina blogari esker gogoratzen ditut berriro eta seguraski bihar edo etzi bilatzera joango naiz
Ruben

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitatik asko irakurtzen dut. Amak ahizpari eta biok Círculo de Lectoresen apuntatu zuen, eta betidanik liburuen bilduma asko daukagu. "El pequeño Nicolás" bilduma oso dibertigarria izan zen eta "El barco de vapor" biluma ere geneukan. Eta edozein hilabete liburu berri bat eduki izaten genuen. Emozio handia nabaritzen genuen circuloaren emakumea agertu zenean.
Ez daukat libururik gustukoena, baina berezi bat gogoratzen dut: Casimiro. Nire lehenengo liburua zen, eta denetarik zeukan. Casimiro munstro jatorra zen, eta ipuina nola garbitu behar duzun eskuak, hortzak, zer ekarri behar duzun hondartzara eta ez dakit zer gehiago kontatzen zen. Gainera garai hartan Casimiroren marrazki bizidunak zegoen, horregatik suposatzen dut oso gustatzen zitzaidala.
Nire ahizpa jaio zenean, ipuina pintatu zuen eta orrialde batzuk apurtu zituen. Inoiz ez barkatuko dut.

Atalía

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan ez zitzaizkidan ipuinak asko gustatzen. Komikiak ipuinak baino gehiago gustatu zitzaizkidan. Inoiz ez zaizkit gustatu ipuinak. Beti alaiak. beti ondo amaitzen dira. ¿zergatik inor hiltzen da ipuinetan? ¿Zergatik ez daude printsesak itsusiak ipuinetan? Baina ipuin berezi bat daukat. Oscar wilden "alai printzea",ipuin triste benetan baina oso polita dela uste dut. ¿ipuin gehiago? Mortadelo y Filemonen komikiak onenak direla uste dut.
Iñaki.I

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire amak ipuin asko kontatzen zizkigun,gainera kontalari zoragarria da.Pertsonai bakoitzak bere ahots berezkoa zeukan eta kontatu bitartean nire amak istorioa aurpegierekin adierazten zuen.Ezin dut ipuin bakarra aukeratu,nire haurtzaroa ipuinez beteta egon zelako eta niretzat guztiek oroipen berezia daukate.
Nire seme-alaba jaio zirenean tradizioa jarraitzen nuen,baina ipuinak asmatzen nituen.Nire ipuinetan printsesak ez zituen ehun urte itxaroten printsea agertu arte,baizik eta iratzargailua jo zuen eta bere abentura bereziak zeuzkan.Pena ematen dit nire ipuinak idatzi ez izanak,baina oraindik nire seme-alabak eta hirurok batzuek gogoratzen ditugu.
Une honetan nire alabak gure familiaren ohitura lanbide bihurtu du,pailaso ipuin kontalaria da.Emanaldia prestatzeko bere amonari eta niri ipuinak kontatzen dizkigu.Bitxia iruditzen zait lehenago entzulea zena orain kontalaria dela.
Oraindik nire bizitza ipuinez beteta dago!
I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan, nire ipuin gustukoena, "Hiru txerriak" zen. Zergaitik? Ez dakit, beharbada ipuin interesgarria zelako. Txerriak oso makalak ziren otsoaren aurka, baina haien batasunarekin otsoaren porrota lortu zuten.

Ipuin hau, parabola bat da: makalak indartsuen kontra. Makalen armak adimena eta batasuna dira.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan, nire etxean egunero egunkaria egoten zen arren, ez zegoen ohiturarik irakurtzeko, beraz ez zegoen libururik ez ipuinik. Garai hartan normalean etxe batean bizitzak sukaldean egiten zuen. Noizean behin, behintzat udazkenean eta neguan, eguraldi txarra egiten zuenean nire amak gastainak askaltzeko erosten zituen eta arratsaldez gastainak jan bitartean ipuin bat kontatzen zidan.

Ipuin gustiak magikoak ziren eta mundu batera fantasiaz beteta eramaten nindute, horregatik ipuin guztiak gustatzen zizkitzaidan.
Baina beno, ipuin bat aukeratu behar izango banu, Pinotxo aukeratuko nuke, zeren nahiz eta panpina zen, ume txiki bat ere ni bezalakoa zen eta ume guztiei bezalakoa gezur txikiak esatea gustatzen zitzaion.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zorionez txikia nintzenean txikientxako liburu asko nituen bilduma batean eta lo egin baino lehen liburu horien historioak entzutea gustatzen zitzaidan. Gero, irakurtzeko gaitasuna nuenean liburu horiek berriro irakurtzen hasi nituen, gehienak beste ikuspuntu batekin. Dena den, urteetan zehar galdu egin ditut irakurtzeko gogoak eta ondorioz heldu ahala gero eta gutxiago irakurtzen dut. Txarrena da nire etxean liburu asko daudela eta historio on asko irakurtzeko aukera galtxen ari dudala. Batek daki noizbehin irakurriko ditudan! Imanol Gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut gogoratzen zein izan zen nire gustokoen ipuina. gogoratzen dut hiru txerrikiak. Jatorra da ipuina.
Orain lehen gehiago gustatzen zaizkit ipuinak.
Klasean lan asko egin behar nituen ipuinei buruz eta ez zitzaidan lan asko egin behar nituelako.
Etxean ez zeukaten denbora asko ipuinak kontatzeko.
Oso ona da ipuinak mutilei kontatzea eta irakastea baloreak
Yolanda G-

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

NIRI TXIKITAN ASKO GUSTATZEN ZITZAIDAN IPUINAK IRAKURTZEA BAINA NAHIAGO NUKE NIRE AITAK ASMATUTAKO IPUINAK, BETI HISTORIO DESBERDIN KONTATZEN ZIZKIDAN. BAINA BADITUT ERE IPUIN ASKO GORDETUTAK.BEHIN NIRE OSABAK LIBURU BAT OPARITU ZIDAN .BERE IZENBURUA LA SIRENITA ZEN ETA EZ DAKIT ZENBAT ALDIZ IRAKURRI NUEN ETA IRAKURRI ETA GERO GEHIAGO GUZTATZEN ZITZAIDAN ORAINDIK DAUKAT LIBURUA ETXEAN.ORAIN ERE ASKO GUZTATZEN ZAIT IRAKURTZEA BAINA ASKOTAN EZ DAUKAT DENBORARIK.
NERE GURUTZETA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut ondo gogoratzen txikitan zein zela nire ipuin gustokoena. Baina, nire amak beti ipuin berak kontatzen zidan: ahate itsusia, txanogorritxu, beruznezko soldadutxoa, hiru txerritxoak eta abar… Horiek guztiok ezagutzen ditugu.

Agian nik nahiago nuen ahate itsusiaren ipuina finala polita zeukalako. Hala ere, txanogorritxu edo hiru txerritxoak ez zitzaizkidan hain gustatzen ostoak beldur ematen zidalako.

Gero, hamar urterekin gutxi gorabehera, liburu asko irakurtzen nuen eta obsesionatuta nengoen Harry Potterrekin. Hori da orain nire liburu gustokoena, dudarik gabe. Uste dut nire haurtzaro eta nerabezaro aldatu zidala.


ALBA L.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikia nintzenean irakurtzea gustatzen ez zitzaidanez, ez neukan gustuko libururik. Batzutan MOrtadelo eta Filemoneko komik bat irakurtzen nuen, baina egia esaten badut hori bakarrik gertatzen zen gutxietan.
Orain egunero irakurtzen dut, egunkaria egunero irakurtzea gustatzen zait eta gehienengo egunetan ohera joan baino lehen, liburu baten bi edo hiru kapitulo irakurtzea gustoko dut.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikia nintzenean irakurtzea gustatzen ez zitzaidanez, ez neukan gustuko libururik. Batzutan MOrtadelo eta Filemoneko komik bat irakurtzen nuen, baina egia esaten badut hori bakarrik gertatzen zen gutxietan.
Orain egunero irakurtzen dut, egunkaria egunero irakurtzea gustatzen zait eta gehienengo egunetan ohera joan baino lehen, liburu baten bi edo hiru kapitulo irakurtzea gustoko dut.

jorge s